Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Leader Programa 2019 - Etxebizitzarako laguntzak

[LEADER etxebizitza 2019]

Deskribapena


Xedea

Leader eremuan bizi diren pertsonei eta beste eremu batzuetatik etorritako etorkizuneko herritarrei etxebizitza bat eskuratzen laguntzea.

Honako hauek dira diruz lagundu daitezkeen jarduketak:

a) Etxebizitza berriak: sustapen kolektiboen bidezko urbanizazioa eta eraikuntza (bi etxebizitza edo gehiago), bai eta banako etxebizitza, jabearen lanbide nagusia nekazaritza bada.

b) Etxebizitza birgaitzea, betiere egiturazko obra handia egin behar bada. Ez dira kontuan hartuko bakarrik teilatua aldatzeko proiektuak. Birgaitzeko etxea guztiz eraitsi behar bada, eraikuntza berritzat hartuko da.

Aurrekontuko zuzkidura

267.600 €

Nori dago zuzenduta


Etxebizitzarako laguntzen onuradunak - LEADER programa

1. Etxebizitza berriko laguntzen onuradun izan daitezke honako erakunde hauek:

a) 40. oinarrian aipatutako toki-erakundeak, egoitza soziala Leader eremuan badute.

b) Kooperatibak edo beste forma kolektibo batzuk, egoitza LEADER eremuan dutenak eta udalak sustatutakoak, horietako kideak etxebizitzaren azken jabeak badira eta neurri honetan eskatutako baldintzak betetzen badituzte.

c) Jarduera nagusia nekazaritza duten pertsonak, Leader eremuan erroldatuta daudenak.

2. Hauek izan daitezke birgaitzeko laguntzen onuradunak:

a) 40. oinarrian aipatutako toki-erakundeak, egoitza soziala Leader eremuan badute.

b) Kooperatibak edo beste forma kolektibo batzuk, egoitza LEADER eremuan dutenak eta udalak sustatutakoak, horietako kideak etxebizitzaren azken jabeak badira eta neurri honetan eskatutako baldintzak betetzen badituzte.

c) Leader eremuan erroldatutako pertsona fisikoak.

Eskakizunak:

  • Etxebizitza berriaren zein birgaitzeko laguntzen kasuan, etxebizitzaren azken onuraduna edo bere familia-unitateko inor ezin da izan beste etxebizitza beten % 50en baino gehiagoren jabe eta familia-unitateko kideen ehuneko guztien batura ez da beste etxebizitza baten jabetzaren parekoa izango; diruz lagundutako etxebizitza haren lehen etxebizitza izango da.
  • Sustapen publikoko etxebizitzen kasuan, aurreko sustapen publikoetako etxebizitzarik hutsik ez dagoela egiaztatu beharko da, baita laguntza etxebizitzaren erosleari helarazteko konpromisoa ere, azken salmenta-prezioan murrizketa bat aplikatuz.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


1. Landa Garapenerako Tokiko Ekintzako Taldea - MENDINET

Eskabideak hartzeko ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:30etatik 15:30ra.

* Irailaren 23an, eskabideak aurkezteko azken eguna, ordutegia luzatuko da 17:30ak arte.

Idazkaritza Teknikoa: Jon Vitorica

Telefonoa: 945 410 309

E-maila: mendinet@mendinet.org

Landa Garapeneko Elkarteak ArabanBizkaian eta Gipuzkoan, proiektua garatuko den eskualdearen arabera.

2. Landaren eta Itsasertzaren Garapen eta Europar Politika Zuzendaritza

Arantxa Peña

Telefonoa: 945 016 308

E-maila: a-pena@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1050911

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Gogoratu: laguntza pertsona juridikoa bezala eskatzen bada, hau da, entitate baten ordezkaria bezala (elkartea, enpresa…) nahiz eta persona bakarrekoa izan, tramitazioa elektronikoa izan behar da.

• Bete ezazu eskabide-inprimakia. Gogoratu ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

• Behin beteta eskabide-inprimakia, inprimato eta sinatu.

• Aurkeztu eskabide-inprimakia eta eskatzen den dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

EHAAn deialdiaren agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita sei hilabeteko epean.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Proiektuak burutzeko epea luzatzeko eskabidea


Amaitzeko epearen luzapena eman ahal izango da baldin eta erakunde onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoiak badira (behar bezala frogatu beharko dira). Beraz, luzapenaren eskaeran argi agertu behar dira arrazoi horiek zeintzuk diren eta, behar izanez gero, frogatzeko dagozkion agiriak ere eman beharko dira. Luzapenaren eskaera inbertsioa eta/edo gastua amaitzeko mugaeguna baino 30 egun natural lehenago aurkeztu behar da.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Aurkeztutako proiektuaren aldaketak jakinaraztea


  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Justifikazioa eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Beste tramite batzuk