Arautegia
Inprimatu74/2016 DEKRETUA, maiatzaren 10ekoa, zeinaren bidez aldatzen baita Gasteizko Mendi Garaiak kontserbazio bereziko eremu izendatzen dituen dekretua (ES2110015).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 112
- Hurrenkera-zk.: 2546
- Xedapen-zk.: 74
- Xedapen-data: 2016/05/10
- Argitaratze-data: 2016/06/14
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ingurumena; Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
148/2015 Dekretuaren bidez izendatu ziren Gasteizko Mendi Garaiak (ES2110015) kontserbazio bereziko eremu (aurrerantzean, KBE) Arabako Lurralde Historikoan. Dekretu horren II. eranskinean eta 1.4. artikuluan onartu ziren Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoak izan eta naturagune babestu horretan aplikatu beharreko neurriak. Dekretu beraren 3. artikuluan adierazi bezala, II. eranskin hori egiteko, kontuan hartu da Kontseiluaren 1992ko maiatzaren 21eko 92/43/EEE Zuzentarauren 6. artikulua (92/43/EEE Zuzentaraua habitat naturalak eta basa-fauna eta -flora kontserbatzeari buruzkoa da). Horretaz gain, gure antolamenduan ere garatu da Euskal Herriko Natura Babesteko Legearen testu bateginaren 22.4 artikuluaren bidez (apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuak onartua). Horiek horrela, Gasteizko Mendien Natura 2000 Sarerako, hauek jaso dira hor: deklarazioa justifikatzen duten Batasunaren intereseko habitat-motak eta animalia- eta landare-espezieak, haien kontserbazio-egoerari buruzko balorazioa, tokiaren kontserbazio-helburuak, kontserbaziorako erregulazioak eta jarraipen-programa.
Dekretu hori onartu ondoren, izapidetze-bidean, zuzendu beharreko hutsak atzeman dira. Kontuan hartuta bat baino gehiago dela II. eranskinean egin beharreko aldaketak, eta dokumentuaren toki batean baino gehiagotan daudela, egoki iritzi zaio II. eranskinaren testu osoa ordezteari, eta orain onartzen dena jartzeari; izan ere, argiagoa izango da eta, ondorioz, segurtasun juridiko handiago bat emango du naguragunean ezarpenenak egiteko.
Ondorioz, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2016ko maiatzaren 10ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2016ko maiatzaren 10ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,
ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Aldatzen du: 148/2015 DEKRETUA, uztailaren 21ekoa, «Gasteizko Mendi Garaiak» Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzen duena (ES2110015).
- Ikus: EBAZPENA, 2014ko azaroaren 6koa, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita ondoko izendapena: Entzia (ES2110022), Urkabustaizko Irla-hariztiak (ES2110003) eta Gasteizko Mendi Garaiak (ES211001