Diabetesa - Ebaluazioa eta Segimendua
Zer izan behar da kontuan hasierako ebaluazioan?
Probak: anamnesia, AT, pisua/GMI, HbA1c, lipido-profila, albumina/kreatinina erlazioa, arrisku koronarioaren kalkulua (REGICOR), begien miaketa, oinen miaketa (ikuskapena, monofilamentua eta pultsuak), EKG.
Lehenengo kontsultako jarduerak
- Diagnostikoa eta DMaren sailkapena.
- Konplikazio kronikoak hautematea eta baloratzea.
- Helburu terapeutikoak ezartzea.
- Plan terapeutikoa eta heziketa-plana proposatzea.
* Berrikuspen-data: 2013ko iraila
Zenbatean behin egin behar dira kontrol-bisitak eta bisita medikoak?
- Bisita mediko bat edo bi urtean.
- Erizaintzako 2-4 kontrol urtean.
Zer egin behar da kontrol- eta segimendu-bisitetan?
- Kontrol gluzemikoaren segimendua HbA1c-aren bidez egin behar da, urtean bi zehaztapen eginez.
- Ez da gomendatzen gluzemia kapilarren zehaztapenak ausaz egitea.
- Autoanalisi bidezko autokontrola gomendatzen da kasu hauetan:
- Intsulina hartzen duten pazienteetan.
- Intsulinarik hartzen ez duten pazienteetan: hautatutako kasuetan edo egoera puntualetan baino ez .
Egin beharreko beste jarduera batzuk
Hasierako bisita Diagnostikoa |
Kontrol- bisitak |
Sei hilean behin | Urtean behin | |
---|---|---|---|---|
Anamnesia | X | X | ||
Pisua/GMI | X | X | X | X |
AT | X | X | X | X |
HbA1c | X | X | X | |
Lipido profila | X | X | ||
Albumina/kreatinina erlazioa eta iragazte glomerularra | X | X | ||
Arrisku koronarioaren kalkulua (REGICOR) | X | X | ||
Begien miaketa | X | X1 | ||
Oinen miaketa (Ikuskapena, monofilamentua eta pultsuak) | X | X2 | ||
EKG | X | X3 |
- 1. Erretinopatiaren inguruko protokoloaren arabera Hiru urtean behin, erretinopatiarik ez badu; bi urtean behin, erretinopatia ez-proliferatiboa badu kontrol metaboliko egokiarekin; eta urtean behin, erretinopatia ez-proliferatiboa badu kontrol metaboliko txarrarekin.
- 2. Arriskua handitu bada, egokitu miaketaren maiztasuna.
- 3. Kardiopatia iskemikoko edo bihotz-erritmoaren asalduen kasuan.
Kontrol- bisitak |
Sei hilean behin | Urtean behin | |
---|---|---|---|
Dieta betetzea | X | X | X |
Ariketa-pautak betetzea | X | X | X |
Farmako-pautak betetzea | X | X | X |
Autoanalisi-koadernoa berrikustea * | X | X | X |
Hipogluzemiak ikertzea | X | X | X |
Hezteko esku-hartzeak | X | X | X |
Konplikazio kronikoak hautematea eta baloratzea | X | ||
Helburu terapeutikoak aztertzea | X | X | X |
Plan terapeutikoa eta heziketa-plana proposatzea | X | ||
Konplikazioen anamnesia | X | ||
Arrisku koronarioaren kalkulua (REGICOR) | X | ||
Tabakoaren kontrako aholkua | X | X | X |
*Autoanalisia egiten duten pazienteetan baino ez
Noiz bidali behar da erizaintzako kontsultatik medikuaren kontsultara?
- Segidako hiru gluzemia, 200-300 mg/dl bitartekoak, edo gluzemia >300 mg/dl bat, edo zetosia edo prozesu interkurrenteren bat.
- Hipogluzemia-episodio sarriak.
- Medikamentuen ondorio kaltegarriak edo medikamentuen interakzioak.
- Sei hilean behin edo urtean behin, zentroko protokoloaren eta antolamenduaren arabera. Analisi-probak edo EKG edo begi-hondoko proba eskatu behar dira.
Noiz bideratu kontsulta espezializatura?
Endokrinologoa
- DM espezifikoen susmoa (genetikoak, pankrea exokrinoaren gaixotasunak eta endokrinopatiak).
- Haurdunaldia emakume diabetikoetan.
- Aldaketa terapeutikoak egin arren kontrol metaboliko kroniko txarra duen edozein diabetiko.
- Diagnostikoaren unean 1DMa izan dezaketen 40 urtetik beherako pazienteak.
Nefrologoa
- Proteinuria kliniko iraunkorra (>200 mcg/min edo 300 mg/egun).
- Kreatinina >2 mg/dl edo iragazte glomerularra < 45 ml/min/1,73 m2.
Kirurgialari baskularra
- Arteriopatia periferikoa, atsedenean mina duten edo beheko gorputz-adarretan gauez mina duten kasuetan.
- Aldizkako klaudikazioa handitzea.
- Sendatzen ez diren ultzerak.
Kardiologoa
- Kardiopatia iskemikoa edo horren susmoa.
Neurologoa
- Istripu iskemiko iraunkorrak.
Oftalmologoa
- Lehen mailako arretan erretinograforik ez badago (kamera digital ez-midriatikoa), bidali lehenengo bisitan. Gero, erretinopatiarik ez badago, hiru urtean behin; erretinopatia ez-proliferatiboa badago, bi urtean behin.
Ospitaleko larrialdiak
- Koma hipergluzemikoa eta hiperosmolarra edo zetoazidosi diabetikoa izan dezakeela iradokitzen duten sintoma klinikoak dituen pazientea.
- Hipogluzemia larria edo koma hipogluzemikoa, bereziki ahotiko antidiabetiko bidezko tratamenduen ondorioz (sulfonilureak) gertatu bada.
- Hipergluzemia larria, intsulina bidezko hasierako tratamendua behar duena, lehen mailako arretan egin ezin bada.
* Berrikuspen-data: 2013ko iraila