Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

AKUSTIKO ARLOA

Akustikaren arloak araudiak, azterlan akustikoak eta dibulgazioa garatzen laguntzeko jarduerak egiten ditu, eta sektorearen eskura jartzen ditu datu-base akustikoak, gidak, iragarpen-softwarea eta argitalpen interesgarriak. Gainera, laborategi akustiko bat du, eraikineko elementuen eta sistemen isolamendua eta soinu-xurgapena aztertzeko saiakuntzak egiteko.

 

Arloko instalazioetan garatutako saiakuntza akustikoei esker, materialen, produktuen eta eraikuntza-sistemen kalitate akustikoa ebaluatu daiteke zarataren aurrean. Jarduera hau, arloak garatutako gainerako jarduerekin batera, eraikinen konfort akustikoa bermatzen eta hobetzen laguntzen du.

Ikusi bideoa (MP4, 10 MB) (abre en nueva ventana)

ZERBITZUAK:

Materialen, produktuen eta eraikuntza-soluzioen karakterizazio akustikoa, araudi aplikagarriaren arabera (EN ISO 10140, EN ISO 354, EN 29052-1, EN ISO 10534-2, EN 16205):

  • Isolamendu akustikoaren neurketa, ENAC akreditaziopean 
  • Xurgapen akustikoa neurtzea, ENAC akreditaziopean. Ikusi bideoa (MP4, 27 MB) (abre en nueva ventana)

  • Materialen parametro fisiko-akustikoak neurtzea:
    • Zurruntasun dinamikoa
    • Inpedantzia-hodiko zarata-xurgapena
    • Aire-fluxuaren igarotzearekiko erresistibitatea
  • Urratsen zarata neurtzea

HONAKO HAUENTZAKO ZERBITZUAK:

  • Eraikuntza-produktuen ekoizleak, banatzaileak, sustatzaileak, eraikitzaileak, proiektugileak (arkitektoak, aparejadoreak).
  • Sektore publikoa, ikerketa- eta garapen-taldeak, kalitatea kontrolatzeko erakundeak.

HONAKO HAUEI APLIKATUTAKO SAIAKUNTZAK:

  • Itxiturak eta elementu bertikalak. Saiakuntzak transmisio horizontaleko kamera akustikoetan. (+info)
    • Hormak (harlangaitz-hormak, fabrikak eta abar, Autosostengatzaileak, PYL...)
    • Panel aurrefabrikatuak.
    • Leiho eta beirak.
    • Ateak.>
    • Pertsiana-kaxak eta aireztatze-sistemak.
    • Fatxadak, errezel-hormak, SATE.
    • Hormen estaldurak, estaldurak.
    • Zaraten-aurkako pantailak (UNE-EN 1793)
      • Itxiturak eta elementu horizontalak. Transmisio bertikaleko kamera akustikoetako saiakuntzak .(+info)
        • Forjatuak (lauzak, egurra, gangatilak,…)
        • Sabai izunak.
        • Zoru flotagarriak
        • Moketak, oholtzak, lamina elastikoak.
        • Estalkiak, e.a.;      
      • Estaldurak eta barne-elementuak. Saiakuntzak ganbera erreberatzailean .(+info)
        • Material porotsua.
        • Panel zulatuak.
        • Soinu-sabai izunak.
        • Elementu bolumetrikoak: bafleak, butakak eta abar.,...
        • Zaraten-aurkako pantailak

       

      KONTAKTUA: acustica.vitoria@sarenet.es

      Eusko Jaurlaritzaren EKKLren akustikako arloan osorik edo zati batean garatutako interesdun dokumentuak.

      Azken aldaketako data: