Diabetesa - Hezkuntza eta autoanalisia
Heziketa egituratu jarraitua eman behar da, pazienteek autozaintzan eta autokontrolean jarrera aktiboa izan dezaten bultzatuz. Lehen aukera gisa taldekako heziketa-teknikak eskaintzea gomendatzen da, banakakoak baino eraginkorragoak izaten baitira. Lehenago banakako elkarrizketak egitea komeni da, pazientearen balorazioa egiteko eta norbanakoaren ikaskuntza-helburuak adosteko.
Autokontrolerako, hauek bermatu behar dira:
- Gaixotasunaren ezagutza (definizioa, diagnostikoa, kontrol egokiaren garrantzia).
- Tratamendu dietetiko eta farmakologikoa.
- Jarduera fisikoa.
- Diabetesaren konplikazio akutuei buruzko informazioa.
- Oinen autozaintza.
- Autoanalisia, tratamendu-doikuntzarekin, halakorik badagokio.
Paziente diabetikoentzako autokontrolerako heziketa-programa baten edukiak
- Gaixotasunari buruzko informazioa (zer da diabetesa, diabetes-motak, arrisku-faktoreak).
- Elikadura.
- Jarduera fisikoa.
- Diabetesaren konplikazio akutuak eta kronikoak.
- Tabakoa.
- Oin diabetikoa.
- Ahotiko farmakoak: tratamendua betetzea, ondorio kaltegarrien kudeaketa Hipogluzemia.
- Intsulina: pautak, teknika, dosiaren doikuntza. Hipogluzemia.
- Autoanalisia (halakorik badagokio).
- Egoera bereziak: bidaiak, gaixotasun interkurrenteak eta abar.
* Berrikuspen-data: 2013ko iraila
2DMa duten eta intsulinarik hartzen ez duten pazienteak: Gomendatzen da ez eskaintzea autoanalisia ohituraz 2DMa duten eta intsulinarik hartzen ez duten pazienteei. Haren erabilera kasu hauetan aztertu behar da: hipogluzemia gertatzeko arrisku handia duten pazienteetan, bizimodu-aldaketaren edo tratamendu farmakologikoaren aldaketaren ondorioz gluzemian izaten diren aldaketak baloratzeko, gaixotasun interkurrenteetan, baraualdietan edo haurdunaldiaren planifikazioan.
Intsulina hartzen duten pazienteetan, gomendatzen da autoanalisia erabiltzea intsulina-dosia doitzeko. Analisiaren maiztasuna paziente bakoitzaren beharren arabera zehaztu behar da.
* Berrikuspen-data: 2013ko iraila
Galdera horri erantzun irmo bat emateko ikerketa gehiago egin beharko liratekeen arren, orain arte argitaratu denaren arabera, bat datoz behaketa-ikerketak. Izan ere, haien arabera, pixka bat gutxitzen dira heriotza- eta ospitaleratze-tasak, bereziki arnasketa-arazoekin lotuak, gripearen aurkako txertoa hartu duten pertsona diabetikoetan; beraz, diabetesa duten pertsonek gripearen aurkako txertoa hartzea gomendatzen da.
* Berrikuspen-data: 2013ko iraila