Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: 69/2023 Dekretua, maiatzaren 23koa, ertzaintzako langileen 2011., 2012. eta 2013. urteetarako lan-baldintzak arautzeko akordioa onartzen duen dekretua hirugarrenez aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 127
  • Hurrenkera-zk.: 3225
  • Xedapen-zk.: 69
  • Xedapen-data: 2023/06/30
  • Argitaratze-data: 2023/07/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Lana eta enplegua; Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzera bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria

Horrelako hutsak aurkitu dira maiatzaren 23ko 69/2023 Dekretuan, ertzaintzako langileen 2011., 2012. eta 2013. urteetarako lan-baldintzak arautzeko akordioa onartzen duen dekretua hirugarrenez aldatzen duenean (2023ko ekainaren 8a EHAA, 108. zk). Hori dela-eta, dagozkion zuzenketak egiten dira hemen:

Artikulu bakarrean, 2023/2703 (2/2) orrialdeko 1. puntuaren bigarren paragrafoan,

hau dio:

Kontzeptu horregatik, eta 60. artikuluko bigarren apartatuan ezarritako produktibitate-osagarriaren kontzeptuagatik, guztira, urtean 1.091,83 euro jasoko dira gehienez.

Baina hau esan behar du:

Kontzeptu horregatik, eta 60. artikuluko zazpigarren paragrafoan ezarritako produktibitate-osagarriaren kontzeptuagatik, guztira, urtean 1.091,83 euro jasoko dira gehienez.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.