Gazte-taldeen arteko mugikortasun eta elkartrukerako jarduerak garatzeko diru-laguntzak (2017)

[gazte_elkartrukaketa]

Deskribapena


Xedea

2017ko urtealdian gazte-taldeen arteko mugikortasun eta elkartrukerako jarduerak garatzeko diru-laguntzak ematea.

Aurrekontuko zuzkidura

145.000

Prestazio ekonomikoa

Agindu honetan ezarritako diru-laguntzak aurkezten den proiektu bakoitzaren aurrekontu onartuaren %70eraino irits daitezke. Emandako kopuruak exekutatutako aurrekontuan gastu guztien %70etik gora egiten badu, muga horretaraino murriztuko da eman beharreko laguntza.

Aurreko paragrafoan adierazitakoa gorabehera, deialdi honen babesean entitate eskatzaile bakoitzari emandako dirulaguntzen guztizkoa ezingo da izan 50.000 eurotik gorakoa.

Ordainketa-modua:

Deialdi honen babesean emandako diru-laguntzak honela ordainduko dira:

a) Lehenengo zatia, hau da, emandako diru-laguntzaren ehuneko berrogeita hamar, 19.a) artikuluan ezarritako epea igaro ostean, baldin eta onuradunak diru-laguntzari berariaz uko egiten ez badio epe horretan.

b) Bigarren ordainketa, likidazioaren ondorio den zenbatekoa, emandako diru-laguntzaren erabilera gazteria-arloan eskumena duen Zuzendaritzaren aurrean justifikatu ostean.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, diru-laguntza ordainketa bakar batean ere eman ahal izango da, gazteria-arloan eskumena duen Zuzendaritzaren ebazpenaren ondoko bi hilabeteetan, betiere eskabidearekin batera aurkezten bada jardueraren aurrekontuaren exekuzioa egiaztatzen duen dokumentazioa.

Nori dago zuzenduta


Irabazi-asmorik gabeko pertsona juridiko, publiko eta pribatuak

Eskakizunak:

  • Entitate eskatzailea dagokion erregistroan legez eratuta eta inskribatuta egon behar da.
  • Ezingo dute deialdi honetako diru-laguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik duten pertsona fisiko zein juridikoek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik, sexu-bereizkeriaren ziozko zigor administratibo edo penalak barne hartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Azken Xedapenetatik seigarrenaren indarrez.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra edo erakunde autonomiadunak ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei dirulaguntzak edo laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko. Berdin jokatuko da dagokion itzulketa- edo zigor-prozedura amaitu eta oraindik Administrazioarekiko zorrik balego, salbu eta zor horiek geroratuta edo zatikatuta badaude, edo zor horiek etenda badaude dagokien ebazpenari aurka egin zaiolako.
  • Entitate eskatzaileak egunean izan behar ditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak, indarrean dagoen legediak agindu bezala.
  • Entitate eskatzaileak, orokorrean diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotzen diren betekizunak bete beharko ditu.

Betekizun orokorrak

  • Dokumentazio osagarria | Eskatzaileak proiektua hobeto baloratzeko egokitzat jotzen duen beste edozein dokumentu ere aurkeztu ahalko du.
  • Memoria eta aurrekontua | Eskaerarekin batera, "Jardueraren memoria eta aurrekontua" inprimakia beteta aurkeztu behar da

  • Eskaerarekin bateria, Identifikazio Fiskalaren Zenbakiaren txartelaren fotokopia aurkeztu behar da.
  • Ordezkariaren nortasunari dagozkion datuak eskuratu edo egiaztatzeko baimena organo kudeatzaileari espresuki emateko aukera izango dute diru-laguntza eskatzen duten entitateek eskabidean.
  • Erakunde eskatzailea Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datubasean jasota egon beharko da.

  • Ondorengoak joko dira agindu honetan jasotako araudiaren babesean diruz laguntzeko moduko gastutzat: erakunde eskatzaileak aurkeztutako jardueraren gaineko aurrekontu banakatu eta xehatuan agertzen direnak, baldin eta zuzenean jarduera garatzearekin lotura badute.
  • Eskaera egiten bada bakarrik gazteak Europako Batasuneko beste erregio eta estatu batzuetara bidaltzeko, diruz laguntzeko modukotzat joko dira EAEko gazte taldeari dagozkion bidaia-gastuak, jarduerak prestatzeko eta egitekoak, eta proiektua gauzatzen den tokiko ostatu eta mantenu gastuak.
  • Eskaera egiten bada bakarrik Europako Batasuneko beste erregio eta estatu batzuetako gazteak hartzeko, diruz laguntzeko modukotzat joko dira gazte haientzako jarduerak prestatzeko eta gauzatzeko gastuak, eta ostatu eta mantenu gastuak ere.
  • Eskabide berean EAEko gazte-talde bat kanpora bidaltzeko eta Europako Batasuneko beste erregio eta estatu batzuetako gazteak hartzeko laguntza eskatzen denean, diruz laguntzeko modukotzat joko dira bai EAEko gazte-taldea bidaltzeko bidaia-gastuak bai Europako Batasuneko beste erregio eta estatu batzuetako gazteak Euskadin hartzeko gastuak, alegia, haientzako jarduerak prestatzeko eta gauzatzeko gastuak, eta ostatu eta mantenu gastuak ere.
  • Aurreko hiru kasuotan, honako muga hauek hartuko dira kontuan:

  • Zergei loturiko diru-zenbatekoak laguntzeko modukotzat joko dira, eskatzaileak berak benetan ordaintzen dituenean. Ez da laguntzarik emango zeharkako zergen ondoriozko gastuetarako, berreskuratu edo konpentsatu ahal badira. Ez da laguntzarik emango entitate eskatzailearen zeharkako gastuetarako edo egitura-gastuetarako. Halaber, ez da laguntzarik emango inbertsio-gastuekin lotutako diru-kopuruak ordaintzeko.
  • Ez laguntzeko moduko gastutzat jotzen diren horiek agertzen badira erakunde eskatzaileak aurkezten duen aurrekontuan, edota laguntzeko modukoak izanik ere ezarritako muga gainditzen badute, Balorazio Batzordeak ezabatu edo araztu egingo ditu gastuok, diru-laguntza kalkulatzeko beharrezkoa den oinarrizko gastu-aurrekontua zehaztu ahal izateko.
  • Agindu honen aplikazio-esparrutik kanpo gelditzen dira jarduera hauek:

  • Diru-laguntza jasotzen duten entitateen betebeharrak:

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Enplegua eta Gizarte Politikak / Enplegu eta Gazteria Sailburuordetza > Gazteria Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Enplegua eta Gizarte Politikak / Enplegu eta Gazteria Sailburuordetza > Gazteria Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Kodea

0102404

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Diru-laguntzak esleitzeko ebazpena entitate interesdun guztiei jakinaraziko zaie sei hilabeteko epean, deialdiaren agindua argitaratu eta biharamunetik.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Erakunde eskatzailea Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean jasota egon beharko da, Administrazioak diru-laguntza ordaindu ahal izateko.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Behin diruz lagundutako jarduerak bukatu eta gero, eta betiere 2018ko urtarrilaren 5a baino lehen, diru-laguntzen entitate onuradunek deialdian ezarritako dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk