Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

27/2023 DEKRETUA, otsailaren 21ekoa, seme-alabaren bat duten familientzako laguntzena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 41
  • Hurrenkera-zk.: 1073
  • Xedapen-zk.: 27
  • Xedapen-data: 2023/02/21
  • Argitaratze-data: 2023/02/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte gaiak; Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Gobernu Kontseiluak, 2001eko uztailaren 3ko bileran, Seme-alabak dituzten Familiei Laguntzeko Erakunde Arteko I. Plana (2001-2005) onartu zuen. Bada, plan hori gauzatzeko, besteak beste, uztailaren 16ko 176/2002 Dekretuan arautu ziren seme-alabak dituzten familientzako dirulaguntzen programa jarri zen abian. Programak honako helburu hau zuen: babes ekonomikoa eskaintzea familiei, seme-alaben jaiotzarekin, adopzioarekin eta mantenuarekin zerikusia duten gastuei aurre egiten laguntzeko. Dirulaguntzen programak gizarte-mailan aurreratuen dauden Europako herrialdeetako familia-politikekin bat egiteko lehen urratsa izatea zuen helburu.

  1. Planaren indarraldia amaituta, 2005eko abenduaren 31n, aipatutako dekretua luzatu zen abenduaren 20ko 416/2005 Dekretuaren bidez, azaldutako laguntzak ematen jarraitzeko.

    Geroago onartu zuen Eusko Jaurlaritzak 109/2006 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, Lehen seme edo alaba jaio edo adoptatzeagatiko dirulaguntza arautzen duena. Dekretu horren bidez estaldura eman nahi zitzaien II. Plana onartzearekin bat dirulaguntzen programan sartu nahi ziren hobekuntzetako batzuei; izan ere, plan horren helburua seme-alabengatiko laguntza-estaldura zabaltzea zen.

    Hori horrela izanda, eta Seme-alabak dituzten Familiei Laguntzeko Erakunde Arteko I. Planak jasotzen zituen alaba edo semeak dituzten familiei laguntzeko dirulaguntza eta neurriekin jarraitzeko, eta horiek indartu eta zabaltzeko helburuarekin, Familiei Laguntzeko Erakunde Arteko II. Plana onartu zen Gobernu Kontseiluaren 2006ko irailaren 26ko Erabakiaren bidez, 2006-2010 aldirako. Plan horren helburu nagusia zen aurrera egitea I. Planarekin hasitako familiak babesteko eta laguntzeko sistema integralaren garapenean.

    Familiei Laguntzeko Erakunde Arteko II. Plana oinarri hartuta onartu zen 255/2006 Dekretua, abenduaren 19koa, Seme-alabak dituzten familientzako dirulaguntzak arautzen dituena. Zehazki, aipatutako arau horren helburua zen Eusko Jaurlaritzak seme edo alabaren bat duten familiei ematen zizkien dirulaguntzak arautzea, honako jarduera-ildo hauen bitartez: ardurapeko semeagatiko eta/edo alabagatiko laguntzak; erditze edo adopzio nazional anizkoitzagatiko laguntza, eta nazioarteko adopzioagatiko laguntza.

    2008an, Familiei Laguntzeko abenduaren 12ko 13/2008 Legea onartu zen. Bertan, familiak gure gizartean duen zeregina aitortzen da: pertsonaren funtsezko harremanak ehuntzeko misio ordezkaezina eta delegaezina betetzen du, eta portaera-jarraibideak, tradizioak, ohiturak, erabilerak eta sinesmenak transmititzeko bidea da. Legeak, gainera, etengabeko bilakaeran dagoen errealitatetzat jotzen du familia, gizartean antolatzeko modu ugari har ditzakeena. Hori dela eta, gizarteak onartu eta babestu egin behar du, zentzu pluralean: familia guztiek haien forma eta osaera edozein izanik ere bete dezakete familia osatzen duten pertsonen sozializaziorako eta errealizazio pertsonalerako misioa.

    Familia-politika integralerako esparrua eta oinarriak diseinatzen ditu legeak, familiaren eta bertako kideen ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzera zuzendutakoa. Hala, zuzeneko laguntza ekonomiko batzuk ezartzen ditu seme-alabaren bat duten familientzat, eta multzo koherente batean antolatzen ditu EAEko familientzat autonomia-erkidegoan indarrean dauden neurriak, bai eta laguntza-neurri berriak arautu ere.

    Hori dela eta, aipatutako legearen II. tituluko I. kapituluan Familiei babesa, arreta eta laguntza emateko neurriak arautzen dira ardurapean seme-alabak dituzten familiei laguntzeko dirulaguntzak, horrela daudela definituta: seme-alabak mantentzeko eta zaintzeko eginkizunean sortzen diren premia ekonomikoei erantzuten laguntzeko helburua dutenak.

    Zalantzarik gabe, I. kapitulu horren lorpenik garrantzitsuenetako bat 8. artikuluan gauzatzen da, eskubide subjektibo gisa konfiguratzen dituelako ardurapean seme-alabak dituzten familiei laguntzeko dirulaguntzak eta, gainera, laguntza horiek zein diren zehazten duelako. Horrela, nabarmen hobetzen da Euskal Autonomia Erkidegoko familientzako babes- eta laguntza-sistema, laguntzak aurrekontu-eskuragarritasuna gorabehera emango direla esan nahi baitu horrek, edo, beste era batera esanda, laguntzen onuradun izateko arauz ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonek laguntza aitortzea eska dezaketela, eta Administrazioak ezin izango duela laguntza hori mugatu edo ukatu aurrekontu-arrazoietan oinarrituta.

    Aipatutako legearen 9. artikuluak xedatzen du ardurapean seme-alabak dituzten familiak laguntzeko dirulaguntzetarako eskubide subjektiboaren titularrak ama edo aita izango direla; baina, aldi berean, adingabeak ardurapean dituzten beste pertsona batzuk aitaren edo amaren parekotzat jotzeko aukera ere xedatzen du.

    Etorkizunera begira, legeak dio, Eusko Jaurlaritzak bata bestearen atzetik onartutako familiei laguntzeko erakunde arteko planen esparruan, euskal herri-administrazioak progresiboki zabalduz joango direla seme-alaba adingabeengatik ematen diren zuzeneko dirulaguntzak, 2020. urtean Europar Batasunaren mailan izateko.

    2015ean, 30/2015 Dekretua argitaratu zen (30/2015 Dekretua, martxoaren 17koa, Seme-alabak dituzten familientzako dirulaguntzak arautzen dituena). Gerora, 121/2018 Dekretuak aldatu zuen (121/2018 Dekretua, uztailaren 30ekoa, Seme-alabak dituzten familientzako dirulaguntzak arautzen dituen Dekretua aldatzeko dena), eta horrexek arautu du gaur egunera arte seme-alabaren bat duten familientzako laguntzen sistema.

    Azken urteotan, Euskal Estatistika Erakundearen datuek joera demografiko kezkagarria erakusten dute: Euskadiko jaiotza-tasak Europako batez bestekoaren oso azpitik daude, eta etengabe ari dira jaisten. Gainera, azterketa soziologikoek erakusten dutenez, EAEko herritarrek nahi baino seme-alaba gutxiago dituzte, eta arrazoi ekonomikoak aipatzen dituzte arrazoi nagusitzat.

    Egoera horri aurre egiteko, 2022ko ekainaren 21ean, Erronka Demografikorako 2030 Euskal Estrategia onartu zuen Gobernu Kontseiluak. Bertan, EAEko erakundeek esparru honetan orain arte egindako bidea integratzen da: Familia eta haurtzaroaren aldeko Euskal Ituna, Familiei Laguntzeko Erakunde Arteko IV. Planean (2018-2022) gauzatu zena, eta XII. Legealdiaren Gobernu Programa, erronka demografikoa hamar herri-helburuetako bat dela ezartzen duena.

    Estrategiak Europako testuinguruan hartu berri diren neurriak aztertzen ditu, eta ondorio hauek ateratzen ditu: gainbehera demografikoari emandako erantzunean emaitza onenak lortu dituzten herrialdeek nabarmen inbertitu dute seme-alaben hazkuntzan laguntzeko politiketan, eta laguntza luzeak dituzte haurtzaroan dauden alaba edo semeak dituzten familientzat.

    Erronka Demografikorako 2030 Euskal Estrategiako helburuen barruan, familia-proiektuak eraikitzeko babesak eta jaiotza-tasetarako laguntzak diseinatu beharra ezartzen da, gure inguruan emaitzarik onenak eskaintzen dituzten herrialdeen mailan kokatzeko. Hartara, joera aldatu nahi da: gainbehera demografikoan dagoen eszenatokitik susperraldi demografikoko eszenatokira.

    Babes horien artean, honako hau da estrategiaren arabera epe laburreko eragina izango duen jardueretako bat: hilean 200 euroko laguntza zuzena ezartzea ardurapeko alaba edo seme bakoitzeko, haurrak 3 urte bete arte. Laguntza hori bateragarria izango da 4 eta 7 urte arteen artean familia ugariei ematen zaizkien prestazioekin, egungo zerga-kenkariekin eta DSBEko alaba edo seme bakoitzeko laguntzekin. Gainera, neurri hau bat dator «lehen 1.000 egunetako programarekin». UNICEFek sustatutako programa horren arabera, administrazio publikoek haurraren lehen hiru urteetara bideratu behar dituzte beren inbertsio nagusiak, etapa hori oso garrantzitsua delako beren etorkizunerako: haur batek hazkuntza ona jasotzen badu bizitzaren lehenengo aldi horretan, aukera gehiago dauka bizirauteko, modu osasuntsuan hazteko eta guztiz garatzeko bere pentsamendua, ahozkotasuna, emozionaltasuna eta gaitasun sozialak.

    Azaldutako egoeran oinarrituta, seme-alabaren bat duten familientzako laguntza-esparru berri bat arautzeko ardura du Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, familiei laguntza ekonomiko jasangarri eta iraunkorrak emateko, eta, horrela, hazkuntzaren aldeko ekosistema bat sortzeko.

    Dekretuaren egiturari dagokionez, I. kapituluak, Xedapen Orokorrak izenekoak, araudiaren helburua, aplikazio-eremua eta kontzeptuak ezartzen ditu.

  2. kapitulua alaba edo seme bakoitzeko emango den dirulaguntzei buruzkoa da, eta bi jarduera-modalitate hauek arautzen ditu: batetik, hilean 200 euroko laguntza, haurrak 3 urte bete arte, eta bestetik, hirugarren alaba edo semearen eta hurrengoen kasuan, hilean 100 euroko laguntza gehigarri bat, haurrak 3 urte betetzen dituenetik 7 urte bete arte.

    Aurreko araudian ezarrita zegoen bezala, laguntza sortzen duen alaba edo semeari mendekotasun-egoera edo % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna aitortzen bazaio abenduaren 14ko 39/2006 Legearen arabera (39/2006 Legea, abenduaren 14koa, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa), bikoiztu egingo dira aurreko puntu bi horietan aurreikusitako zenbatekoak, baina desgaitasuna aitortuta duen alaba edo semearentzat bakarrik.

  1. kapituluan araututako laguntzak ez dira errenta-mailaren araberakoak: zenbateko finkoak dira, berdinak familia guztientzat. Horrela, jaiotzen den haur bakoitzak gure gizartean duen balioa aitortu nahi da, baita familiak haurraren hazkuntzan eta hezkuntzan egiten duen ahalegina ere, dituen diru-sarrera fiskalak edozein izanik ere.

  2. kapituluan, erditze anizkoitzengatik, adopzio nazional anizkoitzengatik eta nazioarteko adopzioengatik emango diren laguntzak daude araututa. Ordainketa bakarreko laguntzak izango dira eta, kasu honetan, familia-errenta estandarizatuaren eta erditze anizkoitzetako eta adopzio anizkoitzetako haurren kopuruaren araberakoak izango dira laguntzen zenbatekoak.

  3. kapitulua laguntzak kudeatzeko xedapen komunei buruzkoa da. Bertan aurreikusi den prozeduraren arabera, familiek eskabide bakar bat egin beharko dute seme edo alaba bakoitzeko lehenengo hiru urteetan, eta beste eskabide bakar bat hurrengo lau urteetarako hirugarren alaba edo semearen eta hurrengoen kasuan. Ebazpenak dagozkion urteroko guztien laguntzak aitortuko ditu, eta laguntza aitortuta dagoen aldi osoan mantendu beharko dira hura lortzeko baldintzak. Horregatik, gerora sortutako ez-betetzeak aurreikusi dira laguntzen kudeaketan, baita kautelazko eteteen beharra ere, ez-betetze zantzuak badaude. Puntu honetan, gainera, bi berrikuntza sartzen dira aurreko araudiarekin alderatuta: lehenengoak eskabideak egiteko epeak luzatzea aurreikusten du, baldin eta laguntza sortzen duen alaba edo semea ospitaleratuta egon bada 10 egunez edo gehiagoz. Eta, bigarrenik, laguntza hauen onuradunak salbuetsita daude zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izateko baldintza betetzetik. Arrazoia honako hau da: laguntza horiek haurrak babesteko neurriak ere badira; izan ere, gerta daiteke gurasoek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak ez betetzeak eta, ondorioz, laguntzarako eskubidea galtzeak nabarmen okertzea familia horietako haurren bizi-baldintzak. Beraz, gizarte-arrazoiengatik egiaztatutako neurria da.

    Xedapen gehigarria dago, eta aurrekontu-zuzkidurari buruzkoa da.

    Ondoren, bost xedapen iragankor daude. Horien bitartez, indargabetzen den dekretuaren (30/2015 Dekretua, martxoaren 17koa, Seme-alabak dituzten familientzako dirulaguntzak arautzen dituena) eta dekretu honen arteko trantsizioa arautzen da, kontuan hartuta dekretu honek 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera lagunduko dituela diruz jarduerak eta dekretu hau data horren ondoren jarriko dela indarrean.

    Amaitzeko, xedapen indargabetzaile bat eta lau azken xedapen daude, gai hauei buruzkoak: zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzetik salbuesteko aukera zabaltzea 164/2019 Dekretuaren II. eta III. kapituluetan aurreikusitako laguntzen onuradunei (164/2019 Dekretua, urriaren 22koa, Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzkoa); genero-indarkeriako egoerak egiaztatzeko moduak eguneratzea, 154/2012 Dekretua aldatuta (154/2012 Dekretua, uztailaren 24koa, Familia-politiken eremuan familia-errenta estandarizatzeko sistemari buruzkoa); dekretu honen erregelamendu bidezko garapena, eta indarrean jartzea.

    Gainera, hazkuntzarako laguntzen erregelamendu-esparru berri honek dakarren aukera aprobetxatu nahi da laguntzak eskatzeko sistema sinplifikatu eta hobetzeko eta espedienteak kudeatzeko prozedura modernizatzeko, dauden aukera teknikoek ahalbidetzen duten neurrian, Administrazio Publikoak nahitaez bete behar dituen efizientzia- eta eraginkortasun-helburuak lortzeko.

    Haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legearen printzipioak betetzen dituzte dekretu honetan araututa dauden seme-alabaren bat duten familientzako laguntzek, eta bultzatu egiten dituzte bai Europar Batasunak bai Nazio Batuek nazioarteko esparruan ezarritako helburuak; hain zuzen ere, honako hauekin egiten dute bat: Gizarte Eskubideen Europako Oinarria, Haurren Eskubideei buruzko Europaren Estrategia eta Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda.

    Gizarte-laguntzaren, erkidego-garapenaren, emakumearen, eta haur, gazte eta hirugarren adinekoen politikan Euskadirako Autonomia Estatutuaren 10.12 eta 10.39 artikuluek Euskal Autonomia Erkidegoari aitortzen dizkioten eskumenen babesean eman da dekretu hau, eta Familiei Laguntzeko abenduaren 12ko 13/2008 Legeak emandako eskumenen arabera. Izan ere, lege horren 27.2. a) artikuluaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio II. tituluko I. kapituluan araututa dauden ardurapean seme-alabak dituzten familientzako dirulaguntzak arautu eta kudeatzea.

    Horrenbestez, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, bat etorriz Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin, eta Gobernu Kontseiluak 2023ko otsailaren 21ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Dekretu honen xedea da Eusko Jaurlaritzak, familia-politikaren arloan eskumena duen sailaren bitartez, seme-alabaren bat duten familiei emango dizkien laguntzak arautzea, jarduera-modalitate hauen bitartez:

  1. Dirulaguntzak alaba edo seme bakoitzeko.

  2. Aparteko dirulaguntzak erditze anizkoitzagatik, adopzio nazional anizkoitzagatik eta nazioarteko adopzioagatik.

    Familia-unitate batek laguntza bana jaso ahal izango du ezarritako adina eta hurrenkerari buruzko baldintzak betetzen dituen alaba eta seme bakoitzeko.

Dekretu honetan araututako laguntzak 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera gertatzen diren diruz laguntzeko moduko egoeren eskabideei aplikatuko zaizkie, baldin eta arau honetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte, kontuan hartuta dekretu honen xedapen iragankorretan ezarritakoa.

Dekretu honen ondorioetarako:

  1. Ama, aita edo gurasoaren parekotzat hartuko da tutorea, bai eta administrazio-ebazpenaren bidez adingabeen adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegazioa esleituta duen pertsona ere.

    Laguntza eskatzen dutenak pertsona fisikoak izango dira beti.

  2. Alaba edo semeari buruzko aipamenetan, tutoretzan edo adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegazioan dagoen 18 urtetik beherako adingabea ere sartuko da.

  3. Familia-unitatetzat jotzen da 154/2012 Dekretuaren 4.1 artikuluan ezarritako kideek osatzen dutena, arau horrek esleitutako irismenarekin (154/2012 Dekretua, uztailaren 24koa, Familia-politiken eremuan familia-errenta estandarizatzeko sistemari buruzkoa).

  4. Laguntza eragin duen alabak edo semeak familian duen hurrenkera zehaztuko duen seme-alaben kopurua zenbatzeko:

    1. Alaba edo semetzat hartuko da familia-etxean bizi den eta ekonomikoki aitaren edo amaren mende dagoen 25 urtez azpiko pertsona oro, baldin eta guraso hori eskatzailea, haren ezkontidea edo izatezko bikotekidea bada.

    2. Mendekotasun ekonomikoa dagoela ulertuko da alabak edo semeak ez badu urteko lanbide arteko gutxieneko soldata baino urteko errenta altuagorik (salbuetsitakoak sartu gabe).

  5. Familia gurasobakartzat jotzen da laguntza eskatu duen gurasoak eta horrekin bizi diren seme-alabek osatzen dutena, alaba eta seme horiek ekonomikoki pertsona bakar horren mende daudenean.

    Ez dira familia gurasobakartzat joko ebazpen judizialaren bidez zaintza eta jagoletza partekatua ezarrita duten familiak.

Bi modalitate izango dituzte familiei alaba edo seme bakoitzeko emango zaizkien dirulaguntzek:

  1. Seme-alabak hazi eta mantentzeko laguntzak.

  2. Hirugarren alaba edo semea eta hurrengoak hazi eta mantentzeko laguntza gehigarriak.

  1. Alaba eta seme guztiak hazi eta mantentzeko dirulaguntza emango da, hilean 200 eurokoa, baldintza hauetan:

    1. Jaiotzaren kasuan, alabak edo semeak 3 urte bete arte.

    2. Adopzioa, adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegazioa edo tutoretza eratzen denean, hiru urteko aldia amaitu arte, adopzioa edo tutoretza erregistro zibilean inskribatzen den egunetik zenbatzen hasita, edo adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegaziorako administrazio-ebazpena ematen den egunetik zenbatzen hasita, betiere alaba edo semea adingabea bada.

  2. Aurreko apartatuko laguntzak eman ahal izateko, 14. artikuluan aurreikusi diren baldintzak bete beharko dira.

  1. Hirugarren alaba edo semea eta hurrengoak hazi eta mantentzeko dirulaguntza emango da, hilean 100 eurokoa, alabak edo semeak 3 urte betetzen dituenetik 7 urte betetzen dituen arte lau urtez.

    Hemezortzi urtetik beherako adingabe baten adopzioa, adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegazioa edo tutoretza eratzen denean, 5.b) artikuluan aurreikusitako aldia amaitu ondoren hasiko da zenbatzen aipatutako dirulaguntza-aldia (lau urte), betiere hirugarren edo ondorengo alaba edo seme hori adingabea bada.

  2. Alabak edo semeak familian duen hurrenkera zehazteko, elkarrekin bizi diren seme-alabak jaiotza-dataren arabera ordenatu eta multzo horretan duen lekua hartuko da kontuan.

  3. Lehenengo apartatuko laguntzak eman ahal izateko, 14. artikuluan aurreikusi diren baldintzak bete beharko dira.

  1. Dirulaguntza sortzen duen alaba edo semeari mendekotasun-egoera edo % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna aitortzen bazaio abenduaren 14ko 39/2006 Legearen arabera (39/2006 Legea, abenduaren 14koa, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa) eta lege hori garatzeko araudiaren arabera, bikoiztu egingo dira 5. eta 6. artikuluetan aurreikusitako zenbatekoak, baina desgaitasuna aitortuta duen alaba edo semearentzat bakarrik.

  2. Baldin eta laguntzaren eskatzaileak bost urteko epean jakinarazten badio desgaitasun-maila edo mendekotasun-egoera laguntzak kudeatzeko ardura duen organoari (jaiotzatik edo, hala badagokio, adopzioa, adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegazioa edo tutoretza eratu zenetik aurrera zenbatuta), eman zaizkion zenbatekoak bikoiztea onartuko zaio, betiere gurasoak laguntza eskuratzeko baldintzak betetzen baditu. Bost urte horiek igaro ondoren, dirulaguntza bikoiztu egingo da, hala badagokio, egiaztatzen denetik aurrera.

  1. Erditze anizkoitzak eta adopzio nazional anizkoitzak diruz laguntzeko, ordainketa bakarreko laguntza emango da.

  1. Erditze anizkoitza dela ulertuko da haurdunaldi batetik haur bi edo gehiago jaiotzen direnean.

  2. Adopzio nazional anizkoitza dela ulertuko da Estatuan, aldi berean, adingabeko bi edo gehiago adoptatzen direnean prozedura berean, behin ebazpen judiziala edo hori eratzen duen dokumentua dagoenean.

  1. Kapitulu honetan aurreikusitako dirulaguntzei dagokienez, erditze anizkoitzaren eta adopzio nazional anizkoitzaren parekotzat hartuko da, aldi berean eta prozedura bakarrean, adingabeko bi edo gehiagori eragiten dien adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegazioa edo tutoretza.

  2. Laguntzaren zenbatekoa erditze anizkoitzeko edo adopzio anizkoitzeko alaba edo semeen kopuruaren araberakoa izango da, bai eta familia-errenta estandarizatuaren araberakoa ere, dekretu honen 10. artikuluan xedatutakoaren arabera kalkulatuta.

    Hain zuzen ere, honako eragiketa hau egingo da dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko: 2.000 (jaso daitekeen gutxieneko kopurua, eurotan) bider erditze edo adopzio anizkoitzeko seme edo alaben kopurua, ken bat, bider familia-errenta estandarizatuari dagokion haztapen-faktorea. Horretarako, familia-errenta estandarizatuaren atalase hauek eta bakoitzari dagokion haztapen-faktorea ezarri dira:

    1. Familia-errenta estandarizatua 20.000 eurokoa edo txikiagoa duten familientzat, 2 izango da haztapen-faktorea.

    2. Familia-errenta estandarizatua 20.000 eurotik gorakoa eta 30.000 eurokoa edo txikiagoa duten familientzat, 1,5 izango da haztapen-faktorea.

    3. Familia-errenta estandarizatua 30.000 eurotik gorakoa duten familientzat, 1 izango da haztapen-faktorea.

  3. Artikulu honetako laguntza eman ahal izateko, 14. artikuluan aurreikusi diren baldintzak bete beharko dira.

  1. Adingabeen nazioarteko adopzioak diruz laguntzeko, bakunak edo anizkoitzak izan, ordainketa bakarreko laguntza emango da.

  2. Nazioarteko adopziotzat hartzen da adoptatzeko modukotzat jo eta atzerrian bizi den adingabe baten eta adoptatzailearen edo adoptatzaileen arteko adopziozko filiazio-lotura oro, betiere Nazioarteko Adopzioari buruzko abenduaren 28ko 54/2007 Legearen xedapenen babesean. Nolanahi ere, adopziozko filiazio-loturak dagokion erregistro zibilean inskribatuta egon beharko du.

  3. Dirulaguntzaren zenbatekoa aldi berean adoptatutako alaba edo semeen kopuruaren araberakoa izango da, bai eta familia-errenta estandarizatuaren araberakoa ere, dekretu honen 10. artikuluan xedatutakoaren arabera kalkulatuta.

  4. Hain zuzen ere, honako eragiketa hau egingo da nazioarteko adopzio bakunagatiko laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko: 2.000 (jaso daitekeen gutxieneko kopurua, eurotan) bider familia-errenta estandarizatuari dagokion haztapen-faktorea. Horretarako, familia-errenta estandarizatuaren atalase hauek eta bakoitzari dagokion haztapen-faktorea ezarri dira:

    1. Familia-errenta estandarizatua 20.000 eurokoa edo txikiagoa duten familientzat, 2 izango da haztapen-faktorea.

    2. Familia-errenta estandarizatua 20.000 eurotik gorakoa eta 30.000 eurokoa edo txikiagoa duten familientzat, 1,5 izango da haztapen-faktorea.

    3. Familia-errenta estandarizatua 30.000 eurotik gorakoa duten familientzat, 1 izango da haztapen-faktorea.

  5. Honako eragiketa hau egingo da nazioarteko adopzio anizkoitzagatiko laguntzaren zenbatekoa zehazteko: lehenengo semeari edo alabari dagozkion 2.000 euroak gehi 1.500 euro nazioarteko adopzio anizkoitzeko gainerako seme edo alaba bakoitzeko, bider familia-errenta estandarizatuari dagokion haztapen-faktorea, aurreko paragrafoan zehaztutakoari jarraituz.

  6. Artikulu honetako laguntza eman ahal izateko, 14. artikuluan aurreikusi diren baldintzak bete beharko dira.

  1. Laguntzaren zenbatekoa familia-errenta estandarizatuaren arabera zehaztuko da; hori kalkulatzeko, bada, aintzat hartuko dira familia-unitatearen osaera, familia-errentaren maila eta familia-unitateari dagokion baliokidetasun-koefizientea, 154/2012 Dekretuak esleitutako irismenarekin (154/2012 Dekretua, uztailaren 24koa, Familia-politiken eremuan familia-errenta estandarizatzeko sistemari buruzkoa).

  2. Honela zehaztuko da 154/2012 Dekretuak 5. artikuluan aipatzen duen familia-errentaren maila (154/2012 Dekretua, uztailaren 24koa, Familia-politiken eremuan familia-errenta estandarizatzeko sistemari buruzkoa): zerga-oinarri orokorraren eta familia-unitateko kide den aitaren edo amaren pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren (PFEZ) aurrezpenaren zerga-oinarriaren batura, semearen edo alabaren jaiotzaren, adopzioaren, adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegazioaren edo tutoretzaren eguna baino bi urte lehenagoko zergaldiari dagozkionak.

    Banantze, dibortzio edo ezkontza-deuseztasun kasuetan, hiru kontzeptu hauen batuketa egingo da: zerga-oinarri orokorra, epai judizialaren arabera alaba edo semeen zaintza eta jagoletza duen aita edo ama eskatzailearen pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren (PFEZ) aurrezpenaren zerga-oinarria, eta haren egungo ezkontidearen edo izatezko bikotearen diru-sarrerak, hala badagokio.

  3. Aurreko paragrafoan xedatutakoaren arabera zehaztutako familia-errentaren maila familia-unitatearen baliokidetasun-koefizienteaz zatituko da. Koefiziente hori kalkulatzeko, 154/2012 Dekretuaren 6. artikuluan xedatutakoa beteko da (154/2012 Dekretua, uztailaren 24koa, Familia-politiken eremuan familia-errenta estandarizatzeko sistemari buruzkoa).

  4. Errenta-maila zehazteko beharrezko informazioa zerga-administrazioetatik lortuko du zuzenean organo kudeatzaileak, ezarrita dauden elkarreragingarritasun-mekanismoen bidez, interesdunak berariaz baimena ukatzen ez badu behintzat. Kasu horretan, dokumentazioa aurkeztu beharko du. Errenta-maila zehazteko informazioa lortzea ezinezkoa bada, edo horrekin lotutako daturen bat osatu edo egiaztatu behar bada, organo kudeatzaile eskudunak eskatzaileari eskatu beharko dio errenta-maila egiaztatzeko behar den dokumentazioa aurkezteko.

Nolanahi ere, honako kasu hauek hartuko dira laguntzaren gutxieneko zenbatekoa emateko moduko familia-errenta estandarizatutzat, betiere laguntza lortzeko gainerako baldintzak egiaztatu badituzte:

  1. Eskatzaileak eskabidean gutxieneko zenbatekoa eskatzen duenean.

  2. Familia-unitateko kide den amak edo aitak ez duenean baimenik ematen laguntzen organo kudeatzaileak zerga-administrazioetatik bere errenta-mailari buruzko informazioa lortzeko; baldin eta, laguntzen organo kudeatzaileak errekerimendua egin ondoren, dokumentazioa aurkezten ez badu.

  3. Familia-unitateko kide den amak edo aitak aurka egiten ez badu eta ez bada posible laguntzak kudeatzen dituen organoak dagokion zerga-administraziotik bere errenta-mailari buruzko informazioa lortzea, baldin eta laguntzen organo kudeatzaileak errekerimendua egin ondoren dokumentazioa aurkezten ez badu.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan, dekretu honetan aurreikusitako dirulaguntzak finantzatzeko behar beste baliabide ekonomiko gorde beharko da urtero. Aurrekontu-ekitaldi batean emandako laguntzen zenbatekoa ez da izango, guztira, aurrekontuetan ezarritakoa baino handiagoa, ezta, indarrean dauden legeen arabera aurrekontuetan aldaketak eginez gero, eguneratutako kopuru hori baino handiagoa ere.

  2. Publikotasun-printzipioa betetzearren, familia-politikaren arloan eskumena duen sailak, sailburuaren agindu baten bidez, urte bakoitzeko lehen hiruhilekoan emango du dekretu honetan aurreikusitako dirulaguntzak finantzatzeko aurrekontu-zuzkiduraren berri, edo, hala badagokio, zuzkidura hori eguneratzetik eratorriko den zenbatekoaren berri.

  3. Baldin eta, diruz lagungarri izanik ere, ekitaldi horretako aurrekontu-kredituekin erantzun ezin zaien egoerei dagozkien laguntza-eskabideak badaude aurrekontu-ekitaldi batean, eskabide horiek hurrengo ekitaldiko kredituei esleitzeko aukera izango da eskabidea berriz ere aurkeztu behar izan gabe, baldin eta dekretu honetan laguntzak lortzeko ezarritako baldintzak betetzen badituzte eskabide horiek.

  4. Laguntzak deialdi irekiaren bidez emango zaizkie dekretuan xedatutakoa betetzen duten eskatzaile guztiei, eta eskabideak aurkezteko hurrenkeraren arabera ebatziko dira, espedientea osatzen den unearen arabera.

    Eskabidea zuzentzeko edo osatzeko eskatu behar bada, aldaketa zein egun eta ordutan egin den hartuko da erreferentziatzat, aurkezteko hurrenkera kontuan hartuta.

  1. Alabaren edo semearen zaintza eta jagoletza duen familia-unitateko kide den ama edo aita izan daiteke onuraduna.

    Adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegazioaren eta tutoretzaren kasuetan, zaintza izan beharko du eskatzaileak, administrazio-ebazpenaren bidez aitortua.

    Onuradunak laguntza kobratzen dabilen aldi osoan izan beharko du alabaren edo semearen zaintza eta jagoletza.

  2. Ebazpen judizialaren bidez zaintza eta jagoletza partekatua ezarrita duten kasuetan, bai laguntza sortzen duten alaba edo semeentzat, bai laguntza eragin ez baina familia-unitateko seme-alaben kopurua zehazteko zenbatzen direnentzat, berariazko akordio bat aurkeztu beharko dute gurasoek, zehazteko bietatik nork eskatuko duen laguntza; izan ere, pertsona bakarra izango da onuraduna, eta familia-unitate bakar batean zenbatu ahal izango da seme eta alaba bakoitza.

  1. Onuradunak benetan bizi behar du Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean, eta bertako erroldan egon, eskabidea aurkeztu baino urtebete lehenagotik, gutxienez.

    Era berean, dirulaguntza hauek eskatu eta jaso ahal izango ditu eskabidea aurkeztu duen egunean Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan bizi eta erroldatuta dagoen orok, nahiz eta aurreko hamabi hilabeteetan bertan etengabe bizi ez izan eta bertan erroldatuta ez egon, baldin eta egiaztatzen badu azken hamar urteetan bost urte segidan eman dituela Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzen eta erroldatuta.

  2. Halaber, laguntzak helburu duen alabarekin edo semearekin batera erroldatuta egon beharko da onuraduna, bai eta familia-unitatearen osaera zehazteko kontuan hartzen diren seme-alaba guztiekin ere.

    Aurreko paragrafoan xedatutakotik salbuetsita daude zaintza eta jagoletza partekatuko kasuak; kasu horietan, haien zaintza eta jagoletza esleituta duten pertsonetako edozeinekin egon daitezke erroldatuta alaba edo semeak.

  3. Dekretu honetan aurreikusitako laguntzen onuradunak salbuetsita daude indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzetik, bai laguntzak eskuratzeko, bai horiek kobratzeko.

  4. Eskabidea aurkezten den unean bertan bete beharko ditu eskatzaileak dirulaguntzak eskuratu ahal izateko baldintzak, eta horretarako ezarritako epeetan egiaztatu beharko dira.

    Gainera, ebazpena ematen den arte eta aitortutako laguntza guztiz ordaindu arte mantendu behar dira baldintza guztiak.

  1. Familia-politikaren arloan eskumena duen sailburuaren agindu baten bidez onartuko dira dekretu honetan aurreikusitako laguntzak eskatzeko eredu normalizatuak, bai eta laguntza horiek eskuratzeko baldintzen egiaztagiriak ere.

  2. Ezarrita dauden elkarreragingarritasun-mekanismoen bidez eskuratuko dira 14. artikuluan ezarritako baldintzen egiaztagiriak, salbu eta interesdunak aurka egiten badu edo teknikoki ezinezkoa bada eskuratzea.

    Aurka egiten bada edo, kontsulta egin ostean, dokumentazioa lortu ezin bada, arrazoia edozein dela ere, eskatzaileak berak aurkeztu beharko du dokumentazio hori organo kudeatzaileak emandako epean.

  3. Eskabide-ereduak eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpen bat izango du, gutxienez alderdi hauek jasoko dituena:

    1. Ez zaiola ezarri dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zigorrik, eta ez dagoela hartarako desgaitzen duen legezko debekuren baten eraginpean.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasitako itzultze- edo zehapen-prozeduraren batean dagoen ala ez. Erantzuna baiezkoa bada, zein prozedura den edo diren adieraziko da.

    3. Ez dagoela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako gainerako egoeretakoren batean.

    4. Egiazkoak direla eskabidean eta eskabideari erantsitako dokumentazioan emandako datuak, eta betetzen direla dekretu honetan jasotako laguntzen onuradun izateko baldintzak, laguntza kobratzen den denbora guztian.

    5. Konpromisoa hartzen duela laguntzak kudeatzen dituen zuzendaritzari berehala jakinarazteko eskabidean adierazitako daturen bat aldatzen bada edo laguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzetan zerbait aldatzen bada.

  4. Dirulaguntzen eskabideak elektronikoki edo aurrez aurre aurkez daitezke Eusko Jaurlaritzaren Zuzenean herritarrentzako zerbitzuak dituen bulegoetan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoetan, eskabide normalizatu bidez eta haren atal guztiak behar bezala beteta.

  5. Helbide honetan dago eskuragarri laguntzaren informazio-fitxa:

    https://www.euskadi.eus/servicios/0045802

    Bertan, eskabide-inprimakiak eta horiek betetzeko jarraibideak egongo dira eskuragarri.

  1. Seme-alabak hazi eta mantentzeko laguntzak (dekretu honen 5. artikuluan jasota dauden laguntzak) eskatzeko epearen hasierari dagokionez, haurra jaio eta hurrengo egunetik aurrera, adopzioa (nazionala zein nazioartekoa) edo tutoretza dagokion erregistro zibilaren bulegoan (kontsuletxeetakoak barne) inskribatu eta hurrengo egunetik aurrera edo, adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegazioa bada, hura jasotzen duen administrazio-ebazpena laguntzaren eskatzaileari jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da eskabideak aurkezteko epea.

    Jaiotzaren kasuan, laguntza-eskabidea aurkezteko epea amaituko da alabak edo semeak 3 urte betetzen dituen hilaren aurreko hilaren azken egunean, eta, aurreko paragrafoan deskribatutako gainerako kasuetan, adopzioa (nazionala zein nazioartekoa) edo tutoretza dagokion erregistro zibilaren bulegoan (kontsuletxeetakoak barne) inskribatzen denetik edo, adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegazioa bada, hura jasotzen duen administrazio-ebazpena laguntzaren eskatzaileari jakinarazten zaionetik hiru urte betetzen diren hilaren aurreko hilaren azken egunean.

  2. Hirugarren alaba edo semea eta hurrengoak hazi eta mantentzeko laguntza gehigarriak (arau honen 6. artikuluan aurreikusitako laguntzak) eskatzeko epearen hasierari dagokionez, adingabeak 3 urte bete eta hurrengo egunetik aurrera edo, adopzioa, adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegazioa edo tutoretza eratzen denean, dekretu honen 5.b) artikuluan ezarritako hiru urteko aldia amaitu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da eskabideak aurkezteko epea.

    Jaiotzaren kasuan, laguntza-eskabidea aurkezteko epea amaituko da alabak edo semeak 7 urte betetzen dituen hilaren aurreko hilaren azken egunean, eta, aurreko paragrafoan deskribatutako gainerako kasuetan, adopzioa (nazionala zein nazioartekoa) edo tutoretza dagokion erregistro zibilaren bulegoan (kontsuletxeetakoak barne) inskribatzen denetik edo, adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegazioa bada, hura jasotzen duen administrazio-ebazpena laguntzaren eskatzaileari jakinarazten zaionetik zazpi urte betetzen diren hilaren aurreko hilaren azken egunean.

  3. Erditze anizkoitzagatik, adopzio nazional anizkoitzagatik eta nazioarteko adopzioagatik eska daitezkeen aparteko dirulaguntzak eskatzeko epeari dagokionez, hiru hilabeteko epean aurkeztu beharko dira, haurra jaio eta hurrengo egunetik aurrera, adopzioa (nazionala zein nazioartekoa) edo tutoretza dagokion erregistro zibilaren bulegoan (kontsuletxeetakoak barne) inskribatu eta hurrengo egunetik aurrera edo, adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegazioa bada, hura jasotzen duen administrazio-ebazpena laguntzaren eskatzaileari jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

    Laguntza sortzen duen alaba edo semeetako bat ospitaleratuta egon bada 10 egunez edo gehiagoz, luzatu egingo da hiru hilabeteko epe hori, ospitaleratuta egon den egun kopurua gehituz.

  1. Baldin eta eskabideak eta aurkezturiko dokumentazioak baldintza guztiak betetzen ez baditu, 10 egun balioduneko epean dokumentazioa osatzeko edo hutsegiteak konpontzeko eskatuko zaio eskatzaileari, eta adieraziko zaio ezen, hala egin ezean, eskabidea baliogabetuko dela; Administrazioak eskabide horri buruzko esanbidezko ebazpena eman eta jakinarazi beharko dio, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.1 eta 21.1 artikuluetan xedatutakoa betez.

  2. Eskatzaileak honela zuzendu ahal izango du eskabidea:

    1. elektronikoki, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

    2. edo aurrez aurre, Eusko Jaurlaritzaren Zuzenean herritarrentzako zerbitzuak dituen bulegoetan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren organoetan.

  1. Familia-politikaren arloan eskumena duen zuzendaritzari dagozkio dekretu honetan araututako laguntzak kudeatzeko zereginak.

  2. Eskatutako laguntzak laguntza horiek kudeatzeko ardura duen organoko zuzendariaren banakako ebazpen baten bidez emango dira, eta, hala badagokio, ukatuko.

  3. Seme-alabak hazi eta mantentzeko laguntzen ebazpenak (dekretu honen 5. artikuluan jasota dauden laguntzak) dagokion aldi osorako laguntza jasotzeko eskubidea aitortuko du, honela:

    1. Baldin eta laguntza-eskabideak 16.1 artikuluan zehaztutako epearen lehenengo hiru hilabeteetan aurkeztu badira, jaiotza, adopzioa, adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegazioa edo tutoretza gertatu zen hiletik aurrera aitortuko da laguntza jasotzeko eskubidea. Hala ere, eskubidea sortzen duen alaba edo semea ospitaleratuta egon bada 10 egunez edo gehiagoz, luzatu egingo da hiru hilabeteko epe hori, ospitaleratuta egon den egun kopurua gehituz.

    2. Baldin eta laguntza-eskabideak lehen aipatutako hiru hilabeteak igaro ondoren aurkezten badira, eskabidea aurkeztu den hiletik aurrera aitortuko da laguntza jasotzeko eskubidea.

  4. Hirugarren alaba edo semea eta hurrengoak hazi eta mantentzeko laguntza gehigarrien ebazpenak (6. artikuluan aurreikusitako laguntzak) dagokion aldi osorako laguntza aitortuko du, honela:

    1. Baldin eta laguntza-eskabideak 16.2 artikuluan zehaztutako epearen lehenengo hiru hilabeteetan aurkeztu badira, adingabeak 3 urte betetzen dituenetik edo adopzioa, tutoretza edo adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegazioa eratu zenetik hiru urte betetzen direnetik aitortuko da laguntza jasotzeko eskubidea.

    2. Baldin eta laguntza-eskabideak lehen aipatutako hiru hilabeteak igaro ondoren aurkezten badira, eskabidea aurkeztu den hiletik aurrera aitortuko da laguntza jasotzeko eskubidea.

      III. kapituluan ezarrita dauden erditze anizkoitzagatik, adopzio nazional anizkoitzagatik eta nazioarteko adopzioagatik eska daitezkeen aparteko dirulaguntzei buruzko ebazpenak ordainketa bakarreko laguntza aitortuko du.

      1. Ebazteko eta ebatzitakoa interesdunari jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, eskabidea erregistroan sartu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori igarota ebazpenik jakinarazi ez bada, dirulaguntza-eskabidea ezetsi egin dela ulertu ahal izango da, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onartu zen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51.9 artikuluan ezarritakoaren arabera. Hala ere, akatsak zuzentzeko epea zabaldu balitz, aipatutako epea etenda geratuko litzateke eskatzaileak jakinarazpena jasotzen duenetik eskatutako agiri guztiak aurkezten diren arte.

        Ebazpenen jakinarazpen elektronikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

      2. Ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio familia-politikaren arloan eskumena duen sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.

      3. Dekretu honetan aurreikusitako laguntza eman eta ordaintzeko, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den itzulketa- edo zehapen-prozedura oro amaitzea. Prozeduraren amaieran laguntza publikoak jasotzeko desgaikuntza edo itzultzeko betebeharra ezartzen bada, eta ordainketa egiteko borondatezko epean itzultzen ez bada, indargabetu egingo da baldintzapean emandako dirulaguntza.

1. II. kapituluan ezarritako dirulaguntzak hilero ordainduko dira, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren. Honela egingo da:

  1. Seme-alabak hazi eta mantentzeko laguntzak:

    Jaiotzaren kasuan, jaiotza gertatzen den hilari dagokion zenbatekoa ordainduko da, edo, hala badagokio, dekretu honen 18.3 artikuluan xedatutakoaren arabera laguntza jasotzeko eskubidea onartzen den hilari dagokiona, eta ez da ordainduko alabak edo semeak 3 urte betetzen dituen hilari dagokion zenbatekoa.

    Adopzioa, adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegazioa edo tutoretza eratzen den kasuetan, adopzioa, adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegazioa edo tutoretza eratzen den hilari dagokion zenbatekoa ordainduko da, edo, hala badagokio, dekretu honen 18.3 artikuluan xedatutakoaren arabera laguntza jasotzeko eskubidea onartzen den hilari dagokiona, eta ez da ordainduko 5 b) artikuluan aipatutako hiru urteko aldia amaitzen den hilari dagokion zenbatekoa.

  2. Hirugarren alaba edo semea eta hurrengoak hazi eta mantentzeko laguntza gehigarriak:

    Alabak edo semeak 3 urte betetzen dituen hilari dagokion zenbatekoa ordainduko da, eta ez da ordainduko alabak edo semeak 7 urte betetzen dituen hilari dagokion zenbatekoa. Adopzioaren, adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegazioaren edo tutoretzaren kasuetan, 6.1 artikuluan aurreikusitako lau urteetako lehen hilari dagokion zenbatekoa ordainduko da, eta ez da ordainduko urte horietako azken hilari dagokion zenbatekoa.

    III. kapituluan ezarritako dirulaguntzak ordainketa bakarrean ordainduko dira, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren.

Laguntzen onuradunek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetan eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onartu zen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.2 artikuluan jasotako betebeharrak bete beharko dituzte, eta, zehazki, honako hauek:

  1. Diruz lagundutako egoeraren helburuari edo izaerari edo laguntza emateko kontuan hartu diren baldintzei eragiten dien ororen berri ematea laguntzak kudeatzeko ardura duen zuzendaritzari.

  2. Familia-politikaren arloan eskumena duen sailak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatutako informazio guztia ematea, laguntzak fiskalizatzen dituztenean.

  3. Emandako laguntzari dagokionez, familia-politikaren arloan eskumena duen sailak egin ditzakeen egiaztapen-jarduerak onartzea, bai eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari dagozkienak ere.

1. II. kapituluan aurreikusitako laguntzen kasuan, ez-betetzea gertatu zen hilaren lehen egunetik aurrera laguntza jasotzeko eskubidea galtzea ekarriko du laguntzak eskatu eta jasotzeko baldintzak ez betetzeak.

2. III. kapituluan aurreikusitako laguntzen kasuan, laguntza eman ostean egiaztatzen bada baldintzak betetzen ez direla, laguntza baliogabetzea ekarriko du.

  1. Baldin eta, edozein momentutan, laguntza eman ondoren eta aitortutako laguntza guztiz ordaindu arte, onuradunak laguntza jasotzeko baldintzak betetzeari uzten badio, berehala jakinarazi beharko dio organo kudeatzaileari. Organo horrek ebazpen bat emango du, eta bertan adieraziko du eskatzaileak laguntza kobratzeko eskubidea galdu duela ez-betetzea gertatu den hilaren lehenengo egunetik aurrera.

  2. Baldin eta, laguntza eman ondoren eta laguntza hori guztiz ordaindu arte, organo kudeatzaileak uste baldin badu onuradunen batek laguntza jasotzeko baldintzak betetzen ez dituela, ordainketak kautelaz eteteko ebazpena emango du, arrazoiak azalduz, eta alegazio-epea emango du baldintzak benetan betetzen direla egiaztatzeko.

    Informazio guztia bildu ondoren, ebazpen bat emango du organo kudeatzaileak, hau adierazteko:

    1. Laguntza jasotzeko baldintzak betetzen direla egiaztatu ez bada, ez-betetzea gertatu den hilaren lehenengo egunetik aurrera laguntza kobratzeko eskubidea galdu dela adieraziko da.

    2. Laguntza jasotzeko baldintzak betetzen direla egiaztatu bada, berriz ekingo zaio laguntza ordaintzeari, eta ordainketa eten zenetik atzeratuta dauden hilei dagozkienak ere ordainduko dira.

  3. Ebazpen judizialez ezarritako zaintza eta jagoletza partekatuko kasuetan, organo kudeatzaileak inguruabar horren berri izan ondoren, 13. artikuluan aipatzen den berariazko akordiorik aurkezten ez bada, ordainketa eteteko ebazpena emango du, zaintza eta jagoletza partekatua erabaki zuen ebazpen judiziala eman zen hilaren lehenengo egunetik aurrera izango dituela ondorioak. Bada, 10 egun balioduneko epea emango du berariazko akordioa aurkezteko.

    1. Epe hori amaitu eta aipatutako dokumentua aurkeztu ez bada, ebazpen bat emango du, eta bertan adieraziko du laguntza jasotzeko eskubidea galdu dela ebazpen judiziala eman zen hilaren lehenengo egunetik, eta baliogabetu egingo ditu ordaindu gabe dauden hileko ordainketak.

    2. Berariazko akordioa aurkezten bada, berriz ekingo zaio laguntza ordaintzeari, eta ordainketa eten zenetik atzeratuta dauden hilei dagozkienak ere ordainduko dira.

  4. Laguntza eragiten duen edo laguntza jaso ahal izateko zenbatzen den alaba edo semeren bat hiltzen bada, haurra hil den hilari dagokion zenbatekoa kobratuko du eskatzaileak.

    Erditze ostean hil bada haurra, nortasuna eskuratu ondoren, egiaztatu egin beharko da inguruabar hori, baina ez da bizikidetza-ziurtagiria aurkeztu behar izango jaiotzaren hilari dagokion laguntza kobratu ahal izateko.

  5. Laguntzaren onuradunak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetan eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onartu zen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.2 artikuluan aurreikusitako betebeharren bat betetzen ez badu, laguntzak kudeatzen dituen organoaren zuzendariak, onuradunari entzun eta dagokion prozedura gauzatu ondoren, emandako laguntza jasotzeko eskubidea galdu duela deklaratuko du.

  6. Gainera, ez-betetzea egin ostean emandako laguntza osoa edo horren zati bat ordaindu bada, bidezkoa izango da jasotako zenbatekoa Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar zaiola adieraztea, bai behar ez bezala jasotako zenbatekoa bai dirulaguntzen arloko berandutze-interesa, behar ez zela ordaindutako laguntza ordaindu zenetik itzultzea bidezkoa dela erabakitzen den egunera arte, edo zordunak itzulketa sartzen duen egunera arte, hura baino lehenagokoa bada.

    698/1991 Dekretuak xedatutakoaren arabera egingo da hori guztia (698/1991 Dekretua, abenduaren 17koa, Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten Izaiki Laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena).

  7. Itzulitako zenbatekoak diru-sarrera publikotzat hartuko dira dagozkien legezko ondorioetarako, eta erantzukizunen araubidea Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 64. artikuluan aurreikusitakoa izango da.

  1. Dekretu honen II. kapituluan eta III. kapituluan arautu diren dirulaguntzak bateragarriak dira elkarren artean.

  2. Dekretu honen II. kapituluan eta III. kapituluan aurreikusitako laguntza bat eragin duen alaba edo seme batek ezin izango du dirulaguntza berririk eragin diruz lagun daitezkeen egoera berberengatik, familia-unitate berriaren osaera aurreko familia-unitatearen parte zen guraso batek osatzen badu.

  3. Adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegazioaren ondoko adopzioen kasuan, amak edo aitak erabaki beharko du zertarako eskatu laguntza: adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegazioa formalizatzeko ala, ondoren, adopzioa eratzeko.

  4. Zaintza eta jagoletza partekatuaren kasuan, seme edo alaba bera ezin izango da zenbatu familia-unitate desberdinetako kide diren hainbat onuradunen eskabideetan. Ondore horietarako, dekretu honen 13.2 artikuluan xedatutakoa beteko da.

  5. Dekretu honetan aurreikusitako laguntzak bateragarriak izango dira administrazio publikoek antzeko xedeetarako eman edo ezar ditzaketen bestelako laguntzekin.

  6. Halaber, dekretu honetan aurreikusitako laguntzak diru-sarrera gisa konputatuko dira eskatzailearen ahalmen ekonomikoa zehazteko, eta kalkulatzeko zenbateko laguntza eman behar den baliabide nahikorik ez duten pertsonen pobrezia edo gizarte-bazterketako arrisku-egoerak arintzeko, bat etorrita horrelakoei buruzko arauetan aurreikusitakoarekin.

Familia-politikaren arloan eskumena duen sailak ikuskapen- eta kontrol-lanak egin ditzake dekretu honen helburuak betetzen direla bermatzeko.

Halaber, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, laguntzak fiskalizatzeko dituzten eginkizunak betez, interesgarria izan daitekeen informazio guztia eskatu ahal izango diote onuradunari, eta laguntzen kudeaketa gauzatzeko dagozkien egiaztapen-jarduketak egin ahal izango dituzte.

Dekretu honetan aurreikusitako dirulaguntzak finantzatzeko, kreditu nahikoa aurreikusi da 15/2022 Legean (15/2022 Legea, abenduaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2023. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena; 2022ko abenduaren 30eko EHAA, 249. zk.). Izan ere, 237.846.200,00 (berrehun eta hogeita hamazazpi milioi zortziehun eta berrogeita sei mila eta berrehun) euroko kreditu bat aurreikusi da 2023-1001022000-1.31241.45100-20237000280 partidako ordainketa-kredituaren eta konpromiso-kredituen kontura. Honela banakatzen da zenbateko hori: 91.270.000,00 euro 2023ko ordainketa-kredituari dagozkio; 80.905.500,00 euro, 2024ko konpromiso-kredituari; 48.247.400,00 euro, berriz, 2025eko konpromiso-kredituari; 16.466.300,00 euro, 2026ko konpromiso-kredituari, eta 957.000,00 euro, azkenik, 2027ko konpromiso-kredituari.

LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA. 30/2015 Dekretuaren babesean aurkeztu ziren eta ebatzi gabe dauden laguntza-eskabideak (30/2015 Dekretua, martxoaren 17koa, Seme-alabak dituzten familientzako dirulaguntzak arautzen dituena).

Dekretu hau indarrean jarri aurretik aurkeztu ziren eta ebatzi gabe dauden laguntza-eskabideak 30/2015 Dekretuaren arabera izapidetu eta diruz lagunduko dira (30/2015 Dekretua, martxoaren 17koa, Seme-alabak dituzten familientzako dirulaguntzak arautzen dituena).

BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA. 2022ko abenduaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra bitartean (biak barne) izandako jaiotzak, adopzioak, tutoretzak edo adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegazioak, erditze anizkoitzak, adopzio nazional anizkoitzak eta nazioarteko adopzioak.

2022ko abenduaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra bitartean (biak barne) izandako jaiotzak, adopzioak, tutoretzak edo adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegazioak direla-eta aurkeztutako hasierako eskabideak eta eta epe berean izandako erditze anizkoitzak, adopzio nazional anizkoitzak eta nazioarteko adopzioak direla-eta egindako eskabideak, Seme-alabak dituzten familientzako dirulaguntzak arautzen dituen martxoaren 17ko 30/2015 Dekretuaren arabera egin badira, 30/2015 Dekretuaren 16.a) eta b) artikuluan ezarritako eskabide-epean aurkeztu ahal izango dira.

HIRUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA. Dirulaguntzak alaba edo seme bakoitzeko.

  1. Dekretu hau indarrean jarri aurretik izandako jaiotzak, adopzioak, tutoretzak edo adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegazioak direla-eta egindako laguntza-eskabideek, dekretu honen II. kapituluan aurreikusitako laguntza eskuratzeko baldintzak betetzen badituzte, honen arabera jasoko dute dirulaguntza:

    Baldin eta dekretu hau indarrean jarri ondoren eta 2023ko urriaren 31 baino lehen aurkezten badute laguntza-eskabidea, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera aitortuko zaie laguntza jasotzeko eskubidea.

    Baldin eta 2023ko azaroaren 1etik aurrera aurkezten bada eskabidea, eskabidea aurkeztu den hiletik aurrera emango da laguntza.

    Gainera, honako berezitasun hauek hartuko dira kontuan:

    1. 2022ko urriaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra bitartean (biak barne) izandako jaiotzak, adopzioak, tutoretzak edo adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegazioak:

      Baldin eta 2023an laguntza-eskabide bat aurkeztu badute 30/2015 Dekretuaren arabera (30/2015 Dekretua, martxoaren 17koa, Seme-alabak dituzten familientzako dirulaguntzak arautzen dituena), emandako laguntza bateragarria izango da dekretu honen II. kapitulua aplikatuz dagokionarekin.

    2. 2023ko urtarrilaren 1etik dekretu hau indarrean jarri arte izandako jaiotzak, adopzioak, tutoretzak edo adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegazioak:

      Kasu honetan, baldin eta dekretu hau indarrean jarri ondoren eta 2023ko urriaren 31 baino lehen aurkezten badute laguntza-eskabidea, laguntza eragiten duen gertakaria gertatu den hiletik aurrera aitortuko zaie laguntza jasotzeko eskubidea.

      Baldin eta 2023an, baina dekretu hau indarrean jarri aurretik, aurkeztu bada laguntza-eskabidea, dekretu honen II. kapituluaren arabera aitortzen den zenbatekotik deskontatu egingo da 30/2015 Dekretuaren arabera eman zen zenbatekoa (30/2015 Dekretua, martxoaren 17koa, Seme-alabak dituzten familientzako dirulaguntzak arautzen dituena).

      Aipatutako deskontua alaba edo seme berari dagokionez egingo da beti, eta, beraz, modu berean egingo da nahiz eta 30/2015 Dekretuaren arabera emandako laguntza beste gurasoari eman zitzaion (30/2015 Dekretua, martxoaren 17koa, Seme-alabak dituzten familientzako dirulaguntzak arautzen dituena).

    3. 30/2015 Dekretuan aurreikusitako mantenu-laguntzen eskabideak (30/2015 Dekretua, martxoaren 17koa, Seme-alabak dituzten familientzako dirulaguntzak arautzen dituena), 2023ko ekitaldian aurkeztu badira:

      Baldin eta dekretu hau indarrean jarri ondoren aurkezten bada II. kapituluan aurreikusitako laguntzen eskabidea, dekretu honen II. kapituluaren arabera aitortzen den zenbatekotik deskontatu egingo da 30/2015 Dekretuaren arabera eman zen zenbatekoa (30/2015 Dekretua, martxoaren 17koa, Seme-alabak dituzten familientzako dirulaguntzak arautzen dituena).

      Deskontua alaba edo seme berari dagokionez egingo da beti, eta, beraz, modu berean egingo da nahiz eta 30/2015 Dekretuaren arabera emandako laguntza beste gurasoari eman zitzaion (30/2015 Dekretua, martxoaren 17koa, Seme-alabak dituzten familientzako dirulaguntzak arautzen dituena).

      Deskontuaren emaitza balio negatibokoa bada, ondorio ekonomikorik gabe ebatziko da dekretu honen II. kapituluan aurreikusitako laguntza-eskabidea.

  2. Dekretu hau indarrean jartzen denetik 2023ko uztailaren 31ra bitartean izandako jaiotzak, adopzioak, tutoretzak edo adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegazioak direla eta, 2023ko urriaren 31 baino lehen aurkezten bada laguntza-eskabidea, eta laguntza eskuratzeko baldintzak betetzen badira, gertakaria gertatu denetik aurrera jasoko dute dirulaguntza.

    LAUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA. Alaba edo semearen desgaitasuna eta mendekotasuna, 30/2015 Dekretuaren arabera emandako laguntzak bikoiztea (30/2015 Dekretua, martxoaren 17koa, Seme-alabak dituzten familientzako dirulaguntzak arautzen dituena).

    Eskatzaileari bikoiztu egingo zaizkio 30/2015 Dekretuaren arabera aitortutako laguntzak (30/2015 Dekretua, martxoaren 17koa, Seme-alabak dituzten familientzako dirulaguntzak arautzen dituena), baldin eta 30/2015 Dekretuaren bidez emandako dirulaguntza eragin zuen semeari edo alabari % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna edo mendekotasun-egoera aitortu bazaio 39/2006 Legearen arabera (39/2006 Legea, abenduaren 14koa, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa) eta lege hori garatzeko araudiaren arabera.

    Bikoizketa hori egin ahal izateko, desgaitasun-mailaren edo mendekotasun-egoeraren aitortza bost urteko epean jakinarazi beharko zaio organo kudeatzaileari, jaiotzatik edo, hala badagokio, adopzioa, adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegazioa edo tutoretza eratu zenetik aurrera zenbatuta.

    BOSGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA. Laguntzak erditze anizkoitzagatik, adopzio nazional anizkoitzagatik eta nazioarteko adopzioagatik.

  1. Baldin eta bi gurasoetako batek laguntzaren bat jaso badu erditze anizkoitzagatik, adopzio nazional anizkoitzagatik eta nazioarteko adopzioagatik 30/2015 Dekretuaren III. eta IV. kapituluetan ezarritakoaren arabera (30/2015 Dekretua, martxoaren 17koa, Seme-alabak dituzten familientzako dirulaguntzak arautzen dituena), ezin izango da eman dekretu honen III. kapituluan araututako aparteko laguntzarik alaba edo seme berari dagokionez, edo, erditze edo adopzio anizkoitzen kasuan, alaba edo seme berei dagokienez.

  2. Dekretu hau indarrean jartzen denetik 2023ko uztailaren 31ra bitartean izandako erditze anizkoitzak, adopzio nazional anizkoitzak eta nazioarteko adopzioak direla eta, aparteko epea izango dute laguntza-eskabideak aurkezteko: 2023ko urriaren 31ra arte.

Indargabetuta geratzen da 30/2015 Dekretua, martxoaren 17koa, Seme-alabak dituzten familientzako dirulaguntzak arautzen dituena. Halaber, indargabetuta geratzen dira Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2015eko uztailaren 1eko Agindua (zeinen bidez onartzen baitira ardurapean seme-alabak dituzten familiak laguntzeko laguntza ekonomikoei buruzko martxoaren 17ko 30/2015 Dekretuan aurreikusitako laguntzak eskatzeko eskabide normalizatuak) eta, oro har, dekretu honetan ezarritakoaren aurkakoak diren maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ezabatu egiten dira Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren 11.3, 21.4 eta 35.4 artikuluak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Aldatu egiten da Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren 64.a) artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

  1. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea.

    Arestian ezarritakoa ez zaie aplikatuko dekretu honen II. eta III. kapituluetan aurreikusitako laguntzen onuradunei; izan ere, salbuetsita daude zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izateko betekizunetik, bai laguntzak emateko, bai ordaintzeko.

    Apartatu honetan ezarritako betekizuna eska daitekeen gainerako kasuetan, organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du laguntzak eskatzen dituzten pertsonek egunean dituztela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, behar den beste aldiz, eta, horretarako, ez du eskatzaileen baimenik beharko, betiere bat etorriz azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategineko 50.3 artikuluan xedatutakoarekin.

    Hala ere, eskatzaileek berariaz uka dezakete baimen hori, eta, halakorik egiten baldin badute, baldintza hori betetzen dutela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak aurkeztu beharko dituzte.

AZKEN XEDAPENENETAKO HIRUGARRENA

Aldatu egiten da Familia-politiken eremuan familia-errenta estandarizatzeko sistemari buruzko uztailaren 24ko 154/2012 Dekretuaren 4.3 artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

  1. Emakumeen kontrako indarkeriako egoera egon bada, hauetako moduren batean egiaztatuko da:

    1. Genero-indarkeriaren biktima babesteko agindua, eskabidea aurkeztean indarrean dagoena.

    2. Genero-indarkeriako gertakariek eragindako kondena-epaia, biktimaren aldeko babes-neurriak hitzartzen dituena eta eskabidea aurkeztean indarrean dagoena.

    3. Babes-agindurik edo kondena-epairik ezean, babes-agindua eman arte, eskatzailea genero-indarkeriaren biktima dela iradokitzen duten zantzuak daudela azaltzen duen Fiskaltzaren txostena hartuko da genero-indarkeria egiaztatzeko agiritzat.

    4. Genero-indarkeriako egoerari buruzko egiaztagiri administratiboa, eskumena duen erakundeak emanda, 1/2004 Lege Organikoaren 23. artikuluan aurreikusitakoa betez (1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, Genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzkoa).

AZKEN XEDAPENETAKO LAUGARRENA. Indarrean jartzea.

Dekretu hau 2023ko martxoaren 1ean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2023ko otsailaren 21ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

NEREA MELGOSA VEGA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (8)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.