[TIN 2014] 2014an emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak argitaratzeko II. Lehiaketa
EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea
Lehiaketa honen xedea da emakumeen eta gizonen artean berdintasuna lortzen laguntzen duten ikerlanak hautatzea eta, argitalpen digitalaren bidez, argitara ematea.
Lehentasunezko gaiak
Ikerlana argitaratzeko, hauek jotzen dira lehentasunezko gaitzat:
1.– Balioak aldatzea, umeen eta gazteen artean, bereziki.
2.– Emakumeek zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren eremuetan duten kokapena hobetzeko estrategiak: hezkuntzaren, irakaskuntzaren eta enpresaren arlokoak.
3.– Antolakunde sozio-ekonomikoko aldaketak, produkzio-eremuaren eta ugalketa-eremuaren artean oreka handiagoa lortzeko.
4.– Emakumeen aurkako indarkeria prebenitzea.
Helburuak
Aurkezten diren ikerlanek helburu hauek lortzen lagundu behar dute:
- Gehiago jakitea emakumeen eta gizonen egoeraz, baldintzez eta batzuen eta besteen egoera desberdinaz, eta bizitzaren arlo guztietako genero-harremanez eta ezberdintasunak sortzen dituzten kausez.
- Berdintasun-politiketarako jardunbide egoki izan daitezkeen ikerketen emaitzak aditzera ematea.
Hautaketa eta saria
Sariaren bidez, jendearen aurrean jarri nahi da emakumeen eta gizonen berdintasunari laguntzen dioten gaiak ikertzen dituztenen ekoizpen intelektuala. Ikerlana izan daiteke banaka egindakoa edo elkarlanean egina, unitate akademiko berean edo diziplina arteko unitate akademiko batean, gizarterako interesgarriak diren jakintza-arlo bat baino gehiago lantzen direnez gero. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak editatuko ditu lan irabazleak, eta web-orrialdean argitaratuko ditu.
Gehienez ere, 4 sari emango dira; gainerakoak, ordezko gisa geratuko dira edo atzera botako dira. Epaimahaiak uste badu aurkeztutako lanak ez direla behar bezain onak, sariak eman gabe gera daitezke.
Deialdi hau lehiaketa-prozeduraz ebatziko da. Ondorio horietarako, prozedura hau joko da lehiaketatzat: saria emateko, erkatuko egingo dira aurkeztutako lanak, eta lehentasun-hurrenkeran jarriko dira, bederatzigarren oinarrian finkatutako esleipen-irizpideak kontuan hartuta. Sariak puntuazio-ordenaren arabera emango dira, aipatu irizpideak aplikatuta.
-
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
2014ko urriaren 29tik azaroaren 29ra.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Behin betiko testuaren ekarpena
Saritutako ikerlanen egileek euskarri digitalean aurkeztu behar dute ikerlanaren behin betiko testua, berrikusia; hilabeteko epea izango dute, saria eman zaiola jakinarazteko ebazpenetik aurrera. Aurkeztu ezean, lehiaketa honetan parte hartzeari uko egiten diotela esan nahiko du.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak aukera izango du testuaren formatua aldatzeko, gero argitaratu ahal izateko. Bereziki, ikerlanak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen saria jaso duela adierazi beharko da argitalpenean, eta Erakundearen logotipoa agertu beharko da.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Eskubideen lagapena
Ustiapen ekonomikorako aukera ematen duten jabetza intelektualeko eskubideak, saritutako ikerlanen egileei dagozkienak, dohainik lagako zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari, modu ez-esklusiboan, jabetza intelektualari buruz indarrean den legerian jasotako moduan.
Eskubide horiek erreproduzitzeko, banatzeko, jendaurrean komunikatzeko eta eraldatzeko eskubideak dira, eta, orobat, ekonomikoki ustiatu daitezkeen gainerakoak, hain justu ere, mugarik gabe eta egun diren hizkuntza eta prozedura ororen bitartez, jabetza intelektualari buruzko araudiaren arabera xedaezinak diren baldintzen eta mugen arabera.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
- EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia
- EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia
-
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
Hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).
Aurkeztu beharreko dokumentuak
Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea
Manuel Iradier, 36
01005 Vitoria- Gasteiz (Araba)
Tfnoa. 945.01.67.00
Faxa 945.01.67.01
emakunde@ej-gv.es
http://www.emakunde.euskadi.net/u72-home/eu/