Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

438/2024 DEKRETUA, abenduaren 11koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 246
  • Hurrenkera-zk.: 5820
  • Xedapen-zk.: 438
  • Xedapen-data: 2024/12/11
  • Argitaratze-data: 2024/12/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak

Testu legala

Lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen ditu eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen ditu. Dekretuaren azken xedapenetako lehenengoan esaten da sailburuek, 2024ko urriaren 31 baino lehen, euren sailei dagozkien erregelamendu organikoen proiektuak aurkeztuko dizkiotela lehendakariari, onarpena eman diezaien. Proiektu horiek gobernu-programan sailei izendatutako jardun-arlo bakoitzerako aurreikusitako helburuetara eta printzipio gidarietara egokitu beharko dira. Horrekin batera, erregelamendu horiek bete behar dituzten antolamendu-irizpideak ere ezartzen ditu.

Horren ondoren, lehendakariaren uztailaren 30eko 36/2024 Dekretuak, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Dekretua, beste jardun-arlo bat esleitu zion Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailari: «Gastronomia».

Dekretu honen 1. artikuluan zehazten diren egitekoak eta jardun-arloak egokitu egin behar dira horiek gauzatzea ahalbidetuko duen egitura batera, eta Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak aurkeztutako organigrama bat dator egokitzapen horrekin. Sailaren egitura desagertutako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzako eta Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzako organo eta unitate guztiek eta Zerbitzu Zuzendaritzak osatzen dute.

Egitura zehazterakoan, irizpide hauek hartu dira aintzat: austeritatea eta antolamendu-murrizketa, egiturak lautzea, jardun-arloak biltzea, eduki zabaleko jardun-arloak antolatzea, egiturazkoak ez diren staff-arloak identifikatzea eta informazio-teknologien aprobetxamendua. Hau da, ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuan ezarritako irizpideei jarraitu zaie.

Aurreikusitako egituraren bidez, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, zeharkako politiken eta ekintzen bidez, Euskadiko nekazaritza- eta arrantza-sektorea eta bi balio-kate (elikadura-gastronomia eta basogintza-zura) bultzatuko ditu, eta, orobat, arreta handia jarriko da lurralde-garapenean, inpaktu handiko politiken bidez, bai Euskadiko landa-eremuan, bai itsasertzean. Portuetako espazioak kudeatzeko politika bat ere ezarriko du, ekonomia urdinetik datozen beharretara eta aukeretara egokituko dena. Hori guztia hazkunde-bektore eta -palanken bidez, zeinak baitira jasangarritasuna, prestakuntza eta talentua erakartzea, belaunaldi-erreleboa, ezagutza eta ikerketa, digitalizazio- eta berrikuntza-prozesuak eta zirkularitatea, eta gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-jasangarritasunaren bidez.

Horretarako, egitura hau izango du sailak: batetik, bi sailburuordetza, bakoitzak jardun-arlo jakin bat eta sektoreko balio-katea integratua duela, eta, bestetik, bi zuzendaritza horizontal, zeinak saileko gainerako zuzendaritzei lagunduko baitie. Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailari atxikita egongo dira, halaber, sektore publikoko zenbait entitate; Sailak gizartean sustatuko dituen politikak garatzeko funtsezko tresna izango dira.

Ondorioz, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren proposamenez, lehendakariak aldez aurretik onartuta, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko abenduaren 11ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailari egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari dagozkion eskumenen barruan eta lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 19. artikuluan xedatutakoa garatuz (18/2024 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena):

  1. Nekazaritza eta abeltzaintza sustatu eta antolatzea.

  2. Landa-garapena eta haren dibertsifikazio ekonomikoa.

  3. Abeltzaintza eta basoak.

  4. Animalien ongizatea eta osasuna.

  5. Ehiza eta arrantza kontinentala.

  6. Arrantza.

  7. Urpeko jarduerak eta urpekaritza profesionala.

  8. Akuikultura.

  9. Nekazaritzako, arrantzako eta elikagaigintzako industriak eta merkaturatzea.

  10. Basozaintzako lehen transformazioko industriak.

  11. Nekazaritzako elikagai-politika: nekazaritzako elikagaiak sustatzea, tipifikatzea, jatorri-deitura ematea eta kalitatea kontrolatzea.

  12. Mahastizaintza eta enologia.

  1. Nekazaritzako eta nautika eta arrantzako prestakuntza, lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 12.1.b) artikuluan ezarritakoaren arabera. Nekazaritzako eta itsas arrantzako gaikuntza profesionala sustatzea. Nekazaritzako eta ozeanografiako ikerketa, lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 17.1.b) eta c) artikuluan aurreikusitakoa eragotzi gabe.

  2. Itsasertza antolatzea eta kudeatzea.

  1. Portuak eta itsas gaiak, portu-agintaritzak izan ezik.

    o bis) Gastronomia.

  2. Sailari atxikita dauden edo haren mendeko diren sektore publikoko entitateak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.

  3. Legeek eta erregelamenduek ematen dizkioten gainerako ahalmenak.

Aurreko artikuluan aipaturiko jardun-arloetako eskumenak baliatzeko, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak egitura orokor hau izango du:

  1. Organo zentralak:

    1. Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua.

    1. Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza.

    2. Zerbitzu Zuzendaritza.

    1. Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza.

    1. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza.

    2. Landa Garapenaren eta Europar Politiken Zuzendaritza.

    3. Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritza.

    4. Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritza.

    1. Arrantzako eta Itsasertzaren Garapeneko Sailburuordetza.

    1. Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza.

    2. Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien Zuzendaritza.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateak.

    Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailari atxikita geratzen dira sektore publikoko entitate hauek:

    1. Zuzenbide pribatuko ente publikoak:

    1. Euskadiko Kirol Portuak (EKP).

    2. Sozietate publikoak:

    1. NEIKER Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea SA.

    2. Zumaiako Kirol Portua SA.

    3. Sektore publikoko fundazioak:

    1. HAZI Fundazioa.

    2. ELIKA Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa.

  3. Kide anitzeko organoak:

    Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailari atxikita daude, dekretu honetan aurreikusitakoaren arabera, kide anitzeko organo hauek:

    1. Landare Osasunaren Batzorde Tekniko Koordinatzailea.

    2. Euskadiko Abere Arrazen Koordinazio Batzordea.

    3. Euskadiko Animalien Elikadurarako Batzordea.

    4. Baso Osasuneko Mahaia.

    5. Ehiza Trofeoak Homologatzeko Batzordea.

    6. Euskadiko Ekoizpen Integraturako Koordinazio Batzordea.

    7. Sasoiko Lanaren Arretarako Erakunde arteko Mahaia.

    8. Euskadiko Lurzorua Babesteko Estrategiaren Batzorde Teknikoa.

    9. Euskadiko Nekazaritza, Elikagaigintza eta Landa Garapeneko Kontseilua.

    10. Nekazaritza eta Elikagaigintzako Berrikuntza Foroa.

    11. Nekazaritza, Elikadura eta Landa Garapen Politikako Batzordea.

    12. Elikagaien Kontratazioko Merkataritza Jardunbide Egokien Kodearen Jarraipen Batzordea.

    13. EAEko Elikakatearen Behatokia.

    14. Emakume Nekazarien Estatutuaren Jarraipen Batzordea.

    15. Nekazari Gazteen Estatutuaren Jarraipen Batzordea.

    16. Arrantza-arloko Aholku Batzordea.

    17. Portuetako udal-kontseiluak.

    18. Bermeoko Portua Babesteko Aholku Batzordea.

  1. Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari eskumen hauek baliatzea dagokio: batetik, Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. eta 28. artikuluetan finkaturiko eskumenak baliatzea, eta, bestetik, lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren arabera sailari dagozkion egiteko eta jardun-arloetan indarrean dauden legeek esleitzen dizkiotenak, betiere saileko beste organoren bati esleitu ez bazaizkio (18/2024 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena).

  2. Saileko organo gorena denez, bere gain hartuko ditu saileko organo guztien eta bertako jarduera guztien ordezkaritza, zuzendaritza, koordinazioa eta kontrola.

  3. Sailburuari dagozkio, halaber, honako eskumen hauek:

    1. Bere eskumen-eremuko helburu estrategikoak definitu eta haien jarraipena egitea, Gobernu Programan zehaztutako ildo estrategikoen eta programa-konpromisoen arabera.

    2. Izendapen askeko lanpostuak betetzea aurretik deialdi publikoa eginda eta behin-behineko langileak izendatzea.

    3. Saileko organoen artean eskuduntzei buruz sortzen diren gatazkak ebaztea, eta beste sail eta erakunde batzuekiko eskumen-gaiak planteatzea.

    4. Saileko erakunde edo agintarien aurka aurkeztutako errekurtsoak ebaztea, non eta beste organo baten eskumena ez diren.

    5. Saileko Kontratazio Organo gisa jardutea, 5.000.000 eurotik gorako lizitazio-aurrekontua duten kontratuetan.

      Era berean, eta baldintza beretan, bitarteko propio pertsonifikatuei mandatuak egiteko eskumena dagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko kontratazio-araubidean aurreikusitakoaren arabera.

    6. Plan, programa eta jarduera garrantzitsuak onartzea, Gobernu Kontseiluak onartu behar dituenak izan ezik.

    7. Sailburuordetzek, Zerbitzu Zuzendaritzak eta Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzak emandako egintza deuseztagarrien kaltegarritasuna deklaratzeko espedienteak ireki eta ebaztea.

    8. Sailburuordetzek, Zerbitzu Zuzendaritzak eta Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzak emandako administrazio-egintza deusez eta deuseztagarriak ofizioz berrikusteko espedienteak ireki eta ebaztea.

    9. Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailea behar bezala dabilela gainbegiratzea, «agintaritza eskuduna» denez, bai eta baimen-irizpideak betetzen direla zaintzea ere. Hori guztia, Europar Batasunak horretarako ezartzen dituen prozeduren arabera.

    10. Saileko 5.000.000 eurotik gorako gastuak baimentzea, hargatik eragotzi gabe Gobernu Kontseiluaren eskumenak.

  1. Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzari eskuduntza hauek dagozkio:

    1. Behar duen laguntza eta aholkularitza ematea sailburuari, sailari dagozkion funtzio instituzional eta orokorretan.

    2. Sailaren komunikazio-politika zehaztea, zuzentzea eta koordinatzea eta, ildo horretatik, gizarte-komunikabideekiko harremanak garatzea eta zaintzea, sailari lotutako jardueren, erabakien eta politiken hedapena eta zabalkundea errazteko.

    3. Sailburuaren lan-programan (Agenda) zuzeneko laguntza ematea eta programa horren plangintza eta jarraipena egitea, erakundea ordezkatzeko egintzak bereziki kontuan hartuta.

    4. Saileko organoen ekitaldi publikoak, kanpoko jarduerak eta protokoloa programatzea.

    5. Sailaren eskumeneko arloetan, sailak gainerako sailekin izan behar dituen harremanetarako organoa izatea, baita arlo material horren inguruan sortutako sailarteko koordinazio-organoen arteko harremanetarako organoa ere.

    6. Organo eskudunaren bitartez, sailaren eta Eusko Legebiltzarraren arteko harremanak koordinatzea eta zaintzea.

    7. Sailaren eta Arartekoaren arteko harremanak bideratzea, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailaren organo eskudunaren bitartez.

    8. Sailak administrazio, instituzio eta antolakundeekin dituen elkarrizketak eta, orokorrean, harremanak bideratzea, bai Euskal Autonomia Erkidegoan, bai eta Estatu edo Europar Batasunean ere, beste organo batzuei esleitutakoak salbu.

    9. Sailaren argitalpenak koordinatzea.

    10. Sailaren jardunaldiak, biltzarrak, aurkezpenak eta bestelako dibulgazio-jarduerak koordinatzea.

  2. Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzari atxikitzen zaio sailaren berariazko estatistika-organoa.

  3. Kabinete eta Komunikazioko zuzendariaren egitekoa da bere jardun-eremuan sartutako espedienteei dagozkien laguntzak ematea eta gastua baimentzea, non eta baimen hori ez den beste organo baten eskumenekoa.

  1. Zerbitzu Zuzendaritzari eskuduntza hauek dagozkio:

    1. Sailburuari ikuspegi bateratua ematea sailaren estrategiei eta funtzionamenduari buruz, hain zuzen ere baliabideak nola esleitu eta politika publikoak eta programak nola ebaluatu erabakitzen laguntzeko, ikuspegi orokor batetik.

    2. Sailaren aholkularitza juridikoa, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legearen 4. eta 5.3 artikuluetan xedatutakoaren arabera, gainerako zuzendaritzekin koordinatuta.

    3. Jurisdikzio-prozeduren jarraipena eta kontrola egitea, eta Auzibide Zuzendaritzarekin harremanetan egotea, sailak parte hartzen duen gaietan, eta, hala badagokio, gai horien gaineko ebazpenen jarraipena eta kontrola egitea, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoaren apirilaren 25eko 144/2017 Dekretuaren 42.3 artikuluan ezarritako baldintzetan.

    4. Gobernu Kontseiluari edo haren organo eskuordetuei aurkeztu behar zaizkien espediente eta gaiak izapidetu eta kontrolatzea, bai eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste edozein aldizkari ofizialetan argitaratu behar diren xedapenak eta administrazio-egintzak izapidetu eta kontrolatzea ere.

    5. Saileko zerbitzu orokorrak antolatzea eta administratzea, sailburuordetza eta zuzendaritzen sistemak eta lan-metodoak koordinatzea, eta sailak Jaurlaritzako beste atalekin dituen administrazio-harremanak koordinatzea.

    6. Kontratazio-espedienteak eta bitarteko propio pertsonifikatuei egin beharreko mandatuak izapidetzea.

    7. Sailaren eskumeneko arloetan, ekonomiari buruzko azterlan eta memoriak programatzea, koordinatzea, eta, hala badagokio, egitea.

    8. Sailburuari bere egitekoetarako laguntza teknikoa ematea, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailea behar bezala dabilela gainbegiratzeko agintaritza eskuduna baita, bai eta baimen-irizpideak betetzen direla zaintzeko ere.

    9. Saileko zuzendaritzekin lankidetzan, sailari dagozkion laguntzak eta dirulaguntzak behar bezala ematen direla bermatzeko behar diren ekintza guztiak proposatzea eta kudeatzea, dirulaguntzen programekin bat etorriz.

    10. Sailari dagozkion eskumenak kudeatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiarekin, antolaketarekin eta informatikarekin lotutako gaietan, bai eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiarekiko harremanak kudeatzea ere.

    11. Sailaren jarduna dela-eta sortzen diren ondare-erantzukizuneko prozedurak hasi eta instruitzea, ukitutako zuzendaritzekin batera, eta zuzendaritza horiekin lankidetzan aritzea administrazio-errekurtsoak ebazten.

    12. Sailari atxikitako giza baliabideak kudeatzea, eta, horretarako, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legeak 19. artikuluan eta indarrean dauden gainerako arauek esleitzen dizkioten eskumenak erabiltzea, eta, era berean, langileak prestatzeko eta haien hobekuntzarako planak lantzea, betiere, Funtzio Publikoko Zuzendaritzari eta Administrazio Publikoaren Euskal Institutuari (IVAP) dagozkien eskumenak eragotzi gabe.

    1. Saileko euskara-atalaren bitartez, euskararen erabileraren normalizazioa eta langileen euskalduntze-prozesua sustatzea. Euskara-atalak aplikatu beharreko hizkuntza-irizpideak zehaztuko ditu eta horien jarraipena egingo, Gobernu Kontseiluak 2023ko ekainaren 6an onartu zuen eta indarrean dagoen erabakiaren arabera, erabaki horren bidez onartzen baitira hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta hari atxikitako sektore publikoa osatzen duten gainerako entitate guztietan. Atal horrek, halaber, eta sailari dagokionez, Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Erabilera Normalizatzeko indarrean dagoen Planaren jarraipena eta ebaluazioak egingo ditu, bai eta Urteko Kudeaketa Planarenak ere, eta, gainera, VII. Normalizazio Planaren helburuak zehaztuko ditu.

    2. Sailak langile-premien inguruan egindako aurreikuspenak ebaluatzea, eta sailaren plantillak eta lanpostu-zerrendak prestatzeko proposamenak egitea.

    3. Lanpostuen banaketa fisikoarekin, ekipamenduarekin eta eraberritze-lanekin zerikusia duten saileko unitate guztien jardunak zuzentzea; hala ere, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari gai horretan esleitutako eskumenak errespetatuko dira. Saileko bulegoen barne-erregimena zaindu eta babestea, eta sailari atxikitako ondarea eta ekipamenduak administratu eta kontserbatzea.

    4. Proposamenak egitea saileko zerbitzuen eta sailean erabiltzen diren lan-sistemen eta -metodoen barne-antolaketaz, arrazionalizazioaz, aplikazio informatikoez, administrazio digitalaz eta informatizazioaz, saileko beste organoekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko organo eskudunekin batera koordinatuta.

    5. Erregistro Orokorra, Artxibategia, Liburutegia eta sailaren gainerako dokumentazio-zentroak kudeatzea.

    6. Saileko kalitate-ereduak diseinatu eta garatzea.

    7. Eusko Jaurlaritzak kudeaketa-aurreratuaren, modernizazioaren, administrazio elektronikoaren, gobernantzaren eta berrikuntzaren arloetan garatutako proiektu orokorretan parte hartzea, eta proiektu horiek sailean sustatzea.

    8. Sailean herritarrentzako informazio- eta arreta-zerbitzuek egoki funtzionatzen dutela bermatzea (arretarako 2. eta 3. maila), eta Zuzenean-Herritarren Arreta Zerbitzuarekin izan beharreko harremanak egokiro antolatzea, sailaren eskumeneko arloetan solaskide operatiboak daudela bermatuz.

    9. Informazio-, estatistika-, azterketa- eta analisi-sistemen arloan, kudeaketa eta koordinazioa gauzatzea.

    10. Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan eta Eusko Jaurlaritzak onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean aurreikusitako neurriak bultzatzea, eta saileko sailburuordetza eta zuzendaritzekin eta hari atxikitako entitateekin lankidetzan jardutea eta koordinatzea aurretik aipatutako neurriak inplementatzeko, segimendua egiteko eta ebaluatzeko.

    11. Informazioaren argitaratze aktiboa, informazio publikoa eskuratzeko eskubidea baliatuz egindako eskaerei ematen zaizkien erantzunak eta sailaren datu publikoen zabalkundea koordinatu eta guztien jarraipena egitea, betiere gardentasun-politikarekiko koherentziaz. Horrekin batera, bermatzea datu pertsonalak babesteko arauak betetzen direla.

    12. Sailak herritarrekin interakzioan aritzeko jarritako bide elektronikoak koordinatzea eta bide presentzial edo birtualak sustatzea, herritarrek parte har dezaten arauak planifikatzeko eta prestatzeko prozesuetan eta politikak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeko prozesuetan. Halaber, bide horien guztien jarraipena egitea.

    13. Sailaren Segurtasun eta Osasun Unitatearen jardunak zuzentzea, betiere eragotzi gabe Prebentzio Zerbitzuak bere eskuduntzak betetzea.

    14. Jardun-arloaren barneko espedienteen ondoriozko gastua baimentzea, baimen hori beste organo baten eskumena ez bada. Halaber, 5.000.000 euroko mugara bitarteko transferentziak baimenduko ditu.

  2. Zerbitzuen zuzendaria sailaren kontratazio-organoa izango da, 5.000.000 euroko eta hortik beherako oinarrizko lizitazio-aurrekontua duten kontratuetan; halaber, eskuduna izango da, baldintza beretan, bitarteko propio pertsonifikatuei mandatuak egiteko, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren kontratazioaren araubidean aurreikusitakoari jarraituz.

  3. Zerbitzuen zuzendariari dagokio sailaren aurrekontu-aurreproiektua prestatzea, haren segimendua koordinatzea, gastuak xedatzeko eta obligazioak hartzeko eragiketak gauzatzea, eta, oro har, sailaren ekonomia eta aurrekontua kudeatzea. Orobat, organismo autonomoen, zuzenbide pribatuko ente publikoen eta sailari atxikitako gainerako sozietate publikoen aurrekontu-proiektuak koordinatu beharko ditu, eta sailaren aurrekontuarekin bat datozela zaindu.

1. ATALA

FUNTZIO OROKORRAK

Saileko sailburuordeei dagokie, hierarkikoki zuzenean sailburuaren mende daudela, eskuduntza hauek baliatzea:

  1. Kasuan kasuko jardun-arloari dagozkion kudeaketa-politikak zehaztea, helburu estrategikoak garatzea eta gizartean izandako eragina neurtzea.

  2. Sailburuordetzaren jarduerak antolatu eta zuzentzea, bai eta zuzendaritzenak eta sailburuordetzaren mendeko gainerako organo eta unitate administratiboenak ere, horretarako behar diren jarraibideak emanez.

  3. Sailburuordetzari dagokion jardun-eremuan, jardun-politikak prestatzea eta sailburuari horiek proposatzea eta laguntza teknikoa ematea.

  4. Harremanak izatea Europar Batasuneko, Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta foru-aldundietako organoekin, bai eta toki-entitate eskudunekin ere, beren jardun-arloko gaiei dagokienez.

  5. Europako eta nazioarteko antolakunde publiko nahiz pribatuekiko harremanak eta lankidetza sustatzea.

  6. Sailburuordetzaren zuzendaritza eta administrazio-unitateen antolaketa operatiboa proposatzea, betiere ezarritako antolaketa-irizpideen esparruan; eta jarraibideak eta zerbitzu-aginduak ematea, egoki jardun dezaten.

  7. Plan, programa eta jarduera garrantzitsuak sustatzea. Plan horien prestaketa-lana eta jarraipen-txostenak koordinatzea, dagozkien jardun-eremuetan.

  8. Dagokion sailburuordetzaren jarduerak koordinatzea, proiektu edo prozedura batean sailburuordetza batek baino gehiagok parte hartu behar dutenean, Jaurlaritzaren jarduera politiko eta administratiboaren koherentziari eusteko, Jaurlaritzaren koordinazio-ekintza orokorra eragotzi gabe.

  9. Azterlanak eta txostenak egitea eta horiek analizatzea, eta xedapen orokorren proiektuak proposatzea, ezarritako jardun-politikari jarraituz.

  10. Sailburuordetzaren mendeko zuzendariek emandako ebazpenen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.

  11. Enpresa, entitate eta korporazioekin akordioak edo hitzarmenak izenpetzea, kasuan kasuko eskumena beste organo bati esleitu ez bazaio.

  12. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan dagokien jardun-arloan esleitutako dirulaguntza izendunak ematea.

  1. Arau-hauste oso astun gisa tipifikatutako zehapen-espedienteak hastea eta ebaztea, arloko legeriak eskumen hori beste organo bati esleitzen dionean izan ezik.

  2. Jardun-arloaren barneko espedienteen ondoriozko gastua baimentzea, baimen hori beste organo baten eskumena ez bada.

  3. Sailburuordetzaren arlo eta egitekoekin lotutako ondare-erantzukizuneko prozedurak ebaztea.

  4. Sailaren eskumeneko arloetan, sailak gainerako sailekin izan behar dituen harremanetarako organoa izatea, baita arlo material horren inguruan sortutako sailarteko koordinazio-organoen arteko harremanetarako organoa ere.

  5. Sailburuordetzak osatzen dituzten zuzendaritzek emandako egintza deuseztagarrien kaltegarritasuna deklaratzeko espedienteak ireki eta ebaztea.

  6. Sailburuordetzak osatzen dituzten zuzendaritzek emandako administrazio-egintza deusez eta deuseztagarriak ofizioz berrikusteko espedienteak ireki eta ebaztea.

  7. Beren gain hartzea, dagokion sailburuordetzetan eta eskumeneko esparruetan, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko erantzukizuna, bat etorriz Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko martxoaren 16ko 1/2023 Legean, Eusko Jaurlaritzak onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean eta, hala badagokio, Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legean ezarritakoarekin.

  8. Arloko hizkuntza-normalizazioaren ardura beren gain hartzea eta beren eskumeneko eremuetan euskararen erabilera sustatzea, zerbitzu- eta lan-hizkuntza izan dadin, bat etorriz Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoarekin.

  9. Sailburuordetzaren eskumenekin erlazionatutako sari instituzionalak bultzatzea.

  10. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak agindutako beste edozein eginkizun, edo, orokorrean, Jaurlaritzako sailburuordeei esleitzekoak diren beste edozein eginkizun.

Saileko zuzendariei dagokie, hierarkikoki zuzenean dagokion sailburuordearen mende daudela, edo sailburuaren mende, bestela, Kabinete eta Komunikazioko zuzendariaren eta Zerbitzuen zuzendariaren kasuan, honako eskuduntza orokor hauek baliatzea:

  1. Beren jardun-arloetan, kudeaketa publikoko politikak garatzea, eta egin beharreko jardunak zehaztea.

  2. Nork bere jardun-arloari dagozkion helburuak zabaltzea, horretarako jarduerak eta erantzukizunak esleitzea, lorpenak kontrolatzea eta kudeaketan behar diren zuzenketak egitea.

  3. Nork bere jardun-arloaren antolamendu operatiboa proposatzea, eta barruko lan-sistemak zehaztea.

  4. Nork bere jardun-arloaren jarduerak programatu, sustatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea.

  5. Nork bere jardun-arloaren jarduketak koordinatzea gainerako zuzendaritzak tartean daudenean, prozeduraren batean batek baino gehiagok parte hartu behar dutenean.

  6. Nork bere jardun-arloko arauak garatzeko proposamenak egitea.

  7. Zuzendaritzari dagozkion gaietarako dirulaguntzak emateko bideak proposatzea.

  8. Esleituak dituzten egitekoak gauzatzeko beharrezkoak diren administrazio-egintzak ematea.

  9. Arau-hauste arin eta astun gisa tipifikatutako zehapen-espedienteak hastea eta ebaztea, arloko legeriak eskumen hori beste organo bati esleitzen dionean izan ezik.

  10. Errekurtsoak ebaztea, indarreko legerian aurreikusitako kasuetan.

  11. Eskaini beharreko zerbitzu eta jarduerei dagozkien tasa eta prezio publikoak kudeatu, likidatu, administratu eta, borondatez ordaintzeko epean, kobratzea.

  12. Zuzendaritzaren arlo funtzionaletako irizpenak, txostenak eta azterlanak prestatzea.

  1. Informazio publikoa eskuratzeko eskubideari buruzko eskaerak ebaztea.

  2. Euskararen erabilera normalizatzeko planean ezarritako helburuak definitzea nork bere eskumeneko arloan, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta, eta horiek ezartzeko eta ebaluatzeko behar diren ekimenak garatzea.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planeko helburuak definitzea beren arloan, eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez, beren zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan; hori guztia Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean.

  4. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, egiteko komunak, oro har, Jaurlaritzako zuzendariei atxikitzen zaizkienak.

    2. ATALA

    ELIKADURAKO ETA LANDA GARAPENEKO SAILBURUORDETZA

  1. Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetzari dagokio, 6. artikuluan aurreikusitako egitekoez gain, honako jardun-arlo hauek zuzendu eta koordinatzea:

    1. Nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza sustatu eta antolatzea.

    2. Nekazaritzako eta abeltzaintzako egiturak berritzea.

    3. Merkatuetan esku hartzea, erakunde ordaintzailearen eskumenen esparruan.

    4. Erkidegoko ordainketak eta laguntzak.

    5. Landa-garapenerako programak kudeatzea, sailaren eskumenen arloan.

    6. Landa-garapenarekin eta nekazaritzako sektorearen izaera multifuntzionalarekin zerikusia duten politika eta arautegi europarrak garatu eta kudeatzea.

    7. Landa-garapenaren arloko ekimenen proposamenak egitea alor horretako eskumena duten instituzioei, Landa-ingurunearen Garapenaren ekainaren 30eko 7/2022 Legean aurreikusitako helburuei dagokienez.

    8. Mahastizaintzaren eta ardogintzaren antolamendua eta araubidea.

    9. Animaliak eta zoologia-guneak babesteko eta kontrolatzeko erregimena.

    10. Nekazaritzako ekoizle-taldeak eta landa-garapenerako elkarteak sustatzea eta haiekin harremanetan egotea.

    11. Elikadura-produktuen kalitatea eta bermea sustatu eta defendatzea.

    12. Nekazaritzako eta arrantzako produktuen jatorri-deiturak eta kalitate- eta berme-bereizgarriak.

    1. Elikadura-segurtasuna sustatzea.

    2. Ehizaren arloko arauak garatu eta koordinatzea, lurralde historikoen eskumenak eragotzi gabe.

    3. Nekazaritza-, arrantza-, elikagai-industriak eta gastronomia sustatzea.

    4. Nekazaritza-, arrantza- eta elikadura-produktuak merkaturatzea.

    5. Enologia.

    6. Ikerketa, berrikuntza eta teknologiak bultzatzea, nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-industrian eta zuraren basogintza-sektorean eta gastronomian.

    7. Elikagaien balio-kateak egituratu eta sustatzea, ekoizpen primariotik gastronomiara eta zuraren basogintza-sektorera.

    8. Nekazaritzako elikagaien eta gastronomiaren sektorean, oinarrizko ekintzailetza eta ekintzailetza aurreratua bultzatzea eta garatzea.

    9. Prebentzioaren, segurtasunaren eta osasunaren arloan eskumena duten administrazio eta organismoekin koordinatzea, sail honekin erlazionatutako lanbide-sektoreetako lan-egoera hobetzeko.

  2. Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetzak bere gain hartuko ditu sozietate publiko hau eta sektore publikoko fundazio hauek sailari atxikitzearen ondoriozko eskumenak: NEIKER Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea SA, HAZI Fundazioa eta ELIKA Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa.

  3. Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetzaren mende daude, hierarkikoki, zuzendaritza hauek: Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza, Landa Garapenaren eta Europar Politiken Zuzendaritza, Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritza, eta Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritza.

  1. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak, dekretu honen 7. artikuluan aipatzen diren egitekoez gain, beste hauek ere izango ditu:

    1. Programak eta jarduerak prestatu eta koordinatzea, sustapenekoak barne, nekazaritzako ustiategien ekoizpen-egituren lehiakortasuna hobetzeko eta digitalizazioa sustatzeko.

    2. Landare eta animalien ekoizpen eta osasunari eta baso-osasunari buruzko programa eta jardunak prestatu eta koordinatzea, hargatik eragotzi gabe lurralde historikoen eskumenak.

    3. Sektoreko belaunaldi-erreleboarekin lotutako ad hoc politikak bultzatzea eta koordinatzea.

    4. Nekazaritzaren arloko prestakuntza. Nekazaritzaren eta landa-ingurunearen arloko gaikuntza profesionala sustatzea eta, inplikatutako beste erakunde eta eragile batzuekin koordinatuta, enplegurako lanbide-prestakuntzaren arloko jarduerak bultzatzea, eta enpresek gaikuntza profesionalaren inguruan duten eskaria eta prestakuntza-eskaintza egoki integratzea. Era berean, eskumena duten administrazioekin batera, sektoreko osasun-prebentzioaren eta segurtasunaren arloko sentsibilizazioa eta prestakuntza areagotzeko ekintzak bultzatuko dira.

    5. Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legearen eta Nekazari Gazteen Estatutuaren otsailaren 4ko 8/2014 Dekretuaren garapena bultzatzea.

    6. Sasoiko Lanaren Mahaia kudeatzea eta sektorean eskulana izateko aukera izateko laguntza-politikak sustatzea.

    7. Animaliak babesteko neurriak garatzea, txakurrak edukitzea eta identifikatzea arautzea barne, eta Lagun egiteko Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorra (AIEO) kudeatzea.

    8. Baliabide naturalak kutsatzen ez dituzten edo kutsadura hori murrizten duten nekazaritza-praktiken programak prestatu eta koordinatzea, bereziki Nekazaritzako Jardunbide Egokien Kodeak ezartzea, eta Uraren Euskal Agentziarekin (URA) ekintza-programak egiten eta koordinatzen parte hartzea, nekazaritza-jatorriko nitratoek ura kutsatzeko arriskua duten eremuetan; betiere, lurralde historikoen eskumenak eragotzi gabe.

    9. Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-ekoizleen taldeak eta horien elkarteak aitortu, erregistroetan jaso eta sustatzea.

    10. Animalien osasun eta ongizateari buruzko Europako Erkidegoko arauetan oinarritutako praktikak ezartzen laguntzea, eta animaliak identifikatzeko erregistroak eta animalia-trazabilitaterako sistema integralaren mendeko erregistroak kudeatzea.

    11. Hazien eta mintegiko landareen antolamendu, kontrol eta ekoizpenerako jarduerak gauzatzea.

    12. Nekazaritzarako eta elikadurarako baliabide fitogenetikoetarako irispidea kudeatzea, bai eta in situ kontserbatu eta beste helburu batzuetarako landatutakoetara ere.

    1. Eraldaketako nekazaritza-sozietateen eraketa, erregistroa eta kontrola kudeatzea, eta Nekazaritzako Ustiategien Erregistro Orokorra eta Landa Errentamenduen Erregistro Berezia kudeatzea.

    2. Nekazaritza-ekoizleen taldeak kudeatzea eta erregistratzea.

    3. Nekazaritzako aseguruak kudeatzeko koordinazio eta elkarrizketa instituzionala, lurralde historikoen eskumenak eragotzi gabe.

    4. Ehiza arloko arauak garatu eta koordinatzea, lurralde historikoen eskumenak eragotzi gabe.

    5. Pentsuen kontrol ofiziala egitea, medikamentuak barne, honako fase hauetan: ekoizpen, eraldaketa, ontziratze, biltegiratze, garraio eta handizkako zein txikizkako merkaturatzean. Pentsuak merkaturatzeko beharrezkoak diren ziurtagiri eta agiriak ematea.

    6. Animalia-jatorriko azpiproduktuak kudeatzeko programak eta jarduerak egitea, dagozkien erakunde edo organoekin lankidetzan.

    7. Nekazaritzako eta abeltzaintzako hondakinen arloko ekintzak garatu eta planifikatzea.

    8. Gizakien kontsumorako ez diren animalia-jatorriko azpiproduktuekin lan egiten duten establezimenduen, instalazioen eta garraio-enpresen erregistroa kudeatzea, bai eta animalien elikadura-sektoreko establezimendu eta operadoreen erregistroa eta zuzendaritzaren eskumeneko gainerako erregistro, errolda eta zerrendak kudeatzea ere.

    9. Abereen elikadura-segurtasuna sustatzea trazabilitate-sistemen arloan, ekoizpeneko abereen identifikazioa eta erregistroa eta EAEko abeltzaintzaren datu-basearen kudeaketa barne.

    10. Euskal Autonomia Erkidegoko abere-arraza autoktonoei buruzko ikerketa sustatu eta garatzea. Abere-arrazak sustatzen dituzten elkarteen erregistroa kudeatzea, bai eta abere-genetikako laborategien erregistroa ere; Euskal Autonomia Erkidegoko abere-arraza autoktonoak kontserbatzeko, hobetzeko eta sustatzeko oinarrizko arauak eta abeltzaintza-arraza autoktonoen araudi zooteknikoa ezartzea, Abeltzaintza Arrazen Koordinazio Batzordearen bitartez.

    11. Animalien gaixotasunen aurkako borrokan dagozkion analitikak egiten direla kontrolatu eta kudeatzea.

    12. Nekazaritza eta Basozaintzako Lurralde Arloko Planean aurreikusitako jarduerak gauzatzea, lurralde-antolamenduaren arloko eskumena duen sailarekiko lankidetzan.

    13. Euskadiko Nekazaritzako Elikagai Katearen Plan Ofiziala garatu eta koordinatzea, bai eta, inplikatutako beste erakunde batzuekin batera, nekazaritzako higienearekin eta osasunarekin, animalien elikadurarekin, animalien ongizatearekin, animalien higienearekin eta osasunarekin eta giza kontsumorako ez diren azpiproduktuekin (SANDACH) lotutako kontrol ofizialeko programak koordinatu eta gauzatzea ere.

    14. Autonomia-erkidegoko federazioek abere-arraza garbiak kontserbatzeko eta hautatzeko egiten dituzten jarduerak bultzatzea.

    15. Esnearen Kontrolerako Euskal Zentroa koordinatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko behi- eta ardi-aziendaren esne-errendimenduaren kontrol ofiziala antolatzeaz eta gauzatzeaz arduratzen den kide anitzeko organo denez.

  2. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak beharrezkoa den laguntza tekniko eta administratiboa emango die erakunde hauei: Landare Osasunaren Batzorde Tekniko Koordinatzaileari, Baso Osasuneko Mahaiari, Euskadiko Animalien Elikadurarako Batzordeari, Ehiza Trofeoak Homologatzeko Batzordeari, Euskadiko Lurzorua Babesteko Estrategiaren Batzorde Teknikoari, Euskal Autonomia Erkidegoko Abeltzaintza Arrazen Koordinazio Batzordeari, Sasoiko Lanaren Arretarako Erakunde arteko Mahaiari, Emakume Nekazarien Estatutuaren Jarraipen Batzordeari eta Nekazari Gazteen Estatutuaren Jarraipen Batzordeari.

  1. Landa Garapenaren eta Europar Politiken Zuzendaritzak, dekretu honen 7. artikuluan aipatzen diren egitekoez gain, beste hauek ere izango ditu:

    1. Nekazaritzako produktuen, prezioen eta konpentsazio-neurrien Merkatu Antolakunde Erkideari buruz Europar Batasunak egiten dituen politiken jarraipena eta haien inguruko proposamenak egitea, Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritzarekin koordinaturik.

    2. Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) erreformei buruzko txostenak egitea eta jarrerak hartzea, dagozkion foro eta organismoetan ordezkaritza izatea eta NPEari lotutako esku-hartzeen diseinuak bultzatzea eta koordinatzea.

    3. Nekazaritza Politika Erkidearen kudeaketa-programak koordinatzea. Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) erreformei buruzko txostenak egitea eta jarrerak hartzea, dagozkion foro eta organismoetan ordezkaritza izatea eta NPEaren lehenengo oinarriaren zuzeneko laguntzak kudeatzea.

    4. Europar Batasuneko Nekazaritza Politika Erkideak Euskal Autonomia Erkidegoan eragindako gastuen erakunde ordaintzailearen zuzendaritza-organoa izatea. Europar Batasunaren Nekazaritza Politika Erkideak eragindako gastuen erakunde ordaintzailearen kontabilitatea eta barne-auditoretza egitea, arau komunitarioen eremuaren barruan.

    5. Landa-ingurunearen Garapenaren ekainaren 30eko 7/2022 Legean xedatutakoa aplikatuta sailari dagozkion eskumenak bultzatu, exekutatu eta koordinatzea.

    6. EAEko landa-ingurunearen garapen jasangarria bultzatzera bideratutako jarduerak sustatzea, EAEko landa-ingurunea lurraldearen gainerakoarekiko berdintasun-plano batean posiziona dadin.

    7. Euskal landa-eremua bultzatu eta zaintzeko jarduerak garatzea.

    8. Landa-eremuen eta bertako biztanleen dibertsifikazioa eta garapen ekonomiko jasangarria sustatzea, landa-ingurunearen funtzio-aniztasuna mantenduz, betiere lehen sektorearen jarduera errespetatuz, funtsezkoa baita landa-eremurako.

    9. Landa-ingurunean, enpresa-ekimen berriak sustatzea eta babestea, enpresak sortzea, daudenak hobetzea, elkarteak eratzea eta aukera-berdintasuna bermatzea.

    10. EAEko landa-eremuko biztanleen ongizate-maila hobetu dadin sustatzea, eta zahartzea eta despopulazioa bihurtzea, azpiegiturak, zerbitzu eta ekipamendu publikoak eta bestelako jarduerak hobetuz.

    11. Plangintza estrategikoaren esparruko jarduerak garatu eta koordinatzea: lurralde-garapeneko programak, landa-garapeneko eskualde-programak eta toki-garapeneko planak.

    12. Ikuspegi instituzionalaren gobernantza bultzatuko duten ekintzak sustatzea, bermerako landa-mekanismoa edo «rural proofing» delakoa inplementatzeko, bai eta tokiko ikuspegi publiko eta pribatuaren gobernantza ere.

    1. Landa-garapeneko elkarteak bultzatu eta koordinatzea, eskualde-erreferente eta eragile ekonomiko eta sozialek landa-garapeneko jardunetan parte hartzeko tresna direlako.

    2. Nekazaritza Politika Erkideko bigarren zutabearen esparruan finantzatutako lurralde esku-hartzeak diseinatzea, eta Europar Batasunaren helburuei eragiten dieten plan eta programak izapidetzea, landa-garapenaren arloko sailaren berezko eskumenen barruan.

    1. Eusko Jaurlaritzaren esku-hartzea garatzeko koordinazio-neurriak hartzea, Europar Batasunaren nekazaritza eta elikagaien arloetako arau eta politikak landu eta aplikatzeko, betiere indarrean dauden hitzarmen eta arauen arabera.

    2. Landa-garapeneko laguntza-programak prestatu eta koordinatzea, Europar Batasunaren nekazaritza politikaren eta landa-garapenaren barruan.

    3. Landa-ingurunean garatzen diren jarduera ekonomikoetako belaunaldi-erreleboari lotutako ad hoc politikak bultzatzea eta koordinatzea.

    4. EAEko landa-inguruneko gizarte-berrikuntzari laguntzea.

    5. Enpresa-arloko ekintzailetza-kultura sustatzea landa-ingurunean, ekintzailetzarako prestakuntza eta, bereziki, ekintzaileen gaitasuna hobetzeko neurrien bidez.

    6. Landa-ingurunean turismo jasangarria sustatzea, turismo-arloko eskumena duen sailarekin lankidetzan; horretarako, ekimen endogenoak, nekazaritza-turismoa eta nekazaritza-jardueraren dibertsifikazio-ekimenak baliatzea.

    7. Landa-ingurunea digitalizatzen laguntzea, teknologien, azpiegituren eta zerbitzuen arloan.

    8. Landa-garapenerako interesgarriak diren gaietan Europako sare eta proiektuetan parte hartzea sustatzeko jarduerak koordinatu eta bultzatzea.

  2. Landa Garapenaren eta Europar Politiken Zuzendaritzak beharrezko laguntza teknikoa eta administratiboa emango die Euskadiko Nekazaritza, Elikagaigintza eta Landa Garapeneko Kontseiluari eta Nekazaritza, Elikadura eta Landa Garapen Politikako Batzordeari.

  1. Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak, dekretu honen 7. artikuluan aipatzen diren egitekoez gain, beste hauek ere izango ditu:

    1. Programak, plan estrategikoak eta sektorialak eta beste jarduera batzuk egitea eta egikaritzea, nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-industrien lehiakortasuna hobetzeko, elikagaien artisau-ekoizpena hobetzeko eta elikagaien balio-katea sustatzeko, ekoizpen primariotik gastronomiara.

    2. EAEko Nekazaritza eta Elikagai Industrien Erregistroa kudeatzea, bai eta haren barruan dauden erregistro eta errolda hauek ere: Ardo eta Edari Alkoholdunen Botilatzaileen eta Ontziratzaileen EAEko Erregistroa; EAEko Nekazaritza eta Elikagai Elkarteen Errolda, eta zuzendaritzaren eskumeneko gainerako erregistro, errolda eta zerrendak barnean hartuta mahastizaintza eta ardogintza sektoreko eta olio-sektoreko nahitaezko aitorpenen erregistroa, INFOVI eta SIMO aplikazioak, hurrenez hurren.

    3. Nekazaritza- eta elikagai-sektoreetako produktuak eraldatzen eta merkaturatzen jarduten duten industrien inbertsioetarako, enpresa-kudeaketarako eta lehiakortasuna hobetzeko laguntza-programak eta finantzaketarako tresnak prestatu eta gauzatzea, nekazaritza- eta elikagai-sektoreetako produktuen proiektu berrien garapena eta ezarpena sustatuz.

    4. Enpresa- edo sektore-ekimenei eta -proiektuei eskaintzen zaien aholkularitza babestea, nekazaritza- eta elikagai-produktuen merkaturatzea garatze aldera.

    5. Zuzendaritzaren berezko jardun-arloetan, Europar Batasunak eta nazioarteko beste organismo batzuek burutzen dituzten jardueren ondoriozko programak idazten laguntzea eta programok gauzatzea, kasuan-kasuan kudeaketaren ardura duen agintaritzarekin lankidetzan.

    6. EAEko nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-sektoreen parte-hartzea sustatu eta kudeatzea azoketan, erakusketetan, merkataritza-ekimenetan eta promozioetan, bai Euskal Autonomia Erkidegoan, bai kanpoan.

    7. Nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-sektoreetako industriek eraldatutako eta merkaturatutako produktuak dibertsifikatzeko eta sustatzeko laguntza-programak prestatu eta gauzatzea.

    8. Ardo eta edari alkoholdunen industrietan, praktika enologikoak sustatu eta kudeatzea, eta garapen enoturistiko jasangarria sustatzea.

    9. Nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-industrietan asoziazionismoa, profesionaltasuna eta enpresa-lankidetza babesteko eta sustatzeko politikak eta, oro har, sektorea egituratzeko praktikak ezartzea, nekazaritzaren eta elikagaien lanbide-arteko antolakundeak barne.

    10. Baso-antolamendua eta zuraren baso-sektoreko lehenengo eta bigarren eraldaketako industriak sustatzea.

    11. PCTaren esparruan, nekazaritza-, elikagai- eta arrantza-arloetako I+G+B nahiz elikagai-produktuen osasun- eta kalitate-baldintzak planifikatu eta bultzatzea, arlo horretako hainbat jardun-ildo koordinatuz, sustatuz eta kudeatuz, gainerako zuzendaritzekin lankidetzan, haien eskumeneko esparruetan.

    12. Nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-arloetan, ikertzaileen eta teknologoen prestakuntza sustatzea, eta arlo horietako eta ozeanografiako ikerketaren emaitzak ezagutaraztea, ekoizpen-sistema primarioetan eta eraldaketa-sistemetan aplika daitezen.

    1. Nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-sektoreetako enpresekin lankidetza sustatzea, I+G+B proiektuak sortzeko.

    2. Elikagai-segurtasunari eta elikagai iraunkorren ekoizpen eta kontsumoari buruzko ikerketa sustatu eta koordinatzea.

    1. Nekazaritza-, arrantza-, elikagai- eta gastronomia-ikerketako zentroen eta I+Gko zentroen arteko lankidetza zientifikoa sustatu eta sendotzea, Europar Batasunaren edo ikerketa finantzatzen duten beste organismo batzuen programetan batera parte hartuz.

    2. Elikagaiak alferrik ez galtzea eta elikaduraren balio-katearen iraunkortasuna sustatzea, bai eta elikagaien industriatik datozen hondakinak kudeatzea ere.

    3. Sektorean belaunaldi-erreleboarekin eta nekazaritzaren eta gastronomia eta elikaduraren arloko oinarrizko ekintzailetzarekin eta ekintzailetza aurreratuarekin lotutako ad hoc politikak bultzatzea eta koordinatzea.

  2. Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak beharrezko laguntza tekniko eta administratiboa emango dio Nekazaritza eta Elikagaigintzako Berrikuntza Foroari.

  1. Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritzak, dekretu honen 7. artikuluan aipatzen diren egitekoez gain, beste hauek ere izango ditu:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-produktuen informazioari, sustapenari eta publizitateari buruzko programak eta jardunak prestatu, kudeatu eta laguntzea, ekoizpen primariotik gastronomiara.

    2. Erregistro hauek kudeatzea: EAEko Nekazaritza eta Elikagaigintza Produktuen Kontrol eta Egiaztapenerako Erakundeen Erregistroa, EAEko Artisau Ekoizleen Erregistroa, Euskadiko Ekoizpen Integratuko Operadoreen Erregistroa, Elikagaien Kontratazioko Merkataritza Jardunbide Egokien Erregistroa eta zuzendaritzaren eskumeneko gainerako erregistro, errolda eta zerrendak.

    3. Zuzendaritzaren berezko jardun-arloetan, Europar Batasunak eta nazioarteko beste organismo batzuek burutzen dituzten jardueren ondoriozko programak idazten laguntzea eta programok egikaritzea, kasuan-kasuan kudeaketaren ardura duen agintaritzarekin lankidetzan.

    4. Elikagaien eta ongarrien kontrol ofiziala egitea fase hauetan: ekoizpen, eraldaketa, ontziratze, biltegiratze, garraio eta handizkako zein txikizkako merkaturatzean.

    5. Lehengaien inportazioan eta esportazioan egin daitezkeen iruzurren kontrol ofiziala egitea.

    6. Elikadura Katearen Legearen arabera, egin daitezkeen iruzurren kontrol ofiziala betetzea, eta legea eta harekin lotutako araudia behar bezala eta osorik ezartzeko ekintzak garatzea.

    7. Elikagaien ekoizpen-katean nahiz kontsumoan eta elikagaien bermearekin lotutako gainerako alderdietan dauden arriskuen ebaluazioari buruzko azterketak egitea.

    8. Elikagai-krisien egoeretan jardun-prozedurak ezartzea, gaian parte hartzen duten sailekin eta organo eskudunekin koordinaturik.

    9. Beste entitate eta erakunde batzuekin koordinatuta, ekoizpen ekologikoaren garapena bultzatzea.

    10. Nekazaritzako eta arrantzako produktuen jatorri-deiturak eta kalitate- eta berme-bereizgarriak kontrolatzea, ekoizpen integratua barne, sektoreko enpresek horiek erabiltzea sustatuz, dagozkion kontseilu arautzaileak eta kontrol eta kudeaketarako erakundeak sortuz eta kontrolatuz eta Euskal Autonomia Erkidegoaz gaindiko kontseilu arautzaileetan parte hartuz.

    11. Nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-ekoizpenaren kalitatearen ezaugarriak normalizatu, tipifikatu eta arautzearekin erlazionatutako arauak egokitzeko jarduerak egikaritzea. Nekazaritza- eta elikagai-ekoizpenaren kalitatearen eta iruzur-kontrolaren aldeko jardunak planifikatu eta zuzentzea.

    12. Nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-enpresei eta kontsumitzaileei zuzendutako sentsibilizazio-kanpainak sustatzea, elikagaien bermearekin zerikusia duten alderdiak eta elikagai-krisien egoeren aurreko jardun-prozedurak betetze aldera.

    1. Kontsumitzaileen elkarte eta elkarte profesionalekin lankidetzan aritzea, elikagaien ekoizpen-katean eta kontsumoan kalitatea kontrolatzen dela bermatzeko.

    2. Nekazaritzako eta abeltzaintzako merkatuetan esku hartzeko eta merkatuok arautzeko jarduna kudeatzea, ikuskatze-ahalmena baliatuz.

  2. Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritzak beharrezko laguntza tekniko eta administratiboa emango die Euskadiko Ekoizpen Integraturako Koordinazio Batzordeari, Elikagaien Kontratazioko Merkataritza Jardunbide Egokien Kodearen Jarraipen Batzordeari eta EAEko Elikakatearen Behatokiari.

    3. ATALA

    ARRANTZAKO ETA ITSASERTZAREN GARAPENEKO SAILBURUORDETZA

  1. Arrantzako eta Itsasertzaren Garapeneko Sailburuordetzari dagokio, 6. artikuluan aurreikusitako egitekoez gain, beste hauek ere zuzendu eta koordinatzea:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko jurisdikziopeko uretako arrantza-antolamendua, itsaski-bilketa, akuikultura eta arrantza.

    2. Arrantza-egituren plangintza eta sustapena.

    3. Urpeko igeriketa profesionala.

    4. Arrantzaleen kofradiak, arrantzako antolakunde profesionalak eta arrantzako ekoizleen elkarteak.

    5. Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren eskumenen barruan, itsasertzetako azpiegiturak eta zerbitzuak garatzea.

    6. Nautika eta arrantzako prestakuntza. Nautika eta arrantzarako gaikuntza profesionala sustatzea. Itsas ikasketak eta aisialdiko nabigazioko ikasketak.

    7. Arrantzaren eta harekin lotutako industriaren balio-katea egituratzea eta sustatzea.

    8. Arrantza-sektorean eta hari lotutako industrian oinarrizko ekintzailetza eta ekintzailetza aurreratua bultzatzea eta garatzea.

    9. Euskadiko itsasertzean ekonomia urdinaren politikak bultzatu eta koordinatzea.

    10. Prebentzioaren, segurtasunaren eta osasunaren arloan eskumena duten administrazio eta organismoekin koordinatzea, sail honekin erlazionatutako lanbide-sektoreetako lan-egoera hobetzeko.

    11. Itsasertza antolatzea eta kudeatzea.

    12. Portuak eta itsas gaiak.

  2. Arrantzako eta Itsasertzaren Garapeneko Sailburuordetzak Zumaiako Kirol Portua SA sozietate publikoa, Euskadiko Kirol Portua SA (EKP) zuzenbide pribatuko ente publikoa sailari atxikitzetik datozen eskumenak baliatuko ditu.

  3. Arrantzako eta Itsasertzaren Garapeneko Sailburuordetzaren mende daude, hierarkikoki, hauek: Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza eta Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien Zuzendaritza.

  1. Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak, dekretu honen 7. artikuluan aipatzen diren egitekoez gain, beste hauek ere izango ditu:

    1. Arrantzako enpresen lehiakortasuna hobetzeko dirulaguntzen programak diseinatu eta egikaritzea.

    2. Dirulaguntzen antolamendua proposatzea, eta esku-hartzeko eremu guztietan programa eta jarduerak prestatu eta gauzatzea, Europar Batasunaren araudiaren arabera.

    3. Itsas arrantza, itsaski, akuikultura eta arrantzako baliabideen ustiapenak antolatu, kudeatu eta sustatzea.

    4. Esperimentuzko proiektuak sustatu eta onestea arrantza, itsaski eta akuikulturan.

    5. Aisialdiko arrantza antolatu eta kudeatzea, eta dagozkion lizentziak ematea.

    6. Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza-ontzidia babestu eta laguntzea premiazko egoera berezietan.

    7. Sektorean belaunaldi-erreleboarekin eta arrantzaren eta horrekin erlazionatutako industriaren arloko oinarrizko ekintzailetzarekin eta ekintzailetza aurreratuarekin lotutako ad hoc politikak bultzatzea eta koordinatzea.

    8. Dagozkion neurriak kudeatu eta sustatzea, arrantza-sektorerako ezarritako tresna eta bermeei dagokienez, eta, bereziki, arrantzako eskubideak eta antzekoak taldeka erabiltzeari dagokionez.

    9. Arrantza-industriek eraldatutako eta merkaturatutako produktuak eraldatzen eta merkaturatzen dituzten industrien inbertsioetarako, enpresa-kudeaketarako eta lehiakortasuna hobetzeko laguntza-programak prestatzea eta egikaritzea, arrantza- eta elikagai-sektoreetako produktuen proiektu berrien garapena eta ezarpena sustatuz.

    10. Arrantzaleen kofradiekin harremana izateko organoa izatea eta haien erregistroa kudeatzea, eta arrantzako erakunde profesionalekin eta arrantzako ekoizle-taldeekin harremana izateaz arduratzea.

    11. Arrantza-sektoreko behar eta zehaztapenetara egokitzen diren finantza-tresnak aztertu eta sustatzea.

    12. Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsa (FEMPA) aplikatzea Euskal Autonomia Erkidegoan, bitarteko kudeaketa- eta kontrol-organismoa izatea eta FEMPAren Jarraipen Batzordean EAE ordezkatzea.

    1. Itsas arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legeak ezartzen dituen lizentziak, baimenak eta emakidak ematea, eta lege horrek jasotzen dituen erregistroak eta gainerako tresnak kudeatzea.

    2. Arrantza Ikuskaritzako Zerbitzua planifikatu eta zuzentzea, funtzionamendu eraginkorra duela bermatzeko beharrezkoak diren jarduerak gauzatuz.

    1. Portu edo itsasertzei buruzko sektore-araudiak arrantza-arloko administrazio eskudunari esleitzen dizkion txostenak egitea.

    2. Nautika eta arrantzarako gaikuntza profesionala sustatzea.

    3. Nautika eta arrantzako prestakuntza. Arrantza-arloko gaikuntza profesionala sustatzea eta, inplikatutako beste erakunde eta eragile batzuekin koordinatuta, enplegurako lanbide-prestakuntzaren arloko jarduerak bultzatzea, eta enpresek gaikuntza profesionalaren inguruan duten eskaria eta prestakuntza-eskaintza egoki integratzea. Era berean, eskumena duten administrazioekin batera, sektoreko osasun-prebentzioaren eta segurtasunaren arloko sentsibilizazioa eta prestakuntza areagotzeko ekintzak bultzatuko dira.

    4. Hezkuntza Sailari arrantza-gaietako prestakuntza arautuko ikasketa-programak proposatzea.

    5. Enpresa-arloko ekintzailetza-kultura sustatzea arrantza-sektorean, eta ekintzailetzarako prestakuntza eta, bereziki, ekintzaileen gaitasuna hobetzeko neurriak garatzea.

    6. Europar Batasuneko arau, plan eta programak garatzeko ezartzen diren batzorde eta kide anitzeko erakundeetan, saila ordezkatzea eta haren funtzioak betetzea, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari dagozkion gaietan.

    7. Arrantzaren hondakin eta errefusak minimizatzeko ekintzak planifikatu eta garatzea.

    8. Enpresa- edo sektore-ekimenei eta -proiektuei eskaintzen zaien aholkularitza babestea, arrantza-produktuen lehen merkaturatzea eta eraldaketa garatzeko.

  2. Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak beharrezkoa den laguntza tekniko eta administratiboa emango dio Arrantza-arloko Aholku Batzordeari.

  1. Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien Zuzendaritzak, dekretu honen 7. artikuluan aipatutako egitekoez gain, beste hauek ere izango ditu:

    1. Portu-administrazioari dagozkionak, indarrean dagoen legeriaren eta, bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legearen arabera, hargatik eragotzi gabe Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak Bilboko eta Pasaiako Portu Agintaritzetan dituen eskumenak.

    2. Portuetako jabari publikoa planifikatzea: portuetako plan bereziak idatzi eta formulatzea, portuetako espazioak eta erabilerak mugatzea eta portuetako jabari publikoa erabiltzea.

    3. Lurralde-antolamenduaren eta hirigintza-plangintzaren arloan eskumena duten administrazioekin koordinazio-lana eta partaidetza, sail honen eskumenei eragiten dieten eremuetan.

    4. Autonomia-erkidegoaren titulartasuneko portu-azpiegituretan inbertsioak eta mantentze-lanak egitea planifikatu eta programatzea, bai eta portu-azpiegitura berriak planifikatu eta garatzea ere.

    5. Portu bakoitzaren zerbitzu- eta polizia-erregelamenduak prestatzea eta araudi hori betetzen dela egiaztatzea, eraginpean dauden administrazio eskudunekin koordinatuta.

    6. Portuetako jabari publikoa kudeatzea, eraikitzea, ustiatzea, kontserbatzea, babestea, defendatzea eta bertan diziplina ezartzea.

    7. Euskal Autonomia Erkidegoko portuetako emakidak eta baimenak eman, aldatu eta azkentzea.

    8. Portu berriak eta portuetako azpiegiturak eta ekipamenduak eraikitzeko edo handitzeko proiektuak onartzea.

    9. Portu-zerbitzuak ematea.

    10. Portuetako zerbitzuak, eragiketak, lanak eta jarduerak ikuskatzeko eta kontrolatzeko ahala izatea, zernahi delarik ere portuko espazioaren erabileraren erregimena edo modua.

    11. Zehatzeko ahala egikaritzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 71. artikuluarekin bat etorriz.

    12. Portuei zuzenean eragiten dien hirigintza-plangintzako tresna onartzeari edo berritzeari buruzko nahitaezko txosten arrazoitua ematea.

    1. Barruko larrialdietako planak, ustekabeko itsas kutsadurari aurre egiteko kontingentzia-planak, portu-instalazioak babesteko planak eta hondakinak kudeatzeko planak onartzea.

    2. Azpiegituraren, zerbitzuen eta gobernantzaren arloko ikerketa, berrikuntza eta garapen teknologikoa sustatzea.

    3. Aisialdiko nabigazioko titulazioak eta ikasketak antolatu eta kudeatzea.

    4. Urpekaritza profesionaleko tituluen arloko prestakuntza, antolamendua eta kudeaketa. Urpeko jarduera profesionalak baimentzea.

    5. Desjabetzeko ahalmena baliatzea, Arrantzako eta Itsasertzaren Garapeneko Sailburuordetzari dagozkion jardunak gauzatzeko, ezertan eragotzi gabe Gobernu Kontseiluaren eskumenak.

    6. Saileko gainerako zuzendaritzek edo Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak hala eskatuz gero, proiektuak ikuskatzeko bulego gisa jardutea eta proiektuak erredaktatzeko eta obra-zuzendaritzarako laguntza teknikoa ematea.

    7. Arrantza-guneetako azpiegitura eta zerbitzuak hobetzeko plan eta programak prestatu eta proposatzea.

    8. Portu-komunitateko, itsas industriako eta aisialdiko nabigazioko jarduerak sustatu, bultzatu eta koordinatzea.

    9. Portuaren eta hiriaren arteko harremana sustatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko portuetan.

    10. Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko ingurunearen garapen jasangarria bultzatzeko jarduerak sustatzea, hainbat mekanismoren bidez, hala nola plangintza estrategikoa bera, itsasertzean dauden erakundeak bultzatzea eta laguntzea, laguntzak aktibatzea, lotutako araudia garatzea edo teknologia, azpiegitura eta zerbitzuetan itsasertzeko ingurunea digitalizatzen laguntzea.

    11. Itsasertzeko eremuen eta bertako biztanleen dibertsifikazioa eta garapen ekonomiko jasangarria sustatzea, itsasertzeko ingurunearen funtzio-aniztasuna mantenduz, azpiegitura, zerbitzu eta ekipamendu publikoen hobekuntza eta bestelako jarduerak sustatuz, betiere erlazionatutako jarduerak errespetatuta eta arreta berezia jarriz egungo ekonomietan belaunaldi-erreleboan.

    12. Itsasertzean, enpresa-ekimen berriak, enpresen sorrera, kultura ekintzailea, daudenak hobetzea eta elkarteen eraketa eta aukera-berdintasuna bultzatzea eta babestea.

  2. Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien Zuzendaritzak beharrezko laguntza tekniko eta administratiboa emango die portuetako udal-kontseiluei eta Bermeoko Portua Babesteko Aholku Batzordeari.

    LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA. Ordezkapenen araubidea.

    Dekretu honetan aipatutako organoen titularrak ez badaude edo gaixorik badaude, edo karguak hutsik badaude, edo abstenitzeko edo errefusatzeko adierazpena egin bada, sailburuak berariazko ebazpenik eman ezean, titularrak ordezkatzeko arau hauek beteko dira:

    1. Arrantzako eta Itsasertzaren Garapeneko sailburuordea Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordeak ordezkatuko du, eta alderantziz.

    2. Zerbitzuen zuzendaria Kabinete eta Komunikazioko zuzendariak ordezkatuko du, eta alderantziz.

    3. Saileko gainerako zuzendariak haien gainetik dauden sailburuordeek ordezkatuko dituzte.

      BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Dirulaguntzen programak.

      Dirulaguntzen programetan, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren arabera zenbait organori esleitu zitzaizkien eginkizunak, dekretu hau aplikatuta eskudun diren organoei esleitu zaizkiela ulertu behar da.

      HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Erakunde ordaintzailearen eginkizunak esleitzea.

      Azken xedapenetako lehenengoan eta bigarrenean xedatutakoa alde batera utzi gabe, arauek nekazaritza eta abeltzaintzaren arloko eskumena duen zuzendaritzaren titularrari esleitzen dizkioten eginkizunak, erakunde ordaintzailearen arduradun izateko, Europako politiken arloko eskumena duen zuzendaritzaren titularrak beteko ditu, dekretu honetan egiten den eginkizun-banaketaren arabera.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren berariazko estatistika-organoa sortu bitartean, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren bidez sortutakoa arituko da zeregin horretan.

Indargabetuta geratzen da Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzari eta Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzari buruzko zatia.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Aldatu egiten da 66/2024 Dekretua, maiatzaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan Nekazaritza Politika Erkidearen 2023-2027 Plan Estrategikoa ezartzeko eta landa-eremuen karakterizazioa finkatzeko dena.

Aldatu egiten da 3. artikuluaren 1. apartatuko b) azpiapartatua, eta honela idatzita geratzen da:

  1. Erakunde ordaintzailea: nekazaritza-politika erkidearen arloko eskumena duen saila. Erakunde ordaintzailearen gaineko ardura Europako politiken arloko eskumena duen zuzendaritzaren titularrak dauka.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Aldatu egiten da 275/2020 Dekretua, abenduaren 9koa, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzatutako gastuen erakunde ordaintzailearen antolakuntza eta funtzionamendu-araubidea Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa.

Aldatu egiten da 4. artikuluaren 2. apartatua, eta honela idatzita geratzen da:

  1. Erakunde ordaintzailearen zuzendaritza-organoa nekazaritza-politika erkidearen arloko eskumena duen saileko Europako politiken arloko eskumena duen zuzendaritza izango da.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA. Indarrean sartzea.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2024ko abenduaren 11n.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

AMAYA BARREDO MARTÍN.