Diru-laguntzak irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei, ingurumen-boluntariotzako proiektuak gara ditzaten
[volamb]
Ingurumena eta Lurralde Politika
Lehiaren prozeduraren bitartez diru-laguntzak ematearena arautzeko helburua du agindu honek; irabazte-asmorik bako erakundeek jaso ditzakete laguntza horiek, 2014ko urtarrilaren 1etik 2015eko maiatzaren 31ra arte, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan egiten badituzte ingurumen-boluntariotzako proiektuak.
-
Irabazi-asmorik gabeko erakundeak
Informazio xehatua
Eskakizunak:
-
Legez eratuta egotea
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du baldintza hau betetzen duzun ala ez.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du baldintza hau betetzen duzun ala ez.
-
Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du baldintza hau betetzen duzun ala ez.
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
-
Eusko Jaurlaritzaren Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorrean inskribaturik egotea
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du baldintza hau betetzen duzun ala ez.
-
Legez eratuta egotea
- Aurkeztutako proiektuaren ezaugarriak egiaztatzea
- Aurkeztutako proiektuaren aurrekontua egiaztatzea
- Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren aurrekontu-zuzkiduren kargura helburu bererako diru-laguntzarik jasotzen ez egotea
-
Balio erantsiaren gaineko zerga-ren (BEZ), erregimena egiaztatzeko
Informazio xehatua
Balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ), kontsumoari dagokion zeharkako zerga bat da; kontsumoa zergapetzen du.
Honako hauen mende dago:- 37/1992 Legea, abenduaren 28koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoa
- kontzertu-erregimenak erregulatzeko indarrean dauden arauak (Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoetan) eta indarrean dagoen hitzarmen ekonomikoa (Nafarroako Foru Komunitatean)
Erakundea zentzatuta dagoen Balio erantsiaren gaineko zergaren erregimena egiaztatzeko, agiri hau aurkeztu behar duzu:
- BEZaren erregimenaren ziurtagiriaren kopia eskaneatua (PDF formatuan), dagokion zerga-administrazioak egina
Oharra: Ziurtagiria, formatu elektronikoan, zerga-administrazioen egoitza elektronikoan eskura dezakezu. Onartutako ziurtagiri elektroniko batekin edo gabe sar zaitezke bertan, kasuaren arabera
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Informazio xehatua
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Informazio xehatua
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Informazio xehatua
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Aurrekontua" inprimakian adierazi behar da.
Diru-laguntzaren zenbatekoa, 9. artikuluan ezarritakoarekin bat, onartutako gastu-sailen % 100 izan daiteke, gehienez ere, eta proiektu bakoitzerako, ezingo du gainditu 10.000 euroko kopurua.
1.- Emandako diru-laguntzaren % 50 laguntza onartu ondoren ordainduko da, 20.1 artikuluan ezarritakoaren arabera. Ordainketa aurreratu horiek eten egingo dira baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak jakin badaki, erakunde onuradunak, bahitura judiziala dela medio edo beste kausaren bat dela-eta, kitatu beharreko zorren bat duela. Kasu horretan, diru-laguntzaren zenbateko guztia ordainduko da, hala badagokio, zorra kitatu dela justifikatzen denean.
2.- Diru-laguntzaren gainerako % 50a, berriz, erakunde onuradunak 19. artikuluan adierazten diren epeetan diru-laguntzaren justifikazioa aurkeztearen mende geratuko da.
- Ingurumena eta Lurralde Politika > Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua
- Ingurumena eta Lurralde Politika > Ingurumen Sailburuordetza
-
Eskabidea eta dokumentazioa aurkezteaAurkeztu beharreko dokumentuak
-
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Eskaera zuzendu
Eskaerak ez baditu betetzen deialdiaren arauan ezarritako baldintzak, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Ez badituzu zuzentzen, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula suposatuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatzen dizkizun agiriak, zuzentzeko eskaera jakinarazten baldin bazaizu
- beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta administrazioak ez eskatu
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Jakinarazpenetarako datuak aldatzea
Espedientea ireki badago, jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala aldatu ditzakezu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Atzera egitea
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Uko egin
Ebazpena eman ondoren, uko egiteko aukera dago. Uko eginez gero, babesten zaituzten eskubideak galtzen dira.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Gora jotzeko errekurtsoa
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)
Aurkeztu beharreko dokumentuakEbazten duen erakundeaEusko Jaurlaritza > Ingurumena eta Lurralde Politika