Departamento de Cultura y Política Lingüística

Euskarazko softwarea: Sistema eragileak



Itzuli

Windows VISTA-ren interfaze-paketearen instalatzeko laguntza
Xehetasunen azalpen bizkorra

Fitxategi-izena: LIP_eu-ES.mlc Bertsioa: 1.0 Argitalpen-data: 2008/01/29 Hizkuntza: Euskara Deskargaren tamaina: 2.4 MB Deskargatzeko denbora gutxi gorabehera: 6 min 56K Telefono-konexioa (56K)DSL/ Kablea (256K)DSL/ Kablea (768K)T1 (1.5M) 6 min

Informazio orokorra

Windows Vista-rako Windows Vista hizkuntza-interfazearen pakete (LIP) honek Windows gehien erabiltzen den eremuetarako bertsioaren zatikako itzulpena ematen du. LIPa instalatu ondoren, morroi, elkarrizketa-koadro, menu, laguntza-gai eta erabiltzaile-interfazeko bestelako elementuetako testua LIPeko hizkuntzan bistaratuko da. Itzuli gabe dagoen testua Windows Vista-ren oinarri-hizkuntzan egongo da. Adibidez, Windows Vista-ren espainierazko bertsioa erosi eta katalanezko LIPa instalatu baduzu, zenbait testu espainieraz egongo da. LIP bat baino gehiago instala ditzakezu; hala, ordenagailuaren erabiltzaile bakoitzak berak nahi duen hizkuntzan bistara dezake erabiltzaile-interfazea.

Sistema-eskakizunak

Onartzen diren sistema eragileak: Windows Vista

  • Microsoft Windows Vista
  • Erabiltzaile-interfazea hizkuntza hauetan: gaztelania, frantsesa
  • 4.63 Mb-eko lekua deskargatzeko
  • 15 Mb-eko lekua instalatzeko

Onartutako plataformak: LIPek Windows Vista-ren 32 biteko bertsioekin baino ez dute funtzionatzen, eta ezin dira Windows-en aurreko bertsioetan edo Windows Vista-ren 64 biteko bertsioetan instalatu

Jarraibideak

Deskarga hau eskuragarri dago, hau exekutatuz: benetako Microsoft Windows. Egin klik Jarraitu botoian, goiko Beharrezkoa da baliozkotzea atalean, has dadin baliozkotze-prozesu laburra. Baliozkotutakoan, orri honetara itzuliko zara, eta deskarga egiteko jarraibide zehatzak emango dizkizugu.

Fecha de la última modificación: 03/08/2016