Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: 82/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 172
  • Hurrenkera-zk.: 4358
  • Xedapen-zk.: 82
  • Xedapen-data: 2017/04/11
  • Argitaratze-data: 2017/09/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 82/2017 Dekretuan, 2017ko apirilaren 21eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren, 76. zk. argitaratua. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2017/1968 (22/2) orrialdean, 2. artikuluan,

honela dio:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeak.

    1. Administrazio Instituzionala: Kultura Sailari atxikita daude Administrazio Instituzionaleko erakunde hauek:

baina honela esan behar du:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeak.

    1. Administrazio Instituzionala: Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari atxikita daude Administrazio Instituzionaleko erakunde hauek:

2017/1968 (22/4) orrialdean, 3. artikuluan,

honela dio:

  1. Sailburuordeek ahalmen hauek izango dituzte ematen zaizkien jardun-arloetan:

    (...)

    1. Kultura sailburuarekiko elkarlanean jardutea, Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute erakunde publikoarekiko harremanetan, Kultura Sailari atxikita egoteak dakarzkien jardun-arloetan.

Baina honela esan behar du:

  1. Sailburuordeek ahalmen hauek izango dituzte ematen zaizkien jardun-arloetan:

    (...)

    1. Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuarekiko elkarlanean jardutea, Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute erakunde publikoarekiko harremanetan, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari atxikita egoteak dakarzkien jardun-arloetan.

2017/1968 (22/7) orrialdean, 7. artikuluan,

honela dio:

  1. Sailburuaren kabineteari dagokionez, zeregin hauek izango ditu:

    1. Sailburuari laguntzea Kultura Sailari emandako eskumenak era koordinatuan baliatzen.

Baina honela esan behar du:

  1. Sailburuaren kabineteari dagokionez, zeregin hauek izango ditu:

    1. Sailburuari laguntzea Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari emandako eskumenak era koordinatuan baliatzen.

2017/1968 (22/10) orrialdean, 8. artikuluan,

honela dio:

  1. Lurralde Historikoetariko bakoitzeko Kulturako lurralde-zerbitzuak ere Zerbitzu Zuzendaritzari atxikita egongo dira. Zerbitzu horiek Kultura Sailari dagozkion alorretan egiten diren kontsultak edo dokumentuak erantzungo dituzte, edo organo eskudunari igorriko dizkiote.

Baina honela esan behar du:

  1. Lurralde Historikoetariko bakoitzeko Kulturako lurralde-zerbitzuak ere Zerbitzu Zuzendaritzari atxikita egongo dira. Zerbitzu horiek Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari dagozkion alorretan egiten diren kontsultak edo dokumentuak erantzungo dituzte, edo organo eskudunari igorriko dizkiote.

2017/1968 (22/17) orrialdean, 13. artikuluan,

honela dio:

  1. Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea (HABE) administrazio-erakunde autonomoa, azaroaren 25eko 29/1983 Legean xedatutakoarekin bat, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari atxikita dago, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren bidez.

Baina honela esan behar du:

  1. Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea (HABE) administrazio-erakunde autonomoa, azaroaren 25eko 29/1983 Legean xedatutakoarekin bat, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari atxikita dago, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren bidez.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.