2023ko laneko segurtasun eta osasunaren arloko ikerketa-proiektuetarako eta SAF€RA eremuko proiektuetarako dirulaguntzak

[ikerketa_LSO_2023]

Deskribapena


Xedea

Ebazpen honen xedea honako proiejtu hauetarako dirulaguntzak norgehiagoka-araubidean deitzea eta arautzea da:

- Laneko segurtasunaren eta osasunaren arloko ikerketa-proiejtuak

- Saf€ra esparruko ikerketa-proiektuak, 2022ko Saf€ra baterako deialdiari dagozkionak

Aurrekontuko zuzkidura

400.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Deialdi honen bidez ematen den dirulaguntzaren finantzazioa 400.000 eurokoa da guztira. Aurrekontua 150.000 eurokoa da urtez urte, 2023rako ordainketa-kreditu gisa, 150.000 eurokoa 2024rako konpromiso-kreditu gisa eta 100.000 eurokoa 2025erako konpromiso-kreditu gisa.

Ordainketa-modua:

Ikerketa-proiektua hasi eta urtebetera, eta bigarren ordainketa egin aurretik, erakunde onuradunek jarraipen-memoria bat aurkeztu beharko dute, III. eranskineko ereduaren araberakoa, eta memoria ekonomiko bat, IV. eranskinaren araberakoa, orain arte jasandako gastuekin.

1.- Saf €ra esparruan garatutako ikerketa-proiektuetarako laguntzen ordainketak:

Ordainketa aurreratu bat egingo da, laguntza onartzeko izapidea bete ondoren, eta ikerketa-proiektua gauzatzen hasteko berezko jarduerak gauzatu ahal izateko beharrezko finantzaketa gisa. Ordainketa hori emandako laguntzaren zenbateko osoaren % 25ekoa izango da, eta, nolanahi ere, 2023ko ekitaldian gauzatuko da.

Bigarren ordainketa, emandako laguntzaren zenbateko osoaren % 50ekoa, 2024an ordainduko da.

Hirugarren ordainketa, % 25ekoa, ikerketa-proiektua egin ondoren egingo da, eta 2025eko ekitaldian gauzatuko da.

Ikerketa-proiektua hasi eta urtebetera, eta bigarren ordainketa egin aurretik, erakunde onuradunek jarraipen-memoria bat aurkeztu beharko dute, III. eranskineko ereduaren araberakoa, eta memoria ekonomiko bat, IV. eranskinaren araberakoa, orain arte jasandako gastuekin.

2.- Laneko segurtasunaren eta osasunaren arloan garatutako ikerketa-proiektuetarako laguntzen ordainketak.

Ordainketa aurreratu bat egingo da, laguntza onartzeko izapidea bete ondoren, eta ikerketa-proiektua gauzatzen hasteko berezko jarduerak gauzatu ahal izateko beharrezko finantzaketa gisa. Ordainketa hori emandako laguntzaren zenbateko osoaren % 50ekoa izango da, eta, nolanahi ere, 2023ko ekitaldian gauzatuko da.

Bigarren ordainketa, emandako laguntzaren zenbateko osoaren % 25, 2024an ordainduko da.

Hirugarren ordainketa, % 25ekoa, ikerketa-proiektua egin ondoren egingo da, eta 2025eko ekitaldian gauzatuko da.

Ikerketa-proiektua hasi eta urtebetera, eta bigarren ordainketa egin aurretik, erakunde onuradunek jarraipen-memoria bat aurkeztu beharko dute, III. eranskineko ereduaren araberakoa, eta memoria ekonomiko bat, IV. eranskinaren araberakoa, orain arte jasandako gastuekin 

eta jasandako gastuak justifikatzeko fakturak

Nori dago zuzenduta


Pertsona juridikoak

Betekizunak

  • Ogasuna eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea

  • Erakundea legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela

  • Aurkeztu eskaerarekin batera ikerketaren proiektuaren memoria
  • Aurkeztu eskaerarekin batera pertsonal ikertzailearen curriculumak
  • Erakunde laguntzaileen lankidetza-konpromisoa ikerketa-proiektua gauzatzeko

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Fº Javier González Gómez

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea

Telefonoa: 944032119

E-mail: fj-gonzalezgomez@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0048507

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


1 - Pertsona juridikoek bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dituzte eskabideak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen erregistro elektronikoetan sartuta.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartutako bitartekoak helbide honetan daude eskuragarri: https://euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

2. – Eskabidea eta ondorengo izapideak erakunde eskatzailearen ordezkari batek egin ahal izango ditu, modu elektronikoan hori ere. Horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ahalordetzeen erregistro elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak.

3.- Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak bide elektronikoz izapidetzeko jarraibideak, ebazpen honen eranskinean aurreikusitakoak, helbide elektroniko hauetan daude eskuragarri:

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0048507

4.- Eskabidearen ondorengo izapideak bide elektronikoz egingo dira, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/nire carpeta.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdia EHAAn argitaratzen den hurrengo egunaren 6 hilabeteren buruan

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa eta segimendua


Segimendua

Dirulaguntza emateko ebazpenaren lehenengo urtea igarotakoan, bigarren ordainketa egingo da, % 25ekoa, proiektuak irauten duen lehen urteari dagokiona, eta gehienez 12.500 euroko dirulaguntza eman ahal izango da proiektu bakoitzeko, diruz lagundutako erakundeak egindako jardueren justifikazio-memoria jaso ondoren eta Osalanen arlo horretan eskumena duten teknikariek edo osasun-langileek txosten bat egin ondoren. Txosten horrek justifikazio-memoria hori baloratuko du. Memoria ekonomiko bat, egindako gastuak jasotzen dituena, fakturen bidez edo ikerketa-lanaren aurrekontuan adierazitako gastua benetan egin dela egiaztatzen duten ordainketa-agirien bidez.

Justifikazioa

Behin amaituta ikerketa-proiektua esleipen-ebazpenean ezarritako baldintzetan eta eran gauzatzeko epea, gainerako zenbatekoa ordainduko da, gehienez 12.500 euroko dirulaguntza proiektu bakoitzeko, gehienez ere 20 egun balioduneko epean honako dokumentazio hau aurkezten denean:

Burututako jarduerak justifikatzeko memoria zientifikoa. Memoria horretan, burututako jarduerak eta lortutako helburuak deskribatuko dira, kontuan hartuta ikerketa-proiektuan zehaztutako egutegia, eta ikerketa-proiektuaren emaitzak eta produktuak aurkeztuko dira (datu-baseak, informatika-programak, argitalpenak, ponentziak).

Ikerketaren memoria zientifikoaren laburpena, V. eranskinaren ereduari jarraituz. Memoriak gehienez ere 30 orrialde izango ditu, eta Osalanek bere web-orriaren bidez zabalduko du. Memoria ekonomikoa, gastuen egiaztagiriak jasoko dituena. Onartutako ikerketa-lanaren aurrekontuan islatutako gastua benetan egin izana egiaztatuko duten fakturak eta ordainagiriak aurkeztu beharko dira memoria horretan.

 

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Azken justifikazioa


Ikerketa-proiektua emakida-ebazpenean ezarritako baldintzetan eta moduan gauzatzeko epea amaitu ondoren, gehienez ere 20 egun balioduneko epean, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Ikerketaren memoria zientifikoa, VII. eranskineko ereduari jarraiki, gehienez 30 orrikoa.

b) Egindako jarduerak eta horien kostua jasotzen dituen memoria ekonomikoa, IV. eranskinaren arabera.

c) Fakturak edo jasandako gastuak justifikatzeko agiriak: Onartutako aurrekontuan aurreikusitako gastuak fakturen eta froga-balio baliokidea duten gainerako agirien bidez justifikatu beharko dira. Agiri horiek baliozkoak izango dira merkataritzako trafiko juridikoan edo eraginkortasun administratiboa izango dute, aurrekontuan jasotako gastua benetan egin dela egiaztatzeko. Fakturak zalantzarik gabe lotuta egongo dira diruz lagundutako jarduerekin, eta horietan bereizita eta banakatuta agertu beharko dira finantza daitezkeen kontzeptuak. Fakturekin batera, ordainketen egiaztagiriak aurkeztu beharko dira. Ordainketen egiaztagiriak fakturetarako ezarritakoez bestelako epeetan aurkeztu ahal izango dira, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeari aldez aurretik eskatuta. Langileen gastuak nominen eta gizarte-aseguruen bidez justifikatu ahal izango dira

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk