Denis Itxaso González sailburuaren agurra
Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziatua (UPV-EHU) eta Enpresen Kudeaketa eta Administrazioan Masterra.
Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria izan da 2020 eta 2024 artean.
Bere ibilbide politikoan, Donostiako Udalean Ingurumenarekin, Kulturarekin, Turismoarekin, Garapen Lankidetzarekin, Kirolekin eta Gazteriarekin lotutako politikak kudeatu ditu (2003-2011). Ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundian (2015-2020), Kultura, Kirol, Turismo, Gazteria eta Lankidetzako ardurak hartu zituen.