Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

262/2017 DEKRETUA, abenduaren 5ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako zuzendariak aukeratzeko, eta pertsona bakarreko beste gobernu-organoak izendatzeko eta kargua uzteko prozedurari buruzko dekretua hirugarrenez aldatzen duena eta Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako zuzendari-karguaren berariazko ordainsari-osagarriaren zati bat finkatzeko Dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 236
  • Hurrenkera-zk.: 5958
  • Xedapen-zk.: 262
  • Xedapen-data: 2017/12/05
  • Argitaratze-data: 2017/12/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa; Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

3/2008 Legeak, ekainaren 13koak, Euskal Eskola Publikoari buruzko Legea bigarren aldiz aldatzen duenak, ezartzen du zer sistema jarraitu behar den Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako zuzendariak aukeratzeko. Berdintasun-, publikotasun-, merezimendu- eta gaitasun-printzipioetan oinarritzen da sistema hori, eta horren xedea da dagokien postuetarako gaitasun profesional egokienak dituzten eta hezkuntza-komunitatearen babes handiena duten hautagaiak aukeratzea.

Ikastetxean bertan aukeratu behar dituzte horiek; hain zuzen ere, hezkuntza arloan eskumena duen saileko ordezkariek eta ikastetxeko bertako ordezkariek osatutako batzorde batek egingo dute aukeraketa. Aukeratzean, objektiboki balioetsi behar dira hautagaiek egiaztatutako merezimendu akademikoak eta profesionalak, bai eta haien zuzendaritza-proiektua ere.

Otsailaren 3ko 22/2009 Dekretua (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako zuzendariak aukeratzeko, eta pertsona bakarreko beste gobernu-organoak izendatzeko eta kargua uzteko prozedura arautzen duena), gerora, aldatu egin zen maiatzaren 8ko 21/2012 Dekretuaren bidez, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako Ikastetxe Bateratuak arautzen dituen apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren azken xedapenetatik lehenaren bidez ere. Gaur egun, berriro aldatu behar da dekretu hori, bertan ezarritakoa indarrean dagoen oinarrizko araudira egokitzeko xedez.

Era berean, zenbait aldaketa sartu behar dira, aukeratzeko prozeduraren alderdi zehatz batzuk hobetzeko.

Halaber, komenigarritzat jotzen da dekretu horren eranskina aldatzea, merezimenduen lehiaketaren baremoan honako hau baloratu dadin: ikastetxearen autonomian sakontzeko berariazko proiektuak sartzea hautagaiek aurkezten duten zuzendaritza-proiektuan.

Azkenik, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako zuzendari-karguaren berariazko ordainsari-osagarriaren zati bat finkatzeko urriaren 16ko 204/2012 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarria aldatzea beharrezkoa da, ikastetxeen zatitzeko eta aldatzeko gertaerak sartzeko.

Ondorioz, Hezkuntzako sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat, nahitaezko txostenak emanda, eta Gobernu Kontseiluak 2017ko abenduaren 5ean eginiko bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe

I. ATALBURUA

OTSAILAREN 3KO 22/2009 DEKRETUA ALDATZEA, ZEINAREN BIDEZ PROZEDURA ARAUTZEN BAITA HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILAREN MENDEKO EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO UNIBERTSITATEZ KANPOKO IKASTETXEETAKO ZUZENDARIAK AUKERATZEKO ETA PERTSONA BAKARREKO BESTE GOBERNU-ORGANOAK IZENDATZEKO ETA KARGUA UZTEKO

  1. Merezimendu-lehiaketan parte hartzeko honako baldintza hauek bete beharko dituzte irakasleek:

    1. Gutxienez, bost urteko antzinatasuna izatea irakaskuntzako funtzio publikoan karrerako funtzionario gisa.

    2. Epe horretan, hautagaiak karrerako funtzionario gisa zuzenean irakasten egon behar izan du zuzendu nahi duen ikastetxeak eskaintzen dituen irakaskuntzetakoren batean.

    3. Ez egotea ikastetxeko zuzendari gisa izendatuta dagokion deialdian karguaz jabetzeko aurreikusten den datatik harago, salbu eta izendapen hori ezohikoa izan bada dekretu honetako 16. eta 17. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz.

    4. Hezkuntza arloko administrazioek zuzendaritza-eginkizunei buruz emandako prestakuntza-ikastaroa gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria edukitzea.

    5. Zuzendaritza-proiektu bat aurkeztea, dekretu honen eranskinean adierazitako alderdiak jasoko dituena, bai eta ikastetxeko gainerako kide bakarreko gobernu-organoak betetzeko proposatutako pertsonen izenak ere.

  1. Haur Hezkuntzako ikastetxe espezifikoetan, Lehen Hezkuntzako osatu gabeetan, zortzi unitate baino gutxiagoko Bigarren Hezkuntzakoetan, zortzi irakasle baino gutxiago dituzten helduentzako ikastetxeetan, irakaskuntza artistiko profesionalekin, kirolarekin edo hizkuntzekin lotuak daudenetan, merezimendu-lehiaketan parte hartzeko edozein irakaslek honako baldintza hauek bete beharko ditu:

    1. Gutxienez, urtebeteko antzinatasuna izatea irakaskuntzako funtzio publikoan karrerako funtzionario gisa.

    2. Epe horretan, hautagaiak karrerako funtzionario gisa zuzenean irakasten egon behar izan du zuzendu nahi duen ikastetxeak eskaintzen dituen irakaskuntzetakoren batean.

    3. Ez egotea ikastetxeko zuzendari gisa izendatuta dagokion deialdian karguaz jabetzeko aurreikusten den datatik harago, salbu eta izendapen hori ezohikoa izan bada dekretu honetako 16. eta 17. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz.

    4. Zuzendaritza-proiektu bat aurkeztea, dekretu honen eranskinean adierazitako alderdiak jasoko dituena, bai eta ikastetxeko gainerako kide bakarreko gobernu-organoak betetzeko proposatutako pertsonen izenak ere.

  1. Ikastetxe bakoitzeko aukeraketa-batzordea honako kide hauek osatuko dute:

    Ikastetxeari dagokion Ikuskaritzako lurraldeburuak proposatutako hezkuntza-ikuskatzaile batek. Batzordeko lehendakari jardungo du.

    Hautagaitza aurkezten den ikastetxean ematen diren irakaskuntzetako bat ematen duten ikastetxe publikoetan (Hezkuntza Administrazioaren menpekoak) zuzendari diharduten bi pertsona, Hezkuntzako lurralde-ordezkariak izendatuak. Eta horietako bat batzordeko lehendakariorde izendatuko da.

    Irakasleen ordezkari bat, ikastetxeko klaustroko kideek beren artean aukeratutakoa; batzordeko idazkaria izango da, hitz egiteko eta botoa emateko eskubidearekin.

    Ikastetxeko ordezkaritza-organo goreneko kideek euren artetik aukeratutako pertsona bat, irakasle ez dena. Ordezkaritza-organo gorenean ikasleen ordezkaritza duten ikastetxeetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren kurtsotik gorako ikasleek baino ez dute izango aukeratzeko eta aukeratuak izateko posibilitatea.

  1. Aukeraketa-batzordeetako kideak dagokion Hezkuntzako lurralde-ordezkariak izendatuko ditu. Gizonek zein emakumeek gutxienez % 40ko ordezkapena izango dute batzordeetan, horren kontrako arrazoi sendorik adierazi ezean, betiere Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen bidez aldatutako Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 31. artikuluan xedatutakoaren arabera.

  1. Gaixotasunagatik edo beste edozein arrazoi justifikatugatik ordezkaritza-organo goreneko edo klaustroko ordezkariren batek bileretara joan ezin badu, dekretu honetako 10. artikuluan aipatutako ordezkoen zerrendan agertzen den pertsona batek ordezkatuko du. Zerrenda horretako ordena errespetatuko da. Batzordeko idazkariaren ordezkapena ezinezkoa bada, berari dagozkion eginkizunak ordezkaritza-organo goreneko beste ordezkari batek beteko ditu.

  1. Ikastetxe horretako zuzendaritzarako hautagai bat edo gehiago onartuta dagoela adierazten denean eratu beharko da ikastetxe bakoitzeko aukeraketa-batzordea.

  2. Batzordea eratu behar den ikastetxeetan, Ikuskaritzako lurraldeburuak dagokion lurralde historikoko Hezkuntzako lurralde-ordezkariari jakinaraziko dio zein den aukeraketa-batzorde bakoitzeko buru izango den ikuskatzailearen izena. Hori egiteko epea prozesuaren deialdiko aginduan zehaztuko da.

  3. Halaber, prozesuaren deialdiko aginduan zehaztuko den epean, ikastetxeko zuzendariak klaustroa eta ordezkaritza-organo gorena deituko ditu, onartutako eskaerak jakinarazteko eta aukeraketa-batzordean erakunde bakoitzeko ordezkariak aukeratzeko. Zuzendaria bera ikastetxeko zuzendaritzarako hautagaietako bat bada, abstenitu egin beharko da, eta funtzio horiek dagokion pertsonaren esku utziko ditu, dekretu honetako 6. artikuluan zehaztutakoari jarraituta.

  4. Klaustroko eta ordezkaritza-organo goreneko ordezkariak organo horietan aukeratuko dituzte bozketa sekretu bidez. Bertan, botoa emateko eskubidea duen pertsona bakoitzak pertsona bakar bati eman ahal izango dio botoa, eta boto gehien lortzen dituena izango da aukeratua.

    Berdinketarik badago, bigarren bozketa bat egingo da berdinketa desegiteko, eta, behar izanez gero, hirugarren bat. Bozketa horietan berdinduta geratu direnei baino ezingo izango zaie botoa eman. Hirugarren bozketa egin ostean, berdinketarik badago, zozketa publikoa egingo da.

  5. Klaustroko eta ordezkaritza-organo goreneko ordezkariak aukeratuta, organo bakoitzean ordezkoen zerrenda osatuko da. Botoren bat jaso duten pertsonek osatuko dute zerrenda bakoitza, eta boto gehien lortu dituen pertsona egongo da lehenengoa, eta azkena, berriz, boto gutxien jaso dituena. Ordezkoen zerrendetan berdinketarik badago, zozketa publiko bidez erabakiko dira.

  6. Klaustroko eta ordezkaritza-organo goreneko ordezkarien eta haien ordezkoen berri emango die ikastetxeko zuzendariak edo haren ordezkoak dagokion lurralde historikoko Hezkuntzako lurralde-ordezkariari.

  7. Hauteskundeak egingo diren ikastetxe bakoitzeko aukeraketa-batzordeetako kideak izendatuko ditu dagokion lurralde historikoko Hezkuntzako lurralde-ordezkariak, eta, era berean, batzorde bakoitzeko lehendakaria eta lehendakariordea izendatuko ditu. Kideak izendatu ondoren, aukeraketa-prozesuaren deialdiko aginduan finkatutako epearen barruan eratu beharko dira aukeraketa-batzordeak.

  8. Ikastetxe bakoitzeko aukeraketa-batzordearen osaketa jendaurrean jarriko da dagokion ikastetxeko iragarki-taulan.

  1. Hezkuntza arloan eskumena duen sailak zuzendaritza-eginkizunei buruzko prestakuntza-ikastaroak eta zuzendaritza-gaitasunak eguneratzeko ikastaroak antolatuko ditu. Irakasleak prestatzeko eskumena duen zuzendaritzak ebazpena emango du ikastaro horien deialdia, antolakuntza, edukiak eta ebaluazio-irizpideak zehazteko.

  2. Ikastetxeen zuzendaritzaren edota kudeaketaren inguruko Masterrik edota Graduondoko titulu ofizialik dutenak modulu tronkal guztiak eta aipatutako Ebazpenak ezartzen dituen modulu espezifikoak egitetik salbuetsiak egongo dira, baita ebaluazioa egitetik ere, baina, edonola ere, VI modulua: zuzendaritza proiektua egin beharko dute. VI. modulu hori agertzen da honako Errege Dekretu honen II eta III Eranskinetan: 894/2014 Errege Dekretua, urriaren 17koa, maiatzaren 3ko 2/2006 Hezkuntzaren Lege Organikoko 134.1.c) artikuluan ezarritako zuzendaritza-funtzioan aritzeari buruzko prestakuntza-ikastaroaren eta zuzendaritza-eskumenak eguneratzeko ikastaroen ezaugarriak garatzen dituena.

Dagokion lurralde historikoko Hezkuntzako lurralde-ordezkariak ikastetxeko zuzendari izendatuko du pertsona aukeratua. Izendapenaren ondorioak merezimendu-lehiaketaren deialdia ebazteko urteko uztailaren 1etik hasiko dira eta lau urtez luzatuko dira. Izendatutakoak ez badauka destinorik zuzendari izendatu den ikastetxean, egoera hori irakaslegoa kudeatzeko eskumena duen zuzendaritzari jakinaraziko zaio eta zuzendaritza horrek, dagokion ebazpenaren bidez, zerbitzu-eginkizuna emango dio ikastetxe horretan, izendapenak irauten duen bitartean.

  1. Hautagairik ez dagoenean edo dagokion batzordeak pertsona bakar bat aukeratu ez duenean, dagokion lurralde historikoko Hezkuntzako lurralde-ordezkariak, Hezkuntzako Ikuskaritzaren txostena ikusi ondoren, ohiz kanpo, karrerako irakasle funtzionario bat izendatuko du zuzendari, gehienez ere lau urterako. Izendatutakoak ez badauka destinorik zuzendari izendatu den ikastetxean, egoera hori irakaslegoa kudeatzeko eskumena duen zuzendaritzari jakinaraziko zaio eta zuzendaritza horrek, dagokion ebazpenaren bidez, zerbitzu-eginkizuna emango dio ikastetxe horretan, izendapenak irauten duen bitartean.

Ikastetxe berrien kasuan, dagokion lurralde historikoko Hezkuntzako lurralde-ordezkariak, Hezkuntzako Ikuskaritzaren txostena ikusi ondoren, karrerako irakasle funtzionario bat izendatuko du zuzendari, gehienez ere, lau urtetarako. Denbora hori igarota, postu hori betetzeko deia egingo da dagokion merezimendu-lehiaketan. Izendapena irakaslegoa kudeatzeko eskumena duen zuzendaritzari jakinaraziko zaio eta zuzendaritza horrek, dagokion ebazpenaren bidez, izendatutakoari zerbitzu-eginkizuna emango dio ikastetxe horretan, izendapenak irauten duen bitartean.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA. Ikastetxeak bat egitea, integratzea, zatitzea edo aldatzea.

  1. Baldin eta zuzendariek dekretu honetako 2. artikuluan ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte eta lau urteko aldia amaitu aurretik kargua galtzen badute ikastetxeak bat egin, integratu, zatitu edo aldatzeko prozesu baten ondorioz ikastetxea desagertu delako, dekretu honetan aipatzen den osagarriaren zati osoa finkatu ahal izango dute; horretarako, dena den, segituan berriro zuzendari izendatu beharko dituzte ikastetxeak bat egin, integratu edo aldatzearen ondorioz sortzen den ikastetxe berrian, edo zatitzetik ateratzen den ikastetxeetako batean, eta izendatu ere hasiera batean izendatutako karguaren lau urteko aldia amaitu arte.

  2. Zuzendari izendatu ezean, hauxe da finkatu ahalko dutena: bat egin, integratu, zatitu edo aldatu den ikastetxean zuzendari-kargua bete zuten aldiaren ordainsari-osagarri proportzionalaren portzentaje bat finkatu ahal izango dute, betiere finkapena zein alditan lortu den kontuan hartuta eta zuzendari izan ziren aldiaren balorazio positiboa izaten badute.

    Osagarriaren zati bat finkatzeko osagabeko aldi honetaz baliatzen diren pertsonek uko egin ahalko diote aldi honi, baldin eta geroago aldi oso bat osatzen badute eta aldi hori kontatzekoa ez bada gehienez baloratu daitezkeen lau aldiak beteta dituztela-eta.

LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA. Zuzendaritza-eginkizunei buruzko prestakuntza-ikastaroa.

  1. 2019ko urtarrilaren 3ra arte, ez da betekizuntzat hartuko zuzendaritza-eginkizunei buruzko prestakuntza-ikastaroa gainditu izana egiaztatzeko ziurtagiria, baizik eta merezimendutzat hartuko da, eta 5 puntu emango zaizkio. Merezimendu hori izanez gero, hori daukanak gehienez lor dezakeen puntuazioa 35 puntukoa izango da lehiaketaren bigarren fasean.

  2. Ikastetxe publikoetako zuzendarien gaikuntzak eta egiaztatzeak, 2014ko urtarrilaren 3a baino lehen eman badira, ziurtagiri horren parekoak izango dira; dena dela, pertsona horiek, 2019ko urtarrilaren 3tik aurrera, zuzendaritza-gaitasunak eguneratzeko ikastaroak gainditu ondoren bakarrik parte hartu ahal izango dute zuzendari izendatzeko hautaketa-prozesuetan.

  3. 2014ko urtarrilaren 3an, edo hurrengo bost urteetan, ikastetxe publiko bateko zuzendari-eginkizunak bete dituztenek, 2019ko urtarrilaren 3tik aurrera zuzendari izendatzeko hautaketa-prozesu batean parte hartu ahal izateko, zuzendaritza-gaitasunak eguneratzeko ikastaroa gaindituta izan beharko dute.

  4. Aurreko 2. eta 3. zenbakietan aipatzen den eguneratze ikastaro hori gaindituta izateko betekizuna ez da aplikatuko Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoaren 136.2 artikuluan ezarritako izendapena berritzeko.

    BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA. Zuzendari izendatzeko hasierako prestakuntzarako programak.

    2019ko urtarrilaren 3ra arte, lehiaketa bidez zuzendari izendatzeko hasierako prestakuntzarako programak antolatzen jarraituko da honako hauentzat: zuzendaritza-eginkizunetan gutxienez bi urteko esperientzia egiaztatzen ez dutenentzat, ikastetxe publikoen zuzendari izateko 2014ko urtarrilaren 3a baino lehenago emandako gaikuntzak edo egiaztapenak ez dituztenentzat eta zuzendaritza-eginkizunei buruzko ikastaroak edo zuzendaritza-gaitasunak eguneratzeko ikastaroak egin ez dituztenentzat.

    Aukeratutako pertsonak hasierako prestakuntza-programa amaitu ondoren ez badu gainditu, dagokion lurralde historikoko Hezkuntzako lurralde-ordezkariak, Hezkuntzako Ikuskaritzaren txostena ikusi ondoren, ohiz kanpo, karrerako irakasle funtzionario bat izendatuko du zuzendari, gehienez ere lau urterako.

    Salbuetsiak egon ez eta hasierako prestakuntza-programa dagokion urteko uztailaren 1erako amaitu ez badute aukeratutako pertsonek, dagokion lurralde historikoko Hezkuntzako lurralde-ordezkariak dagokien ikastetxeetako behin-behineko zuzendari izendatuko ditu pertsona horiek. Izendapena dagokion urteko uztailaren 1etik hasierako prestakuntza-programa amaitu artekoa izango da. Programa hori gainditu ondoren, izendapen hori behin betikoa izango da lau urterako. Programa gainditzen ez badute, euren agintaldia hurrengo ekainaren 30ean amaituko da eta ikastetxe horretako zuzendari-postua betetzeko beste merezimendu-lehiaketa baterako deia egingo dute.

    Irakasleak prestatzeko eskumena duen zuzendaritzari dagokio ikastaro horiek antolatzea eta deialdia egitea, zeinetan prestakuntza-edukiak eta ebaluazio-irizpideak sartuko diren.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2017ko abenduaren 5ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

ABENDUAREN 5EKO 262/2017 DEKRETUAREN ERANSKINA

OTSAILAREN 3KO 22/2009 DEKRETUARENA ERANSKINA

ZUZENDARIA AUKERATZEKO MEREZIMENDU-LEHIAKETAREN LEHENENGO FASEAREN BALORAZIOA:

Merezimendu-lehiaketaren lehenengo fasean, hautagaiak aurkezten duen zuzendaritza-proiektua baloratuko da. Zuzendaritza-proiektuak (eranskin eta guzti), gehienez ere, DIN A4ko 15 orrialde izango ditu; alde bakarretik idatzita, «Arial» edo «Times New Roman» letra-tipoa eta 11 puntuko letra-tamaina edo handiagoa erabiliz, eta konprimatu gabe. Ez dira orrialde gisa zenbatuko azala, aurkibidea eta arau-erreferentziei eta bibliografiari buruzko orrialdeak.

Lehenengo fase honetan hautagaiek, gehienez, 70 puntu lortu ahal izango dituzte.

Aukeraketa-batzordeak, hautagai bakoitzaren zuzendaritza-proiektuaren honako alderdi hauek baloratu beharko ditu, gutxienez:

  1. Zer dakien ikastetxeaz; hezkuntza-komunitateak behar eta espero duenaz; gizarte-, ekonomia-, kultura-, eta lan-inguruaz eta horrek ikastetxean duen eraginaz.

    Gehienez, 4 puntu.

  2. Zuzendaritza-proiektua amaitutakoan lortzea espero diren helburuak zehaztea.

    Baloratuko da planifikazioa estrategikoa izatea. Hala izateko, proposatutako helburuek koherenteak izan behar dute izaera estrategikoa duten dokumentuekin (hezkuntza-proiektua, plan estrategikoa, curriculum-proiektua, antolaketa- eta funtzionamendu-erregelamendua, hizkuntza-proiektua, bizikidetza-plana edo epe ertain edo luzerako beste plangintza-dokumentu batzuk, eta urteko memoriak) eta hezkuntza-komunitateak behar eta espero duenarekin.

    Gehienez, 8 puntu.

  3. Helburuak lortzeko jardunbide nagusien deskribapena, eta beharko diren baliabideen gaineko aurreikuspena.

    Hauek baloratuko dira: erantzukizunak erakunde osoan banatuta egotea, irakasleen artean talde-lana bultzatzea eta indartzea, giro eta bizikidetza egokiak lortzeko tresnak izatea, giza baliabideen eta baliabide materialen kudeaketa eraginkorra, ikastetxeko hizkuntza-proiektuaren helburuak betetzea, hezkidetzako filosofia sustatuko duen hezkuntza-eredua bultzatzea, emakume eta gizonen berdintasuna sustatzea eta ikasleen artean jokabide baztertzaileak eta genero-indarkeria prebenitzea.

    Gehienez, 12 puntu.

  4. Nola garatuko den lidergo pedagogikoa.

    Hauek baloratuko dira: irakaskuntza eta ikaskuntza hobetzeko curriculum-, prestakuntza- edo antolakuntza-neurri egokiak bultzatzea; aniztasunaz arduratzea eta ezberdintasunak konpentsatzea; baliabideak izatea, irakasleek tutoretza eta orientazioa eman diezaieten ikasleei; familiek erantzukizunez parte-hartzea bultzatzea.

    Gehienez, 14 puntu.

  5. Ikastetxearen autonomian sakontzea.

    Baloratuko da ikastetxearen autonomia sakontzea dakarten alderdiak sartzea, baldin eta proposamen berritzailea egiten bada; proposamen horretan, ikastetxeak, hasierako ebaluaziotik abiatuta, lortu nahi dituen helburu eta emaitzak planteatuko ditu, lorpenen adierazleen bidez. Aurreikusitako helburuak eta emaitzak lortzeko behar diren baliabideak sartu beharko dira.

    Gehienez, 12 puntu.

  6. Barneko eta kanpoko agenteen parte-hartzea eta laguntza.

    Baloratuko dira ikasle, familia, administrari, zerbitzuetako langile eta ikastetxeko langile guztien parte-hartzea eta konpromisoa bultzatzen dituzten neurriak. Baita beste ikastetxeekin, instituzioekin, zerbitzuekin, enpresekin eta inguruko pertsonekin elkarlana sustatzen duten neurriak ere.

    Gehienez, 8 puntu.

  7. Ebaluazioa bultzatzea eta aldaketa kudeatzea ikasleei ahalik eta hezkuntza hoberena emateko.

    Baloratuko da barne-ebaluazioak egitea aurreikusita izatea: ikastetxearen programena, antolakuntzarena eta funtzionamenduarena, hain zuzen ere. Era berean, barne- eta kanpo-ebaluazioen emaitzekin zer egingo den baloratuko da; izan ere, ebaluazio horiek curriculuma eta antolakuntza hobetzen laguntzen dute, eta ondorioz, ikasleek hezkuntza hobea jasotzen dute.

    Gehienez, 8 puntu.

  8. Aurkeztutako zuzendaritza-proiektua nola garatuko den eta zer segimendu izango duen.

    Baloratuko da mekanismoak aurreikusita izatea: batetik, zuzendaritzako taldekideen artean koordinazioa eta lanen banaketa egon dadin; bestetik, ikastetxeko beste gobernu- eta koordinazio-organoek proiektuaren eta haren garapenaren berri izan dezaten. Baloratuko da, halaber, adierazlerik badagoen ezarritako helburuak bete direla egiaztatzeko.

    Gehienez, 4 puntu.

    ZUZENDARIA AUKERATZEKO MEREZIMENDU-LEHIAKETAREN BIGARREN FASEAREN BAREMOA:

    Bigarren fase honetan hautagaiek 30 puntu lortu ahal izango dituzte, gehienez, honako atal hauen arabera banatuta:

  1. Ikastetxe publikoetako zuzendaritza- edo koordinazio-karguak betetzeagatik:

    1. Ikastetxe publikoetan zuzendari-kargua betetzeagatik: 0,1 puntu, karguan betetzen duen hilabete oso bakoitzeko. Hilabetea osatu gabe karguan egindako gainerako egunek ez dute punturik emango.

    2. Ikastetxe publikoetan zuzendariorde, ikasketaburu eta idazkari karguak betetzeagatik: 0,05 puntu, karguan betetzen duen hilabete oso bakoitzeko. Hilabetea osatu gabe karguan egindako gainerako egunek ez dute punturik emango.

    3. Ikastetxe publikoetan zuzendari alboko, gaueko ikasketaburu, ikasketaburu alboko, idazkari alboko edo idazkariorde kargua betetzeagatik: 0,025 puntu, karguan betetzen duen hilabete oso bakoitzeko. Hilabetea osatu gabe karguan egindako gainerako egunek ez dute punturik emango.

    4. Ikastetxe publikoetan mintegiburu, departamentuburu edo zikloko koordinatzaile kargua betetzeagatik: 0,0125 puntu, karguan betetzen duen hilabete oso bakoitzeko. Hilabetea osatu gabe karguan egindako gainerako egunek ez dute punturik emango.

  1. 1, A.2, A.3 eta A.4 azpiatalen baturaren ondorioz A) atalean gehienez 7 puntu lortuko dira.

  1. Aurreko agintaldiren batean egindako zuzendari-lanarengatik ebaluazio positiboa izateagatik:

    1. Aurreko agintaldi batean egindako zuzendari-lanarengatik ebaluazio positiboa izateagatik: 2 puntu.

    2. Aurreko agintaldi batean baino gehiagotan egindako zuzendari-lanarengatik ebaluazio positiboa izateagatik: 3 puntu.

  1. 1 eta B.2 ataletako puntuazioak bateraezinak dira.

  1. atalean gehienez 3 puntu lortuko dira.

  2. Hezkuntza-ikuskatzaile gisa betetako lanagatik: 0,0625 puntu, ikuskatzaile-kargua betetzen ematen duen hilabete oso bakoitzeko. Hilabetea osatu gabe karguan egindako gainerako egunek ez dute punturik emango.

  1. atalean gehienez 1,5 puntu lortuko dira.

  2. Bigarren Hezkuntzako institutu bateko edo Goi-mailako Lanbide Heziketako institutu espezifiko bateko zuzendari izateko merezimendu-lehiaketetan, Bigarren Hezkuntzako katedradunen kidegokoa izateagatik; hizkuntza-eskola ofizial bateko zuzendari izateko merezimendu-lehiaketetan, hizkuntza-eskola ofizialeko katedradunen kidegokoa izateagatik; diseinuko goi-eskolako eta arte-eskolako zuzendari izateko merezimendu-lehiaketetan, arte plastiko eta diseinuko katedradunen kidegokoa izateagatik: 1,5 puntu.

  3. Zuzendu nahi duten ikastetxeak eskaintzen dituen irakaskuntzetakoren batean zuzeneko irakaskuntzan esperientzia izateagatik: 0,00625 puntu irakasten emandako hilabete oso bakoitzeko, bost urte oso igaro ondoren kontatzen hasita. Hilabetea osatu gabe karguan egindako gainerako egunek ez dute punturik emango. Irakaskuntzako lehen bost urteengatik ez da punturik lortzen.

  1. atalean gehienez 1,5 puntu lortuko dira.

  2. Zuzendu nahi den ikastetxean izandako esperientziagatik: 0,0125 puntu, karguan bete duen hilabete oso bakoitzeko. Hilabetea osatu gabe karguan egindako gainerako egunek ez dute punturik emango.

  1. atalean gehienez 3 puntu lortuko dira.

  2. Unibertsitatez kanpoko edozein ikastetxe publikoetako ordezkaritza-organo gorenean irakasleen ordezkari hautetsi gisa izandako urte bakoitzeko esperientziagatik: 0,05 puntu. Urtea osatu gabe karguan egindako gainerako egunek edo hilabeteek ez dute punturik emango.

  1. atalean gehienez puntu 1 lortuko da.

  2. Hizkuntzak jakitearren:

    1. Irakaskuntzako HE1 edo baliokidea egiaztatzeagatik: 1,5 puntu.

    2. Irakaskuntzako HE2 edo baliokidea egiaztatzeagatik: 5,5 puntu.

  1. 1 eta H.2 ataletako puntuazioak bateraezinak dira.

    3. Hizkuntzen Europako erreferentzia esparru bateratuan definitutako B1 mailako ziurtagiri bakoitzeko (edozein hizkuntzatan euskaran eta gaztelanian izan ezik): 0,25 puntu. Honako titulu eta ziurtagiri hauek puntuatuko dira:

  1. Hizkuntza guztietan:

    Oinarrizko zikloaren ziurtagiria, irailaren 2ko 967/1988 Errege Dekretuak araututako ikasketa-planaren arabera hizkuntza-eskola ofizialetan egindako ikasketak egiaztatzekoa (errege-dekretu hori hizkuntzen irakaskuntza espezializatuetako lehen mailari dagozkien irakaskuntzak ordenatzeari buruzkoa da).

    Tarteko mailako ziurtagiria, hizkuntza-eskola ofizialetan abenduaren 29ko 1629/2006 Errege Dekretuak araututako ikasketa-planaren arabera egindako ikasketak egiaztatzekoa (errege-dekretu horrek maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak araututako erregimen bereziko hizkuntzen irakaskuntzako goi-mailako curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen ditu).

    B1 mailako ziurtagiria, hizkuntza-eskola ofizialetan abenduaren 29ko 1629/2006 Errege Dekretuak araututakoaren ondorengo ikasketa-planen arabera egindako ikasketak egiaztatzekoa (errege-dekretu horrek maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak araututako erregimen bereziko hizkuntzen irakaskuntzako goi-mailako curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen ditu).

  2. Ingelesean:

    Preliminary English Test (PET)

    PTE General Pearson Test of English (LEVEL 2).

    Trinity College ISE 1.

    BEC Business English Certificate-Cambridge (PRELIMINARY Good & Exceptional).

  3. Frantsesean:

    DELF 1er degré.

    Diplôme dEtudes en Langue Française DELF B1 (CIEP).

    Certificat dEtudes de Français Pratique 2 (CEFP2) (AF).

    Certificat du Français Professionnel 2 (CFP2).

    Certificat de Français du Secrètariat (CFS).

    Certificat de Français du Tourisme et de l¨Hôtellerie (CFTH).

    Certificat de Français Scientifique et Technique (CFST).

    Diplôme de Français Professionnel B1 (DFP B1).

    DFP Secrétariat B1.

    DFP Tourisme et Hôtellerie B1.

    DFP Scientifique et Technique B1.

  4. Alemanean:

    Zertifikat Deutsch (ZD).

    Zertifikat Deutsch als Fremdsprache (ZDdaF).

    TELC Deutsch B1 Beruf.

    4. Hizkuntzen Europako erreferentzia esparru bateratuan definitutako B2 mailako ziurtagiri bakoitzeko (edozein hizkuntzatan euskaran eta gaztelanian izan ezik): 0,5 puntu. Honako titulu eta ziurtagiri hauek puntuatuko dira:

  1. Hizkuntza guztietan:

    Gaitasun ziurtagiria, irailaren 2ko 967/1988 Errege Dekretuak araututako ikasketa-planaren arabera hizkuntza-eskola ofizialetan egindako ikasketak egiaztatzekoa (errege-dekretu hori hizkuntzen irakaskuntza espezializatuetako lehen mailari dagozkien irakaskuntzak ordenatzeari buruzkoa da).

    Maila aurreratuko ziurtagiria, hizkuntza-eskola ofizialetan abenduaren 29ko 1629/2006 Errege Dekretuak araututako ikasketa-planaren arabera egindako ikasketak egiaztatzekoa (errege-dekretu horrek maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak araututako erregimen bereziko hizkuntzen irakaskuntzako goi-mailako curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen ditu).

    B2 mailako ziurtagiria, hizkuntza-eskola ofizialetan abenduaren 29ko 1629/2006 Errege Dekretuak araututakoaren ondorengo ikasketa-planen arabera egindako ikasketak egiaztatzekoa (errege-dekretu horrek maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak araututako erregimen bereziko hizkuntzen irakaskuntzako goi-mailako curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen ditu).

  2. Ingelesean, frantsesean eta alemanean: Hizkuntzen Europako erreferentzia esparru bateratuko B2 mailako titulu eta ziurtagiriak, maiatzaren 15ko 73/201 Dekretuaren eranskinean ezarritakoak (73/2012 Dekretua, atzerriko hizkuntzen titulu eta ziurtagiriei buruzkoa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzan irakasgaiak edo irakats-arloak atzerriko hizkuntzetan emateko hizkuntza-gaitasunaren betekizunak ezartzen dituena).

    5. Hizkuntzen Europako erreferentzia esparru bateratuan definitutako C1 mailako ziurtagiri bakoitzeko (edozein hizkuntzatan euskaran eta gaztelanian izan ezik): 0,75 puntu. Honako titulu eta ziurtagiri hauek puntuatuko dira:

  1. Hizkuntza guztietan:

    C1 mailako ziurtagiria, hizkuntza-eskola ofizialetan abenduaren 29ko 1629/2006 Errege Dekretuak araututako ikasketa-planaren arabera egindako ikasketak egiaztatzekoa (errege-dekretu horrek maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak araututako erregimen bereziko hizkuntzen irakaskuntzako goi-mailako curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen ditu).

    C1 mailako ziurtagiria, hizkuntza-eskola ofizialetan abenduaren 29ko 1629/2006 Errege Dekretuak araututakoaren ondorengo ikasketa-planen arabera egindako ikasketak egiaztatzekoa (errege-dekretu horrek maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak araututako erregimen bereziko hizkuntzen irakaskuntzako goi-mailako curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen ditu).

  2. Ingelesean, frantsesean eta alemanean: Hizkuntzen Europako erreferentzia esparru bateratuko C1 mailako titulu eta ziurtagiriak, maiatzaren 15ko 73/201 Dekretuaren eranskinean ezarritakoak (73/2012 Dekretua, atzerriko hizkuntzen titulu eta ziurtagiriei buruzkoa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzan irakasgaiak edo irakats-arloak atzerriko hizkuntzetan emateko hizkuntza-gaitasunaren betekizunak ezartzen dituena).

    6. Hizkuntzen Europako erreferentzia esparru bateratuan definitutako C2 mailako ziurtagiri bakoitzeko (edozein hizkuntzatan euskaran eta gaztelanian izan ezik): puntu 1. Honako titulu eta ziurtagiri hauek puntuatuko dira:

  1. Hizkuntza guztietan:

    C2 mailako ziurtagiria, hizkuntza-eskola ofizialetan abenduaren 29ko 1629/2006 Errege Dekretuak araututako ikasketa-planaren arabera egindako ikasketak egiaztatzekoa (errege-dekretu horrek maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak araututako erregimen bereziko hizkuntzen irakaskuntzako goi-mailako curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen ditu).

    C2 mailako ziurtagiria, hizkuntza-eskola ofizialetan abenduaren 29ko 1629/2006 Errege Dekretuak araututakoaren ondorengo ikasketa-planen arabera egindako ikasketak egiaztatzekoa (errege-dekretu horrek maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak araututako erregimen bereziko hizkuntzen irakaskuntzako goi-mailako curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen ditu).

  2. Ingelesean, frantsesean eta alemanean: Hizkuntzen Europako erreferentzia esparru bateratuko C2 mailako titulu eta ziurtagiriak, maiatzaren 15ko 73/201 Dekretuaren eranskinean ezarritakoak (73/2012 Dekretua, atzerriko hizkuntzen titulu eta ziurtagiriei buruzkoa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzan irakasgaiak edo irakats-arloak atzerriko hizkuntzetan emateko hizkuntza-gaitasunaren betekizunak ezartzen dituena).

    Hizkuntza guztietan bateraezinak dira H.3, H.4, H.5 eta H.6 ataletako puntuazioak.

  1. 1, H.2, H.3, H.4, H.5 eta H.6 azpiatalen baturaren ondorioz H) atalean gehienez 6,5 puntu lortuko dira.

  1. Unibertsitate-titulazioengatik:

    1. Doktore-titulu bakoitzeko: puntu 1.

    2. Unibertsitateko master-titulu bakoitzeko: 0,8 puntu.

    3. Lehiaketan zein kidegotatik parte hartzen den kontuan hartuta, kidego horretan sartzeko betekizun gisa alegatutakoaz besteko unibertsitateko gradudun, lizentziadun, arkitekto edo ingeniari titulu bakoitzeko edo, ondorio guztietarako, legez baliokidetzat deklaratutako titulu bakoitzeko: 0,75 puntu.

    4. Lehiaketan zein kidegotatik parte hartzen den kontuan hartuta, kidego horretan sartzeko betekizun gisa alegatutakoaz besteko diplomadun, ingeniari tekniko edo arkitekto tekniko titulu bakoitzeko edo, ondorio guztietarako, legez baliokidetzat deklaratutako titulu bakoitzeko; bai eta lizentziaturako, arkitekturako edo ingeniaritzako lehen zikloari dagokion ikasketa bakoitzeko (aurreko atalean baloratu ez bada): 0,5 puntu.

    5. Graduondoko unibertsitate-ikasketak arautzen dituen urtarrilaren 21eko 56/2005 Errege Dekretuan araututako master titulu ofizial bakoitzeko: 0,25 puntu.

    1. 1, I.2, I.3, I.4 eta I.5 azpiatalen baturaren ondorioz I) atalean gehienez 2 puntu lortuko dira.

  2. Ikastetxeen kudeaketa eta zuzendaritzarekin, baterako hezkuntzarekin edo gizon eta emakumeen berdintasunarekin lotutako prestakuntza-jarduera eta argitalpenengatik:

    1. Ikastetxeen kudeaketa, antolakuntza eta zuzendaritzarekin lotuta, hautagaiak bakarrik egindako argitalpen bakoitzeko: puntu 1.

    2. Baterako hezkuntzarekin edo gizon eta emakumeen berdintasunarekin lotuta (hezkuntza esparruan), hautagaiak bakarrik egindako argitalpen bakoitzeko: 0,5 puntu.

    3. Ikastetxeen kudeaketa, antolakuntza eta zuzendaritzarekin lotuta, hautagaiak beste hainbat lagunekin batera egindako argitalpen bakoitzeko: 0,5 puntu.

    4. Baterako hezkuntzarekin edo gizon eta emakumeen berdintasunarekin lotuta (hezkuntza esparruan), hautagaiak beste hainbat lagunekin batera egindako argitalpen bakoitzeko: 0,25 puntu.

    5. Hautagaiak irakasle, txostengile edo koordinatzaile gisa jardunda, ikastetxeen kudeaketa, antolakuntza eta zuzendaritzarekin lotuta, herri-administrazioek edo unibertsitateek antolatu edo homologatutako 20 orduko (gutxienez) prestakuntza- edo ikastaro-jarduera bakoitzeko: puntu 1.

    6. Hautagaiak irakasle, txostengile edo koordinatzaile gisa jardunda, baterako hezkuntzarekin edo gizon eta emakumeen berdintasunarekin lotuta (hezkuntza esparruan), herri-administrazioek edo unibertsitateek antolatu edo homologatutako 20 orduko (gutxienez) prestakuntza- edo ikastaro-jarduera bakoitzeko: 0,5 puntu.

    7. Ikastetxeen kudeaketa, antolakuntza eta zuzendaritzarekin lotuta, herri-administrazioek edo unibertsitateek antolatu edo homologatutako 40 orduko (gutxienez) prestakuntza- edo ikastaro-jarduera bakoitza gainditzeagatik: 0,5 puntu.

    8. Baterako hezkuntzarekin edo gizon eta emakumeen berdintasunarekin lotuta (hezkuntza esparruan), herri-administrazioek edo unibertsitateek antolatu edo homologatutako 40 orduko (gutxienez) prestakuntza- edo ikastaro-jarduera bakoitza gainditzeagatik: 0,25 puntu.

  1. 1, J.2, J.3, J.4, J.5, J.6, J.7 eta J.8 atalak batuta, J) atalean, gehienez ere, 3 puntu lortuko dira.