Arautegia

Inprimatu

HUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: 71/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 86
  • Hurrenkera-zk.: 2282
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/04/11
  • Argitaratze-data: 2017/05/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira honako dekretu honetan: 71/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duena. Dekretu hori 2017ko apirilaren 21eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 76. zenbakian, argitaratu zen. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

  1. artikuluan, 2017/1961 (24/8) orrialdean,

    Hau dio:

    1. Informazio- eta telekomunikazio-sistemen arloan Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari dagozkion egitekoak betetzea, betiere otsailaren 18ko 35/1997 Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoari jarraituz, dekretu horren bidez arautzen baitira informazio- eta telekomunikazio-sistemen egitekoak eta kudeaketa-modalitateen planifikazioa, eraketa eta banaketa.

    Baina hau esan behar du:

    1. Informazio- eta telekomunikazio-sistemen arloan Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari dagozkion egitekoak betetzea, betiere otsailaren 18ko 35/1997 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoari jarraituz, dekretu horren bidez arautzen baitira informazio- eta telekomunikazio-sistemen egitekoak eta kudeaketa-modalitateen planifikazioa, eraketa eta banaketa.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.