Arautegia

Inprimatu

29/2023 DEKRETUA, otsailaren 28koa, hezkuntzaren arloan eskumena duen sailaren titulartasuneko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan zuzendaritza-funtzioa eskuratzeari, prestakuntza jasotzeari, hura ebaluatzeari eta aitortzeari, eta hura osatzen duten karguak uzteari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 51
  • Hurrenkera-zk.: 1306
  • Xedapen-zk.: 29
  • Xedapen-data: 2023/02/28
  • Argitaratze-data: 2023/03/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Otsailaren 3ko 22/2009 Dekretua (horren bitartez, prozedura arautzen da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako zuzendaria aukeratzeko, eta pertsona bakarreko beste gobernu-organoak izendatzeko eta kargua uzteko) izan da ikastetxe horietako zuzendaritza-taldeak hautatzeko, izendatzeko eta kargutik kentzeko prozedura arautu duena, Euskal Eskola Publikoaren Legean oinarrituta, ekainaren 13ko 3/2008 Legea (Euskal Eskola Publikoari buruzko Legea bigarren aldiz aldatzeari buruzkoa) xedatutakoa betez.

22/2009 Dekretua argitaratu zenetik gaur arte, hezkuntza eskumena duen saileko sailburuaren aginduz, unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako zuzendariak hautatzeko sei merezimendu-lehiaketa deitu dira. Agindu horiek zehatzago zehaztu dituzte izangaiek bete beharreko baldintzak, bai eta hautaketa-prozesua (egutegia eta prozedura) zein parte hartuko duten ikastetxeak ere.

Era berean, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak (LOMLOE) zenbait aldaketa egin ditu ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatzeko prozesua arautzen duen oinarrizko araudian (V. tituluko VI. kapituluan jasotakoak, ikastetxe publikoen zuzendaritzarako esparruaren barruan).

Ikerketek zein hezkuntza-praktikek gero eta nabarmenago aitortu dute ikastetxeetako zuzendariek eta, hedaduraz, zuzendaritza-taldeko gainerako kideek zeregin garrantzitsua dutela, bai antolaketari eta kudeaketari dagokienez, bai hezkuntza-erantzunaren kalitatea etengabe berritzea eta hobetzea sustatzen duten alderdiei dagokienez. Gaur egun, badirudi eskola-zuzendaritzaren garrantzia eztabaidatik kanpo dagoela. Ez dago ebidentzia hori ukatzeko gai den ikerketarik, ebaluaziorik edo praktikarik.

  1. mendeko eskola-zuzendaritzak konpetentziak eta lidergo-estiloak behar ditu, hezkuntza-testuinguru eta -erronka berriei erantzungo dieten estrategia berriak bultzatzeko. Hezkuntza-komunitateko kide guztiak helburu komunetara motibatzeko gai izango den eskola-zuzendaritza, aurreikusitako xedeak erdietsi eta bereziki ikasleen hezkuntza-arrakasta zein pertsonala lortzeko.

    Testuinguru horretan, hezkuntza-lidergoaren rol berriak sustatzeko erregulazio berriak behar dira euskal hezkuntza-sistemak dituen erronkei aurre egiteko. Beharrezkoa da zuzendaritza-talde egonkorrak proiektu komunitario eta kolektibo baten lider bihurtzea, ikaskuntzen kalitatea eta etengabeko hobekuntza bultzatzeko.

    Hori dela eta, beharrezkoa da Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ikastetxe publikoetako eskola-zuzendaritzen gaian sakontzea, erronkak identifikatu eta horiei helduko dieten jarduerak gauzatzeko, bai eta hezkuntza publikoa hobetzeko palanka gisa jardungo duen kalitatezko eskola-zuzendaritzarantz aurrera egitea ahalbidetuko diguten jarduerak ezartzeko ere.

    Halaber, dekretu berri honen xedea da unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako zuzendarien eginkizunetarako sarbidea, eta zuzendarien zein zuzendaritza-taldeen prestakuntza, ebaluazioa, aintzatespena eta zuzendaritzako kargu-uzteak arautzea.

    Helburua da gure ikastetxeetako zuzendaritza-lana bultzatu eta balioa ematea, zuzendariak gidatutako zuzendaritza-taldeak horien gobernantzaren ardatzean kokatuz. Bestalde, zuzendaritza-lana gauzatzea erronka profesional zirraragarri eta erakargarri bihurtu nahi da, ikastetxe publikoek zuzendaritza-proiektuekin lan egin ahal izan dezaten, irakasleen hezkuntzako esku-hartzea hobetzeko eta, horrekin batera, ikasleen emaitzak hobetzeko.

    Dekretu honek sei kapitulu ditu, guztira hogeita bi artikulu, xedapen gehigarri bat, hiru xedapen iragankor, xedapen indargabetzaile bat eta azken bi xedapen.

  1. kapituluak alderdi orokorrak garatzen ditu, xedea eta aplikazio-eremua nahiz zuzendaritzaren jarduna definituz, eta hasiera-hasieratik zuzendaritza-taldearen lanaren garrantzia azpimarratuz. Araubidez ikastetxeko zuzendariari esleitzen zaizkion eskumenak ezartzeaz gain, zuzendaritza taldeko kide guztien lan koordinatua azpimarratzen da, eta taldearen osaera zehazten da.

  2. kapitulua zuzendaritza-taldeen prestakuntzari buruzkoa da. Kapitulu honetan honako hauek aurreikusten dira: zuzendaritza-funtzioa betetzeko prestakuntza, zuzendaritza-karguan hasi aurreko prestakuntza-programak eta etengabeko prestakuntza; hori guztia zuzendaritza, hezkuntza-kudeaketa eta ikastetxeko lidergoari buruzko ezagutza teknikoak eta profesionalak eguneratzeko testuinguru batean, eta helburu nagusia eskola-emaitzak hobetzea eta ikasleen hezkuntza-arrakasta lortzea da.

  3. kapituluak zuzendaritza-taldeak hautatzeko prozesua ezartzen du. Besteak beste, honako hauek definitzen dira: hautagaien betekizunak, hautaketa-batzordeen osaera eta funtzionamendua, eta zuzendaritza-proiektuaren ezaugarriak agintaldirako. Hautagaiak hautatu eta baloratzeko irizpideak ere arautzen dira.

  4. kapituluak zuzendaritza-taldeen izendapenarekin, iraupenarekin eta kargu-uztearekin lotutako alderdiak jasotzen ditu. Bertan, zuzendaritza-proiektua duten zuzendaritzen izendapenez gain, zuzendaritza-taldeen ezohiko izendapena arautzen da. Kapitulu horren barruan, nabarmendu behar da ezohiko izaeraz izendatutako zuzendariek dekretu honen 5. artikuluan aurreikusitako zuzendaritza-funtzioari buruzko prestakuntza-programa gainditu beharko dutela, eta izendapen hori ezartzen den aldiari dagokion jarduera-plan bat aurkeztu beharko dutela, ikastetxearen hezkuntza proiektuarekin bat etorriz.

  5. kapituluak zehazten ditu hezkuntza Ikuskaritzari dagokion zuzendaritza-funtzioa ebaluatzeko oinarrizko printzipioak. Ebaluazioaren helburua da, ebaluazio positiboa nork lortzen duen eta nork lortzen ez duen erabakitzeaz gain, zuzendaritza-lana hobetzen laguntzea; izan ere, horregatik da garrantzitsua ebaluazioaren prestakuntza-izaera.

    Azkenik, VI. kapituluak zuzendaritza-lana aintzatesteko neurriak eta zuzendaritza-lana betetzearen ebaluazio positiboaren ondorioak xedatzen ditu.

    Horrenbestez, Hezkuntzako sailburuak proposatuta, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legean adierazitako izapideak egin ondoren, Euskadiko Hezkuntza Kontseiluari entzun ondoren, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, eta Gobernu Kontseiluak 2023ko otsailaren 23ko bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

Dekretu honen xedea da hezkuntza-arloan eskumena duen sailaren titulartasuneko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan zuzendaritza-eginkizunerako sarbidea, prestakuntza, ebaluazioa eta haren jardunaren aintzatespena arautzea, bai eta hura osatzen duten karguen kargu-uztea ere, salbu Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuan eta Lanbide Heziketako Ikastetxe Bateratuetan, ikastetxe horiek beren berariazko araudiaren arabera arautuko baitira.

  1. Zuzendaritza-taldeak gauzatzen du ikastetxe publikoen zuzendaritza, indarrean dagoen ordenamendu juridikoaren, ikastetxeko hezkuntza proiektuaren eta zuzendaritza-proiektuaren esparruan, edo, ezohiko izendapenen kasuan, jarduketa-planaren esparruan, zuzendariaren koordinazio eta gidaritzapean. Zuzendaritza-proiektua abian jartzeak ikastetxeko pertsona bakarreko organoen eta kide anitzeko organoen ekintza orientatzen eta lotesten du.

  2. Zuzendaritza-taldeak era koordinatuan beteko ditu bere funtzioak, zuzendariaren jarraibideen eta araudiak ezarri dizkion funtzioen arabera.

  3. Zuzendaritza-taldea ikastetxe publikoetako gobernu-organo betearazlea da, eta, gutxienez, zuzendariak, ikasketaburuak eta idazkariak osatuko dute.

  4. Ikastetxe bakoitzaren antolakuntza- eta jarduera-araudiak, aurrekoez gain, zuzendaritza-taldeko beste kide batzuk ere aurreikusi ahal izango ditu, zehaztutakoez bestelakoak.

  5. Araudi bidez ezarri ahal izango da zuzendariorde bat izatea. Kasu hauetan, zuzendariordea zuzendaritza-taldeko kide izango da eta, besteak beste, zuzendaria ordezkatuko du hura gaixotzen edo kanpoan bada, kargualdian eten edo kargugabetzen badute, legez ezarritako prozedura bidez ordezkorik izendatu arte, hain zuzen. Zuzendariordearen kargua ez dagoen ikastetxeetan, ikastetxeko ikasketaburuak ordezkatuko du zuzendaria gorago aipatutako kasuetan.

  6. Zuzendaritza-taldeak lidergo pedagogikoa gauzatuko du, eta bere ikastetxean autoebaluazio- eta hobekuntza-prozesuak garatzea sustatuko du, zuzendaritza-proiektuan ezarritako jarraibideen bidez, ikasleen hezkuntza-arrakasta lortzeko eta eskola-emaitzak hobetzeko.

  7. Zuzendaritza-taldeak indarrean dagoen araudian ezarritako eskumenak izango ditu, eta hezkuntza-komunitateko kide guztien parte-hartzea eta lankidetza sustatuko ditu erabakiak hartzerakoan, elkarren arteko gobernantzaren alde eginez.

  8. Zuzendaritza-taldea ikastetxeko hezkuntza proiektuaren helburuen lorpen-mailaren erantzule izango da zuzendaritza-proiektuan zehaztutakoaren arabera, eskola-komunitatearen zein hezkuntza-arloan eskumena duen sailaren aurrean.

Zuzendariaren eskumenak honako hauek dira:

  1. Ikastetxearen ordezkari izatea, ikastetxean hezkuntza-administrazioa ordezkatzea, eta administrazio horri hezkuntza-komunitatearen planteamenduak, asmoak eta premiak helaraztea.

  2. Ikastetxeko jarduera guztiak zuzentzea eta koordinatzea, irakasleen klaustroari eta ikastetxeko ordezkaritza organo gorenari (OOGa) esleitutako eskumenak eragotzi gabe.

  3. Zuzendaritza pedagogikoa gauzatzea, hezkuntza-berrikuntza sustatzea eta ikastetxearen hezkuntza proiektuaren helburuak lortzeko planak bultzatzea.

  4. Legeak eta indarrean diren gainerako xedapenak betetzen direla bermatzea.

  5. Ikastetxeari atxikitako langile guztien buru izatea.

  6. Ikastetxeko elkarbizitza hobetzea, gatazkak konpontzeko bitartekotza bermatzea eta ikasleei dagozkien neurri zuzentzaileak ezartzea indarrean den araudia beteta, ikastetxeko ordezkaritza organo gorenari esleitutako eskumenak eragotzi gabe. Horretarako, ikastetxeetan gatazkak konpontzeko prozedurak arintzea sustatuko da.

  7. Ikastetxearen eta ingurunearen arteko harremana sendotzeko, familiekiko, erakundeekiko eta organismoekiko lankidetza bultzatzea, eta eskola-giro egokia sustatzea, lagungarri izan dadin ikasleek ezagutzetan eta balioetan prestakuntza integrala jasotzeko eta ikasketa-ohiturak sustatzeko.

  8. Ikastetxearen barne-ebaluazioak bultzatzea eta kanpo-ebaluazioetan eta irakasleen ebaluazioan laguntzea.

  9. Ikastetxeko ordezkaritza organo gorenaren eta irakasleen klaustroaren ekitaldi akademikoetarako eta bilkuretarako deialdia egitea eta ekitaldi horiek zuzentzea, eta haiek beren eskumenen eremuan hartutako erabakiak betearaztea.

  10. Obrak, zerbitzuak eta hornidurak kontratatzea, gastuak ikastetxearen aurrekontuaren arabera baimentzea, ordainketak agintzea eta ikastetxearen ziurtapen eta dokumentu ofizialei oniritzia ematea, eta hori guztia hezkuntza-arloan eskumena duen sailak ezartzen duenari jarraituz.

  11. Hezkuntza-arloan eskumena duen sailari zuzendaritza-taldeko kideen izendapena eta kargu-uztea proposatzea, ikastetxeko ordezkaritza organo gorenari eta irakasleen klaustroari jakinarazi ondoren.

  12. Esperimentazioa, berrikuntza pedagogikoak, hezkuntza-programak, lan-planak, antolatzeko moduak eta elkarbizitza-arauak sustatzea, eta eskola-egutegia edo eremuen, arloen edo ikasgaien eskola-ordutegia zabaltzea, hezkuntza-arloko eskumena duen sailak ezartzen dituen baldintzetan eta aplikatu beharreko araudiak ahalbidetzen dituen aukeren barruan, lan-araudia barne, inolako diskriminaziorik eragin gabe, eta familiei ekarpenik edo hezkuntza-administrazioei eskakizunik ezarri gabe.

  1. Ikastetxeko hezitzaile-taldearen kualifikazioa eta prestakuntza sustatzea, bai eta ikerketa eta esperimentazioa eta hezkuntza-berrikuntza ere.

  2. Ikastetxearen irakaskuntza-plangintza eta -antolamendua diseinatzea, ikastetxeko urteko planean jasota.

  3. Hezkuntza-arloan eskumena duen sailak esleitzen dion beste edozein.

  1. Hezkuntza-arloan eskumena duen sailak, irakasleen etengabeko prestakuntza arautzen duen arau-esparruaren barruan, eskainiko ditu zuzendaritza-funtzioarekin, hezkuntza-kudeaketarekin eta hezkuntza-lidergoarekin lotutako prestakuntza-jarduerak. Prestakuntza horrek ez du ordezkatuko, inola ere, dekretu honetako 5. artikuluan jasotako zuzendaritza-funtzioa betetzeko konpetentziei buruzko prestakuntza-programa espezifikoa.

  2. Hezkuntza-arloan eskumena duen sailak zuzendaritza-taldeko kide guztientzat eskainiko ditu zuzendaritza-funtzioan sartzeko eta zuzendaritza-eginkizuna betetzeko konpetentziak eguneratzeko prestakuntza-programa espezifikoak, eta kide horiek programa horietan parte har dezaten sustatuko du.

  3. Hezkuntza-arloan eskumena duen sailak zehaztuko ditu prestakuntza-programa horien deialdia, antolaketa, edukiak eta ebaluazio-irizpideak, irakasleen prestakuntzaren arloan eskumena duen zuzendaritzaren ebazpenean.

  4. Prestakuntza- eta zuzendaritza-funtzioak eguneratzeko programek zati teoriko bat eta zati praktiko bat izango dituzte, eta moduluen edukien araberako iraupen aldakorreko egitura modularra izango dute.

  5. Prestakuntza- eta zuzendaritza-funtzioak eguneratzeko programak urrutitik eman ahal izango dira, sistema telematiko edo elektronikoak erabiliz, bermatzeko behar bezala parte-hartzailearen parte-hartzea eta aprobetxamendua. Hezkuntza-arloan eskumena duen sailak prestakuntza garatzeko formatua zehaztuko du, eta, horretarako, irakaskuntza presentziala eta urrutikoa konbinatu ahal izango ditu moduluetan.

  6. Prestakuntza-programak eta horien moduluak arlo horretan gaitasun egiaztatua duten langileek emango eta gainbegiratuko dituzte; hezkuntza-ikuskariak; ikastetxeetako zuzendariak; laguntza-zerbitzuetako langileak; unibertsitateko irakasleak eta ikertzaileak; hezkuntza-arloan eskumena duen saileko funtzionarioak; berariazko gaietan adituak diren administrazio publikoetako beste langile batzuk; edo Administraziokoak ez diren adituak.

  7. Prestakuntza- eta eguneraketa-programak hezkuntza-arloan eskumena duen sailak antolatuko ditu zuzenean, edo sail honek egokitzat jotzen dituen pertsona fisiko edo juridikoek, kontratu publikoei, lankidetza-hitzarmenei eta kudeaketa-gomendioei buruzko legeriaren arabera.

  8. Dagokion prestakuntza-programa gainditu izanaren ziurtagiria lortzeko, beharrezkoa izango da parte-hartzaileek irakasleek adierazitako jarduera guztiak egin izana eta programako modulu bakoitzaren ebaluazioa gainditu izana.

  9. Dagokion programa amaitu eta ebaluazioa gainditu ondoren, hezkuntza-arloan eskumena duen sailak programa gainditu izanaren ziurtagiria emango du, dekretu honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako.

  1. Ikastetxe bateko zuzendaritzan jarduteko hautatutako zuzendariek zuzendaritza-funtzioa betetzen hasteko konpetentziei buruzko berariazko prestakuntza-programa gainditu beharko dute, izendatu aurretik. Ezohiko izaeran izendatutako zuzendariek ere gainditu beharko dute.

  2. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 134.1.c) artikuluan ezarritako zuzendaritza-eginkizunaren garapenari buruzko prestakuntza-ikastaroaren ezaugarriak garatzen dituen urriaren 17ko 894/2014 Errege Dekretuaren Xedapen Gehigarria betez, Ikastetxeen zuzendaritzari eta kudeaketari buruzko master edo graduondoko titulu ofiziala lortu dutenek ez dute dagokion zuzendaritza-funtzioa garatzeari buruzko prestakuntza-ikastarorik egin beharko; bai, ordea, zuzendaritza-proiektuari dagokion modulua.

  3. Abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoa indarrean jarri aurretik ikastetxe publikoetako zuzendaritzarako egiaztapenak edo gaikuntzak dituzten izangaiek, dagokion ziurtagiria eman zenetik zortzi urteko epea igaro bada, zuzendaritza-funtzioari dagozkion edukien eguneratzeko ikastaroa gainditu beharko dute, urriaren 17ko 894/2014 Errege Dekretuaren 2.6 artikuluak ezartzen duen bezala.

  4. Hezkuntza-arloan eskumena duen sailak berariazko prestakuntza-programak eskainiko ditu pertsona bakarreko gobernu-organoetan zuzendaritza-funtzioa betetzen hasiko direnentzat eta zuzendariak ez direnentzat.

  1. Hezkuntza-arloan eskumena duen sailak etengabeko prestakuntza-programak sustatuko ditu, ikastetxeetako zuzendaritza-funtzioa betetzeko eta lidergoaren kalitatea hobetzeko. Etengabeko prestakuntzak bultzatuko du zuzendaritzari, hezkuntza-kudeaketari eta lidergoari buruzko ezagutza teknikoak eta profesionalak eguneratzea, eta helburu nagusia izango da zuzendaritza-funtzioaren betekizuna sustatzea, eskola-emaitzak eta ikasleen hezkuntza-arrakasta hobetzeko. Prestakuntza-jarduera horiek Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen etengabeko prestakuntza arautzen duen arau-esparruaren barruan egingo dira.

  2. Zuzendaritza-funtzioa betetzeko konpetentziei buruzko prestakuntza-programa espezifikoa gainditu duten zuzendari hautatuek, dagokion ziurtagiria eman eta zortzi urteko epea igaro ondoren, eguneratze-programa espezifiko bat gainditu beharko dute. Programa gainditzea merezimendu gisa hartuko da kontuan hautaketa-prozeduretan.

  3. Modu osagarrian, hezkuntza-arloan eskumena duen sailak berariaz zuzendaritza-taldeko gainerako kideei zuzendutako prestakuntza-jardueren eskaintza ezarriko du, beren eginkizunak ahalik eta baldintza onenetan bete ditzaten.

  4. Zuzendaritza-taldeko kideen irakaskuntza-karreran baloratuko da zuzendaritza-funtzioa betetzeko etengabeko prestakuntza-jardueretan parte hartzea eta hori gainditzea.

  5. Hezkuntza-arloan eskumena duen sailak zuzendaritza-taldeetako kideek masterretan edo prestakuntza eguneratzeko beste programa batzuetan parte hartzea sustatu eta erraztuko du.

  1. Hezkuntza-komunitateak eta hezkuntza-arloan eskumena duen sailak parte hartuko duten prozesu baten bidez hautatuko da zuzendaria.

  2. Zuzendaria izendatzeko hautaketa merezimendu-lehiaketa bidez egingo da, ikastetxeari esleitutako irakaskuntzaren bat ematen duten karrerako irakasle funtzionarioen artean. Hautaketa berdintasun-, publikotasun-, merezimendu- eta gaitasun-printzipioen arabera egingo da.

  3. Ondorengo arau-xedapenetan ezarriko dira hautaketarako irizpide objektiboak eta prozedura, betekizunak eta merezimendu akademiko eta profesionalak egiaztatzeko modua, bai eta egiaztatutako merezimenduak eta hautagaiek aurkeztutako proiektuak baloratzeko irizpideak ere.

  4. Zuzendariak hautatzeko eta izendatzeko merezimendu-lehiaketa urtero deituko da, eta ikasturtearen amaieran zuzendari-kargua hutsik geratuko den ikastetxeak hartuko ditu barnean.

  5. Merezimendu-lehiaketak bi fase izango ditu. Lehenengo fasean, zuzendaritza-proiektua eta haren defentsa baloratuko da. Proiektu horretan, hautagaiak ikastetxeko hezkuntza proiektuari buruz egindako zuzendaritza-proposamena jasoko da. Bigarren fasean, ikastetxeko zuzendaritzarako hautagaitza aurkeztu duten pertsonek alegatutako merezimenduak baloratuko dira.

  6. Hautaketa-prozedura gainditu dutenek, izendatu aurretik, 5. artikuluan jasotako zuzendaritza-funtzioa betetzeko konpetentziei buruzko prestakuntza-programa espezifikoa gainditu beharko dute.

  1. Hauek dira irakasleek merezimendu-lehiaketan parte hartzeko bete beharreko baldintzak:

    1. Gutxienez bost urteko antzinatasuna izatea irakaskuntzako funtzio publikoan karrerako funtzionario gisa.

    2. Gutxienez bost urtez aritu izana karrerako funtzionario gisa ikastetxeak eskaintzen dituen irakaskuntzetako batean.

    3. Euskarazko hizkuntza-gaitasuna egiaztatuta izatea, irakasle funtzionarioen hizkuntza-gaitasuna egiaztatzeko unean indarrean dagoen araudiaren arabera.

      10. artikuluan jasotako alderdiak jasoko dituen zuzendaritza-proiektu bat aurkeztea.

  2. Haur Hezkuntzako ikastetxe espezifikoetan, Lehen Hezkuntzako ikastetxe osatugabeetan, zortzi unitate baino gutxiagoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan, Arte-irakaskuntza profesionaletan, Kirol-irakaskuntzetan, Hizkuntzen irakaskuntzetako ikastetxeetan edo zortzi irakasle baino gutxiagoko Helduentzako irakaskuntzetan, merezimendu-lehiaketan parte hartzeko edozein irakaslek bete beharko dituen baldintzak honako hauek izango dira:

    1. Gutxienez urtebeteko antzinatasuna izatea irakaskuntzako funtzio publikoan karrerako funtzionario gisa.

    2. Gutxienez urtebetez aritu izana karrerako funtzionario gisa ikastetxeak eskaintzen dituen irakaskuntzetako batean.

    3. Euskarazko hizkuntza-gaitasuna egiaztatuta izatea, irakasle funtzionarioen hizkuntza-gaitasuna egiaztatzeko unean indarrean dagoen araudiaren arabera.

      10. artikuluan jasotako alderdiak jasoko dituen zuzendaritza-proiektu bat aurkeztea.

  3. Hezkuntza-arloan eskumena duen sailaren lurralde-ordezkaritzei dagokie, agindu bidez ezarritakoaren arabera, izangaiek baldintzak betetzen dituztela egiaztatzea eta onartutako eta baztertutako hautagai-zerrendak ebaztea. Kasu horretan, kanporatzearen arrazoiak adieraziko dira, bai eta behin-behineko ebazpenaren aurka aurkez daitezkeen alegazioak ebaztea ere. Alegazio horiek behin betiko ebazpenaren bidez ebatziko dira. Zuzendaritza-proiektuari buruzko betebeharren kasuan, organo horri dagokio soilik proiektua aurkeztu dela egiaztatzea, eta, hala badagokio, haren akats formalak zuzentzeko eskatzea, inola ere ez edukiak aldatu, ezabatu edo gehitzeko eskatzea.

  1. Hautaketa ikastetxean egingo du batzorde batek. Batzorde hori hezkuntza-arloan eskumena duen saileko eta dagokion ikastetxeko ordezkariek osatuko dute. Kide hauek osatuko dute:

    1. Ikastetxeko bi irakasle, klaustroak horretarako egindako ezohiko bilkuran aukeratutakoak.

    2. Ordezkaritza organo goreneko bi kide, irakasleak ez direnak; horretarako egingo den ezohiko bilkuran aukeratutakoak.

    3. Hezkuntza-arloan eskumena duen saileko bi kide; horietako bat hezkuntza-ikuskaritzako zerbitzukoa izango da eta bestea jardunean dagoen zuzendari bat izango da hautaketa-prozedura garatzen den irakaskuntza berberak ematen dituzten, edo, hala badagokio, antzeko ezaugarriak dituzten ikastetxeetan, egindako lanaren ebaluazio positiboa izango duen jarduera-aldi batekin edo gehiagorekin. Hori ziurtatu ezin den kasuan, bere eginkizunak betetzeko gutxienez hiru urteko ezohiko izendapena duen zuzendaria aukeratuko da.

  2. Hautaketa-batzorde horren buru ikuskari bat izango da, kide anitzeko organo gisa, eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 16. artikulutik 18. artikuluetara xedatutakoaren arabera arautuko da. Batzordekideei aplikatuko zaizkie urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan ezarritako abstentzio- eta errekusazio-arrazoiak.

  3. Hautagaien hizkuntza-eskubideak errespetatzeko eta euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean ezarritakoa betetzeko, hautaketa-batzordeko kideen artean Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialak behar bezala dakizkiten pertsonak egotea bermatuko da.

  4. Ahal den guztietan, batzordeak emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua izango du, Euskal Funtzio Publikoari buruzko ekainaren 6ko 6/1989 Legearen 31. artikuluak araututakoaren arabera. Lege hori Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatu zuen.

  5. Hautaketa-batzordeak honako funtzio hauek izango ditu:

    1. Ikastetxeko zuzendaritza aukeratzeko prozesua egiteko prozedurak antolatu eta garatzea.

    2. Dagozkion prozedurak gauzatzeko egutegia ezarri eta argitaratzea, horretarako argitaratutako deialdian ezarritako epeen arabera.

    3. Hautagaiak deitzea zuzendaritza-proiektua ahoz defendatzeko.

    4. Hautagaiek aurkeztutako zuzendaritza-proiektua modu arrazoituan baloratzea.

    5. Hautagaiek aurkeztutako merezimendu akademikoak, prestakuntzakoak eta profesionalak barematzea.

    6. Erreklamazioak ebaztea, beren eskumenen esparruan.

    7. Zuzendaritza-proiektuari emandako kalifikazioa onartu eta argitaratzea, bai eta, hala badagokio, hautagaiek merezimendu-baremoan eskuratutako behin-behineko puntuazioa ere.

    8. Aurkeztutako behin-betiko zerrenda onartu eta argitaratzea, atal bakoitzean lortutako puntuazioa zehaztuta.

    9. Amaierako guztizko puntuazio altuena eskuratu duen ikastetxeko hautagaia aukeratzea.

    10. Hezkuntza-arloan eskumena duen sailaren lurralde-ordezkaritzaren titularrari igortzea aukeratutako pertsonaren izena, ikastetxeko zuzendari izendatzeko proposamenarekin batera.

    11. Hezkuntza-arloan eskumena duen sailaren lurralde-ordezkaritzan entregatzea, hautagaia aukeratu ondoren, aurkeztutako dokumentazioa zein hautaketa-prozesutik eratorritakoa.

  6. Beren eginkizunak betetzeko, hautaketa-batzordeak behar duen informazioa bildu ahal izango du hezkuntzaren arloan eskumena duen sailaren lurralde-ordezkaritzetatik, hautagaiei beharrezko dokumentazioa eskatu ahal izango diete, eta, era berean, ikastetxean erabilgarri dauden baliabide eta modu telematikoak erabili ahal izango dituzte hezkuntza-komunitateari zuzendaritzako arduraduna hautatzeko prozesuari buruzko alderdi guztien berri emateko, eta deialdian zehaztutako epeetara egokitu ahal izango dituzte beren eskumeneko ekintza guztiak.

  1. Zuzendaritza-proiektua da zuzendaritzaren agintaldian ikastetxeko hezkuntza proiektua diseinatzeko, garatzeko eta aplikatzeko ildo nagusiak zehazten duen dokumentua. Ikastetxeko zuzendaritza-ekintzaren abiapuntu-esparrua eta hasierako diagnostikoa definitzen ditu, bai eta jarduera garatzeko prozesuak eta elementuak ere, baita agintaldi horretan zuzendaritzaren jardunaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko aukera emango duten adierazleak ere.

  2. Zuzendaritza-proiektuak helburuak, jarduera-ildoak eta horien ebaluazioa zehaztu beharko ditu. Era berean, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari, diskriminaziorik ezari eta genero-indarkeriaren prebentzioari buruzko edukiak jaso beharko ditu, besteak beste, baita hizkuntza-normalizazioari buruzkoak ere.

  3. Zuzendaritza-proiektuaren balorazioan, irizpide hauek aplikatuko dira, besteak beste:

    1. Ikastetxea ezagutzea eta eraldaketarako antolaketa

    2. Gizarte-gaitasunen ezagutza eta praktika

    3. Erakunde osoan banatutako erantzukizunak

    4. Ikaskuntzarako lidergoa

    5. Irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuak hobetzeko beharrezkoak diren curriculum-neurriak bultzatzea

    6. Hezkuntza-komunitatearen parte-hartze demokratikoa

    7. Prestakuntza eta berrikuntza sustatzea

    8. Pertsonen eta gizarte-ingurunearen kudeaketa

    9. Ebaluazioa, etengabeko hobekuntzaren kultura eta emaitzak

  4. Hautagaiek 9. artikuluan aipatzen den hautaketa-batzordearen aurrean azalduko dute zuzendaritza-proiektua, horretarako deitutako bilkura batean. Era berean, zuzendaritza-proiektua hezkuntza-komunitateari jakinaraziko zaio, publikotasun- eta gardentasun-irizpideen arabera.

  5. Aurkeztutako zuzendaritza-proiektuarekin batera, hautagaiak zuzendaritza-taldeko kideak proposatu beharko ditu, ikastetxean destinoa duten langileen artean aukeratuta.

  6. Ezohiko izendapenen kasuan, izendapen hori ezartzen den aldiari dagokion jarduketa-plana egingo da, ikastetxearen hezkuntza proiektuarekin bat etorriz.

  1. Honako irizpide hauen arabera hautatuko da zuzendaria. Irizpide horiek ezarritako gehieneko puntuazio honen arabera baloratuko dira:

    1. Zuzendaritza-proiektua baloratzea eta defendatzea, 70 puntuko gehieneko puntuazioarekin.

    2. Ikasketa-, prestakuntza- eta lanbide-merezimenduen balorazioa, gehienez 30 punturekin.

  2. Izangai bakoitza gehienez ere hiru ikastetxetan aurkeztu ahal izango da hautagai gisa.

  3. Hautaketa egiteko, ikastetxeko irakasleen hautagaitzak lehenetsiko dira.

  4. Zuzendaritza-proiektuaren balorazioa 10. artikuluan xedatutakoaren arabera egingo da.

  5. Merezimenduak honela hartuko dira kontuan:

    1. Akademikoak: titulu ofizialak, hizkuntzen ezagutza, argitalpenak eta sariak.

    2. Prestakuntzakoak: zuzendaritza-funtzioa betetzeko berariazko prestakuntza, praktiketako ikasleen eta irakasleen tutoretza, prestakuntza-jardueren koordinazioaz, zuzendaritzaz eta tutoretzaz arduratzea, prestakuntza-jardueretan hizlaria izatea, berrikuntza- eta ikerketa-proiektuetan edo Europako programetan parte hartzea, eta ikastaroetan parte hartzea.

    3. Profesionalak: antzinatasuna irakaskuntzako funtzio publikoan eta eskatutako ikastetxeari dagokionez; zuzendaritza-karguak betetzea; zerbitzu-egoera aktiboa; ikastetxeetako eta hezkuntza-administrazioko lanpostuetako gobernu-organoetan parte hartzea eta zuzendaritza-funtzioaren ebaluazio positiboa.

  6. Aurreko paragrafoko a), b) eta c) apartatuetan aurreikusitako merezimendu-kategoria bakoitza gehienez 10 punturekin baloratuko da.

  7. Hasteko, zuzendaritza-proiektua eta haren defentsa baloratuko dira. Lehenengo fase honetan, hautagaiek, gutxienez, 35 puntu lortu beharko dituzte. Gutxieneko puntuaziora iristen ez diren hautagaiak hautaketa-prozesutik kanpo geratuko dira.

  8. Hautagai bakarra onartu den ikastetxeetan, ez da beharrezkoa izango hautagaiak bigarren faserako aurkeztutako merezimenduak balioestea.

  9. Hautagai bat baino gehiago onartutako ikastetxeetan, hautaketa-batzordeak balioetsiko ditu proiektuaren balorazioan gutxienez 35 puntu lortu dituzten hautagaiek alegatutako eta behar bezala justifikatutako merezimenduak, artikulu honen 5. eta 6. paragrafoetan ezarritako baremoaren arabera.

  1. Dagokion lurralde historikoko hezkuntzako lurralde-ordezkariak izendatuko du hautatutako pertsona ikastetxeko zuzendari, dekretu honen 5. artikuluan aipatzen den zuzendaritza-funtzioa betetzeko konpetentziei buruzko prestakuntza-programa espezifikoa gainditu badu.

  2. Izendapena eta kargu-hartzea indarrean dagoen urteko uztailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak. Zuzendari-kargua betetzen zuen pertsonak, eta, ondorio guztietarako, aurreko egunean utziko du kargua.

  3. Agintaldiaren iraupena lau urtekoa izango da.

  4. Izendatutako pertsonak ez badu destinorik zuzendari izendatu den ikastetxean, horren berri emango zaio ekainaren 1a baino lehen irakasleen arloan eskumena duen zuzendaritzari, eta hark onartuko du ikastetxe horretan zerbitzu-eginkizuna emateko ebazpena izendapenak irauten duen bitartean.

  1. Zuzendarien izendapena iraupen bereko aldi bakar baterako berritu ahal izango da, betiere, lehen aldia amaitzean egindako lanak ebaluazio positiboa jasotzen badu, ikastetxeko ordezkaritza organo gorenari entzun ondoren.

  2. Agintaldiaren amaieran, berritzea eskatu duten zuzendariek beren zuzendaritza-proiektuaren berrikuspena eta eguneratzea aurkeztu beharko dute, ezartzen diren baldintzetan. Egindako berrikuspen eta eguneratze hori aldi berriaren ebaluazioaren parte izango da.

  3. Aukera hori baliatu nahi duten zuzendariek idazki bat bidali beharko diote berariaz eskatuz dagokion lurralde historikoko hezkuntzako lurralde-ordezkariari, araudiak ezartzen duen epean eta moduan.

  4. Agintaldiaren berritzea agortu ondoren, zuzendaritzan jarraitu ahal izateko, zuzendariak beste hautaketa-prozedura berri batean parte hartu beharko du.

  1. Hautagaitzarik ez dagoenean, ikastetxe sortu berrien kasuan edo dagokion batzordeak pertsona bakar bat aukeratu ez duenean, dagokion lurralde historikoko hezkuntzako lurralde-ordezkariak, hezkuntzako ikuskaritzak txostena egin ondoren eta ikastetxeko ordezkaritza organo gorenari entzun ondoren, irakasle funtzionario bat izendatuko du ezohiko zuzendari, gehienez ere lau urterako karrerako langileentzat eta urtebeterako bitarteko langileentzat.

  2. Izendatutako pertsonak ez badu destinorik zuzendari izendatu den ikastetxean, horren berri emango zaio ekainaren 1a baino lehen irakasleen arloan eskumena duen zuzendaritzari, eta hark onartuko du ikastetxe horretan zerbitzu-eginkizuna emateko ebazpena, izendapenak irauten duen bitartean.

  3. Zuzendariak dekretu honen 5. artikuluan aurreikusitako zuzendaritza-funtzioa betetzeari buruzko prestakuntza-programa gainditu beharko du, eta izendapen hori ezartzen den aldiari buruzko jarduera-plan bat aurkeztu beharko du, ikastetxeko hezkuntza proiektuarekin bat etorriz.

  1. Zuzendariak honako kasu hauetan utziko du kargua:

    1. Izendapenaren epealdia amaitzea eta, hala badagokio, agintaldiaren luzapena.

    2. Ikastetxea lanbide-heziketako zentro integratu bihurtzea, edo beste ikastetxe mota bat, zeinetarako dekretu honetan zuzendaria izendatzeko aurreikusitako baldintzak ez diren kontuan hartzen.

    3. Dagokion lurralde historikoko hezkuntza-ordezkariak onartutako uko arrazoitua.

    4. Gerora sortutako ezintasun fisiko edo psikikoa.

    5. Dagokion lurralde historikoko hezkuntza-ordezkariak, bere ekimenez edo ikastetxeko ordezkaritza organo gorenaren proposamen arrazoituaren bidez, kideen gehiengoak aldez aurretik hala erabakita, zuzendari-karguari dagozkion eginkizunak larriki ez betetzeagatik errebokatzea. Nolanahi ere, ezeztatzeko ebazpena kontraesaneko espedientea bideratu ondoren emango da, interesdunari eta ordezkaritza organo gorenari entzun ondoren.

  2. Zuzendariari diziplina-espedientea instruituz gero, dagokion lurralde historikoko hezkuntza-ordezkariak bere eginkizunak kautelaz etetea erabaki dezake, diziplina-araubidearen arloan indarrean dagoen araudian aurreikusitako baldintzetan. Kasu horretan, kautelazko etendurak irauten duen bitartean, ikastetxeko zuzendariordeak hartuko ditu bere gain zuzendariaren eginkizunak, halakorik badago, eta, kargu hori ez badago, ikastetxeko ikasketaburuak.

  1. Dekretu honetan aurreikusitako edozein kasutan ere, ikastetxeko zuzendari izendatu duten edo izendatuko duten pertsonak, klaustroari eta ordezkaritza organo gorenari entzun ondoren, ikastetxeko gainerako pertsona bakarreko gobernu-organoak izendatzeko proposamena egingo dio dagokion lurralde historikoko hezkuntzako lurralde-ordezkariari. Kargu horiek, hain zuzen ere, ikastetxe horretan destinoa duten irakasleak izango dira, eta haien artean, ahal dela, emakumeen eta gizonen ordezkaritza haztatua edo, halakorik ezean, orekatua izango da.

  2. Proposamen horrek, hala badagokio, bat etorri beharko du prozeduraren hasieran aurkeztutako zuzendaritza-proiektuan agertzen den pertsonarekin, aparteko zirkunstantzietan izan ezik. Inguruabar horiek dagokion lurralde historikoko hezkuntza-ordezkariak baloratu eta, hala badagokio, ontzat emango ditu.

  3. Dagokion lurralde historikoko hezkuntzako lurralde-ordezkariak izendatuko ditu ikastetxeko pertsona bakarreko gainerako gobernu-organoak betetzeko proposatutako pertsonak, proposatzen dituen zuzendariaren agintaldiaren aldi bererako.

  4. Ikastetxeko pertsona bakarreko gobernu-organoek zuzendari ez direnek kasu hauetan utziko dute kargua:

    1. Agintaldia amaitzea.

    2. Ikastetxeko zuzendaria kargutik kentzea.

    3. Lurralde historikoko hezkuntza-ordezkariak bere kargua errebokatzea, ikastetxeko zuzendariak proposatuta.

    4. Dagokion lurralde historikoko hezkuntza-ordezkariak onartutako uko arrazoitua, ikastetxeko zuzendariari entzun ondoren.

    5. Gerora sortutako ezintasun fisiko edo psikikoa.

    6. Dagokion lurralde historikoko hezkuntza-ordezkariak, bere ekimenez edo ikastetxeko ordezkaritza organo gorenak proposatuta, karguari dagozkion eginkizunak larriki ez betetzeagatik errebokatzea. Nolanahi ere, errebokatzeko ebazpena kontraesaneko espediente bat bideratu ondoren emango da, interesdunari, ikastetxeko zuzendariari eta ordezkaritza organo gorenari entzun ondoren.

  5. Hezkuntza-arloan eskumena duen sailak beharrezkotzat jotzen dituen salbuespenezko egoeretan, zuzendariak zuzendaritza-taldeko kideak zerbitzu-eginkizunetan izendatzeko proposamen arrazoitua egin ahal izango du. Irakasleen kudeaketa arloan eskumena duen zuzendaritzak ikastetxe horretan zerbitzu-eginkizuna emateko ebazpena onartu ahal izango du agintaldiak irauten duen bitartean, hezkuntzako ikuskaritzak eta irakasleen kudeaketa arloan eskumena duen zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren.

  1. Zuzendaritza-funtzioa ikastetxeen funtzionamendua hobetzeko eta aldaketa kudeatzeko gehien eragiten duten faktoreetako bat da; hala, funtzio hori ebaluatzeak aukera ematen du ikastetxeen eraginkortasuna bultzatzeko eta etengabeko hobekuntzan laguntzeko.

  2. Zuzendaritza-funtzioaren jardunaren ebaluazioa zuzendaritza-funtzioaren eta -konpetentzien garapena aztertzera zuzenduta egongo da, bai eta horien jarduna hobetzen sustatzera eta laguntzera ere.

  3. Zuzendaritza-funtzioaren ebaluazioari ikuspegi banaezin bikoitzetik egiten zaio aurre: prestakuntzakotik, agintaldiko ikasturte bakoitzeko, eta egiaztatzetik, agintaldia amaitzean. Zuzendaritza-taldea prestatzera bideratuta dago. Horretarako, bere jardueren alderdi guztiak kontuan hartu eta baloratuko dira, eta, zuzendaritza-proiektuaren garapenaz gain, indarrean dagoen araudiak kargu horiei esleitzen dizkien eskumenak eta eginkizunak izango ditu erreferentziatzat.

  4. Dekretu honen 11. artikuluan ezarritakoa aplikatuz izendatutako zuzendarien eta zuzendaritza-taldeko gainerako kideen karguaren jardunaren azken ebaluazioa egingo da, baldin eta izendatu zireneko agintaldia amaitu badute.

  5. Hezkuntza ikuskaritzari dagokio zuzendaritza-lana ebaluatzea, eta, beraz, horren zeregina erabakigarria izango da garatzen den prozesu osoan. Horri esker bermatzen dira prozesu horretan parte hartzen duten guztien eskubideen eta betebeharrak, hezkuntza-sistema hobetzen dela eta irakaskuntza kalitatezkoa eta ekitatezkoa dela.

  6. Zuzendaritza-funtzioaren jardunaren prestakuntza-ebaluazioaren eta amaierako ebaluazioaren erregulazioak publikoa izan behar du, eta zuzendaritza-taldeko, hezkuntza-komunitateko, hezkuntza-ikuskaritzako eta hezkuntza-arloan eskumena duen saileko kideen balorazioaren helburu eta irizpide zehatzak eta parte hartzeko modua jasoko ditu.

  1. Zuzendaritza-funtzioaren prestakuntza-ebaluazioa etengabea izango da, eta agintaldi osoan egingo da, hezkuntza ikuskaritzak planifikatutako jarduera sistematikoen bidez. Zuzendaritza-taldearen jarduna hobetzeko, gainbegiratzea, aholkularitza eta ebaluazioa izango ditu helburu. Ebaluazio horren xedea zuzendaritza-lana hobetzea da, hobetzeko jarraibide zehatz eta bideragarriak emanez. Dekretu honen 11. artikuluan ezarritakoa aplikatuz izendatutako zuzendaritzak ebaluatuko dira, baita dekretu honen 13. artikuluan arautzen diren ezohiko izendatutako zuzendaritzak ere.

  2. Ebaluazioa partaidetza-prozeduren bidez egingo da. Prozedura horietan, hezkuntza-komunitateko sektore guztiek aukera izango dute ikastetxearen kudeaketa eta antolamendua, funtzionamendu orokorra eta zuzendaritza-taldeak garatutako jardueren inguruan lortutako emaitzak aztertzeko eta baloratzeko.

  1. Azken ebaluazioak zuzendaritza-taldeak ebaluazioa gainditzeari buruzko iritzia ematea dakar, eta, horretarako, balio-iritzi arrazoitua ematea ahalbidetzen duten datuak bildu behar dira.

  2. Amaierako ebaluazioaren xedea da, araudi erregulatzailean ezarritakoaren arabera, agintaldia berritu ahal izatea, aurrez merezimendu-lehiaketaren ondoren izendatuta, balorazio positiboa lortzen badute, eta, horrela, dekretu honen 20. artikuluan jasotako aintzatespen pertsonala eta profesionala izatea.

  3. Ebaluazio-prozedura amaitzen duen ebazpena lurralde historikoko hezkuntzako lurralde-ordezkariak emango du. Ebazpen horren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute hezkuntza-agintaritza eskudunaren aurrean, indarrean dagoen araudiak ezarritakoaren arabera.

  1. Zuzendaritza-taldeko kide guztien zuzendaritza-jardunaren ebaluazio positiboa irakaskuntza- eta lanbide-meritu bat da, hurrengo prozesuetan kontuan hartu beharrekoa, ordezkaritza sindikalarekin negoziatu ondoren:

    1. Irakaskuntzako funtzio publikoan edo hezkuntza-administrazioan lanpostuak betetzea.

    2. Beste irakaskuntza-kidego baterako sarbidea.

  2. Zuzendaritza-taldeko kide guztiei jarduna dagokion lanpostuaren edo irakaskuntza-eginkizunaren berariazko osagarriarekin ordaindu behar zaie, Eusko Jaurlaritzak zehaztutako zenbatekoen arabera, besteak beste, ikastetxearen dimentsio-irizpidea kontuan hartuta.

  3. Zuzendaritza-funtzioaren jarduna amaitzen denean, ebaluazio positiboa jaso bada, zuzendari-kargua betetzeari dagokion berariazko ordainsari-osagarriaren zati bat finkatuko da, dekretu honen 22. artikuluan arautzen den bezala.

  4. Zuzendaritza-karguek ikastetxean nahitaez egon beharreko egutegia eta ordutegia malgutu ahal izango dira, karguari dagozkion zereginak egiteko ikastetxearen ohiko ordutegi eta egutegitik kanpoko jardueretan emandako denbora konpentsatzeko, betiere zeregin horiek Ikastetxearen Urteko Planean jasota badaude, eta irakaskuntza-jardueraren ordutegian zuzendaritza-taldeko ordezkari bat egongo dela ziurtatuz, betiere hura arautzen duen araudia betez.

  5. Hobekuntza profesionaleko ikasketak edo zuzendaritza-talde hasiberrientzako tutoretza-lanak egiteko irakaskuntza-kargarik gabeko urtebeteko baimena emateko neurria ezarriko da, ordainsaria duena, ondoz ondoko bigarren agintaldia amaitzean edo osteko ondoz ondoko agintaldi edo agintaldiak amaitzean ebaluazio positiboa izan duen zuzendariarentzat, betiere hezkuntza-arloan eskumena duen sailak zehaztutako helburuarekin eta baldintzekin. Baimen hori, betiere, izendatu zuteneko aldia amaitu eta hurrengo ikasturtean hartuko da.

  6. Behin betiko destinoa ikastetxean duen ikastetxe bateko zuzendariak, ondoz ondoko bigarren agintaldia amaitzean edo osteko ondoz ondoko agintaldia edo agintaldiak amaitzean ebaluazio positiboa jaso ondoren ikastetxez aldatu nahi badu, lehentasuna izango du, Euskadin eta behin bakarrik, ikastetxe publiko batean destino berri bat aukeratzeko Eusko Jaurlaritzak egindako deialdiko lehenengo bi lehiaketetan, libre dauden lanpostu hutsen arabera.

  7. Hezkuntza-arloan eskumena duen sailak sariak eta aipamen espezifikoak sortzea sustatuko du, bai eta bikaintasun-jarduna lortu duten zuzendaritza-taldeentzako kalitate-ekintzen hedapena ere, erregelamendu bidez zehaztutako prozeduraren arabera.

  8. Ikuskaritza-kidegora sartzeko deialdietan, hezkuntza-arloan eskumena duen sailak plazen hamarren bat gordeko du merezimendu-lehiaketa bidez hornitzeko, betebehar orokorrak beteta. Plaza horiek, gutxienez hiru agintaldi osotan zuzendari-kargua ebaluazio positiboarekin bete duten irakasleentzat izango dira. Halaber, gainerako zuzendaritza-karguen agintaldia amaitzean ebaluazio positiboa bereziki baloratuko da Hezkuntza Ikuskaritzara sartzeko lanpostuak hornitzeko.

Zuzendaritza-jarduna errazteko, hezkuntza-arloan eskumena duen sailak neurri hauek bultzatuko ditu:

  1. Zuzendaritzaren arduradunek beren zereginaren garrantziarekin bat datozen tratu, begirune eta errespetua jasotzen dutela ziurtatzea.

  2. Ikastetxeetan zuzendaritza-funtzioaren jarduna erraztea, zuzendaritzari beharrezko autonomia emanez berrikuntza- eta ikerketa-proiektuak, ikastetxeetako prestakuntza-programak eta ikastetxearen hezkuntza-kalitatea, antolamendua eta funtzionamendua hobetzen laguntzen duen beste edozein neurri bultzatzeko eta garatzeko.

  3. Zeregin administratibo eta pedagogikoak orekatzeko helburuarekin, hezkuntza-arloan eskumena duen sailak ikastetxeen zuzendaritzari lagunduko dio ikastetxearen kudeaketaren erantzukizun instituzionala bateratzen, hala nola antolaketa, administrazio-kudeaketa, baliabideen kudeaketa eta lidergo eta dinamizazio pedagogikoa, administrazio-zereginetan diharduten baliabide material eta pertsonalez hornituta.

  4. Eguneratze eta hobekuntza tekniko eta profesionalerako prestakuntza-programa espezifikoak garatzea, eta, halaber, Europako beste administrazio eta erakunde batzuekin lankidetzan, beste herrialde batzuetako hezkuntza-sistemen eta zuzendaritza-organoen ezagutza sustatzea, herrialde horietan egonaldiak eginez.

  5. Hezkuntza-arloan eskumena duen sailaren aholku- eta aholkularitza-kontseiluetan eta -organoetan eta indarrean dagoen araudian aurreikusitako batzordeetan parte har dezaten sustatzea.

  6. Ikastetxeei irakasle-kreditu espezifiko bat esleitzea zuzendaritza-funtzioa betetzeko, Eusko Jaurlaritzak dimentsio-irizpidean oinarrituta zehaztutako zenbatekoen arabera.

  7. Lau urterako hautatutako zuzendaritzak indartzea, beren zuzendaritza-proiektuak garatzeko berariazko irakasle-kreditu batekin, Eusko Jaurlaritzak zehaztutako zenbatekoen arabera, eta handitu ahal izatea talde horiek beste hasiberri batzuetara aholkularitza-lanak egiteko eta ikastetxe berean zuzendaritza-talde egonkorren trantsizioak egiteko.

  1. Zuzendari-karguari dagokion berariazko ordainsari-osagarriaren zati bat finkatzeko, dagokion pertsonak honako baldintza hauek bete beharko ditu:

    1. Dagokion eskaera aurkeztea, hezkuntza-arloan eskumena duen saileko langileen kudeaketaren arloan eskumena duen zuzendaritzaren ebazpenean ezarritako moduan eta epeetan.

    2. Hezkuntza-arloan eskumena duen sailaren mendeko ikastetxe publiko bateko zuzendari izendatua izatea lau urterako, dekretu hau aplikatuz deitutako merezimendu-lehiaketa baten ondoren.

    3. Zuzendari-kargua bete izana izendapenaren agintaldi osoan.

    4. Zuzendari-kargua betetzeko jardunaren ebaluazio positiboa izatea dagokion aldian edo aldietan.

    5. Izendapenaren agintaldi osoa amaitu izana.

    6. Hezkuntza-arloan eskumena duen sailaren mendeko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeren batean zerbitzu aktiboan egotea.

  2. Artikulu honetako hurrengo paragrafoan aurreikusitako bateraezintasuna eragotzi gabe, finkatutako eskubidea zuzendari jarduna amaitu eta hurrengo egunetik aurrera jasoko da, eta eraginpeko pertsona hezkuntza-arloan eskumena duen sailaren mendeko unibertsitatez kanpoko ikastetxe batean zerbitzu aktiboan dagoen bitartean ordainduko zaio.

  3. Artikulu honetan araututako osagarria jasotzen bada, ezingo dira jaso bestelako zuzendaritza-karguak betetzeagatik ematen diren ordainsari-osagarriak. Bateraezintasun horren eraginpeko pertsonei zenbateko handieneko osagarria ordainduko zaie, eskubidea dutenen artean.

  4. Osagarri kontsolidatuaren zenbatekoa % 20 izango da lehen aldirako, % 30 bigarrenerako, % 10 hirugarrenerako eta % 10 laugarrenerako. Zenbatekoa zehazteko, finkapenaren unean finkatuta dagoen ikastetxean zuzendaritza-kargua betetzeagatik dagokion osagai berezia hartuko da erreferentziatzat, burututako aldien arabera. Urtero ezartzen diren ordainsari-igoera orokorrekin handituko da.

  5. Zuzendari-karguaren bi aldi edo gehiagori dagokion osagarriaren zati bat finkatu zaien pertsonek aldi horietako bakoitzari dagozkion zenbatekoen baturaren adinako osagarri kontsolidatua jasoko dute, eta ez da eskatuko aldi horiek elkarren segidakoak izatea.

  6. Osagarri hori ez da inoiz izango finkatutako aldietan zuzendaritza-karguaren ordainsari gisa ezarritako berariazko ordainsari-osagarriaren % 70 baino handiagoa.

  7. Artikulu honetako 1. paragrafoan ezarritako gainerako baldintzak betetzen dituzten zuzendariek, lau urteko aldia amaitu baino lehen beren kargua uzten badute, bategite-, integrazio-, zatiketa- edo eraldaketa-prozesu baten ondorioz ikastetxea desagertu delako, artikulu honetan aipatzen den osagarriaren zati osoa finkatu ahal izango dute, baldin eta berehala izendatzen badituzte zuzendari ikastetxeak bat egin, integratu edo aldatzearen ondorioz sortzen den ikastetxe berrian, eta lau urteko aldia amaitu arte.

  8. Izendapen hori egiten ez bada, bat egindako, integratutako, zatitutako edo eraldatutako ikastetxeko zuzendari-kargua bete duten denborarekiko proportzionala den ordainsari-osagarriaren ehuneko bat finkatu ahal izango dute, finkatze-aldia kontuan hartuta, betiere karguan emandako denboraren balorazio positiboa lortzen badute.

  9. Eskabideak aurkezteko eta ebazteko prozedura dagokion deialdiaren bidez ezarriko da, zeina hezkuntza-arloan eskumena duen saileko langileen kudeaketaren arloko zuzendaritza eskudunaren ebazpen baten bidez egingo baita.

Hezkuntza-arloan eskumena duen sailaren titulartasunekoak ez diren ikastetxe publikoetan, administrazio titularrak ezarriko ditu ikastetxeko gobernu-organoei dagozkien karguak gauzatzeko baldintzak eta betebeharrak. Edozein kasutan, indarrean dagoen lege-esparrua errespetatuko da.

LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA. Dekretua argitaratu aurretik egindako izendapenak.

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako pertsona bakarreko gobernu-organoek, hezkuntza-arloan eskumena duen sailaren menpekoek, dekretu hau indarrean jartzean izendapen bat indarrean badute, beren karguak betetzen jarraituko dute izendatu zireneko aldia amaitu arte, eta dekretu honetan ezarritakoa aplikatuko zaie.

BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA. Aurreko arauak aplikatzea.

Zenbait arlori buruzko erregulazioari dagokionez, geroko erregelamenduzko xedapenetara igortzen du dekretu honek. Bada, xedapen horiek ematen ez diren bitartean, lege hau indarrean jarri aurretik indarrean zeuden maila bereko arauak aplikatuko dira kasu bakoitzean, betiere legean xedatutakoaren aurkakoak ez badira.

HIRUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA. Dekretu hau indarrean jartzen den unean abian diren zuzendarien hautaketa-prozesuei atzeraeraginez aplikatzea.

Dekretu honetan xedatutakoa atzeraeraginez aplikatuko da Hezkuntza Sailaren mendeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatzeko merezimendu-lehiaketaren kasuan, zeina dekretu hau indarrean jartzen den egunean prozesuan eta ebatzi gabe baitago.

Indargabetuta geratzen dira otsailaren 3ko 22/2009 Dekretua (horren bidez prozedura arautzen da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako zuzendaria aukeratzeko, eta pertsona bakarreko beste gobernu-organoak izendatzeko eta kargua uzteko), urriaren 16ko 204/2012 Dekretua (Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako zuzendari-karguaren berariazko ordainsari-osagarriaren zati bat finkatzekoa) eta dekretu honetan ezarritakoari aurka egiten dion maila bereko edo baxuagoko beste edozein arau.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Garatzeko eta betearazteko eskumena.

Hezkuntza-arloan eskumena duen saileko titularrari baimena ematen zaio dekretu hau aplikatzeko eta garatzeko beharrezkoak diren xedapenak emateko.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Indarrean jartzea.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2023ko otsailaren 28an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.