Deskarbonizazio Zuzendaritza
- Agintaldia: XIII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Trantsizio Energetikoko Sailburuordetza
ARLOAK / EGINKIZUNAK
15. artikulua.– Deskarbonizazio Zuzendaritza.
Deskarbonizazio Zuzendaritzak, dekretu honen 7. artikuluan aipatzen diren egitekoez gain, beste hauek ere izango ditu:
- Jarraibideak ematea eta lurralde-ordezkaritzen jardunak koordinatzea, zuzendaritzak energiaren arloan dituen egitekoekin lotuta.
- Autonomia-erkidegoko trantsizio energetikoa zuzendu, bultzatu, koordinatu eta zabaltzea, baita gizarte osoa sentsibilizatzea ere.
- Euskal Autonomia Erkidegoko, Estatuko eta Europako energia-plangintzan parte hartzea eta haren berri ematea.
- Aurrezteko eta energia-efizientziarako eta energia berriztagarrietarako jardunak sustatzeko planak eta programak lantzerakoan parte hartzea.
- Finantza-tresnak eta laguntza-neurriak sustatzea energiaren alorrean, arlo hauetan: trantsizio energetikoa eta deskarbonizazioa, energia-aurrezpena eta -efizientzia, energia berriztagarriak, biltegiratzea, energiaren kudeaketa adimenduna eta ibilgailu jasangarria.
- Energia-aurrezpena eta -efizientzia sustatzeko neurriak bultzatu eta diseinatzea, sorreratik hasi eta azken kontsumora arte, energiaren banaketa barne.
- Deskarbonizazio-prozesua bultzatzea hainbat sektoretan, elektrifikazioaren bidez, eta sareak indartzeko ekintzak sustatzea.
- Sorkuntza banatua sustatzea, autokontsumoaren eta energia-komunitateen bidez.
- Emisio atmosferiko baxuko bektore energetiko berrien erabilera bultzatzea, balio-kate osoan, deskarbonizazioa lortzeko elementu eragileetako bat izan dadin.
- Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren otsailaren 8ko 1/2024 Legetik eta Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legetik eratorritako betebeharrak bultzatzea, betebehar horien kontrola eta jarraipena egitea, eta betebehar horiek gauzatzeko jardunak koordinatzea sailaren barruan.
- Parke eolikoen eta eguzki-parke fotovoltaikoen erregistroa koordinatu, kudeatu, kontrolatu eta haien jarraipena egitea, energia berriztagarrien kanona kudeatzea eta trantsizio energetikoko eta klima-aldaketako ekimenen zerrenda kudeatzea.
- Jasangarritasunaren eta energia-efizientziaren arloko metodoak, administrazio-prozedurak eta irizpide teknikoak definitu eta homogeneizatzea.
- Eraikinen energia-efizientziaren ziurtapenaren eta auditoretza energetikoen arloan araudia betetzen den kontrolatzea eta horren jarraipena egitea.
- Euskadiko Energia Efizientziaren Ziurtagirien Erregistroa kudeatzea.
- Lankidetzan aritzea deskarbonizazioko eta trantsizio energetikoko prozesuan parte hartzen duten eragile eta organo guztiekin.
- Plan sektorialak egitea zuzendaritzaren jardun-arloen barruan.
Deskarbonizazio Zuzendaritzari atxikitzen zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Batzordea eta Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Bulegoa.
7. artikulua.– Saileko zuzendariak.
Saileko zuzendariei dagokie, hierarkikoki zuzenean dagokien sailburuordearen mende, edo sailburuaren mende Kabineteko zuzendariaren eta Zerbitzuen zuzendariaren kasuan, honako eskuduntza orokor hauek erabiltzea:
- Nork bere jardun-arloetan, kudeaketa publikoko politikak garatzea, eta egin beharreko jardunak zehaztea.
- Nork bere jardun-arloari dagozkion helburuak zabaltzea, horretarako jarduerak eta erantzukizunak esleitzea, lorpenak kontrolatzea eta kudeaketan behar diren zuzenketak egitea.
- Nork bere jardun-arloaren antolamendu operatiboa proposatzea, eta barruko lan-sistemak zehaztea.
- Nork bere jardun-arloaren jarduerak programatu, sustatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea.
- Nork bere jardun-arloaren jarduketak koordinatzea gainerako arloak tartean daudenean, prozeduraren batean batek baino gehiagok parte hartu behar dutenean.
- Nork bere jardun-arloko arauak garatzeko proposamenak egitea.
- Zuzendaritzari dagozkion gaietarako dirulaguntzak emateko bideak proposatzea.
- Esleituak dituzten egitekoak gauzatzeko beharrezkoak diren administrazio-egintzak ematea.
- Arau-hauste arin eta astunei buruzko zehapen-espedienteak hasi eta ebaztea. Zehapen-espedienteak instruitzea ere badagokie. Salbuespena izango dira, hala ere, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko lurralde-ordezkaritzei dagozkienak.
- Errekurtsoak ebaztea, indarreko legerian aurreikusitako kasuetan.
- Eskaini beharreko zerbitzu eta jarduerei dagozkien tasa eta prezio publikoak kudeatu, likidatu, administratu eta, borondatez ordaintzeko epean, kobratzea.
- Zuzendaritzaren arlo funtzionaletako irizpenak, txostenak eta azterlanak prestatzea.
- Informazio publikoa eskuratzeko eskubideari buruzko eskaerak ebaztea.
- Euskararen erabilera normalizatzeko planean ezarritako helburuak definitzea haien eskumeneko arloetan, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta, eta horiek ezartzeko eta ebaluatzeko behar diren ekimenak garatzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planeko helburuak definitzea beren arloan, eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez, beren zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan; hori guztia Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean.
- Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, orokorrean, Jaurlaritzako zuzendariei esleitzen zaizkien egiteko komunak.