Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

37/2016 DEKRETUA, martxoaren 8koa, Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundearen lanpostu-zerrendak onartzen dituen dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 62
  • Hurrenkera-zk.: 1396
  • Xedapen-zk.: 37
  • Xedapen-data: 2016/03/08
  • Argitaratze-data: 2016/04/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

2012ko azaroaren 27an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, azaroaren 21eko 237/2012 Dekretua eman zen argitara, Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundearen lanpostu-zerrendak onartzeko.

2014ko azaroaren 5ean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salak (hirugarren sekzioa) 604/2014 epaia eman zuen Euskadiko Langileen Komisioen ordezkariek jarritako administrazioarekiko 1071/2012 auzi-errekurtsoan; horrenbestez, deklaratzen du 237/2012 Dekretua ez datorrela zuzenbidearekin bat alde honetan bakarrik: I. eranskinean, bi lanpostu sortzen dira, anatomia patologikoan aditutako auzitegi-medikuarenak, 009 klabeko berariazko ezagutzakoak.

Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salaren autoaren bidez, ez da onartu Euskadiko Langileen Komisioen ordezkariek 604/2014 epaiaren aurka jarritako kasazio-errekurtsoa; eta deklaratzen du ebazpena irmoa dela.

Ondorioz, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2016ko martxoaren 8an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Dekretu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hileko epean, dekretu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2016ko martxoaren 8an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

(Ikus .PDF)