Osasun Saila

Diabetesa - Tratamendu ez-farmakologikoa

Galderak Erantzun laburtua Erantzun osoa
Zein da 2DMa duten pazienteentzako dietarik egokiena?

Zein da diabetesa duen paziente batentzako dietarik egokiena?

Diabetesean, tratamendu dietetikoaren helburuak hauek dira: elikadura osasungarria izatea eragingo duten ohiturak lantzea, pisu egokia lortzeko; gluzemia kontrolatzea; eta arrisku kardiobaskularreko faktoreak kontrolatzea.

2DMa duten pazienteetan, neurri dietetikoak hartzea gomendatzen da, batez ere dieta mediterraneoa, hura baita arazo kardiobaskular nagusiak gutxitzen dituen bakarra (Predimed ikerketa); dena den, pazienteen iritzia kontuan izanda hartu behar dira beti neurri horiek. Dieta mediterraneoa onartzen ez badute, gluzemia-indize baxuko karbohidratoak dituen dieta proposatzen da.

Beste aukera bat da dietan karbohidratoen proportzioa jaistea eta proteinak gehitzea, baina aukera horren alde egiteko ikerketa-lan gutxiago daude.

Zein da gehiegizko pisua edo obesitatea duten diabetikoentzako dietarik egokiena? Botikak eraginkorrak dira?

Obesitatea edo gehiegizko pisua duten pazienteetan, dietak hipokalorikoa izan behar du, eta ariketa fisikoa egin behar da.

Ez da gomendatzen obesitatea tratatzeko botikak ohituraz erabiltzea, izan ditzaketen ondorio kaltegarriak direla eta (INFAC obesidad).

Alkohola

Alkohola neurriz hartzeko ohitura duten diabetikoetan, ez da beharrezkoa alkohola hartzea kontraindikatzea, horretarako beste irizpide medikorik ez badago behintzat. Kasu guztietan, eguneko gehienez bi unitate hartzeko muga jartzen zaie gizonezkoei, eta unitate batekoa, emakumezkoei.

Omega-3 gantz-azidoak

Omega-3ren eta gantz-azidoen iturri nagusia arrainak izan behar du dieta mediterraneoan; beraz, ez da gomendatzen omega-3 gantz-azidoen gehigarriak hartzea.

* Berrikuspen-data: 2013ko iraila

Ariketa fisikoa ohituraz eta modu jarraituan egiteak gutxitu egiten du gaixotasun kardiobaskularrak izateko arriskua. Intentsitatez eta iraupenez pixkanaka handitzen den ariketa fisikoa egitea gomendatzen da; adibidez, ibiltzea, korrika egitea edo igeri egitea, egunean gutxienez 30 minutuz astean bost egunez, edo, intentsitate handiagoan egiten bada, gutxienez 20 minutuz, astean hiru egunez.

* Berrikuspen-data: 2013ko iraila