Segurtasun Saila

Arautegia

Inprimatu

22/2016 DEKRETUA, uztailaren 22koa, Lehendakariarena, Zerga Koordinaziorako Organoan udalek dituzten ordezkariak izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 151
  • Hurrenkera-zk.: 3536
  • Xedapen-zk.: 22
  • Xedapen-data: 2016/07/22
  • Argitaratze-data: 2016/08/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Zergapideen elkaregokitasun, erakidetasun eta lankidetasunari buruzko maiatzaren 30eko 3/1989 Legearen bitartez sortu zen Zerga Koordinaziorako Organoa. Lege horren 16. artikuluaren arabera, honako hauek izango dira organo horretako kideak: Eusko Jaurlaritzaren hiru ordezkari Ogasun eta Finantzetako sailburuak proposatuta dekretuz izendatuak, euretariko bat organoaren burua izango da, eta foru aldundien ordezkari bana.

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen azken xedapenetako hirugarrenaren bitartez, maiatzaren 30eko 3/1989 Legeaen 16. artikuluari 4. paragrafoa erantsi zaio, Zerga Koordinaziorako Organoan Euskadin ezarpen handiena duen udalerrien elkarteak proposatu eta lehendakariak izendaturiko hiru ordezkari sartzeko, hitzarekin eta botoarekin, maiatzaren 30eko 3/1989 Legearen 7. eta 11. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera tokiko zergak aztertu behar direnerako.

2016ko maiatzaren 26ko Aginduaren bitartez, Euskal Udalen Elkartea izendatu da Euskadiko Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan ezarpen handiena duen elkartea, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen hirugarren xedapen gehigarriaren 5. puntuari jarraiki.

Horrela bada, Euskal Udalen Elkartearen Batzorde Eragileak 2016ko uztailaren 14an egindako batzarrean erabaki du euskal udalen hiru ordezkari proposatzea lehendakariari, berak izendatu ondoren Zerga Koordinaziorako Organoko kideak izan daitezen ordezkariok.

Horregatik guztiarengatik, hauxe,

Iñigo Gómez Unzueta jauna, Artziniegako alkatea.

José Manuel Marín Monzón jauna, Bilboko Udalaren Ekonomia eta Ogasun Saileko Zergen Kudeaketarako zuzendaria.

Mikel Biain Berraondo jauna, Oñatiko alkatea.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Sinatzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak dekretu honek.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Argitara bedi dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, guztiek izan dezaten horren berri.

Vitoria-Gasteizen, 2016ko uztailaren 22an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.