Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

HUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: 57/2015 Dekretua, maiatzaren 5ekoa, Tokiko polizia-koordinaziorako batzordeen osaerari eta funtzionamendu-erregimenari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 92
  • Hurrenkera-zk.: 2181
  • Xedapen-zk.: 57
  • Xedapen-data: 2015/05/05
  • Argitaratze-data: 2015/05/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa; Instituzional

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsa atzeman da Tokiko polizia-koordinaziorako batzordeen osaerari eta funtzionamendu-erregimenari buruzko maiatzaren 5eko 57/2015 Dekretuan. Dekretu hori 2015eko maiatzaren 11ko 85. zenbakiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da. Beraz, huts hori zuzendu egin behar da:

2015/2023 (4/2) orrialdean, 4.1 artikuluko e) eta f) idatzi-zatietan, honela dio:

  1. Eskualdeko polizia-koordinaziorako batzordeek kide hauek izango dituzte:

    (...)

    1. Ertzain-etxeko Herritarren Babeserako burua. Ordezkoa: Ertzainetxeko Ikerketako burua.

    2. Titularra: Ertzainetxeko Ikerketako burua.

Baina honela esan behar du:

  1. Eskualdeko polizia-koordinaziorako batzordeek kide hauek izango dituzte:

    (...)

    1. Ertzain-etxeko Herritarren Babeserako burua.

    2. Ertzain-etxeko Ikerketako burua.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.