Segurtasun Saila

Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: 5/2021 Dekretua, urtarrilaren 19koa, Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 131
  • Hurrenkera-zk.: 3091
  • Xedapen-zk.: 5
  • Xedapen-data: 2022/01/19
  • Argitaratze-data: 2022/07/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzera bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Horrelako hutsak aurkitu dira Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 5/2021 Dekretuan (2021eko urtarrilaren 29ko EHAA, 21. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2021/483 (18/4) orrialdean, 5.1 artikuluan,

hau dio:

  1. Lehendakaritzaren egitura osatzen duen idazkaritza nagusi bakoitzari dagokio, dekretu honetan zehaztutako arlo espezifikoei kalterik egin gabe, kontratazioaren arloko egiteko orokor hauek betetzea:

Baina hau esan behar du:

  1. Lehendakaritzaren egitura osatzen duen idazkaritza nagusi bakoitzari dagokio, dekretu honetan zehaztutako arlo espezifikoak eragotzi gabe, honako funtzio orokor hauek betetzea:

Euskarazko bertsioan, 2021/483 (17/7) orrialdean, 10 g) artikuluan,

hau dio:

  1. Euskadiren kanpoko ordezkariekiko lankidetzan aritzea ordezkaritza horiek ondo funtzionatzeko behar diren ekintzetan, betiere Zuzendaritzako gaietan.

Baina hau esan behar du:

  1. Lehendakaritzaren interesen jarraipena egitea prozedura judizialetan, eta horiek defendatzen laguntzea organo eskudunaren bidez.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.