Segurtasun Saila

Arautegia

Inprimatu

318/2024 DEKRETUA, urriaren 29koa, Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 219
  • Hurrenkera-zk.: 5121
  • Xedapen-zk.: 318
  • Xedapen-data: 2024/10/29
  • Argitaratze-data: 2024/11/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak

Testu legala

Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionalaren oinarri den esparru juridikoa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuan dago ezarrita.

Dekretu honek, Segurtasun Sailaren egitura dekretua eta funtzionalari buruzkoa izanik, saila zehazki zer organok osatuko duten ezartzen du, eta organo horiei dagokie sailaren eskudantziak baliatzea, indarrean dagoen araudiaren arabera.

Lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 11. artikuluan Segurtasun Sailari egiteko eta jardun-arlo hauek esleitzen dizkio: a) Autonomia-erkidegoko polizia; b) Herritarren segurtasuna; c) Hauteskunde-administrazioa; d) Babes zibila eta larrialdiei aurre egitea; e) Trafikoa eta bide-segurtasuna; f) Jokoa, apustuak eta ikuskizunak; g) Segurtasun arloko transmisioak eta komunikazioak; h) Poliziaren ibilgailuak; i) Meteorologia; j) Sailari atxikita dauden edo haren mendeko diren sektore publikoko entitateak zuzentzea (Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia), legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera, eta k) legeek eta erregelamenduek esleitzen dizkioten gainerako ahalmenak. Era berean, bigarren apartatuaren arabera, sail honi atxikita daude: «Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia» organismo autonomo administratiboa; «Euskal Zibersegurtasun Agentzia» zuzenbide pribatuko ente publikoa; eta Euskalmet Meteorologiako Euskal Agentzia SA sozietate publikoa.

Lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren azken xedapenetako lehenengoan ezarritakoaren arabera, sailen erregelamendu organikoen proiektuak 2024ko urriaren 31 baino lehen aurkeztuko zaizkio lehendakariari, onarpena eman diezaien. Proiektu horiek gobernu-programan sailei esleitutako jardun-arlo bakoitzerako aurreikusitako helburuetara eta printzipio gidarietara egokitu beharko dira, eta antolaketa-irizpide hauek bete beharko dituzte: austeritatea, egiturak lautzea, eduki zabaleko arlo funtzionalak elkartzea, egiturazkoak ez diren staff arlo funtzionalak identifikatzea eta informazioaren teknologiak ahalik eta gehien aprobetxatzea.

Ondorioz, Segurtasuneko sailburuaren proposamenez, lehendakariak onartuta eta Gobernu Kontseiluak 2024ko urriaren 29an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau

Lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 11. artikuluan xedatutakoaren arabera, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio: a) Autonomia-erkidegoko polizia; b) Herritarren segurtasuna; c) Hauteskunde-administrazioa; d) Babes zibila eta larrialdiei aurre egitea; e) Trafikoa eta bide-segurtasuna; f) Jokoa, apustuak eta ikuskizunak; g) Segurtasun arloko transmisioak eta komunikazioak; h) Poliziaren ibilgailuak; i) Meteorologia; j) Sailari atxikita dauden edo haren mendeko diren sektore publikoko entitateak zuzentzea (Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia), legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera, eta k) legeek eta erregelamenduek esleitzen dizkioten gainerako ahalmenak.

  1. Aurreko artikuluan aipatutako arloen inguruko eskumenak betetzeko, organo hauek egituratuko dute Segurtasun Saila:

    1. Organo zentralak:

      1. Sailburua.

      1. Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza.

      2. Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritza.

  2. Segurtasun Sailburuordetza.

  1. Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

  2. Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritza.

  3. Giza Baliabideen Zuzendaritza.

  4. Ertzaintzaren Zuzendaritza.

  1. Babes Zibileko Sailburuordetza.

  1. Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza.

  2. Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza.

  3. Trafiko Zuzendaritza.

  4. Telekomunikazioak eta Sistema Informatikoak Kudeatzeko Zuzendaritza.

  5. Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza.

    1. Organo periferikoak:

      Organo periferiko dira Trafikoko lurralde-bulegoak eta Joko eta Ikuskizunetako lurralde-bulegoak. Horietako bakoitzean, funtzionario arduradun bat egongo da, zeina dagokion zuzendaritzaren titularraren mende egongo baita. Lurralde-bulego horien eremu funtzionala arau honetan kasuan kasuko zuzendaritzak arautzean ezartzen dena izango da.

    2. Kide anitzeko organo hauek atxiki edo lotuko zaizkio Segurtasun Sailari:

      Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseilua.

      Euskadiko Bide Segurtasuneko Batzordea.

      Euskadiko Babes Zibileko Batzordea.

      Babes Zibileko Boluntariotzako Aholku Batzordea.

      Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Euskal Kontseilua.

      Jokoaren Euskal Kontseilua.

      Jokoaren Batzorde Tekniko Aholkularia.

      Zezenketa-gaien Euskal Batzorde Aholku-emailea.

      Ertzaintzaren Kontseilua.

      Tokiko polizia-koordinaziorako batzordeak.

      Euskal Autonomia Erkidegoko Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordea.

      Euskadiko Segurtasun Pribatua Koordinatzeko Batzorde Mistoa.

      Bideozaintza eta Askatasun Batzordea.

      Euskadiko Poliziaren Datuak Prestatzeko Zentroaren (EPDPZ) Kontseilu Aholku-emailea.

      Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordea.

      Jokoaren Euskal Behatokia.

      Suteen Prebentzio eta Itzalketako eta Salbamenduko Zerbitzuetarako Erakundearteko Batzordea.

      Euskal Zibersegurtasun Agentziaren Aholku Kontseilua.

      Informazioaren Segurtasunerako eta Pribatutasunerako Batzorde Nagusia (ISPBN)

      Poliziaren Informazio Sistemaren Segurtasunerako eta Pribatutasunerako Batzordea (PISSPB).

    3. Informazio Polizialeko Sistemaren datuak babesteko ordezkaria, Segurtasun Sailburuordetzara atxikita, baina egitura hierarkikoan txertatu gabe.

      1. Sailburuak, dekretu hau garatzeko emandako agindu baten bidez, dekretu honetan araututako administrazio-unitateak baino maila beheragokoak ere ezarri ahal izango ditu.

      2. Sailburuak, dekretu hau garatzeko emandako agindu baten bidez eta dekretuan ezarritako funtzio-eskudantziak errespetatuz, talde edo lantalde horizontalak ezarri ahal izango ditu, sailaren egitekoei lotutako prozesuen edo proiektuen plangintza, garapena, kudeaketa eta jarraipena egiteko. Sailaren barruan kasuan kasuko prozesu edo proiektuarekin zerikusia duten arlo eta organoetako arduradunek osatuko dituzte talde eta lantalde horiek. Era berean, egin beharreko lanak koordinatu eta jarraipena egiteko arduradun bat izendatuko da.

Segurtasun Sailari atxikita daude Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitate hauek entitateen sorrera-arauetan zehaztutakoaren arabera:

  1. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia organismo autonomo administratiboa, Segurtasuneko sailburuordearen bidez atxikia, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeko ekainaren 28ko 15/2012 Legean xedatutakoaren arabera.

  2. «Euskal Zibersegurtasun Agentzia zuzenbide pribatuko ente publikoa», Babes Zibileko sailburuordearen bidez, Euskal Zibersegurtasun Agentzia sortzeko ekainaren 29ko 7/2023 Legean xedatutakoaren arabera.

  3. «Euskalmet Euskal Meteorologia Agentzia, SA» sozietate publikoa, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariaren bidez atxikia, martxoaren 12ko 29/2024 Dekretuan xedatutakoaren arabera, zeinak baimena ematen baitio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari «Euskalmet Euskal Meteorologia Agentzia, S.A.» sozietate anonimo publikoa sortu eta haren partaidetzak erosteko.

  1. Sailburuari, Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. eta 28. artikuluetan ezarritako eskumenak eta ahalmenak egikaritzea dagokio, bai eta indarrean dagoen legeriak esleitzen dizkionak, ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren arabera sailaren egitekoen eta jardun-arloen esparruan.

  2. Sailburuari dagozkio, halaber, egiteko edo eskudantzia hauek:

    1. Sailaren jardun-arloetan politika publikoak zuzentzea, Eusko Jaurlaritzak ezarritako gidalerroen arabera.

    2. Bere eskumenen esparruko helburu estrategikoak definitzea, gobernu-programan zehaztutako ildo estrategikoen eta programa-konpromisoen arabera.

    3. Helburu estrategikoak garatzean lortutako eragin soziala aztertzea, eta saileko jarduera-sektoreen helburuetan beharrezko aldaketak edo garapenak zehaztea.

    4. Ardura hartzea, euskara sailaren zerbitzu- eta lan-hizkuntza izan dadin, normaltasunez eta orokorrean, halako moldez non herritarrek bi hizkuntza ofizialen artean aukeratzeko eskubidea baliatu ahal izango duten sailarekin dituzten harremanetan.

    5. Honako hauek onartzea proposatzea: EAEko Segurtasun Publikoko Plan Orokorra, babes zibileko planak eta EAEko Bide Segurtasuneko Plana.

    6. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan segurtasun publikoaren jardueretara bideratutako komunikazio-sistemak eta informatizazio-planak eta -programak ezartzea; horrez gain, euskal administrazioetako segurtasun publikoko zerbitzuek hartu beharreko informatika- eta telekomunikazio-arloko estandarrak ezartzea, datuak transmititzeko eta gorabeherak eta baliabideak kudeatu eta bideratzeko.

    7. Ondare-arloan ordenamendu juridikoak sailari atxikitako eskudantziak baliatzea.

    8. Ertzaintzako langile funtzionarioen lanpostu-zerrendak onartzea.

    9. Saileko ordezkariak izendatzea Ertzaintzako langileen ordezkariekiko eta Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langile lan-kontratudunen ordezkariekiko negoziazioetan aritzeko.

    10. Ertzaintzako langileen estatutu-araubidea aplikatzearekin lotuta, honako hauek dagozkio: zerbitzu-egintza deklaratzea, polizia-lanarengatiko bereizgarri gorridun eta urdindun dominak ematea, eta zerbitzutik kentzeko zehapena jartzea.

    11. Zehatzeko ahala erabiltzea herritarren segurtasunaren arloan; larrialdietan eta babes zibilean; joko eta ikuskizunetan eta jolas-jardueretan, ordenamendu juridiko sektorialak horretarako ahala ematen dionean.

    12. Arau-hauste oso astunengatiko zehapenak jartzea, zeinak jasota baitaude kirol ikuskizunetan egon daitekeen indarkeriaren, arrazakeriaren, xenofobiaren eta intolerantziaren aurkako estatu-legerian, 360.000 eurotik gorako isunarekin, eta kirol-ikuskizunak antolatzeko desgaikuntza-zehapenak edo kirol-esparrua urtebetetik gora aldi baterako ixteko zehapenak jartzea, eta kirol-esparrura sartzea debekatzea hiru urtetik gorako aldirako.

    1. Segurtasun pribatuaren arloan, zaintza- eta babes-zerbitzuen prestazioa erabakitzea Segurtasun Pribatuari buruzko apirilaren 4ko 5/2014 Legearen 41.3 artikuluan aurreikusitako kasuetan; segurtasun pribatuko zerbitzuetan hirugarrenei kalteak sor diezazkieketen edo herritarren segurtasuna arriskuan jar dezaketen bitarteko material edo teknikoak erabiltzea, lege horren 8.5 artikuluan ezarritakoaren arabera; segurtasun-neurriak har daitezen agintzea, lege horren 51. artikuluaren arabera, eta, halaber, baimenen, gaikuntzen eta erantzukizunpeko adierazpenen azkentze-zigorrak ezartzea Segurtasun Pribatuari buruzko apirilaren 4ko 5/2014 Legearen arau-hausteengatik.

    2. Segurtasun Sailari edo bere zerbitzura dauden agintaritzei edo langileei egotz dakizkiekeen ondare-erantzukizuneko prozedurak ebaztea.

    1. Sailak emandako egintzak eta xedapenak ofizioz berrikusi eta kaltegarriak deklaratzeko prozedurak hastea eta ebaztea.

    2. Indarreko legeriak espresuki ematen dizkion gainerakoak.

Sailburuordetza bakoitzaren arduraduna sailburuordea izango da, eta hierarkian sailburuaren mendeko zuzena izango da. Sailburuordeei hauek dagozkie:

  1. Sailburuordetzak zuzendaritza bakoitzarentzat dituen kudeaketa publikoko politikak definitzea.

  2. Jaurlaritzaren estrategiaren arabera, sailak sailburuordetzari esleitutako helburu estrategikoak garatzea.

  3. Eragin soziala aztertzea, eta sailburuordetzako zuzendaritzen helburuetan behar diren aldaketak edo garapenak zehaztea.

  4. Sailburuordetzaren jarduerak nahiz zuzendaritzenak eta sailburuordetzaren mendeko gainerako administrazio-organo eta -unitateenak zuzendu, koordinatu, bultzatu eta ikuskatzea.

  5. Saileko sailburuari jardun-politika eta laguntza teknikoko proposamenak prestatzea, esleituak dituen egitekoen esparruan.

  6. Gaiaren arabera estatuaren, autonomia erkidegoen, foru aldundien eta toki erakunde eskudunen organoekin harremanak izatea.

  7. Sailaren eskumeneko arloetan, sailak gainerako sailekin izan behar dituen harremanetarako organoa izatea, baita arlo material horren inguruan sortutako sailarteko koordinazio-organoen arteko harremanetarako organoa ere.

  8. Sailburuordetzaren antolamendu operatiboa proposatzea, zuzendaritzetan eta administrazio-unitateetan antolatuta, ezarrita dauden antolamendu-irizpideekin bat.

  9. Gainerako sailburuordetzekin lankidetzan jardutea, proiektu edo prozedura batean batek baino gehiagok esku hartu behar duenean, Jaurlaritzaren jardun politikoaren eta administratiboaren koherentziari eusteko, hargatik eragotzi gabe Jaurlaritzaren koordinazio-jardun orokorra.

  10. Azterlanak eta txostenak egitea, eta azterlan-txosten horiek aztertzea bere eskumenen esparruan.

  11. Indarrean dagoen legerian aurreikusten diren kasuetan, errekurtsoak ebaztea.

  12. Hizkuntza normalizazioaren ardura hartzea bere jardun-arloan eta bere eskumeneko esparruetan euskararen erabilera bultzatzea, zerbitzu- eta lan-hizkuntza izan dadin, bat etorriz Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoarekin.

  1. Bere gain hartzea, sailean eta bere eskumeneko esparruetan, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko erantzukizuna, bat etorriz Gobernu Kontseiluak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean ezarritakoarekin.

  2. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak esleitzen dien beste edozein egiteko eta, orokorrean, sailburuordeei esleitzen zaizkien ohiko egitekoak.

Saileko zuzendaritza bakoitzaren arduraduna zuzendari bat izango da eta, oro har, hauxe dagokio:

  1. Bere jardun-arloan, kudeaketa publikoko politikak garatzea, eta egin beharreko plan eta programei ekitea.

  2. Bere jardun-arloari dagozkion helburuak zabaltzea, horretarako jarduerak eta erantzukizunak esleitzea, eta kudeaketan behar diren zuzenketak egitea.

  3. Nork bere jardun-arloaren antolamendu operatiboa proposatzea, eta barruko lan sistemak zehaztea.

  4. Bere jardun-arloko jarduerak programatu, sustatu, zuzendu, koordinatu eta gainbegiratzea.

  5. Prozedura batean, bere jardun-arloa eta beste batzuena artikulatzeko behar diren harremanak izatea.

  6. Errekurtsoak ebaztea indarreko legerian aurreikusten diren kasuetan.

  7. Bere jardun arloan, Euskal Autonomia Erkidegoko emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako Planaren helburuak zehaztea, baita helburuok lortzeko ekintzak eta ekimenak betearaztea eta ebaluatzea ere. Horretarako, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun politiken kudeaketa integrala garatuko dute zuzendaritza bakoitzeko zerbitzuburuekin lankidetzan. Hori guztiori, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren Kabinete Zuzendaritzari esleitutako koordinazio egitekoen babespean eta Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearekin lankidetzan.

  8. Indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea berari dagokion alorrean, eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, bere Zuzendaritzako zerbitzu-burutzekin batera euskararen kudeaketa integratua eginez; hori guztia, Babes Zibileko Sailburuordetzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean.

  9. Hizkuntza-irizpideak aztertzea eta proposatzea dirulaguntzen deialdietan, sailari dagozkion euskararen erabilera sustatzeko neurrien esparruan, eta horien betetze mailaren jarraipena egitea zuzendaritzaren jardun-eremuetan; besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako ekitaldi publikoak. Hori guztia garatu beharko da 2023ko ekainaren 6ko Gobernu Kontseiluak onartutako erabakian xedatutakoaren arabera.

    Kontratazio publikoak Gobernu Kontseiluak 2016ko apirilaren 26ko Erabakian onetsitako jarraibideekin eta printzipioekin bat etorri behar du. Erabaki horren bidez, EAEko administrazio publikoak sektore publikoaren kontratu legediaren bidez egiten duen kontratazio publikoan euskararen erabilera eta ezagutza txertatzeko printzipio nagusiak ezartzen dituzten jarraibideak onesten dira.

  10. Gastu-baimenen arloan Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritzari dagozkion eskumenak gorabehera, zuzendariek eskumena izango dute indarrean dagoen funts aurreratuen araubidean ezarritakoarekin bat, beren jardun-eremuan beharrezkoak diren funtzionamendu-gastuak baimentzeko eta onartzeko.

  11. Esandakoez gain, indarrean dagoen legeriak esleitzen dizkien gainerako egitekoak eta Jaurlaritzako zuzendariei oro har dagozkienak ere bete behar dituzte.

Segurtasuneko sailburuak, bere egitekoak betetzeko, Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzaren laguntza izango du, eta, hark, dekretu honen 6. artikuluan oro har ematen zaizkion eskumenez gainera, egiteko hauek izango ditu:

Kabineteko egitekoak:

  1. Sailari esleitutako eskumenak erabiltzeko beharrezko diren laguntza eta aholkularitza ematea sailburuari; halaber, eskumen horiei buruzko jardun-irizpideak eta -planak ezartzeko beharrezko direnak.

  2. Sailburuaren lan programaren jarraipena egitea.

  3. Sailburuak, bere eskumenak betearazteko interesgarri direlakoan, agintzen dizkion azterlanak egitea.

  4. Berdintasun Unitatearen jarduerak gidatzea, eta gainerako zuzendaritzekin, Administrazio Instituzionaleko entitateekin eta sailari atxikitako organoekin batera sustapen- eta koordinazio-lana egitea eta lankidetzan jardutea, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginean aurreikusitako neurriak gauzatzen laguntzeko.

  5. Saileko sailburuordetzen arteko koordinazio egokiaz arduratzea.

  6. Teknikak eta metodoak proposatzea, sailaren programa eta jarduna garatzera eta betetzera bideratutako arloetan burutu beharreko jarduerak planifikatzeko, programatzeko eta ebaluatzeko. Horretarako, sailari dagozkion jarraipen- eta koordinazio-egitekoak aurrera eramateko beharrezkoa zaion laguntza eta dokumentazioa eskatu ahal izango dio jardun arlo bakoitzari.

  7. Sailaren eginbeharretan eragina duten gaien inguruko informazio egokia bildu, aztertu eta aurkeztea, gaiarekin zerikusia duten saileko beste organo eskudunekin elkarlanean.

  8. Sailaren plan estrategikoak eta haien jarraipen-txostenak prestatzen laguntzea, sailburuordetzekin koordinatuta.

  9. Irekia zerbitzutik helarazitako herritarren eskaerak kudeatzea eta haiei erantzutea.

  10. Egintza ofizialetako protokoloaz eta antolaketaz arduratzea.

  11. Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordeari laguntza ematea.

  12. Sailak Eusko Legebiltzarrarekin eta Arartekoarekin dituen harremanak bideratzea, organo eskudunen bitartez.

    Komunikazioko egitekoak:

  1. Segurtasun Sailaren komunikazio-politika diseinatzea eta gauzatzea.

  2. Komunikabide sozialekiko harremanak mantentzea, Segurtasun sailburuaren jardunari buruzko informazioaren eta publizitatearen zabalkundea egiteko:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten duen presentzia-eredua arautzeari buruzko ekainaren 8ko 108/2004 Dekretuak Sailari esleitzen dizkion egitekoak.

  2. Prentsa, irrati, telebista, agentzia eta Interneteko informazio automatizatuaren hornidura kudeatzea.

Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritza da kudeaketa ekonomikoaren eta aurrekontu-arlokoaren arduraduna. Horrenbestez, honako egiteko hauek izango ditu:

  1. Sailaren aurrekontu-aurreproiektua egin eta zuzentzea eta horren jarraipena egitea, aurrekontu-aldaketak izapidetzea eta gastu-programen ebaluazioa egitea. Orobat, organismo autonomoen, zuzenbide pribatuko ente publikoen eta sailari atxikitako gainerako entitate publikoen aurrekontu-proiektuak koordinatu beharko ditu, eta sailaren aurrekontuarekin bat datozela zaindu.

  2. Kontrol ekonomikoko organoei bidali baino lehen, barneko kontrol ekonomikoa eskatzen duten espediente guztiak fiskalizatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren barneko ekonomiaren kontrola eta kontabilitatea garatzen dituen urriaren 31ko 464/1995 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiarenak diren gaiekin lotutako egiteko komunak kudeatzea, sailaren eskumenekoak badira eta beste organo bati atxikita ez badaude.

  4. Sailaren gastuak baimentzea, Gobernu Kontseiluaren eskumenekoak izan ezik.

I. ATALA

SEGURTASUN SAILBURUORDETZA

  1. Segurtasun Sailburuordetzari dagokio Segurtasun Sailari esleitzen zaizkion egitekoak betetzea honako arlo hauetan: pertsona eta ondasunen segurtasuna eta herritarren segurtasuna; udaltzaingoen eta segurtasun pribatuaren arteko koordinazioa, bai eta Ertzaintzako langileen estatutu-araubidea kudeatzea eta giza baliabideen arloko politikak garatzea. Gainera, bere ardurapekoak izango dira Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langile lan-kontratudunen kudeaketa eta sailaren barruan kontratazioarekin, ondarearen kudeaketarekin eta baliabide orokorrekin lotutako jarduerak.

  2. Segurtasun Sailburuordetzak, 5. artikuluan ezarritako egiteko orokorrez gain, eskumen hauek ere izango ditu:

    1. Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langile lan-kontratudun finkoak izateko hautatutako pertsonak kontratatzea, eta saileko Administrazio Orokorreko langile funtzionarioen izendapen askeko lanpostuen eta Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langile lan-kontratudunen lanpostuen hornidura ebaztea ere, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako lanpostuena izan ezik.

    2. Ertzaintzan, merezimendu-lehiaketaren bidez lanpostuak behin betiko betetzeko prozeduren deialdiak egin eta horiek ebaztea. Horrez gain, Ertzaintzako langileen estatutu-araubidea aplikatzeko gainerako egintzak egitea, berariaz beste organo batzuei esleitu ez bazaizkie.

    3. Kontratazio-organo gisa jardutea eta bitarteko propioei mandatuak ematea, zenbatekoa 300.000 eurotik gorakoa denean.

  3. Ertzaintzari dagokionez, Segurtasuneko sailburuordeari dagokio, betiere sailburuaren zuzendaritzapean, eskumen hauek baliatzea:

    1. Ertzaintzaren zuzeneko agintaritza, eta haren unitateen eta polizia-zerbitzuen zuzendaritza, ikuskaritza eta koordinazioa.

    2. Ertzaintzaren antolaketa orokorra planifikatu eta ebaluatzea, haren plantilla egitea eta langile-beharrak zehaztea, hautaketa- eta prestakuntza-prozesuak bideratzeko.

    3. Ertzaintzako kideek bete beharreko polizia-zerbitzu publikoari buruzko jarraibideak ematea.

    4. Ertzaintzan izendapen askearen bidez edo zerbitzu-eginkizunetan bete beharreko lanpostuetarako deialdiak egin eta horiek ebaztea, eta izendapen horiek errebokatzea.

    5. Polizia-lanarengatiko bereizgarri berdedun edo zuridun dominak ematea.

    6. Diziplina-ahala erabiltzea Ertzaintzako langileei dagokienez, Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoen diziplina-araubidean aurreikusitakoaren arabera.

    7. Segurtasun-arloan arduradun diren beste agintaritza eta erakunde batzuekiko lankidetza sustatzea, eta koordinazio-irizpide orokorrak ezartzea nazioarteko lankidetzako organismo ofizialekin eta polizia kidegoekin.

  4. Segurtasun publikoko agintari den aldetik, Segurtasun Sailburuordetzari egiteko hauek dagozkio:

    1. Euskadiko Segurtasun Publikoaren Plan Orokorra egitea.

    2. Honako hauek baimentzea: udalerrien arteko lankidetza-hitzarmenak (Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeko ekainaren 28ko 15/2012 Legearen 48. artikulua), eta udalerriak polizia-zerbitzuak emateko elkartzea.

    3. Pertsonen, eraikinen, instalazioen, jardueren eta interes bereziko objektuen segurtasuna planifikatzea eta koordinatzea, eta behar diren neurriak proposatu eta hartzea.

    4. Autonomia-erkidegoko erakunde komunen eraikin eta instalazio publikoetan babes- eta segurtasun-neurriak ezartzeari buruz ebaztea eta beste organo edo organismo publiko batzuetan segurtasun-neurriak ezartzeko proposamenak egin eta erabakia hartzea, horiek mendekoak dituzten entitateekin aldez aurretik adostuta.

    5. Interes publikokoa denean, mehatxua edo jazarpena jasaten duten pertsona edo entitateak babesteko zerbitzua planifikatzea eta koordinatzea, bai polizia-zerbitzu publikoaren bitartez, bai berariaz horretarako kontratatutako segurtasun-zerbitzu pribatuak erabiliz, horretarako beharrezkoak diren jarraibideak emanda.

    6. Herritarren Segurtasuna Babesteari buruzko Lege Organikoak herritarren segurtasunaren arloan aurreikusitako eskumenak erabiltzea, beste organo batzuei eman ez zaien zehapen-ahala barne.

    7. Euskal Autonomia Erkidegoko poliziak bideokamerak instalatzeko baimena ematea, Euskal Herriko Poliziak toki publikoetan bideokamerak erabiltzeko baimenen eta haien erabileraren erregimena garatzen duen uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuaren arabera.

    8. Segurtasun pribatuaren arloan, lankidetza-mekanismoak eta -prozedurak ezartzea Ertzaintzaren eta segurtasun pribatuaren sektorearen artean; jarduketa nabarmenak ohorezko aipamenekin saritzea, eta segurtasun pribatuari buruzko legeriaren arau-hauste oso astunengatik zehapenak ezartzea, beste organo batzuei esleitu ez bazaizkie.

    9. Euskadiko Poliziaren Datuak Prestatzeko Zentroaren (EPDPZ) zuzendaritza gorena eta erantzukizuna; halaber, zentro horrek gordetzen dituen fitxategien eta datuen tratamendu jardueren arduraduna izango da.

  5. Segurtasun Sailburuordetzaren mendeko zuzendaritzak.

    Zuzendaritza hauek Segurtasun Sailburuordetzaren mende daude:

    1. Ertzaintzaren Zuzendaritza.

    2. Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritza.

    3. Giza Baliabideen Zuzendaritza.

    4. Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

  6. Informazio Polizialeko Sistemaren datuak babesteko ordezkaria.

    Informazio Polizialeko Sistemaren datuak babesteko ordezkaria Segurtasun Sailburuordetzari atxikita dago, baina bere egitekoak autonomia hierarkiko eta funtzional osoarekin betetzen ditu, Sailburuordetzaren hierarkian integratu gabe. Ordezkariaren jarduna arau hauek eraenduko dute: Europako Parlamentuarena eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko (EB) 2016/680 Zuzentaraua (pertsona fisikoak babestearen gainekoa, agintari eskudunek arau-hausteak edo zigor penalak prebenitu, ikertu, detektatu edo epaitzeko asmoz datu pertsonalak tratatzeari buruz eta datu horiek aske zirkulatzeari dagokionez, eta Kontseiluaren 2008/977/JAI Esparru Erabakia indargabetzen duena) eta maiatzaren 26ko 7/2021 Lege Organikoa, helburu horietarako tratatzen diren datu pertsonalak babesteari buruzkoa.

    Ordezkari lanpostua betetzen duena goi-karguduntzat joko da, zuzendariaren pareko maila edo kategoriarekin. Gobernu Kontseiluak izendatuko du sailburuak proposatuta, zuzenbidearen ezagutza berezituen eta datuen babesaren alorreko trebetasunaren arabera, 6 urterako. Epe hori beste horrenbeste luzatu ahal izango da, eta ez da aldatuko baldin eta uko egiten ez badu edo bere egitekoak betetzean dolo edo zabarkeria larririk egiten ez badu. Izendatutako pertsona funtzionarioa bada, zerbitzu berezien egoera administratibora pasatuko da, datuak babesteko ordezkariaren lanpostuan diharduen bitartean.

    Poliziaren Informazio Sistemaren datuak babesteko ordezkariaren egitekoen lan-esparrua osatuko dute Segurtasun Sailburuordetzaren Euskadiko Poliziaren Datuak Prestatzeko Zentroan integratuta dauden tratamendu-jarduerek, tratamendu horiek arau-hauste penalak prebenitzeko, detektatzeko, ikertzeko eta epaitzeko edo zehapen penalak betearazteko (segurtasun publikoaren aurkako mehatxuen aurreko babesa eta prebentzioa barne) tratatzen diren datu pertsonalak babesteko araudiarekin zerikusia badute. Berezkoak dituen egitekoen barruan, hauek izango ditu egiteko nagusi:

    1. Datuen babesaren arloko urraketa garrantzitsu oro dokumentatzea eta hori tratamenduaren arduradunaren edo eragilearen zuzendaritza-organoei berehala jakinaraztea.

    2. Lantaldeak eratzea, besteak beste, datu pertsonalak babesteko azterketak eta txostenak egiteko.

    3. Aholkularitza ematea Euskadiko Poliziaren Datuak Prestatzeko Zentroaren (EPDPZ) Kontseilu Aholku-emaileari, Informazioaren Segurtasunerako eta Pribatutasunerako Goi Batzordeari (ISPGB) eta Informazio Polizialeko Sistemaren Segurtasunerako eta Pribatutasunerako Batzordeari (IPSSPB). Halaber, Sailaren barruko nahiz kanpoko beste edozein forotan parte hartzea, betiere datu pertsonalak babestearen arloan Informazio Polizialeko Sistemarekin zerikusia badute edo hari eragiten badiote.

    4. Arau-hauste penalak prebenitzeko, detektatzeko, ikertzeko eta epaitzeko eta zehapen penalak betearazteko tratatzen diren datu pertsonalak babesteari buruzko maiatzaren 26ko 7/2021 Lege Organikoaren 42. artikuluan aurreikusitako egitekoak, eta datuak babestearen alorreko arauek esleitzen dizkioten gainerakoak.

  1. Baliabide Orokorren Zuzendaritzari dagokio, sailaren barruan, kontratazioaz eta ondarearen kudeaketaz arduratzea, eta horretarako informazio-, etengabeko ebaluazio- eta jarraipen-sistema egokiak izatea. Bere egitekoetan hauek sartzen dira:

    1. Kontratazioa:

      1. Kontratazio-organo gisa jardutea eta bitarteko propioei mandatuak ematea, zenbatekoa 300.000 eurotik gorakoa ez denean.

      2. Kontratazio-espedienteak izapidetzea.

      3. Bitarteko propio pertsonifikatuei mandatuak ematea, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren kontratazio araudian ezarritako baldintzetan.

      4. Nahitaez txosten juridikoa behar duten kontratazio publikoko gaiei buruzko irizpenak ematea.

    2. Ondarearen eta baliabide orokorren kudeaketa:

      1. Sailari esleitutako ondare-espedienteak kudeatzea eta, sailaren jardun-arloekin zerikusia izanik, beste sail batzuetako organoek izapidetu behar dituzten kontratazio- edo ondare-arloko bestelako espedienteen izapidetzea sustatzea, sailburuari dagokionean izan ezik.

      2. Polizia arloko material eta azpiegiturei dagokienez, beharrak eta egokitzapenak ebaluatzea, eta estandarizazioa eta homologazioa proposatzea.

      3. Polizia-arloko azpiegiturak eta baliabide materialak ezarri, eskuratu, mantendu eta berritzeko planak eta programak proposatzea, haien jasangarritasunari eta eragingarritasunari arreta berezia eskainita.

      4. Bitartekoak eta dotazioak hornitu eta gainbegiratzea.

      5. Saileko zerbitzuak eta ibilgailuak antolatu eta kudeatzea.

      6. Segurtasun Sailaren eraikinetako obra-proiektuak gainbegiratzea, ikuskapen teknikoak egitea, kalitatea kontrolatzea eta ziurtagirien jarraipena egitea.

  1. Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzak egitekoak burutzen eta eskumenak baliatzen lagunduko dio Segurtasuneko sailburuordeari.

  2. Poliziaren antolaketari dagokionez, Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritza eskudantzia hauek izango ditu:

    1. Segurtasunaren arloko jarduera-plan orokorren, informazio-sistemen eta antolaketa-proiektuen gaineko aholkuak ematea.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Datuak Prestatzeko Zentroa kudeatzea, eta honako hauei buruzko protokoloak ezartzea: haren ekipamendua, datuen egitura, irispide-mailak, datuen konfidentzialtasunari buruzko segurtasun-neurriak, datu pertsonalen babesari buruzko araudia betetzea, datu-transferentzia, eta hirugarrenei legez lagatzeko baldintzak. Informazio Polizialeko Sistemaren datuak babesteko ordezkaria Euskadiko Poliziaren Datuak Prestatzeko Zentroan integratuko da.

    3. Telekomunikazioak eta Sistema Informatikoak Kudeatzeko Zuzendaritzarekin elkarlanean, proposatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Datuak Prestatzeko Zentroan jasota dauden datu-baseen eta polizia-kudeaketarako aplikazioen estandar informatikoak.

    4. Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Datuak Prestatzeko Zentroaren informazio-sistemekin eta datu-tratamenduko fitxategi eta jarduerekin lotutako proiektuen definizioa, garapena eta jarraipena koordinatzea.

    5. Polizia-artxiboen eta -erregistroen ezaugarriak, segurtasun-betekizunak eta antolamendu-protokoloak zehaztea, eta hori dena behar bezala aplikatuko dela zaintzea.

    6. Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Batzordearen eta haren barruko lantaldeen dokumentazio eta erabakiak artxibatzea eta haien jarraipena egitea, polizia arloko bibliografia-funtsak kudeatzea, eta itzulpengintzaren eta interpretazioaren arloko laguntza-zerbitzu zentralizatuak koordinatzea.

    7. Ertzaintzako zuzendaritza-organoei aholkuak ematea, alde batetik, polizia-zerbitzu publikoari buruzko araubide juridikoaren gainean eta, bestetik, biltzeko eta manifestatzeko eskubidearen inguruan.

  3. Segurtasun publikoaren arloan, Segurtasuna Koordinaziorako Zuzendaritzari dagokio:

    1. Elkarlana sustatzea Segurtasun Sailburuordetzako organoen eta Euskadiko segurtasun publikoaren sistemako beste administrazio batzuen artean, bai eta beste lurralde batzuetako administrazioekin ere..

    2. Euskadiko segurtasun publikoaren sistema definitzeko lankidetza- eta koordinazio-mekanismoak bultzatzea.

    3. Herritarren segurtasunaren eta segurtasun pribatuaren arloan aurreikusitako zehapen-araubideen inguruko espedienteak hasi eta izapidetzea, eta biltzeko eta manifestatzeko eskubidea aldatzen edo murrizten duten ebazpen-proposamenak egitea.

    4. Segurtasun publikoaren sistema hobetzeko herritarren ekimenen bulegoa kudeatzea.

    5. Segurtasuneko sailburuordeari laguntzea uztailaren 21eko 168/1998 Dekretua betetzen (168/1998 Dekretua, Euskal Herriko Poliziak toki publikoetan bideokamerak erabiltzeko baimenen eta haien erabileraren erregimena).

    6. Segurtasun publikoaren arloan, beste erakunde eta antolakunde publiko zein pribatuekiko harremanak sustatzea, koordinatzea eta bideratzea, hargatik eragotzi gabe saileko beste organo batzuen eskumenak.

    7. Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeko ekainaren 28ko 15/2012 Legearen 38.b) artikuluan udaltzaingoak koordinatzeari buruz aurreikusitako egitekoak betetzea, lege horren 37. artikuluari dagokionez, bai eta udaltzaingoen estatistika-datuen bilketa homogeneizatzea eta koordinatzea eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiari haiek dituzten prestakuntza-beharrak proposatzea ere.

    8. Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziako kideen akreditazio profesionaleko agiriak egitea, eta EAEko udaltzaingoen erregistroa kudeatzea.

    9. Baimena-eskaerak izapidetzea udaltzaingoaren kidegoak sortzeko baimen hori legez beharrezkoa denean eta, polizia-zerbitzuak emateko helburuarekin, udaltzaingoen eta udalerri-elkarteen arteko lankidetza-hitzarmenak egiteko ere.

    10. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarekin lankidetzan aritzea, EAEko udaltzainak hautatzeko oinarrizko irizpideak zehazten eta haientzat hainbat ikastaro antolatzen: sartzeko ikastaroak, etengabeko prestakuntzako ikastaroak, espezialitate-ikastaroak eta gora egiteko ikastaroak.

  4. Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzari dagokio Segurtasun Sailaren estatistika-jarduera koordinatzea, eta horretarako sailaren berariazko estatistika-organoa atxikitzen zaio. Horrela bada, sailaren ordezkari izango da estatistikaren arloko kide anitzeko organo eskudunetan. Saileko zuzendaritza guztiek organo horri igorri beharko diote estatistika prestatzeko beharrezkoa duen informazioa.

  1. Giza Baliabideen Zuzendaritzaren ardura da Ertzaintzako langileen estatutu-araubidea kudeatzea eta Ertzaintzako giza baliabideen politikak garatzea, bai eta Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langile lan-kontratudunak kudeatzea ere, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako langileak izan ezik.

  2. Ertzaintzako langileekin lotuta, honako hauek dagozkio: giza baliabideen politikak zuzendu eta administratzea, eta horien estatutu-araubidearen kudeaketa egitea, beste batzuei esleituta ez badago; eta, bereziki:

    1. Ertzaintzako langileen ordezkari diren erakunde sindikalekin harremana izatea, eta horiekin negoziazio kolektiboa lantzea.

    2. Lanpostuen zerrenda egitea eta lanpostuak betetzeko prozedurak kudeatzea. Era berean, berari dagokio merezimendu-lehiaketaren sistemaren bidez zerbitzu-eginkizunak emateko deialdia egitea eta ebaztea, bai eta errebokatzea ere, ahalmen horiek beste organo batzuei ez dagozkienean.

    3. Ertzaintzako langileen gastuen aurreikuspena eta kontrola egitea, Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritzarekin koordinatuta.

    4. Langileen Erregistroa kudeatzea, eta ziurtagiriak ematea Ertzaintzako langileen lan-gorabeherei, egoerei eta aitorturiko eskubideei buruz.

    5. Presentzia kontrolatzea, eta berariazko ebazpena behar duten lizentziak eta baimenak ematea.

    6. Bateragarritasun-espedienteak ebaztea.

    7. Administrazio egoera ezberdinak deklaratzea: zerbitzu aktibora itzultzea, nahitaezko erretiroa, borondatezkoa, eta ezintasunagatikoa.

    8. Ertzaintzako langileen enplegu-baldintzen araubide juridikoa eta lansariena kudeatzea eta aplikatzea, honako hauek barnean direla: maileguak eta gizarte onurak ematea, hirurtekoak eta emandako zerbitzuak aitortzea, eta Ertzaintzaren lan-egutegiak aztertu, irizpena eman, negoziatu eta jarraipena egitea.

    9. Ertzaintzaren antolaketa lantzean eta ondorengo ebaluazioan parte hartzea, eta baita Ertzaintzako langileak prestatzeko politikaren diseinuan, plangintzan eta ebaluazioan parte hartzea ere.

    10. Ertzaintzako hizkuntza-normalizazioaren prozesua aztertu, planifikatu eta ebaluatzea, saileko Euskara Unitateak zehaztutako esparruan.

    11. Lan-arriskuen prebentzioa antolatzea, eta Ertzaintzako langileei arreta emateko prebentzio-zerbitzu propioa zuzendu eta kudeatzea.

    12. Giza baliabideak egoki kudeatzeko gidalerroak eta jarraibideak ematea.

    1. Ertzaintzako langileen legelari-laguntza, eta jurisdikzio zibil eta penalaren aurrean ertzainak defendatu eta ordezkatzeko legelariak gaitzeari buruzko apirilaren 25eko 250/1995 Dekretuan aurreikusitako gainerako egitekoak.

  3. Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langileei dagokienez, uztailaren 22ko 1/2020 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bateginaren 6. artikuluarekin bat, langile horiek kudeatzea dagokio, funtzio publiko osoari aplikatzekoak diren printzipio orokorrei jarraituz, eta, bereziki:

    1. Langile horien giza baliabideen politika planifikatzea eta aplikatzea, eta langileen kudeaketa eraginkorragoa egiteko behar diren gidalerro eta jarraibideak ematea.

    2. Langile horien ordezkari diren antolakunde sindikalekin harremana izatea, eta horiekin negoziazio kolektiboa lantzea.

    3. Lanpostu-zerrendak proposatzea.

    4. Aldi baterako langile lan-kontratudunak kontratatzea, eta horretarako lan-poltsak eratu eta kudeatzea.

    5. Langile lan-kontratudun finko izateko hautaketa-proben oinarriak, programak eta edukia prestatzea, epaimahaiak izendatzea, eta hautaketa-prozesua antolatu eta kudeatzea.

    6. Lanpostuak betetzeko prozeduren oinarriak prestatzea, horien deialdia egitea, garapena kudeatzea eta horiek ebaztea. Jardunean hasteko, lekuz aldatzeko edo dituzten lan-baldintzak aldatzeko izapideak egitea eta baimena ematea.

    7. Lan-arriskuak prebenitzeko funtzioa antolatzea, eta prebentzio-zerbitzua zuzendu eta kudeatzea.

    8. Langile horien hizkuntza-normalizazioaren prozesua aztertu, planifikatu eta ebaluatzea, saileko Euskara Unitateak zehaztutako esparruan.

    9. Langileen prestakuntza eta hobekuntzako plan eta programak bultzatu eta prestatzea, IVAPen eskumenak alde batera utzi gabe.

    10. Langileen Erregistroa kudeatzea, eta ziurtagiriak ematea horien lan-gorabeherei, egoerei eta aitorturiko eskubideei buruz.

    11. Langile horien kudeaketa arrunta, honako hauek barne hartuta: bateragarritasun-espedienteak ebaztea; nahitaezko erretiroak, erretiro partzialak, borondatezkoak eta ezintasun fisikoagatiko erretiroak deklaratzea; diziplina-ahalmenak baliatzea, kaleratzea izan ezik; lizentziak eta baimenak ematea; eta nominaren kudeaketa eta kontrola, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako langileak kanpo utzita.

    12. Administrazio-egoerak deklaratzea, bai eta zerbitzu aktibora itzultzeko baimena ematea ere.

    1. Administrazio publikoan emandako zerbitzuak aitortzea, antzinatasuna eta hirurtekoen ondorioetarako.

  4. Giza Baliabideen Zuzendaritzari dagokio, langileak kudeatzeari buruzko Eusko Jaurlaritzako aplikazio horizontalei dagokienez, saila eta bere organismo autonomoa zuzendu, ordezkatu eta koordinatzea, eta bere eskumenaren eremuko langileei dagozkien aplikazioen bidez kudeatutako datu pertsonalen gaineko ardura.

    Era berean, sindikatu-jardueraren ondorioz informazio publikoa eskuratzeko eskubidea baliatzeko eskaerak ebaztea dagokio.

Ertzaintzaren Zuzendaritzak egiteko hauek ditu:

  1. Euskadin herritarren segurtasuna hobetzeko neurriak eta gailuak prestatzea eta Segurtasun Sailburuordetzari proposatzea, bai eta polizia-antolaketa modernizatzeko eta hobetzeko azterlanak eta proiektuak sustatzea ere. Horren barruan sartuko dira jarduteko plan orokorrak garatzea eta kudeaketa- eta kontrol-sistemak ezartzea.

  2. Ertzaintzaren Burutzaren eta zuzendaritzaren mende dauden Ertzaintzaren alorren, lurralde-unitateen, unitateen eta atalen zuzeneko agintaritza baliatzea, Ertzaintzaren egitura arautzen duen aginduari jarraikiz.

  3. Segurtasun Sailari Miñoien, Foralen eta Mikeleteen sekzioen polizia-zerbitzu publikoaren arloan dagozkion eskumenez baliatzea, betiere bat eginik Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bateginean aurreikusitakoarekin bat.

  4. Trafiko Zuzendaritzak formulatutako gidalerroak, zirkularrak, jarraibideak eta helburuak atontzea eta Ertzaintzaren helburu orokorretan integratzea.

  5. Polizia judizialaren eta ikerketa kriminalaren egitekoak zuzentzea, eta, polizia judizialaren arduradun gisa, Ministerio Fiskalarekiko eta agintari judizialekiko harremanez arduratzea.

  6. Herritarrek biltzeko eta manifestatzeko dituzten eskubideak baliatzen dituztenean, gobernu-agintariei dagozkien egitekoak betetzea, eta garrantzizkoak diren gertakizun eta jardueretan herritarren segurtasuna babesteko beharrezko neurriak hartzea.

  7. Herritarren segurtasunaren arloan, zehatzeko ahala erabiltzea; 30.000 eurorainoko isunak jarri ahal izango ditu, bai eta faltak egiteagatik aurreikusitako gainerako zehazpenak ere.

  8. Kasuan kasuko zuzendaritzekin batera, Ertzaintzaren zentroetan eta Segurtasun Sailaren komunikazio-azpiegituretan ezarri beharreko segurtasun-neurriak zehaztea, eta, era berean, eraikin eta instalazio instituzionaletako segurtasunari buruzko aholkuak ematea.

  9. Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziak bideokamerak toki publikoetan erabili eta baimentzeari buruz uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuak ematen dizkion egitekoak.

  10. Segurtasun pribatuaren arloan Autonomia Erkidegoaren berezko eskudantziak baliatzea, Segurtasun Saileko beste organo batzuei esleitu ez zaizkienak, eta Euskadiko Segurtasun Pribatuaren Erregistroaz arduratzea. Eta horietaz aparte, egokitzen zaion beste zeinahi, bai oso espezifikoak direlako, Ertzaintzak berezkoak dituelako, edo Ertzaintzari esleitutako egiteko edo zerbitzuekiko osagarriak direlako.

  11. Zehatzeko ahala erabiltzea; horrela, segurtasun pribatuaren arloan, arau-hauste astun eta arinengatiko zehapenak ezarriko ditu.

  12. Saileko beste organo batzuei laguntzea egiaztatze- eta ikuskatze-jarduerak egiten, horrela eskatzen badute.

  1. Ertzaintzaren polizia-unitateen plantilla organikoak eta langileen prestakuntza-beharrak proposatzea.

  2. Urrutiko kontrol bidez pilotaturiko aireontzien (droneak) hegaldi operazioen komunikazioak kudeatzea.

    II. ATALA

    BABES ZIBILEKO SAILBURUORDETZA

  1. Babes Zibileko Sailburuordetzari dagokio Segurtasun Sailaren eskudantzien barruan: babes zibila eta larrialdiak zuzendu eta koordinatzea; meteorologia; trafikoa eta bide-segurtasuna; eta ausazko jokoen eta ikuskizun zein jolas-jardueren erregimena. Gainera, sailaren jarduera juridikoen eskumena du, eta saileko langileekin eta zerbitzu erkideekin lotutako gaiak kudeatzen ditu, bai eta bere eskumen-eremuko hauteskunde-prozesuen garapena ere.

  2. Horretarako, 5. artikuluan aurreikusitako egiteko orokorrez gain, beste hauek betetzea ere badagokio:

    1. Babes zibilaren eta larrialdien eremuan, aplikatzekoa den ordenamendu juridiko sektorialak esleitzen dizkion kudeaketa-egitekoak eta zehatzeko ahala gauzatu behar ditu Sailburuordetzak.

    2. Ausazko jokoei eta ikuskizunei eta jolas-jarduerei dagokienez, Sailburuordetzaren erantzukizuna da ordenamendu juridiko sektorialak ezarritako zehatzeko ahala erabiltzea. Hor sartzen dira kirol-ikuskizunetan egon daitekeen indarkeria, arrazakeria, xenofobia eta intolerantziarekin lotuta estatuko legeriari eginiko arau-hauste oso astunengatik zehazpenak jartzea, hala nola 360.000 eurora arteko isunak; kirol ikuskizunak antolatzeko desgaikuntza; kirol-esparrua aldi baterako ixteko zehapenak, (gehienez ere urte beterako), eta kirol esparrura sartzeko hiru urte arteko debekua.

  3. Era berean, Saileko Euskara Unitatea koordinatzea dagokio, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzarekin, saileko zuzendaritzetan hizkuntza-normalizazioa bultzatzeko eta dinamizatzeko, bai eta politika publikoetan eta sailetako arlo guztietan euskararen erabilera sustatzeko ere.

  4. Babes Zibileko Sailburuordetzaren mende zuzendaritza hauek egongo dira:

    1. Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza.

    2. Trafiko Zuzendaritza.

    3. Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza.

    4. Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza.

    5. Telekomunikazioak eta Sistema Informatikoak Kudeatzeko Zuzendaritza.

  1. Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren ardura da Segurtasun Sailak babes zibilaren, larrialdien eta meteorologiaren arloan dituen misioak eta eskumenak gauzatu eta betetzea. Bere egitekoetan hauek sartzen dira:

    1. Eusko Jaurlaritzaren babes zibileko planak egin, ezarri, berrikusi eta eguneratzea, eta beste administrazio batzuekin lankidetzan aritzea, ordenamendu juridikoan jasotako tresnen bitartez, Euskadiko lurraldeari eragiten dioten bestelako larrialdi-planak bultzatu eta idazteko.

    2. Euskadin dauden arriskuen mapa eta inbentarioa egin eta mantentzea.

    3. Babes zibileko informazio- eta alerta-sarea koordinatzea.

    4. Euskadiko autobabes-planen erregistroa kudeatzea, autobabesari bultzada eta zabalkundea ematea, arriskuei eta larrialdi-egoerei erantzuteko moduei buruzko informazio-programak garatzea, beste erakunde batzuekin elkarlanean.

    5. Eusko Jaurlaritzaren eskumenen eremuan, larrialdietarako praktikak eta simulakroak egitea.

    6. Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa eta larrialdietarako 1-1-2 telefono-zerbitzua kudeatzea.

    7. Taktika operatiboak egitea eta horiek tratatzeko jarduerak zuzentzea, bai eta baliabide operatiboak koordinatzea ere.

    8. Larrialdi-egoerei erantzuteko baliabide eta bitartekoen eskuragarritasuna sustatzea.

    9. Larrialdietako eta babes zibileko zerbitzuei laguntzeko sareak sortzea sustatzea, herritarrek boluntariotza-antolakundeetan emandako lankidetzaren bitartez.

    10. Larrialdi-kudeaketako maila profesional ezberdinen prestakuntza-curriculumen garapena bultzatzea, eta horien kualifikazio profesionala sustatzea, baliabide didaktikoak sortuz eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren lankidetzarekin.

    11. Behar diren neurriak garatzea, itsasertzeko jurisdikziopeko uretako gertakariei aurre egitea bermatzeko, eta itsasoko laguntzaren arloko legeria betearazteko.

    12. Zehatzeko ahala erabiltzea babes zibilaren eta larrialdien arloan, araudi horretan aurreikusitako baldintzetan.

  2. Meteorologiaren arloan, Zuzendaritzak, zuzenean edo atxikia duen Meteorologiako Euskal Agentziaren bitarteaz, egiteko hauek burutuko ditu:

    1. Meteorologiarekin lotutako azpiegiturak, hala nola sare ozeano-hidro-meteorologikoa eta radarrak, planifikatu, koordinatu, sendotu eta mantentzea, eta sarearen informazioaren kalitatea segurtatzea.

    2. Sare horiek ematen duten informazioari buruzko ziurtagiriak egitea.

    3. Gertaera atmosferikoekin lotutako larrialdie-egoeretako beharrak koordinatzea eta Segurtasun Sailaren ildo estrategikoak garatzea.

    4. «Euskalmet Euskal Meteorologia Agentzia SA» sozietate publikoaren lanak koordinatu eta lehenestea. Sozietatearen egitekoetan sartzen dira urteko 365 egunetan eguneko 24 orduetan meteorologiaren zaintza eta iragarpen operatiboa egitea. Gainera, meteorologiarekin, klimatologiarekin, klima-aldaketarekin eta horiekin lotutako zientzien inguruko kontuek gizartean duten eraginari buruz informatu eta haiek analizatzea, Segurtasun Sailaren, Euskal Administrazioko beste sail eta organismo batzuen eta enpresa eta herritarrek dituzten beharrei ahalik eta ondoen erantzuteko.

  1. Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari ahalmen eta egiteko hauek dagozkio:

    1. Ausazko jokoei buruzko politika publikoak egitea, eta jokoaren erregelamendu orokorrak Euskal Autonomia Erkidegoan jokoa arautzen duen agintaritzari ematen dizkion ahalmenak eta egitekoak gauzatzea, honako hauekin lotuta, beste organo batzuen eskumenekoak ez badira: baimenak, txostenak, homologazioak, kontrolak, ikuskapenak edo zehapenak.

    2. Jokoaren behatoki gisa jardutea Euskadin. Horretarako, jokoaren bilakaerari buruzko azterketak egingo ditu, eta jokoari buruzko urteko memoria bat egingo du.

    3. Jokoaren sektorearen erantzukizun sozial korporatiboa sustatzea, joko arduratsua eta bermatua lortzeko asmoz, herritarrei zuzendutako sentsibilizazio-kanpaina publikoak egitea.

    4. Ikuskizun publikoei eta jolas-jarduerei buruzko politika publikoak egitea, ostalaritzako jarduerak eta establezimenduak barnean direla. Horrez gain, legeria horrek Segurtasun Sailari ematen dizkion ahalmenak eta egitekoak gauzatzea, honako hauekin lotuta, beste organo batzuen eskumenekoak ez badira: baimenak, txostenak, homologazioak, kontrolak, ikuskapenak edo zehapenak.

    5. Jolas-jardueren eta ikuskizunen sektorearen egoerari eta bilakaerari buruzko urteko memoria egitea.

    6. Kirolean egon daitekeen indarkeriaren, arrazakeriaren, xenofobiaren eta intolerantziaren aurkako estatu-legeriari eginiko arau-hauste arin eta astunengatik zehapenak jartzea.

  2. Zuzendaritza honen mende dauden lurralde-bulegoek honako ahalmen eta eskumen hauek izango dituzte dagokien lurralde-eremuan, betiere zuzendariak emandako jarraibideen arabera:

    1. Jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak egiteko baimenak ematea, edukiera 10.000 lagunetik gorakoa denean edo zezen-ikuskizun orokorrak direnean izan ezik.

    2. «B» motako makinetarako eta joko-makina laguntzaileetarako baimenak izapidetzea, ustiapen-baimenak eta horien eskualdatzeak izan ezik.

    3. Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren kontrolpeko lokal eta establezimendu publikoak kudeatzea, eta horien dokumentazioa eta datu baseak eguneratzea.

    4. Erreklamazio-orriak kudeatzea, hargatik Kontsumobideren eskumenak eragotzi gabe.

    5. Dagokion lurralde-eremuko ikuskaritzarekin koordinatzea.

    6. Joko-baimenak izapidetzea.

    7. Joko eta Ikuskizunen zuzendariak bere eskumenen barruan ematen dizkion gainerako egiteko eta ataza guztiak.

  3. Lurralde-bulegoetako langileek, berezko eskumenez gain, Joko eta Ikuskizunen zuzendariak zuzendaritzari dagozkion eskumenen egikaritzan agintzen dizkien atazak beteko dituzte.

  4. Jokoaren, ikuskizun publikoen eta jolas-jardueren arloko zehapen-espedienteak eta kirol-ikuskizunetan egon daitekeen indarkeriaren, arrazakeriaren, xenofobiaren eta intolerantziaren aurkako estatu-legeriari buruzkoak Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzako funtzionarioek instruituko dituzte.

  1. Trafiko Zuzendaritzaren da Euskal Autonomia Erkidegoko bide-segurtasuneko politikak egiteko eta kudeatzeko organo eskuduna.

  2. Trafikoaren eta bide-segurtasunaren arloan baimenak eman, ikuskatu eta zehatzeko eskumenen esparruan, Trafiko Zuzendaritzak honako egiteko hauek beteko ditu:

    1. Indarrean dagoen araudian aurreikusitako baimenak ematea, hala nola garraio bereziei, ibilgailu historikoei eta herriz kanpoko bideetan egin beharreko kirol-probei buruzkoak, Ertzaintzaren Zuzendaritzarekin koordinatuta.

    2. Gidarientzako eskola partikularrak baimendu, kontrolatu eta ikuskatzea.

    3. Trafikoaren eta bide-segurtasunaren arloan zehatzeko ahala erabiltzea.

      Trafikoko lurralde-bulegoetako organoei dagokie a) eta b) letretan deskribatutako egitekoak betetzea.

      Artikulu honen c) letran jasotako zehatzeko ahala erabiltzeko trafikoko lurralde-bulegoetako organo eskudunek baliatuko dute arau-haustea non egin den aintzat hartuta eta «Trafikoko Arau-hausteak Izapidetzeko Zentro Automatizatuaren» arduradunak, bere eskumenen esparruan. Espediente horien instrukzioa egitea, kasuaren arabera, Trafikoko lurralde-bulego bakoitzeko instruktoreari edo «Trafikoko Arau-hausteak Izapidetzeko Zentro Automatizatuko» instruktoreari egokituko zaio.

  3. Trafikoa eta bide-segurtasuna kudeatzearen eta kontrolatzearen arloan, Trafiko Zuzendaritzari egiteko hauek dagozkio:

    1. Euskadiko hiriarteko trafikoa kudeatzeko sistema eta Trafikoa Kudeatzeko Zentroa kudeatzea.

    2. Hiriarteko bideetako segurtasuna eta arintasuna hobetzeko behar diren jarduketak planifikatzea, zuzentzea eta koordinatzea, arreta berezi jarrita hiri barruko bideetarako eta hiri handietarako sarreretan, baita trafiko handikoak eta arriskutsuak diren zati edo guneetan eta zeharbideetan ere.

    3. Bide publikoetako trafikoaren egoeraren berri ematea herritarrei.

    4. Trafikoa arautzeko neurri bereziak ezartzea.

    5. Elkarlanean jardutea errepideen arloan eskumena duten Administrazioekin, baita Europa Barneko Errepideen Sarearekin loturiko beste Administrazio batzuekin ere, izan eskualdekoak izan nazioartekoak.

  4. Bide-segurtasunerako prestakuntza, sentsibilizazio eta ikerketaren arloan, egiteko hauek dagozkio:

    1. Gidari Eskola Partikularrak arautzen dituen erregelamenduan jasota dauden titulu profesionalak lortzeko proben eta ikastaroen deialdiak egitea eta horiek kudeatzea; tituluak ematea, eta irakasleentzako birziklatze ikastaroen deialdiak egitea.

    2. Bide-berreziketarako eta -sentsibilizaziorako ikastaroak kudeatzea eta nola eman behar diren zehaztea.

    3. Herritarrei zuzenduta, bide-segurtasunaren arloko zabalkunde-, prestakuntza- eta hezkuntza-kanpainak eta -ekintzak egitea, eta hezkuntza-administrazioarekin lankidetzan aritzea, ikastetxeetan bide-segurtasuneko programak ezartzeko.

    4. Osasun Sailarekin lankidetzan aritzea, alkoholaren, droga toxikoen, estupefazienteen eta substantzia psikotropikoen kontsumoak trafiko-istripuetan duen eragina aztertzeko eta prebenitzeko.

    5. Trafikoari eta bide-segurtasunari buruzko ikerketa-azterlanak eta -lanak egitea, trafikoaren eta bide-segurtasunerako behatokiari dagokion eran.

    6. Euskadiko trafiko-istripuen biktimen erregistroa antolatzea eta kudeatzea.

  5. Artikulu honetan ezarritako eskudantziak baliatzeko, Trafiko Zuzendaritzak Ertzaintzaren laguntza izango du, eta horretarako behar diren gidalerroak helaraziko dizkio. Bide publikoetan jendetza handia bilduko duten ekitaldiak aurreikusten direnean, hala nola kirol-probak, Trafiko Zuzendaritzak Ertzaintzaren Zuzendaritzarekin eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzarekin koordinatuta lan egingo du..

  1. Telekomunikazioak eta Sistema Informatikoak Kudeatzeko Zuzendaritzaren ardura da, eraldaketa digitalerako estrategiaren esparruan, segurtasun publikoko jardueretarako informazio-sistemak eta telekomunikazioak planifikatu, garatu, gauzatu, kudeatu eta mantentzea. Horretarako, bere egitekoen artean hauek sartzen dira:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren segurtasunari dagokionez, eta Sailean administrazio elektronikoa ezartze aldera, informazio- eta komunikazio-sistemen programa eta plan estrategiko zein operatiboak proposatzea Segurtasuneko sailburuari, hark onar ditzan.

    2. Segurtasun publikoko eta babes zibileko jardueretarako informazio- eta komunikazio-sistemetan egin beharreko inbertsioak planifikatzea, eta horiek koordinatu, nola burutzen diren gainbegiratu, ebaluatu eta kostuak aztertzea.

    3. Segurtasun Komunikazioen Sare Ofiziala, bai eta segurtasuneko eta babes zibileko jardueretarako behar diren beste tresna eta sistema batzuk planifikatu, diseinatu, kudeatu eta mantentzea.

    4. Polizia-grabazioak ikusi eta bideoa kudeatzeko plataforma integrala planifikatu, diseinatu, kudeatu eta mantentzea, Ertzaintzaren Zuzendaritzak eta Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzak beren eremuari dagokionez finkatutako auditoria-funtzionaltasunak, protokoloak eta jarraibideak kontuan hartuta.

    5. Segurtasun eta Babes Zibileko sailburuordetzek bakoitzak bere jardun-eremuaren arabera emandako gidalerroekin bat etorriz, euskal administrazioetako segurtasun publikoko eta babes zibileko zerbitzuetarako informatikan eta komunikazioetan beharrezkoak diren estandarrak eta homologazioak proposatzea, halako moldez non datuak transmititu, eta gorabeherak eta baliabideak kudeatu eta bideratu ahal izango diren.

    6. Datu-prozesuen teknikak eta datu-kodetze eta -egituren teknikak aztertu eta garatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Datuak Prestatzeko Zentroak ezarritako protokoloak aintzat hartuta.

    7. Segurtasun publikoko euskal sistemarekin lotutako egitekoak betetzeko eta elkarreragingarritasuna bermatzeko behar diren informazio- eta komunikazio sistemak garatu, ezarri, eskuratu eta mantentzea, bai eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak eskatzen dituenak ere, akademiak berak finantzatuta.

    8. Komunikazioekin eta sistemekin lotutako segurtasun-zerbitzuak ematea, teknikoak eta administratiboak, bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoen bidez, eta Segurtasun Administrazioaren eta Babes Zibileko zerbitzuetan digitalizazio- eta informatizazio-proiektu estrategikoak gauzatzea.

    9. Barneko informazio- eta komunikazio-sistemak diseinatu, ezarri eta kudeatzea, eta giza baliabideak egoki kudeatzeko egin diren ekimenetatik eta kalitate proiektuetatik ateratako arrazionalizazio-neurriak ezartzea.

    10. Segurtasun Sailarenak diren eta segurtasuneko eta babes zibileko jarduerekin loturik dauden informatika- eta telekomunikazio-instalazioen mantentze-lana egitea.

    11. Eusko Jaurlaritzatik bultzatutako konbergentzia teknologiko eta digitaleko prozesuetan parte hartzea, informatika- eta telekomunikazio-sistemei dagokienez.

    12. Beste administrazio batzuekin hartutako konpromisoen ondorioz sortu diren programak eta proiektuak egikaritzeko prozesua kontrolatu eta koordinatzea, bere eskumenekoak diren gaietan.

  1. Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzak izaera juridikoko jarduerak koordinatzen ditu Segurtasun Sailaren kudeaketaren eremuan; saileko organoen laguntza-organoa da, eta langileekin eta zerbitzu erkideetako lotutako gaiak kudeatzen ditu, eta sailaren eskumenen esparruko hauteskunde prozesuen garapena kudeatzeko ardura du.

  2. Segurtasun Sailaren jarduera juridikoen eremuan, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzari dagokio:

    1. Saileko arauen programa ezartzea, eta izaera orokorreko xedapenen proiektuak eta aurreproiektuak egin eta izapidetzea, saileko beste organo batzuen lankidetzarekin.

    2. Sailaren gaiak Gobernu Kontseilura eta eskuordetutako batzordeetara bidaltzeko prozesua izapidetzea, eta aldizkari ofizialetara bidaltzea haietan argitaratu behar diren xedapenak eta administrazio-egintzak.

    3. Sailburuak eta sailburuordeek ebatzi beharreko administrazio-prozedurak izapidetzea, beste organo batzuei esleitzen ez bazaizkie; bai eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari dagozkion zehatzeko ahalari eta tasak kobratzeari buruzkoak ere.

    4. Xedapen orokorrei eta sailak sinatu beharreko hitzarmen eta akordioei buruzko txostenak egitea; aholkularitza juridikoa ematea, eta saileko aholkularitza juridikoak berezkoak dituen beste egiteko batzuk betetzea.

    5. Saileko organoek emandako administrazio-egintzak kaltegarri deklaratzeko espedienteak izapidetzea, auzibidean aurkaratu aurretik; xedapen eta egintza deusezak ofizioz berrikusteko izapideak egitea, eta ondare-erantzukizunagatiko administrazio-erreklamazioak izapidetzea.

    6. Administrazioarekiko auzien arloan eskumena duen zuzendaritzaren bidez, sailak epaitegiekin eta auzitegiekin izan beharreko harremanak eta jarduketak koordinatzea. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legeak eta Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoaren apirilaren 25eko 144/2017 Dekretuaren 42. artikuluan sailetako aholkularitzei esleitutako gainerako egitekoak beteko ditu.

  3. Segurtasun Saileko langileen eta zerbitzu erkideen eremuan, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzari dagokio:

    1. Saileko giza baliabideak kudeatzea, Ertzaintzako eta Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langileak izan ezik.

    2. Lanpostuen zerrendak proposatzea eta sailaren egitura, langile eta organigramei buruzko informazio bateratua aurkeztea.

    3. Saileko giza baliabideen esparruan, jarduera-bateragarritasunari buruzko espedienteak ebaztea, Ertzaintzako eta Segurtasun Administrazioaren laguntza zerbitzuetako langileena izan ezik.

    4. Langileen prestakuntza- eta hobekuntza-plan eta -programak kudeatzea, hargatik eragotzi gabe IVAPen eskumenak. Langile horien hizkuntza-normalizazioaren prozesua aztertu, planifikatu eta gainbegiratzea, saileko Euskara Unitateak zehaztutako esparruan. Egiteko horretatik kanpo geratzen dira Ertzaintzako eta Segurtasun Administrazioaren laguntza zerbitzuetako langileak, Giza Baliabideen Zuzendaritzari baitagokio haiek kudeatzea.

    5. Sailari atxikitako giza baliabideen esparruan, saileko segurtasun eta osasun unitatearen jarduerak zuzentzea, hargatik eragotzi gabe prebentzio-zerbitzuari dagozkion eskumenak. Egiteko horretatik kanpo geratzen dira Ertzaintzako eta Segurtasun Administrazioaren laguntza zerbitzuetako langileak, kontu horietarako Giza Baliabideen Zuzendaritzari atxikita baitaude.

    6. Sail guztienak diren egitekoak kudeatzea, honako hauekin lotuta: antolaketaren inguruko gaiak; baliabide bibliografikoak erregistratu, artxibatu eta antolatzeko sistemak; saileko bulegoen barne-araubidea, eta atxikitako ondarearen eta haren ekipamenduaren administrazioa eta kontserbazioa. Horrez gain, sailaren barruan koordinatzea Europar Batasunaren arau eta politikak egin eta aplikatzeko lanetan esku hartzearekin lotuta dagoen guztia. Segurtasun Administrazioaren eremua salbuetsita geratzen da.

    7. Informazioaren argitaratze aktiboa, informazio publikoa irispidean izateko eskubidea baliatuz egindako eskaerei ematen zaizkien erantzunak, sektore publikoko informazioaren berrerabilera, eta sailaren datu publikoak modu irekian eskaintzeko lana koordinatu eta horien guztien jarraipena egitea, betiere gardentasunaren eta sektore publikoko informazioa berrerabiltzearen politikarekiko koherentziaz.

    8. Eusko Jaurlaritzak gardentasunaren, kalitatearen, etengabeko hobekuntzaren, modernizazioaren, administrazio elektronikoaren, administrazioak Interneten izan behar duen presentziaren, eta I+G eta Berrikuntzaren arloetan garatutako proiektu orokorretan parte hartzea, eta proiektu horiek sailean sustatzea. Telekomunikazioak eta Sistema Informatikoak Kudeatzeko Zuzendaritzari esleitutakotik at geratutako dira Segurtasunaren eta Babes Zibilaren arloak.

    9. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea baliatzeko eskaerak ebaztea, Giza Baliabideen Zuzendaritzari esleitutakoa izan ezik.

    10. Datu pertsonalen babesaren arloko eskubideak baliatzeari buruzko kontuak ebaztea, tratamendu-jardueren erregistroan argitaratutakoaren arabera, Zuzendaritza hau agertzen denean tratamenduaren arduradun gisa. Gainerako zuzendaritzei dagokienez, haien izapidetzea eta ebazpena koordinatzea dagokio, bai eta aholkularitza juridikoa ematea ere arlo horretako administrazio-gai guztietan, datuak babesteko ordezkariarekin koordinatuta eta haren gainbegiradapean.

    11. Sailaren eremuan herritarrei arreta emateko bigarren maila bermatzea, Zuzenean zerbitzuarekin koordinatuta, bai eta herritarren iradokizunak, kexak eta informazio-eskaerak kudeatzea ere.

    12. Segurtasun Sailaren interes orokorreko dokumentu-informazioko zerbitzua kudeatzea, Segurtasun Administrazioaren eremua izan ezik.

  4. Hauteskunde-prozesuen kudeaketaren eremuan, egiteko hauek dagozkio:

    1. Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde-prozesuaren garapena planifikatu, kudeatu eta koordinatzea, hauteskunde-legeak Segurtasun Sailari emandako eskudantzien barruan, sailburuari dagozkionak izan ezik.

    2. Hauteskunde-prozesu horien modernizazioa bultzatzea, eta euskal herritarren ordezkaritza politikoan eragina duten beste batzuen jarraipena egitea.

    3. Alderdi politikoen jardunerako urteko dirulaguntzen zenbatekoen banaketa eta kudeaketa proposatzea, hala badagokio, indarrean dagoen legeriaren arabera.

    4. Erreferendumak eta kontsultak egiteko behar diren jarduerak planifikatu eta kudeatzea.

      LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA. Ordezkapenen araubidea.

      1. Sailburuordeen edo zuzendarien lanpostuak hutsik daudenean edo titular horiek kanpoan edo gaixorik daudenean, arau hauei jarraituko zaie ordezkapenak egiteko:

        1. Segurtasuneko eta Babes Zibileko sailburuordetzei esleitutako eskumenak eta egitekoak Segurtasuneko sailburuak beteko ditu, edo, bestela, sailburuak kasu bakoitzean izendatzen duen sailburuorde edo zuzendariak.

        2. Zuzendariei esleitutako eskumen eta egitekoak haietako bakoitzari dagokion sailburuordeak beteko ditu, edo sailburuorde horiek berariaz izendaturiko zuzendariak.

        3. Zuzenean sailburuaren mende dauden zuzendarien ordezkapena sailburuak kasu bakoitzerako erabakitzen duenaren arabera egingo da.

      2. Lurralde-bulegoetan lanpostuak hutsik daudenean, edo horiek betetzen dituztenak kanpoan edo gaixorik badaude, bulegook mendean dituzten zuzendarien esku geldituko da kasuan kasuko ordezkapen-araubide egokia ematea.

        BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Segurtasun administrazioaren zerbitzu laguntzaileak.

      1. Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileek laguntza emango dute, egiteko burokratikoak burutuko dituzte, eta Ertzaintzari, Segurtasun Administrazioari eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiari babesa eta laguntza emango diete, egiteko horiek legez Ertzaintzako langileei esleiturik ez badaude bederen.

      2. Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lanpostutzat hartuko dira Segurtasun Sailaren zerbitzuko langile lan-kontratudunen hitzarmen kolektiboaren esparruan sartzen diren langile lan-kontratudunak.

      3. Sailetako zuzendaritza-organoen egoitza Gasteizen egongo da. Hala ere, Segurtasun Sailaren mendeko unitate eta zerbitzu administratiboak Gasteizko udal-mugartetik kanpo kokatu ahal izango dira, baita zerbitzu periferikotzat hartzen ez badira ere. Halakoetan, lanpostu zerrendan zehaztutakoaren arabera finkatuko da lantokia edo zerbitzu-zentroa.

        HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Atxikipenak.

      1. Hemen aipatzen diren sailetako organoek, euren egitekoak burutzeko, Ertzaintzaren polizia-zerbitzuen laguntza izango dute, Ertzaintzaren egitura onesteko aginduan jasotako baldintzetan:

        1. Ertzaintzaren egitura onesteko aginduan zehazten diren polizia-langileen zuzeneko laguntza izango du Segurtasuneko sailburuordeak.

        2. Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzak, bere egitekoak gauzatzeko, egitura aginduan zehaztuko diren Ertzaintzaren unitateen laguntza izango du, bertan ezarriko den mendekotasunarekin.

        3. Giza Baliabideen Zuzendaritzak eta Baliabide Orokorren Zuzendaritzak Ertzaintzaren Idazkaritza Nagusiaren laguntza izango dute beren egitekoak gauzatzeko.

        4. Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzari esleitzen zaizkio funtzionalki, funtzionario-estatutuarekin lotutako gaiei dagokienez izan ezik Segurtasun Saileko prentsako langile eta zerbitzu guztiak, bai eta komunikazio-egitekoak dituzten langileak ere. Era berean, zuzendaritza honi atxikitzen zaizkio Ertzaintzaren Bozeramailetza, Komunikazio eta Protokolo Zerbitzuko langileak, bertako kideen funtzionario-estatutuari dagokionez izan ezik.

        5. Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari esleitzen zaio funtzionalki funtzionario-estatutuarekin lotutako gaiei dagokienez izan ezik, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritzari Laguntzeko Zerbitzua (LAZLZ) eta Zaintza eta Erreskate Unitatea, salbamendu- eta erreskate-zerbitzuetan laguntzeko.

        6. Trafiko Zuzendaritzari esleitzen zaizkio funtzionalki funtzionario-estatutuarekin lotutako gaiei dagokienez izan ezik Trafikoko lurralde-unitateak.

        7. Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari esleitzen zaio funtzionalki funtzionario-estatutuarekin lotutako gaiei dagokienez izan ezik Joko eta Ikuskizun Unitatea.

        8. Euskal Zibersegurtasun Euskal Agentziari esleitzen zaio funtzionalki funtzionario-estatutuarekin lotutako gaiei dagokienez izan ezik Zibersegurtasuna Koordinatzeko Burutza.

        9. Ertzaintzaren Prestakuntza eta Hobekuntzako Burutza eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako barnetegiari atxikitako langileak funtzionalki Akademiaren zuzendaritza nagusiaren mende egongo dira. Era berean, organismo autonomoaren Zuzendaritza Nagusiaren mende egongo dira funtzionalki, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema antolatzeko ekainaren 28ko 15/2012 Legearen 32.3 artikuluan ezarritako baldintzetan, zerbitzu-eginkizunetan egonik, Akademian aldi baterako irakaskuntza-jardueretan, hautaketa-prozesuetan edo ikerketa-jardueretan diharduten Ertzaintzako funtzionarioak.

Dekretu hau indarrean jarritakoan hasita dauden espedienteak dekretu honen arabera eskudun diren organoek izapidetu eta ebatziko dituzte.

Indargabetuta geratzen da Segurtasun Sailaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretua.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2024ko urriaren 29an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Segurtasuneko sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.