Osasun Saila

Diabetesa - Aurkezpena

Galdera klinikoetan oinarritutako eguneraketa

Diabetesaren 2 motako (DM2) PKGa eguneratzeko metodologiak GRADE sistemari jarraitu dio.

 

Eguneraketa aurreko PKGren bertsioaren galdera klinikoak oinarri hartuta egin da. Gida idatzi duen taldeak 2008ko bertsioaren 42 galderak ebaluatu ditu eta erabaki du zeintzuk eguneratu, birformulatu, kendu edo gehitu behar ziren. Eguneratu ez direnen artean bi kategoria bereizten dira: idatzi dituen taldearen iritziz, "Ez eguneratuta (Estatikoa)" kategoriakoak dira eguneratu behar ez zirenak, ez baita egongo, seguruenik, gomendioak aldatuko dituen ebidentzia berririk (horietako galdera batzuk dira 2008ko bertsioan adituen kontsentsuaren bidez erantzun zirenak); "Ez eguneratuta" kategoriakoak, ordea, gidaren tamaina mugatu delako, eguneratu ez direnak dira.

 

1 taulan ebaluazio honen emaitza jasotzen da.

2008ko bertsioaren galderak. 2014ko bertsioan dagoen eguneratze-egoera
DEFINIZIOA, HISTORIA NATURALA, DIAGNOSI-IRIZPIDEAK
1 Zein da diabetesaren definizioa? Diagnosi-irizpideak, egin beharreko probak eta muga-kopuruak. Eguneratua
Birformulatuta1
2 Zeintzuk dira 2 motako DMa garatzeko arrisku-faktoreak? Ez eguneratuta
(Estatikoa)
3 Zein arrisku-taldetan jotzen da egokitzat diabetesaren baheketa? Eguneratua
Birformulatuta2
4 Zein da probarik fidagarriena diabetesaren baheketarako: gluzemia baraurik, glukosaren gainkarga, hemoglobina glikosilatua (HbA1c)? Zein maiztasunez egin behar da baheketa arrisku-populazioan? Eguneratua
Birformulatuta2
5 Zein da HbA1c-ren baliozkotasun diagnostikoa 110 eta 126 mg/dl-en arteko gluzemia plasmatikoa duten pazienteengan? Eguneratua
Birformulatuta2
6 Zein da gluzemia kapilarraren baliozkotasun diagnostikoa benakoaren eta diabetesaren diagnostikoaren edo baheketaren kurbaren aldean? Ez eguneratuta
(Estatikoa)
DIABETESAREN PREBENTZIOA ERDI-MAILAKO HIPERGLUZEMIAK DITUZTEN PAZIETEENGAN
7 Zein dira esku-hartze eraginkorrak diabetesaren garapenari aurrea hartzeko asaldatutako gluzemia basala edo glukosarekiko intolerantzia duten pazienteengan (dieta, ariketa, tratamendu farmakologikoa)? Eguneratua
DIETA ETA ARIKETA
8 Zein da dietarik egokiena diabetesa duen pazientearen kasuan? Eguneratua
9 Zein eragin du ariketa fisikoak DM 2 duen pazientearengan? Zein ariketa-mota aholkatzen da? Ez eguneratuta
KONTROL GLUZEMIKOA
10 HbA1c-ren zein zifratatik aurrera aholkatzen da tratamendu farmakologikoa hastea? Eguneratua
11 Diabetesa duten pazienteak kontrol gluzemiko egokiaren irizpideetara iristen ez direnean, zein da hasierako tratamendu farmakologikoa? Eguneratua
12 Hasierako terapiak porrot eginez gero, zein da tratamendua? Eguneratua
13 Diabetesa duten pazienteek kontrol gluzemiko txarra dutenean, zein da farmakoen konbinazio-estrategia gomendagarria? Eguneratua
14 Zein da farmakoen konbinazio-estrategia gomendagarria, diabetesa duten pazienteek kontrol gluzemiko txarra dutenean, aho bidezko terapia bikoitza erabili ondoren (aho bidezko terapia hirukoitza vs. insulina)? Eguneratua
15 Tratamendua hasiera batean intsulinaren tratamenduarekin hasi den pazienteen kasuan, ABArekin jarraitu behar da? Eguneratua
16 Zein da hasierako intsulina-pautarik egokiena aho bidezko farmakoeekin porrota izan duten pazienteen kasuan? Ez eguneratuta
(Estatikoa)
17 DM 2 izan eta intsulina behar duten pazienteen kasuan, zein da intsulinaren analogoen eraginkortasuna eta segurtasuna intsulina konbentzionalen aldean? Eguneratua
KONPLIKAZIO MAKROBASKULARREN BAHEKETA ETA TRATAMENDUA1
18 Parekagarria da paziente diabetikoek duten arrisku kardiobaskularra eta miokardioko infartu akutua izan dutenen arriskua? Zein arrisku-taula gomendatzen da DM 2ko pazienteen kasuan? Eguneratua
19 DM 2 duten helduei egin behar zaie kardiopatia iskemikoaren baheketa? Zein da kardiopatia iskemikoaren baheketa egiteko metodoa? Ez eguneratuta
(Estatikoa)
20 AASrekin tratatu behar dira pertsona diabetikoak? Eguneratua
21 Diabetesa duten pazienteen kasuan, zein dira helburu-zifrak hipertentsio arteriala tratatzeko? Eguneratua
22 Diabetesa eta hipertentsio arteriala duten pazienteen kasuan, zein da aukerako hipertentsioaren kontrako tratamendua? Eguneratua
23 Estatinen bidez egindako tratamenduak gutxitzen ditu konplikazio kardiobaskularrak diabetesean? Noiz jotzen da egokitzat estatinen bidezko tratamendua diabetesa duten pazienteen kasuan? Eguneratua
24 Nefropatia duen paziente diabetiko hipertentsoaren tratamenduan, zein dira PA-ren helburu-zifrak? Eguneratua
25 Nefropatia duten diabetikoen kasuan, zein da hipertentsioaren kontrako aukerako tratamentua? Eguneratua
KONPLIKAZIO MIKROBASKULARREN BAHEKETA ETA TRATAMENDUA
26 Erretinopatia diabetikoaren baheketa egin behar da? Zein teknikaren bidez eta zein maiztasunez? Eguneratua
27 Nefropatia diabetikoaren baheketa egin behar da? Zein da baheketaren maiztasuna? Zein metodo erabili behar da? Ez eguneratuta
(Estatikoa)
28 Zein da DM 2 eta mikroalbuminuria duten pazienteen tratamendua? Ez eguneratuta
29 Zein da neuropatia diabetiko mingarriaren tratamendua? Ez eguneratuta
30 Zein da zutitzearen disfuntziorako tratamendua 2 motako paziente diabetikoaren kasuan? Ez eguneratuta
OIN DIABETIKOA. EBALUAZIOA, PREBENTZIOA ETA TRATAMENDUA
31 Egin behar da oin diabetikoaren baheketa? Zein maiztasunez? Zein metodoren bidez? Ez eguneratuta
32 Zein dira oin diabetikoaren konplikazioei aurrea hartzeko neurririk eraginkorrenak? Ez eguneratuta
33 Zein da esku-hartzeen eraginkortasuna oin diabetikoaren ultzerak tratatzeko? Ez eguneratuta
HEZKUNTZA DIABETOLOGIKOA
34 Zein dira DM 2 duten pazienteei zuzendutako hezkuntzaren helburuak eta edukiak? Ez eguneratuta
(Estatikoa)
35 Eraginkorra da DM 2 duten pazienteei zuzendutako hezkuntza? Ez eguneratuta
(Estatikoa)
36 Nolakoa izan behar du DM 2 duten pazienteei zuzendutako hezkuntza, lehen mailako arretan eta arreta espezializatuan? Eguneratua
Birformulatuta3
37 Eraginkorra da DM 2 duen pertsonaren autokontrola (esaterako, pisuaren autokontrola, ariketa, autoanalisia, oin edo presio arteriala)? Nolakoa izan behar du autokontrolaren programaren edukia? Ez eguneratuta
38 Eraginkorra da autoanalisia DM 2 duten pazienteen kasuan, intsulina hartuta edo ez? Eguneratua
DM 2 DUEN PAZIENTEAREN KONTSULTA ANTOLATZEA
39 Zein irizpide proposatzen dira kontsulta espezializatura bideratzeko? Ez eguneratuta
(Estatikoa)
40 Zein da DM 2 duten helduen hasierako azterketa? Ez eguneratuta
(Estatikoa)
41 Zein kontrol-irizpide onargarri proposatzen dira diabetesa duten pazienteen kasuan? Ez eguneratuta
(Estatikoa)
42 Zein da urtean behin egiten den mediku-kontsultaren edukia eta erizaintzako aldizkako kontrolarena? Ez eguneratuta
(Estatikoa)
GALDERA BERRIAK (2014ko bertsioa)
Diabetikoek jaso behar dute gripearen aurkako txertoa? Galdera berria
Zein da intsulinari gehitutako GLP-1-en analogoen eraginkortasuna eta segurtasuna? Galdera berria

1. Alderdi zehatza duen galdera berri bat ebaluatu da: HbA1c-ren baliozkotasuna diagnostikoan eta eten-puntuan.

2. Galdera hauek birformulatu dira galdera honen bidez: aurreikuspeneko arrisku-arauak dira diabetesaren 2 motako arrisku altuko pazienteak detektatzeko estrategiarik egokiena?

3. Galdera zehatz bati erantzuteko birformulatu da: taldeko hezkuntza vs. Banakako hezkuntza.

Aldaketa nagusiak

"erantzun laburtua" eta "erantzun osoa"ren dokumentuetan aipatzen dira PKGren aldez aurreko gomendioak, eta identifikatu egiten dira eguneraketan erabilitako ebidentzia berriak.

 

2 taulan jasotzen dira eguneraketak ekarri dituen aldaketa nagusiak.

Aldaketak (2008ari dagokionez) 2013ko eguneraketaren ondoren
PKGren atalakEguneraketaren ondorengo aldaketak
Diagnostikoa eta baheketa
  • HbA1c jaso da diabetesaren diagnosi-irizpide gisa.
  • Baheketa bi eratan egiteko aukera gomendatzen da: orain arte bezala eta baita Findrisc-en bidez ere.
Prediabetesa
  • Tratamenduan aldaketa esanguratsurik gabe.
Tratamendu ez farmakologikoa
  • Aldaketa nabarmenak: dieta mediterraneoaren gomendioa (irmoki gomendatuta) eta gluzemia-indize baxuei eta proteina askoko dietei buruzko posizionamendua.
Tratamendu farmakologikoa
  • Aldaketa nabarmenak helburu-zifrei dagokienez (zorroztasun txikiagokoak).
  • Terapeutikan farmako berriek duten lekuari buruzko gomendioak jasotzea (DPP-4aren inhibitzaileak, GLP-1en analogoak, SGLT-2aren inhibitzaileak) monoterapian, terapia bikoitzean eta terapia hirukoitzan.
  • Monoterapian aldaketa nabarmenik gabe.
  • Aukerako tratamendu gisa jaso dira i-DPP-4ak terapia bikoitzean.
  • Terapia hirukoitza edo intsulina: intsulinaz gain, i-DPP-4ak eta GKP-1en analogoak jaso dira tratamenduen aukera gisa.
Konplikazio makrobaskularrak
  • Aldaketa esanguratsurik gabe AKBaren kalkuluan, estaninetan eta aspirinan.
  • Aldatzen dira presio arterialari buruzko gomendioak (zorroztasun txikiagokoak).
  • Aldatzen dira HTAren terapia konbinatuari buruzko gomendioak, terapia bikoitzaren lehenengo lerro gisa kaltzioaren antagonistak jasoz.
Konplikazio mikrobaskularrak
  • Aldaketarik gabe.
Hezkuntza
  • Aldaketa nabarmenik gabe.
Azken eguneratzea: 2015/03/26