Segurtasun Saila

Arautegia

Inprimatu

24/2023 DEKRETUA, irailaren 28koa, lehendakariarena, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluan udalerrien ordezkariak izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 192
  • Hurrenkera-zk.: 4589
  • Xedapen-zk.: 24
  • Xedapen-data: 2023/09/28
  • Argitaratze-data: 2023/10/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Sailak

Testu legala

Herri Dirubideen Euskal Kontseilua Autonomia Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen arteko harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legearen bitartez sortu zen. Lege horren 28.2 artikuluak aurreikusten duenez, kontseilu hori sei kidek osatuko dute, hiru Jaurlaritzak izendatuko ditu eta beste hirurak foru-aldundiek, bakoitzak bat.

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen azken xedapenetako lehenengoak, 3. puntuan, 10. zenbakia gehitu zion azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 28. artikuluari, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluan ezarpen handieneko udalerrien euskal elkarteak proposatuta lehendakariak izendatutako udalerrietako hiru ordezkari sartzeko, lurralde historiko bakoitzeko bat, hain zuzen. Bertan zehazten denez, izendapen horretan lurralde- eta genero-irizpideei eta tamaina desberdineko udalerrien presentziaren babesari jarraituko zaie lehentasunez, udal-ordezkarien heren bat gutxienez 5.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietako hautetsiak izan daitezen.

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen hirugarren xedapen gehigarriaren 5. puntuan xedatutakoaren arabera, 2020ko apirilaren 7ko Aginduaren bidez, Euskadiko Udalen Elkartea izendatua izan zen Euskal Autonomia Erkidegoan ezarpen handiena duen udalerrien elkarte.

Lehendakariaren urriaren 7ko 27/2019 Dekretuaren bidez, udalerriek Finantzen Euskal Kontseiluan izango dituzten ordezkariak izendatu ziren. Hauteskundeak egin ondoren udalbatza berriak eratu ondoren, Eudel Euskadiko Udalen Elkartearen Batzorde Betearazleak, 2023ko irailaren 19ko bilkuran, elkartea erakundeetan ordezkatzeko irizpideak erabaki zituen. Irizpide horiek aplikatuz, presidenteak euskal udalerrien ordezkari berriak proposatu zizkion lehendakariari, haiek izenda zitzan, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluan parte har zezaten.

Horregatik guztiagatik, honako hau

Natividad López de Munain Alzola andrea, Burgeluko alkatea, Arabako Lurralde Historikotik.

Esther Apraiz Fernández de la Peña andrea, Derioko alkatea, Bizkaiko Lurralde Historikotik.

Nagore Alkorta Elorza andrea, Azpeitiko alkatea, Gipuzkoako Lurralde Historikotik.

Dekretu honek sinatzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteizen, 2023ko irailaren 28an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.