Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Arautegia

Inprimatu

210/2019 DEKRETUA, abenduaren 26koa, kreditu-erakundeen eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-lankidetzakoa, eta etxebizitzaren arloko erregelamendu-xedapenak aldatzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Ekonomia Saila; Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 12
  • Hurrenkera-zk.: 220
  • Xedapen-zk.: 210
  • Xedapen-data: 2019/12/26
  • Argitaratze-data: 2020/01/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko jarduketa babesgarriei dagokienez kreditu-erakundeek emandako mailegu kualifikatuen interes-tasak aldian-aldian erregulatzen dira Eusko Jaurlaritzaren dekretu baten bidez.

Gai honi buruzko azken dekretua uztailaren 21eko 146/2015 Dekretua izan zen. Dekretu hori kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko finantza-lankidetzari buruzkoa zen, eta eranskin gisa zuen bi alderdien arteko finantza-lankidetzarako hitzarmenaren eredua. Abenduaren 19ko 272/2017 Dekretuaren bitartez, 146/2015 Dekretuaren 2. artikulua aldatu zen. Biak aplikatu dira 2015, 2016 eta 2017ko ekitaldietan.

Indarraldia amaitu ondoren, arloa hurrengo urteetarako arautuko duen arau berri bat eman behar da. Finantza-lankidetzarako hitzarmenaren kasuan, 2019tik 2020ra artekoa izango da indarraldia, eta beste urte betez luzatzeko aukera egongo da. Birgaikuntzarako finantzaketa-tresna berezi berriaren kasuan, 2019tik 2013ko abenduaren 31ra artekoa izango da indarraldia.

Dekretu honek, neurri handi batean, aurrekoek ezarritako ildoari jarraitzen dio, baina, aurrekoak ez bezala, Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legea indarrean dela eman da. Horrenbestez, lege horren 19. artikuluak administrazio publikoei ezartzen dien babes publikoko bizitegietarako sistema sustatzeko beharra hartu behar da kontuan, eta neurri ekonomiko, fiskal, hirigintzako eta bestelakoak ezarri.

Dekretu honen I. kapituluak jarraitu egiten du Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak garatutako finantzaketa-tresnen babesean formalizatutako maileguen interes-tasen hasierako onespenaren sistemarekin.

Amortizazio-epeak eta finantzaketa-mugak aldatu egin dira hipoteka-merkatuaren gaur egungo baldintzetara egokitzeko. Hipotekadunak eta berme pertsonaldunak bereizten dira.

Interes-tasa aldakorraren modalitateaz gain, bi interes-tasa berri ere zehazten dira: interes-tasa finkoak eta aldakorrak.

  1. kapituluan, lehendik zegoen berrerosteko bermea garatzen da aldaketa txiki batzuekin, eta erabilera-lagapeneko erregimen kooperatiboa duten eraikinak berrerosteko prozedura txertatzen da berritasun gisa, 50 urtetik gorako errentamendu-erabileran edo errentamendu babestuaren eremu esklusiboan formalizatzen den lankidetza publiko pribatuko beste edozein formulan obra edo zerbitzuak lagatzeko prozedura, baldin eta kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren artean sinatutako finantza-lankidetzarako hitzarmenaren esparruan kreditu-erakundeek emandako hipoteka-maileguaren bermeak badira.

    Berrerosteko berme tradizionalak etxebizitza indibidualei egiten die erreferentzia, horiek hitzarmenari atxikitako mailegu baten bidez erosten badituzte, bizileku-egoitza babestura sartzeko baldintzak beteta, indarreko araudiarekin bat etorriz esleipendun izan diren pertsonek. Dena den, horrek ez dio eragiten Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian aurreikusten den irudiari; xedapen horrek irabazi-asmorik gabeko elkarteek bizitegi-multzoak sustatzea edo eskuratzea du helburu, erabilera-lagapeneko erregimenean. Cohousing izenez ezaguna den irudi horretan, eraikin osoa edo higiezinen multzoa irabazi-asmorik gabeko elkartearena edo kooperatibarena da. Elkartekideek elkarteak edo kooperatibak esleitzen dizkien etxebizitzak eta lokalak erabiltzeko eskubidea bakarrik izango dute. Horrenbestez, erabilera-lagapeneko erregimenean etxebizitza babestura sarbide handiagoa sustatzeko, behar-beharrezkoa da eraikin osoa berrerosteko berme bat gaitzea. Hori da dekretu honen 7. artikuluak arautzen duena.

  2. kapitulua etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko finantza-lankidetzarako hitzarmenari buruzkoa da, eta etxebizitzak eta eraikinak birgaitzeko, irisgarritasunerako eta energia-efizientziarako finantzaketa-tresna bereziari buruzkoa.

    Hitzarmenaren testua kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-lankidetzako uztailaren 21eko 146/2015 Dekretua indarrean jarri ondoren argitaratu diren arauetara egokitzen da (abenduaren 19ko 272/2017 Dekretuaren bidez aldatu zen hori).

    Birgaikuntzarako finantzaketa-tresna berezia finantza-lankidetzarako hitzarmenaren osagarria da, baina berme handiagoak eskaintzen dizkie kreditu-erakundeei. Hori dela-eta, azken horiek finantza-lankidetzarako hitzarmenarenak baino mailegu onuragarriagoak eman diezazkiekete partikularrei, jabekideen erkidegoei eta beste onuradun batzuei. Finantzaketa-tresna bereziak berme-funts bat izango du kreditu kobraezinei estaldura emateko; funts hori Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak osatuko du, eta Finantzen Euskal Institutuak kudeatu.

    Birgaikuntzarako finantzaketa-tresna bereziaren testuak zehaztu egiten ditu zein diren Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren, Finantzen Euskal Institutuaren eta kreditu-erakunde sinatzaileen arteko lankidetza-baldintzak, etxebizitzak eta eraikinak birgaitzeko jarduketak, irisgarritasun unibertsalerako jarduketak eta energia-efizientzia hobetzeko jarduketak finantzatzeko.

    Dekretu honetako azken xedapenetatik zazpik indarrean diren beste horrenbeste arau aldatzen dituzte. Lehenik eta behin, Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 43. eta 46. artikuluak, birgaikuntzarako finantzaketa-tresna bereziari zerizana emateko eta erosteko edo birgaitzeko zuzeneko laguntzaren baten xede izan diren etxebizitzak eta lokalak inter vivos eskualdatu ezin daitezkeen epeak bateratzeko helburuarekin, eta laguntza horien zenbatekoa zehazteko, hurrenez hurren.

    Azken helburu horrekin bat etorriz aldatzen dira, halaber, Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren 5.2 artikulua eta Etxebizitza birgaitzeko finantza-neurriei buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2006ko abenduaren 29ko Aginduaren 9. artikuluaren 10., 11., eta 12. zenbakiak. Era berean, beste aldaketa batzuk txertatu dira agindu horretan, birgaitze-jarduketen aurrekontu babesgarrian balio erantsiaren gaineko zerga txertatzeko, irisgarritasuna sustatzeko dirulaguntza-lerro berezi bat eratzeko eta jarduketa horietako batzuk sustatzeko ematen diren maileguen interesen sorospena sartzeko.

    Azkenik, premia eta administrazio-eraginkortasuneko arrazoien ondorioz, beste manu batzuk aldatu dira arestian aipatu ditugun 317/2002 Dekretuan, 39/2008 Dekretuan eta 2006ko abenduaren 29ko Aginduan, baita «Bizigune» Etxebizitza Hutsen Programa arautzen duen abenduaren 23ko 466/2013 Dekretuan, Etxebizitzak erosteko finantza-neurriei buruzko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2010eko urriaren 6ko Aginduan, Babes ofizialeko etxebizitza eskuratzeko eskatu beharreko urteko diru-sarrera haztatuen mugak aldatzeko den Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2011ko irailaren 14ko Aginduan eta Etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduan ere.

    Nabarmentzekoa da urteko diru-sarrera haztatuak egokitu egin direla egungo errealitatea kontuan hartuta eta, bereziki, kupoak sartu direla, babes ofizialeko etxebizitzak nahiz zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozeduretan kohesio soziala babesteko eta izaera sozialeko beharrizanak ebazteko. Horrela, bete egin da Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legean eta 2018-2020 aldirako Etxebizitzaren Gida Planean ezarritakoa.

    Ondorioz, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako eta Ogasun eta Ekonomiako sailburuen proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat, eta Gobernu Kontseiluak abenduaren 26an egindako bilkuran gaia eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe

  1. Urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra onetsitako maileguak 2019tik 2020ra, eta 2021era arte hitzarmena luzatzen den kasuan, eta 2023ra arte birgaikuntzarako finantzaketa-tresna bereziaren kasuan: hitzartutako mailegu bakoitzerako interes-tasa efektiboa 12 hilabeterako Euriborraren parekoa izango da, Espainiako Bankuak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua aurreko urteko abendurako, gehi 2. artikuluan adierazi diren jarduketa babesgarri bakoitzerako ezartzen den diferentziala.

  2. Apirilaren 1etik ekainaren 30era onetsitako maileguak 2019tik 2020ra, eta 2021era arte hitzarmena luzatzen den kasuan, eta 2023ra arte birgaikuntzarako finantzaketa-tresna bereziaren kasuan: hitzartutako mailegu bakoitzerako interes-tasa efektiboa 12 hilabeterako Euriborraren parekoa izango da, Espainiako Bankuak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua urte horretako martxorako, gehi 2. artikuluan adierazitako jarduketa babesgarri bakoitzerako ezartzen den diferentziala.

  3. Uztailaren 1etik irailaren 30era onetsitako maileguak 2019tik 2020ra, eta 2021era arte hitzarmena luzatzen den kasuan, eta 2023ra arte birgaikuntzarako finantzaketa-tresna bereziaren kasuan: hitzartutako mailegu bakoitzerako interes-tasa efektiboa 12 hilabeterako Euriborraren parekoa izango da, Espainiako Bankuak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua urte horretako ekainerako, gehi 2. artikuluan adierazitako jarduketa babesgarri bakoitzerako ezartzen den diferentziala.

  4. Urriaren 1etik abenduaren 31ra onetsitako maileguak 2019tik 2020ra, eta 2021era arte hitzarmena luzatzen den kasuan, eta 2023ra arte birgaikuntzarako finantzaketa-tresna bereziaren kasuan: hitzartutako mailegu bakoitzerako interes-tasa efektiboa 12 hilabeterako Euriborraren parekoa izango da, Espainiako Bankuak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua urte horretako irailerako, gehi 2. artikuluan adierazitako jarduketa babesgarri bakoitzerako ezartzen den diferentziala.

    1. Hasierako interes-tasa horrela kalkulatuta aldatu gabe mantenduko da maileguaren lehen urtean.

    2. Lehen urtea igaro ondoren, interes-tasa aldakorrean formalizatutako maileguen interes-tasa sei hilean behin eguneratuko da, bizitza baliagarri osoan zehar.

    3. Horretarako, berrikuspenaren aurreko hilean Espainiako Bankuak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaraturiko 12 hilabeterako Euriborra hartuko da erreferentzia gisa, mailegua onartu zen unean aplikaturiko diferentzialarekin.

    4. Finantza-lankidetzarako hitzarmen honen esparruan, izenpetzen duten erakundeek konpromisoa hartzen dute hitzarmenaren babesean emandako maileguetan ez dutela itunduko % 0,20tik gorako inolako komisiorik edo zehapenik mailegu bizian, indarreko legeriak horrela onartzen ez badu. Salbuespena izango dira bankuko deskontu-ildoak edota erabilera partzialeko maileguak, erabili ez den saldoaren gaineko gehieneko komisio gehigarria aplikatu ahal izango baita horietan, % 0,05 artekoa.

    5. Bankuarteko erreferentzia urtebetera (Euribor): Espainiako Bankuaren abenduaren 22ko 5/2017 Zirkularraren arabera, Batzordearen 2016ko abuztuaren 11ko 2016/1368 Exekuzio-Erregelamenduaren (EB) eranskinean jasota dagoen Euribor ® erreferentzia-indizearen eguneroko balioen hilabeteko batezbesteko aritmetikoa da. Eranskin horren bitartez, Erregelamenduak finantza-merkatuetan erabiltzen diren ezinbesteko erreferentzia-indizeen zerrenda ezartzen da, Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2016/2011 Erregelamenduaren (EB) arabera. Indizeak hamabi hilabeteko epealdiko Euriborrari ® egiten dio erreferentzia.

      Espainiako Bankuak maileguan adierazitako berrikuspen-daten aurreko hilabeteko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu duen balioa hartuko da kontuan, egokitzapenik edo aldaketarik egin gabe.

      Kreditu-erakundeek honako konpromiso hau hartu dute bere gain: hitzarmen honen esparruan, etxebizitzaren arloan eskumena duen sailak baimendutako mailegu kualifikatuak jaso dituzten pertsonei jakinaraztea beren maileguetan interes-tasek izan ditzaketen aldaketak, maileguaren kontratuan jasotako zehaztapenen arabera.

    6. Bermeak finantza-erakundeak ezarriko ditu.

    7. Jarduketa babesgarri bakoitzerako formalizatu beharreko maileguen interes-tasa kasu hauen arabera zehaztuko da:

      1. Formalizatzen diren maileguak, izan hipotekadunak edo izan berme pertsonaldunak, modalitate hauetako batekoak izan daitezke interes-tasei dagokienez:

        1. Interes-tasa aldakorrean maileguaren bizitza osoan, erreferentzia-indizea 12 hilabeterako Euriborra izanik gehi diferentzial bat.

        2. Interes-tasa finkoan maileguaren bizitza osoan, eta interes-tasa finkoa eta unibokoa izango da, hurrengo artikuluetan ezartzen dena.

        3. Interes-tasa misto finko/aldakorrean, maileguaren bizitzan zehar konbinatuz eta, segidan, interes finkoko tasen aldi bat eta interes aldakorreko tasen beste aldi bat.

      2. Gobernuak onartutako interes-puntuen sorospen-eskubidea duten mailegu formalizatuen kasuan, interes-tasa finkoa edo aldakorra izan daiteke.

  1. Bai jabetza osoan bai azalera-eskubidean eraikitako babes publikoko etxebizitzak erostea, baita horien eranskinak ere, baldin eta horien finantzaketak ez badu gainditzen etxebizitzaren tasazio-balioaren % 80, eraikin berdin, eraikuntza-unitate edo sustapenarekin batera erosten diren eranskin lotuen tasazio-balioaren % 60 eta lotu gabeko eranskinen % 30: aplika daitekeen gehieneko diferentziala oinarrizko 120 puntukoa izango da.

  2. Azalera-eskubidean eraikitako babes publikoko etxebizitzen titularrek lurzoruaren jabetza erostea: aplika daitekeen gehieneko diferentziala oinarrizko 120 puntukoa izango da.

  3. Eraikinak eta etxebizitzak birgaitzea baldin eta horien finantzaketa, edozein administraziok itzultzeko beharrik gabe emandako dirulaguntza guztiak kendu ondoren, ez bada tasazio-balioaren % 80tik gorakoa: aplika daitekeen gehieneko diferentziala oinarrizko 200 puntukoa izango da.

  4. Sustatzea, hala etxebizitza berrien sustapena nola birgaitze bidezko sustapena barne, erregimen orokorreko babes publikoko etxebizitza gisa kalifikatutako etxebizitzak saldu daitezela eta norberak erabil ditzala. Etxebizitza horien finantzaketak ez du gainditu behar etxebizitzen tasazio-balioaren % 80, lotutako eranskinen tasazio-balioaren % 60 eta lotu gabeko eranskinen % 30: aplika daitekeen gehieneko diferentziala oinarrizko 220 puntukoa izango da, 4 urteko gehieneko iraupena duten deskontu-ildoak barne.

  5. Sustatzea, hala etxebizitza berriaren sustapena nola birgaitze bidezko sustapena barne, babes publikoko etxebizitza gisa kalifikatutako etxebizitzak errentamenduan laga daitezela, etxebizitza librea errentamendu babestu gisa susta dadila, erabilera-lagapeneko erregimen kooperatiboko etxebizitzak susta daitezela eta 50 urtetik gorako errentamenduan, cohousingean edo formalizatzen den lankidetza publiko-pribatuaren beste edozein formulatan obra edo zerbitzuak laga daitezela, errentamendua sustatzeko eremu esklusiboan, baldin eta horien finantzaketak, edozein administraziok itzultzeko beharrik gabe emandako dirulaguntza guztiak kenduta, ez badu gainditzen etxebizitzen balio babesgarriaren % 80 eta lotutako eranskinen % 60, tasazio-balioaren % 80ko gehieneko mugarekin: aplika daitekeen gehieneko diferentziala oinarrizko 220 puntukoa izango da, 8 urteko gehieneko iraupena duten deskontu-ildoak barne, etxebizitza-sustapenean, eta 5 urte erabilera-lagapeneko erregimen kooperatiboko etxebizitzen sustapenean, cohousing.

  6. Errentamendu babestura bideratuko diren etxebizitzak erostea baldin eta horien finantzaketa, edozein administraziok itzultzeko beharrik gabe emandako dirulaguntza guztiak kendu ondoren, ez bada tasazio-balioaren % 80tik gorakoa: aplika daitekeen gehieneko diferentziala oinarrizko 220 puntukoa izango da, 8 urteko gehieneko iraupena duten deskontu-ildoak barne.

  7. Eraikinak eta etxebizitzak birgaitzea baldin eta horiek alokairu-merkatuko bitartekaritza-programa publikoei berehala atxikiko bazaizkie, edozein administraziok itzultzeko beharrik gabe emandako dirulaguntza guztiak kendu ondoren, ez bada tasazio-balioaren % 80tik gorakoa: aplika daitekeen gehieneko diferentziala oinarrizko 200 puntukoa izango da.

  8. Zuzkidura-bizitokiak sustatu eta eraikitzea baldin eta horien finantzaketak ez badu gainditzen tasazio-balioaren % 80: aplika daitekeen gehieneko diferentziala oinarrizko 220 puntukoa izango da, 4 urteko gehieneko iraupena duten deskontu-ildoak barne.

  9. Lurzorua urbanizatzea, berehala eraikitzeko, kasuak kasu, hura aldez aurretik kostu bidez eskuratzea barnean hartuta, eta baita lurzorua kostu bidez eskuratzea ere edozein administrazio publikoren mendeko lurzoru-ondare publikoak eratzeko, betiere lehentasunez babes ofizialeko etxebizitzak sustatzera bideratuta: aplika daitekeen gehieneko diferentziala oinarrizko 250 puntukoa izango da, 4 urteko gehieneko iraupena duten deskontu-ildoak barne.

    Interes-tasa aldakorrean formalizatutako finantza-eragiketetan, alderdi zordunak inoiz ez du etekinik aterako aplika daitekeen interes-tasak zerotik (% 0) behera jaitsiz gero; beraz, inola ere ezin izango da sortu zordunaren aldeko interesik.

    1. Etxebizitza eta lurzoruaren arloko jarduketa babesgarriei aplika dakizkiekeen hipoteka-bermedun maileguen interes-tasa finkoak hauek izango dira:

      1. Hipoteka-bermedun maileguak, baldin eta horien amortizazio-epea ez bada 20 urtetik gorakoa: Urteko gehieneko interes-tasa finko efektiboa, % 2koa. Interes-tasa mistoa bada, ezin dira aurreko erreferentziak eta 1. zenbakian jasotakoak gainditu interes-tasa aldakorreko maileguetan txandatze-aldi bakoitzean.

      2. Hipoteka-bermedun maileguak, baldin eta horien amortizazio-epea 20 urtetik gorakoa bada: Urteko gehieneko interes-tasa finko efektiboa, % 3koa. Interes-tasa mistoa bada, ezin dira aurreko erreferentziak eta 1. zenbakian jasotakoak gainditu interes-tasa aldakorreko maileguetan txandatze-aldi bakoitzean.

      3. Hipoteka-bermedun maileguak, baldin eta horien amortizazio-epea ez bada 15 urtetik gorakoa: Urteko gehieneko interes-tasa finko efektiboa, % 1,75ekoa. Interes-tasa mistoa bada, ezin dira aurreko erreferentziak eta 1. zenbakian jasotakoak gainditu interes-tasa aldakorreko maileguetan txandatze-aldi bakoitzean.

    2. Etxebizitza eta lurzoruaren arloko jarduketa babesgarriei aplika dakizkiekeen berme pertsonaldun maileguen interes-tasak hauek izango dira:

      1. Berme pertsonaldun maileguak, baldin eta horien amortizazio-epea ez bada 7 urtetik gorakoa: Urteko gehieneko interes-tasa efektiboa, % 3koa, baldin eta interes-tasa finkoan badago, eta Euriborra gehi oinarrizko 250 puntu interes-tasa aldakorrean badago. Interes-tasa mistoa bada, ezin dira aurreko erreferentziak gainditu txandatze-aldi bakoitzean.

      2. Berme pertsonaldun maileguak, baldin eta horien amortizazio-epea 7 urtetik gorakoa bada: Urteko gehieneko interes-tasa efektiboa, % 4koa, baldin eta interes-tasa finkoan badago, eta Euriborra gehi oinarrizko 300 puntu interes-tasa aldakorrean badago. Interes-tasa mistoa bada, ezin dira aurreko erreferentziak gainditu txandatze-aldi bakoitzean.

    3. Interes-tasa finkoak urtero berrikusiko dira eta gora edo behera alda daitezke, edo bere horretan mantendu daitezke indarrean dauden finantzaketa-tresna hitzartuei lotuko zaizkien alderdien arteko berariazko akordioaren bidez. Aldaketa horiek mailegu berriei eragingo diete soilik, inoiz ez lehendik formalizatuta daudenei.

  1. Babes publikoko etxebizitzen eta horiei atxikitako eranskinen erosketak babes publikoko etxebizitza mota guztiak biltzen ditu, hau da, erregimen orokorrekoak, erregimen berezikoak edo sozialak, eta prezio tasatukoak, horien erabilera- eta edukitze-erregimena erabateko jabetzakoa edo azalera eskubideko jabetzakoa izan.

  2. Dekretu honen hirugarren xedapen iragankorrean aurreikusitakoaren arabera kreditu-erakundeek emandako maileguen bitartez osorik edo partzialki finantzatutako babes publikoko etxebizitzak erostea adostuko du etxebizitzaren arloan eskumena duen sailak, maileguen bizitza baliagarri osoan zehar.

  1. Etxebizitza eta horri atxikitako eranskinak, etxebizitzaren arloan eskumena duen sailak erabakita, jabeari zuzenean erosita eskuratzen direnean, erosketa-prezioa babes publikoko etxebizitza izateagatik dagokiona izango da, erosketaren unean behar bezala eguneratua. Etxebizitza eta eranskinak kargarik gabe erosiko dira eta, hori horrela, partzialki edo osorik mailegua ezereztera bideratuko da erosketa-prezioa; horren ondoriozko zenbatekoa jasoko du jabeak.

  2. Etxebizitza eta atxikitako eranskinak hipoteka betearazteko prozeduran eskuratzen direnean, erremate-eskubidea lagatzearen zenbatekoaren arabera finkatuko da erosketa-prezioa, hipoteka-betearazteko prozeduran erreklamatutako kontzeptu guztiengatiko zorra bestekoa izango dena, gutxienez; horrela, bada, sailak egingo duen gehieneko eskaintza edo eroslehentasun-prezioa izango litzateke. Dena den, erosketa-prezioak ezin izango du gainditu babes publikoko etxebizitza izateagatik dagokiona, betiere erosketaren unean behar bezala eguneratuta.

  3. Kreditu-erakundeak uko egingo die mailegua aurretik ezerezteko komisioei eta hipoteka-mailegu horri lotutako berandutza-interesei.

  1. Etxebizitzaren arloan eskumena duen sailak kreditu-erakundeek emandako hipoteka-maileguak bakarrik ezereztuko ditu guztiz, dekretu honen xedapen iragankorrean aurreikusitakoaren arabera eta hitzarmenaren eta hari atxikitako maileguen indarraldi osoan zehar.

  2. Finantza-erakundeak berandutza-egoeraren berri eman beharko dio etxebizitzaren arloan eskumena duen sailari. Egoera horren berri eman zenetik 60 eguneko epea igarotakoan etxebizitzaren arloan eskumena duen sailak ez baditu erregularizatzen hipoteka-maileguaren ez-ordainketak, edo mailegu-hartzaileak behin eta berriz baditu ez-ordainketak edo egitatezko zein eskubidezko kaudimengabezia egoeran badago, mailegu hori guztiz ezerezteko eskatu ahal izango dio finantza-erakundeak etxebizitzaren arloan eskumena duen sailari. Etxebizitzaren arloan eskumena duen sailak emango du erreklamazioari buruzko ebazpena. Ebazpena aldekoa bada, 30 eguneko epea egongo da mailegua ezerezteko, erreklamazioa egin zenetik aurrera.

  3. Kreditu-erakundeak uko egingo die mailegua aurretik ezerezteko komisioei eta hipoteka-mailegu horri lotutako berandutza-interesei.

  4. Hipoteka-mailegua ezereztearen ondorioa izango da etxebizitzaren arloan eskumena duen sailak eskuratuko duela eraikina, 3. artikuluko 1. zenbakian aurreikusitako formulen arabera.

  1. Etxebizitzaren arloan eta ogasunaren arloan eskumena duten sailetako sailburuei dagokie eguneratzea, agindu bidez, finantza-lankidetzarako hitzarmenaren eta etxebizitzak eta eraikinak birgaitzeko, irisgarritasunerako eta energia-efizientziarako finantzaketa-tresna bereziaren ereduak (dekretu honen eranskin gisa argitaratu dira), izan daitezkeen araudi-aldaketei jarraituz egokitzeko.

  2. Finantza-lankidetzarako hitzarmena eta etxebizitzak eta eraikinak birgaitzeko, irisgarritasunerako eta energia-efizientziarako finantzaketa-tresna berezia sinatu dituzten kreditu-erakundeek etxebizitzaren arloan babesgarriak diren jarduketetarako finantzaketa emango dute, betiere indarrean den babes publikoko etxebizitza modalitate bakoitzaren araudi erregulatzailean aurreikusitako baldintzak eta betekizunak betetzen badira, baita kreditu-erakundeei dagozkien araugintza-xedapenak edota Espainiako Bankuak emandakoak, eta kreditu-erakundeek maileguak emateko ezarritako irizpideak eta baldintzak ere betetzen baldin badira.

  3. Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak errespetatzeko helburuarekin, finantza-lankidetzarako hitzarmena eta etxebizitzak eta eraikinak birgaitzeko, irisgarritasunerako eta energia-efizientziarako finantzaketa-tresna berezia sinatu dituzten kreditu-erakundeek bermatu egingo dute euskara eta gaztelania erabiltzen direla publikoari oro har zuzendutako abisu eta jakinarazpenetan, herritarrei emandako arretan, dokumentazioan eta publizitatean.

Atzeraeraginez baliozkotuko dira 2018ko urtarrilaren 1etik dekretu hau indarrean sartu arte finantza-erakundeek emandako maileguen administrazio-baimenak. Mailegu horiek dekretu honetan ezarritakoaren arabera eraenduko dira, interes-tasak izan ezik, Etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko finantza-lankidetza arautzen duen uztailaren 21eko 146/2015 Dekretuaren arabera eraenduko baitira.

Indargabetuta geratu da Etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko finantza-lankidetza arautzen duen uztailaren 21eko 146/2015 Dekretua.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren aldaketa.

  1. Aldatu egiten da 5. artikuluaren 2. zenbakia, eta honela geratzen da idatzita:

    Birgaitze-jarduketa babesgarriengatik obra partikularretarako nahiz erkidegoko obretarako 6.000 euro edo gehiagoko zuzeneko laguntzak jaso dituzten etxebizitzen edo lokalen titularrek ezin izango dituzte etxebizitza edo lokal horiek inter vivos borondatez bereganatu ez mortis causa eskualdatu obra-amaiera ziurtatu eta 10 urteko epean, ez bada aldez aurretik egiaztatzen jasotako laguntzak eta dagokien legezko interesa itzuli egin direla.

  2. Aldatu egiten da 18. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:

    1. Administrazio publikoek, beren ahalmenen esparruan eta birgaitzeko hirigintza-sozietateetako bazkideen esparruan, aurretik lizitazio edo lehiaketarik egiteko premiarik gabe, prozesuak exekuzio publikoaren erregimenean kudeatzea edo esku-hartzeak eta jarduketak gauzatzea agindu ahal izango diete sozietate horiei.

    2. Agindua emateak berekin dakar desjabetzearen onuradun izatea eta exekuzioaren eragiketa materialak egin ahal izateko Administrazioaren gaitasunak subrogatzea, edo higiezinaren jabetza nahitaez eskualdatzea, betebeharrak betetzen ez dituztenen kasuan.

    3. Aginduak berekin ekar dezake, halaber, hirigintza-planetan legez ezartzen diren eroslehentasunez eskuratzeko eta atzera egiteko eskubideak gauzatzea, kasuan kasuko Udalaren ordez.

    4. Etxebizitzaren arloan eskumena duen sailak baimena eman ahal izango du alde biko hitzarmenak formalizatzeko birgaitzeko hirigintza-sozietateekin, sozietate horiek erakunde laguntzaile gisa jardun dezaten birgaitzeko laguntzen kudeaketarako eta ordainketarako espedienteetan.

    5. Birgaitzeko hirigintza-sozietateen xedeak honako eginkizun hauetako bat, gutxienez, izan beharko du:

      1. Hirigintza-azterlanak egin eta nola gauzatzen diren zaintzea.

      2. Hirigintzako planak eta proiektuak egitea, kargak eta onurak banakatzekoak barne, eta hirigintzari buruz indarrean diren legeen arabera plan eta proiektu horiek izapidetzeko eta onartzeko ekimena.

      3. Era guztietako eraikuntzei buruzko birgaitze-proiektuak idaztea.

      4. Birgaitzeko jarduketak osatzen dituzten obrak egitea, baita birgaitze-plan bereziak egiteko beste edozein obra ere.

      5. Lurzoruaren programazioa eta prestazioa sustatzea, birgaitze-plan bereziek zehaztutakoa egiteko asmoz.

      6. Jabetza nahitaez kentzeko espedienteen idazketan eta kudeaketan lankidetzan aritzea, onuradun ez denean.

      7. Birgaitze-plan bereziak egiteko behar diren ondasun, obra eta zerbitzuak kudeatu, ustiatu eta zaintzea, baita birgaitze integratuko eremuetan edo eremu degradatuetan daudenak ere.

      8. Hirigintza-sozietate horrek edo Administrazioak bere ahalmenak gauzatzeko behar duen beste edozein agiri tekniko edo juridiko egitea.

      9. Erakunde laguntzaile gisa, Eusko Jaurlaritzaren birgaitze-dirulaguntzak kudeatzea eta ordaintzea.

      10. Aurretik aipatu diren helburuekin zuzenean edo zeharka zerikusia duen beste edozein helburu.

    6. Birgaitzeko hirigintza-sozietateek birgaitze integratuko eremu edo eremu degradatu batean baino gehiagotan bete ahal izango dute beren xede soziala, eta, gainera, udalerri batekoak nahiz zenbaitetakoak izan daitezke eremu horiek.

    AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren aldaketa.

  1. Aldatu egiten da 12. artikuluaren 3. zenbakia, eta honela geratzen da idatzita:

    1. Udaletako edo foru-aldundietako organo eskudunek beren-beregi eskatuta, etxebizitzaren arloan eskumena duen sailean zeregin hori duen organoak, ebazpen bidez, artikulu honetako 1. zenbakian araututako esleipen-prozeduretatik kanpo utzi eta zuzenean esleitu ahal izango dizkie etxebizitzak edo zuzkidura-bizitokiak terrorismoaren biktimei, genero-indarkeriaren biktimei eta eremu degradatuetako jarduera-eremuetan bizi direnei, horiek arautzen dituen araudian sartzen direnak hartuko direla horrelakotzat. Eskaerarekin batera, dagokien gizarte-zerbitzuen txostena ere aurkeztu beharko da.

      Udaletako organo eskudunek beren-beregi eskatuta, eta errentamendurako edo erabilera-lagatzeko kontratua sinatu osteko urtean errenta edo kanona ordaintzeko lankidetza-konpromisoa hartuta onuradunek ordainduko ez balute, aipatutako organoak zuzenean esleitu ahal izango dizkie etxebizitzak edo zuzkidura-bizitokiak egoera bereziki larrian dauden kolektiboei (Hipoteka-zordunen babesa, zorraren berregituratzea eta alokairu soziala indartzeko neurriei buruzko maiatzaren 14ko 1/2013 Legearen 1. artikuluan aipatzen direnak), bizi ziren etxebizitzatik botatzeko eskaera judiziala jaso dutenean. Eskaerarekin batera, oinarrizko gizarte-zerbitzuen txosten bat aurkeztu beharko da, gizarte-bazterkeriaren arriskua frogatu beharko duena; era berean, eragindako familia-unitateari bideratutako esku hartzeko plana ere txertatu beharko da.

      Halaber, organo horrek etxebizitzak edo zuzkidura-bizitokiak esleitu ahal izango ditu zuzenean, Etxebizitzako lurralde-ordezkaritzek, etxebizitzaren arloan eskumena duen sailak eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko beste sail batzuek modu arrazoituan eskatzen dutenean, etxebizitza-premia berezia duten kasuetan, hau da, dekretu honetako hirugarren xedapen gehigarriko 2.c) apartatuan aurreikusten diren kasuetan eta Gobernu Planak bete ahal izateko.

      Horrez gain, prozedura horietatik salbuetsi eta etxebizitzak eta lokalak zuzenean esleitu ahal izango zaizkie administrazio publikoei eta birgaitzeko hirigintza-sozietateei, baita irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei ere, horiek etxebizitzarekin lotutako gizarte-programak garatzen dituztenean beste administrazio publiko batzuekin.

  2. Bi letra gehitzen zaizkio 41. artikuluaren 1. zenbakiari, eta honela geratzen da idatzita:

    1. Erabilera-lagapeneko erregimen kooperatiboko etxebizitzak sustatzea, 50 urtetik gorako errentamenduan, cohousing izenekoan edo errentamendua sustatzeko eremu esklusiboan formalizatzen den lankidetza publiko-pribatuaren beste edozein formulatan obra edo zerbitzuak lagatzea.

      1. Etxebizitzak eta eraikinak birgaitzea. Alokairu-merkatuan bitartekaritzako programa publikoei lotuta egongo da birgaitze hori.

  3. Aldatu egiten dira 43. artikuluaren 1. eta 2. zenbakiak, eta honela geratzen dira idatzita:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin finantza-lankidetzarako hitzarmena edo antzeko tresna berezia sinatu duten kreditu-establezimenduek emango dituzte, betiere horien eremuaren barruan eta horien araberako baldintzetan, eta 44.4 artikuluan aurreikusitakoari kalterik egin gabe.

    2. Hitzarmen edo antzeko tresna horri lotutako mailegu bat eskuratu ahal izateko, etxebizitzaren arloan eskumena duen sailak aurretik banakako baimena eman behar du, baldin eta eragiketak sorospena jasoko badu. Gainerako kasuetan ez da aurretiazko baimenik beharko, baina egindako formalizazioen berri eman beharko dute kreditu-erakundeek.

  4. Aldatu egiten da 46. artikulua, eta honela geratzen dira idatzita:

    1. Erosteko 6.000 euro edo gehiagoko zuzeneko laguntzak jaso dituzten etxebizitzak edo lokalak ezin izango dira inter vivos borondatez bereganatu ez mortis causa eskualdatu salerosketako eskritura publikoa eman eta 10 urteko epean, ez bada aldez aurretik egiaztatzen jasotako laguntzak eta dagokien legezko interesa itzuli egin direla.

      Birgaitze-jarduketa babesgarriengatik obra partikularretarako nahiz erkidegoko obretarako 6.000 euro edo gehiagoko zuzeneko laguntzak jaso dituzten etxebizitzen edo lokalen titularrek ezin izango dituzte etxebizitza edo lokal horiek inter vivos borondatez bereganatu ez mortis causa eskualdatu obra-amaiera ziurtatu eta 10 urteko epean, ez bada aldez aurretik egiaztatzen jasotako laguntzak eta dagokien legezko interesa itzuli egin direla.

    2. Hauek ez dira itzuli behar izango:

      1. zenbakian adierazten diren laguntzak, 6.000 euro baino gutxiagokoak direnean.

      1. Etxebizitzaren edo lokalaren titularkide baten alde esleitutakoak, ezkondutako bikoteen banaketagatik, dibortzioagatik edo hausturagatik, izatezko bikoteen erregistroan inskribatuta egon ala ez, eta lehen mailako odol-ahaidetasun mailara arteko harremana duten kideek osatutako bizikidetza-unitateen hausturagatik sor daitezkeen bestelako inguruabarrengatik.

        1. zenbakian adierazten diren laguntza ekonomikoak jaso dituzten etxebizitza edo lokalen jabeek konpromisoa hartu beharko dute, dagokien lurralde-ordezkaritzaren aurrean, hipoteka aldebakarra eratzeko Euskal Autonomia Erkidegoaren alde, etxebizitza edo lokala inter vivos edo mortis causa eskualdatuz gero laguntza itzuliko dela bermatzeko.

  5. Aldatu egiten dira hirugarren xedapen gehigarriaren 2. zenbakiko c) eta d) letrak, eta honela geratzen dira idatzita:

    1. Erabiltzaileek ezin izango dute beste etxebizitzarik izan ez jabetzan ez hura erabili ahal izateko beste titulu baten bidez, salbu eta zuzkidura-bizitoki baten esleipena eskatzen duten pertsonek 70 urte baino gehiago dituztenean. Dena den, etxebizitza horrek pertsona nagusiei bideratuta egon behar du, eta Bizigune Etxebizitza Hutsen Programara atxikita egon.

      Kasu horretan, Alokabide SAri aurkeztu beharko zaio eskaera, eta zuzkidura-bizitokia zein udalerritan eskatzen den adierazi beharko da (udalerri bakarra edo bat baino gehiago).

      Etxebizitzaren egoerari buruzko txostenak aldeko balorazioa jasotzen badu, Alokabide SAk etxebizitza-premiaren baldintzatik salbuetsita gera dadila eta zuzkidura-bizitokiaren esleipena zuzenean egin dadila eskatuko du, dekretu honetako 16. eta 12. artikuluetan aurreikusitako moduan. Horrela, bada, beharrezkoa den dokumentazioa erantsi beharko da, pertsona interesdunek babes publikoko etxebizitzak eskuratzeko gainerako baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatzeko.

    2. Bizilekuak hilero, gehienez urtebete baterako, eskuratu ahal izango dira; urtebeteko epe hori, dena den, urtero luzatu ahal izango da, lau aldiz, gehienez ere. Zenbaki honetako c) letran adierazten den 70 urtetik gorako pertsonen kasuan, epea urtero luzatu ahal izango da zuzkidura-bizitokia haren autonomia pertsonalera egokitzen den bitartean eta Alokabide SAri lagatako etxebizitzak Bizigune Etxebizitza Hutsen Programara atxikitzeko baldintzak betetzen dituen bitartean.

      1. Beste xedapen gehigarri bat gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:

        Bosgarrena. Babes publikoko etxebizitzen edo parekatutakoen errentamendua.

        Aldeek nahieran itunduko dute etxebizitza hauen errentamenduaren iraupena: babes publikoko etxebizitzak eta parekatutako etxebizitzak (Etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 2.a) artikuluan daude aipatuta), baldin eta arrazoizko prezioan eskaintzen badira alokairuan (prezioak administratiboki ezarri dituztenean Euskal Autonomia Erkidegoak edo etxebizitzaren arloan eskumena duen sailaren mendeko sozietate publikoek, bitartekaritza publikoko programen bitartez hartu ondoren). Iraupen hori bost urtetik beherakoa bada, kontratua iraungitzeko eguna iristean, nahitaez luzatuko da urtebeteko epeetan, errentamenduak gutxienez bost urte bete arte, salbu eta errentariak errentatzaileari jakinarazten badio kontratua ez luzatzeko asmoa duela, hiri-errentamenduak arautzen dituen legerian aurreikusitako epean.

    AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA. «Bizigune» Etxebizitza Hutsen Programa arautzen duen abenduaren 23ko 466/2013 Dekretuaren aldaketa.

    Aldatu egiten da 5. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:

    Bizigune Etxebizitza Hutsen Programan sartzeko, honako betekizun hauek bete beharko dituzte etxebizitzek:

    1. Inolako babes publikorik ez izatea.

    2. Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduera babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren III. eta IV. eranskinetan adierazitako hirigintza- eta egitura-egokitzapenari buruzko eta bizigarritasunerako gutxieneko baldintzei buruzko baldintza orokorrak betetzea, edo hura ordeztuko duen araudian ezarritakoak.

    3. Txukun eta garbi egotea.

    4. Sukaldea behar bezala hornituta edukitzea: altzari altuak zein baxuak, janaria prestatzeko plaka, harraska, arropa-garbigailua eta hozkailua; eta bainugela ere bai: komuna, konketa eta dutxa edo bainuontzia. Horien guztien funtzionamenduak egokia izan behar du.

    5. Bizigune Etxebizitza Hutsen Programan sartu aurreko hiru hilabeteetan hutsik egotea, etxebizitza hauek izan ezik:

      1. Bizigune Etxebizitza Hutsen Programan sartuta egon diren eta berriro berehala lagako diren etxebizitzak.

      2. Titularrak Adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuei buruzko martxoaren 10eko 41/1998 Dekretuan aipatutako etxeetako gizarte-zerbitzuetako batera bildu izanaren ondorioz hutsik geratu diren etxebizitzak. Halakoetan, ziurtagiri bidez egiaztatu behar da titularra etxe horietako batean dagoela.

      3. Adineko pertsonei bideratutako autonomia-erregimeneko zuzkidura-bizitokien esleipenean ematen diren etxeak.

      4. Hutsik geratu diren etxeak, etxebizitzaren jabetza berreskuratzeko prozedura judizial baten ondorioz.

      5. Aurreko hiru hilabeteetan errentan egonik, azken errentariaren alde bakarreko ebazpen bidez hutsik geratu diren etxeak, ebazpen hori behar bezala egiaztatuta dagoenean.

      6. Bizikidetza-unitateak lekuz aldatu behar duelako hutsik geratzen diren etxeak, behar bezala egiaztatutako lan-arrazoiak direla eta.

      7. Lehen eskualdaketan erosi diren etxeak (obra berrikoak), horiek errentamendura bideratuta daudenean, aurrez okupatu gabe egon direnean.

        1. Ez egotea lehendik errentan, ez okupatuta, eta errentan ematea eragotziko lukeen bestelako mugarik ere ez izatea.

    AZKEN XEDAPENETAKO LAUGARRENA. Etxebizitza birgaitzeko finantza-neurriei buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2006ko abenduaren 29ko Aginduaren aldaketa.

  1. Aldatu egiten da 5. artikuluaren 5. zenbakiko azken paragrafoa, eta honela geratzen da idatzita:

    Era berean, birgaitze-jarduketa babestuen titularrek finantzaketa kualifikatuaren, zuzeneko dirulaguntzen eta interes-tasak guztiz edo neurri batean sorostearen onuradun izateko aukera izango dute.

  2. Aldatu egiten da 6. artikuluaren 1. zenbakiko lehenengo paragrafoa, eta honela geratzen da idatzita:

    1. Dagokion administrazio-ebazpenean berariaz adierazi beharko da birgaitze-jarduketaren aurrekontu babesgarria. Horrelakotzat hartuko da etxebizitza, lokal edo elementu komun bakoitzari dagokion jarduketaren kostu erreala, eta kostu horrek barnean hartuko ditu obrak egikaritzeko kontratuan adierazitako prezioa, laguntza teknikoko kontratuan adierazitako prezioa eta birgaitze-jarduketa hori dela-eta ordaindu beharreko gainerako eskubide, tasa eta bestelako prezio publikoak, Eraikinen Azterketa Teknikoaren txostena idazteagatiko ordainsariak, parte hartuko duten gaitutako beste kudeatzaile profesional batzuen ordainsariak eta energiaren jasangarritasunari buruzko txostenak eta kontu-ikuskapenak barne. Pertsona edo erakunde onuradunak bere kostua zuzenean bereganatzen duenean (azken kontsumitzaile gisa) bakarrik sartu ahal izango dira tributuak aurrekontu babesgarrian, ordaindutako zenbatekoa kengarria ez denean.

  3. Aldatu egiten da 8. artikuluaren 2. zenbakiko b) letra, eta honela geratzen da idatzita:

    1. Amortizazio-epea 5 eta 15 urte artekoa izan liteke, eta gabealdia 3 urtekoa izango da gehienez.

      Kreditu-establezimenduekin adostutako finantza-lankidetzarako hitzarmenetan eta birgaikuntzarako finantzaketa-tresna berezian aukera egongo da birgaitze-jarduketa babestuak finantzatzeko ematen diren maileguen amortizazio-epeari eta gabealdiari buruzko akordioak ezartzeko.

  4. Aldatu egiten da 8. artikuluaren 3. zenbakia, eta honela geratzen da idatzita:

    1. Jarduketa babestua onartzeari buruzko administrazio-ebazpena jakinarazten denean onartu eta formalizatu ahal izango dira maileguak, eta beti obra-amaieraren ziurtagiria eman eta gehienez ere 3 hilabeteko epearen barruan.

      Formalizatzearekin batera, maileguaren % 100 jaso ahal izango da gehienez. Ehuneko hori txikiagoa bada, obren exekuzio-erritmora egokituko dira gainerako ordainketa partzial guztiak, eta obra-ziurtagiriak kreditu-erakundeari aurkeztu beharko zaizkio, dagokion lurralde-ordezkaritzak edo, hala badagokio, obren zuzendaritza fakultatiboak gauzatu ondoren; alderdi hori berehala jakinarazi beharko zaio kasuan kasuko lurralde-ordezkaritzari.

      Obrak exekutatu ondoren obra-amaierako ziurtagiria aurkeztu beharko da dagokion lurralde-ordezkaritzan. Ziurtagiri horren edukiaren arabera, mailegua aldatu egin ahal izango da, eta, obrak egin ez direla egiaztatzen bada, mailegua errebokatu egingo da.

      Obrak egiten ez badira, edo laguntzak errebokatzea eragiten duen betebeharrak ez betetzea gertatzen bada, ez da aplikagarria izango mailegua onartu zenean hitzarmenaren arabera ezarri zen hasierako interes-tasa efektiboa, eta kreditu-erakundeek eskubidea izango dute tasa hori aldatzeko.

  5. Aldatu egiten da 9. artikuluaren 10. zenbakiko lehenengo paragrafoa, eta honela geratzen da idatzita:

    1. Birgaitze-jarduketa babesgarriengatik obra partikularretarako nahiz erkidegoko obretarako 6.000 euro edo gehiagoko zuzeneko laguntzak jaso dituzten etxebizitzen edo lokalen titularrek ezin izango dituzte etxebizitza edo lokal horiek inter vivos borondatez bereganatu ez mortis causa eskualdatu obra-amaiera ziurtatu eta 10 urteko epean, ez bada aldez aurretik egiaztatzen jasotako laguntzak eta dagokien legezko interesa itzuli egin direla (itzultzen direnean eguneratuko dira). Jabekideen erkidegoari zuzenean emandako laguntzak ez dira zenbateko horretan sartzen.

  6. Aldatu egiten da 9. artikuluaren 11. zenbakia, eta honela geratzen da idatzita:

    000 euro edo gehiagoko zuzeneko laguntza ekonomikoak emateko ebazpena jakinarazi ondoren, etxebizitzaren edo lokalaren titularrak hipoteka aldebakarra eratu eta Jabetza Erregistroan inskribatu beharko du Euskal Autonomia Erkidegoaren alde, 10. zenbakian aurreikusitako itzulketa egingo dela bermatzeko.

  7. Aldatu egiten da 9. artikuluaren 12. zenbakia, eta honela geratzen da idatzita:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoaren aldeko hipoteka aldebakarra Jabetza Erregistroan inskribatu dela egiaztatzen duen dokumentua laguntza eman duen administrazioak jaso duenean, itzultzeko beharrik gabe emandako dirulaguntza ordaintzeko aginduko da. Halaber, mailegua eman behar duen kreditu-erakundeak ere kontratua sinatu ahal izango du dokumentu hori aurkeztu ondoren.

      Errentariak eginiko eta jabeak baimendutako birgaikuntza-obra berezien kasuan, jabeak konpromisoa hartuko du, Etxebizitza Sailaren lurralde-ordezkaritzaren aurrean, hipoteka aldebakarra eratzeko Euskal Autonomia Erkidegoaren alde, obra-amaiera ziurtatu eta 10 urteko epean inter vivos edo mortis causa eskualdaketaren bat egiten den kasuetarako. Hori betetzen ez badu, errentariak jasotako laguntzak eta dagokien legezko interesa itzultzeko konpromisoa hartuko du (itzultzen direnean eguneratuko dira).

  8. Beste artikulu bat gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:

    9 bis artikulua. Irisgarritasuna sustatzeko dirulaguntza-lerro berezia.

    1. 65 urtetik gorakoek, mugikortasun urriko pertsonek eta zentzumen-desgaitasunen bat duten pertsonek, bai eta pertsona horiek kide dituzten bizikidetza-unitateek ere, diru-sarrera urriak badituzte edo finantzaketa lortzeko zailtasunak badituzte, dirulaguntza-lerro berezi bat eskuratu ahal izango dute irisgarritasun-obrak egin ahal izateko partikularrak nahiz erkidegokoak.

    2. Dirulaguntza-lerro bereziaren helburua da agindu honetan ezarritako dirulaguntza publikoek estaltzen ez duten irisgarritasuneko birgaikuntzaren kostua nahiz helburu bera duen beste edozein kostu ordaintzea (% 100era arte), baldin eta etxebizitzen titularrek edo bertan bizi direnek bertan bizitzea legezkotzen duen kontratua oinarri hartuta ordaindu behar badute. Aplikatu behar den ehunekoa urteko familia-errenta haztatuaren eta bizikidetza-unitateko kide kopuruaren araberakoa izango da, eta hurrengo taulari jarraikiz aplikatuko da:

      (Ikus .PDF)

      Beren-beregi eskatu beharko da lerro berezi hori eskuratu nahi dela, bidezko laguntza arruntak eskatzeko momentu eta ekintzan bertan, eta argi bereizi beharko dira irisgarritasun-obrak egiteko aurrekontua eta gainerako jarduketa babesgarriei dagokien aurrekontua.

    1. Beste artikulu bat gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:

      9 ter artikulua. - Interesen sorospena.

    1. Etxebizitzak eta eraikinak birgaitzeko eragiketak, baldin eta alokairu-merkatuan bitartekaritzako programa publikoei berehala atxikitzeari lotuta badago birgaitze hori.

      Birgaitze-jarduketa babestuak egiten badira etxebizitza eta eraikinetan eta horietan jabeek konpromisoa formalizatzen badute behar diren birgaitze-obrak amaitutakoan etxebizitzak bitartekaritzako programa publikoetarako bideratzeko, mailegu-hartzailearentzat emandako sorospenaren interes-tasa urteko efektiboaren % 1ekoa izango da (0,99 nominala hileko muga-egunekin) mailegu kualifikatuaren bizitza osoan.

    2. Irisgarritasun-osagai espezifikoa.

      Birgaitze-jarduketa babestuak egiten badira etxebizitza eta eraikinetan, eta soilik eraikinaren eta etxebizitzaren irisgarritasunera bideratutako eta horri egotz dakiokeen jarduketa babesgarriaren osagai kuantitaboarengatik (zehazki kalkulatuko da irisgarritasun-eragiketengatiko aurrekontu babesgarritik deskontatuz jarduera horretarako onartutako dirulaguntzak), mailegu-hartzailearentzat emandako sorospenaren interes-tasa, irisgarritasun-eragiketei egotz dakiekeenaren aldetik, urteko efektiboaren % 0koa izango da mailegu kualifikatuaren bizitza osoan. Honako hauei bakarrik emango zaie sorospena: 65 urtetik gorakoei, mugikortasun urriko pertsonei eta zentzumen-desgaitasunen bat duten pertsonei, bai eta pertsona horiek kide dituzten bizikidetza-unitateei ere.

  1. Etorkizuneko aldaketak.

    Dekretu hau indarrean jartzen denetik, etxebizitzaren arloan eskumena duen saileko sailburuordearen agindu bidez gauzatuko dira Etxebizitza birgaitzeko finantza-neurriei buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2006ko abenduaren 29ko Aginduaren honako puntu hauetan egin daitezkeen aldaketak: 5. artikuluaren 5. zenbakiko azken paragrafoan, 6. artikuluaren 1. zenbakiko lehenengo paragrafoan, 8. artikuluaren 2. zenbakiko b) letran, 8. artikuluaren 3. zenbakian, 9. artikuluaren 10. zenbakiko lehenengo paragrafoan, 9. artikuluaren 11. zenbakian, 9. artikuluaren 12. zenbakiko bigarren paragrafoan, 9 bis artikuluan eta 9 ter artikuluan.

    AZKEN XEDAPENETAKO BOSGARRENA. Etxebizitzak erosteko finantza-neurriei buruzko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2010eko urriaren 6ko Aginduaren aldaketa.

  1. Aldatu egiten da 17. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:

    1. Erosteko 6.000 euro edo gehiagoko dirulaguntzak jaso dituzten erabilitako etxebizitza libreak ezin izango dira inter vivos borondatez bereganatu ez mortis causa eskualdatu salerosketako eskritura publikoa eman eta 10 urteko epean, ez bada aldez aurretik egiaztatzen jasotako laguntzak eta dagokien legezko interesa itzuli egin direla.

    2. Ondore horietarako, ez da eskualdaketatzat hartuko etxebizitza osorik esleitzea titularkide bati ezkondutako bikoteen banaketagatik, dibortzioagatik edo hausturagatik, izatezko bikoteen erregistroan inskribatuta egon ala ez, eta lehen mailako odol-ahaidetasun mailara arteko harremana duten kideek osatutako bizikidetza-unitateen hausturagatik sor daitezkeen bestelako inguruabarrengatik.

    3. Dirulaguntzen eskaeran argi agertu beharko da interesdunek konpromisoa hartzen dutela hipoteka aldebakarra eratu eta Jabetza Erregistroan inskribatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoaren alde, 1. zenbakian aurreikusitako itzulketa egingo dela bermatzeko.

  2. Aldatu egiten da 23. artikuluaren 3. zenbakia, eta honela geratzen da idatzita:

    1. Eskaerarekin batera, salerosketako kontratu pribatuak edo esleipen-dokumentuak aurkeztu beharko dira. Horietan, beren-beregi agertu beharko da, nahitaezko klausula gisa, etxebizitza eskuratzen duen pertsonak eta bizikidetza-unitateko kideek konpromisoa hartzen dutela etxebizitza hori haien ohiko bizileku iraunkor bihurtzeko, eta entregatzen zaienetik hiru hilabeteko epean joateko hara bizitzen. Bertan bizi direla egiaztatzeko, inguruabar hori adierazten duen udal ziurtagiria aurkeztu beharko dute, aipatu den hiru hilabeteko epe horretan, dagokien lurralde-ordezkaritzan.

  3. Aldatu egiten da 24. artikuluaren 4. zenbakia, eta honela geratzen da idatzita:

    1. Erabilitako etxebizitza librea izanez gero, 17.3 artikuluan aipatzen den hipoteka aldebakarra eratu behar dela ere adieraziko da ebazpenean.

  4. Aldatu egiten da 25. artikuluaren 1. zenbakiko b) letra, eta honela geratzen da idatzita:

    1. Erabilitako etxebizitza librea izanez gero, dirulaguntzaren onuradunak salerosketako eskritura publikoa aurkeztu beharko du, hiru hilabeteko epean, emakida-ebazpena jakinarazten denetik aurrera, Etxebizitza Sailaren lurralde-ordezkaritzan. Era berean, hala dagokionean, Euskal Autonomia Erkidegoaren aldeko hipoteka aldebakarra erregistroan inskribatu dela dioen dokumentua ere aurkeztu beharko du.

      Aipatutako dokumentu hori (edo horiek) laguntza eman duen administrazioak jaso duenean (edo dituenean), itzultzeko beharrik gabe emandako dirulaguntza ordaintzeko aginduko da. Horretarako, etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin finantza-lankidetzarako hitzarmena sinatu duen kreditu-erakunderen batera joango da onuraduna, kobrantza tramitatu dezan erakunde horrek.

  5. Etorkizuneko aldaketak.

    Dekretu hau indarrean jartzen denetik, etxebizitzaren arloan eskumena duen saileko sailburuordearen agindu bidez gauzatuko dira Etxebizitzak erosteko finantza-neurriei buruzko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2010eko urriaren 6ko Aginduaren honako puntu hauetan egin daitezkeen aldaketak: 17. artikuluan, 23. artikuluaren 3. zenbakian, 24. artikuluaren 4. zenbakian eta 25. artikuluaren 1. zenbakiko b) letran.

    AZKEN XEDAPENETAKO SIGARRENA. Babes ofizialeko etxebizitza eskuratzeko eskatu beharreko urteko diru-sarrera haztatuen mugak aldatzeko den Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2011ko irailaren 14ko Aginduaren aldaketa.

  1. Aldatu egiten da 2. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:

    Hona hemen gutxieneko eta gehieneko urteko diru-sarrera haztatuak:

    1. erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzak alokatzeko: 3.000 eurotik 25.000 eurora.

    2. erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzak erosteko: 9.000 eurotik 25.000 eurora.

    3. erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak alokatzeko: 9.000 eurotik 39.000 eurora.

    4. erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak erosteko: 12.000 eurotik 39.000 eurora.

    5. etxebizitza tasatu autonomikoak erosteko eta alokatzeko: 15.000 eurotik 50.000 eurora.

    6. erabilera-lagapeneko erregimeneko etxebizitzetarako eta zuzkidura-bizitokietarako: 3.000 eurotik 39.000 eurora.

  2. Babes ofizialeko etxebizitza eskuratzeko eskatu beharreko urteko diru-sarrera haztatuen mugak aldatzeko den Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2011ko irailaren 14ko Aginduaren 2. artikuluaren aurreko bertsioan aurreikusi ziren urteko diru-sarrera haztatuen gutxieneko eta gehieneko mugak aplikatuko zaizkie honako prozedura hauei:

    1. Dekretu hau indarrean sartu aurretik hasiera-agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta zuten esleipen-prozedurei.

    2. Udalek esleitutako prozedurei, baldin eta organo eskudunak dekretu hau indarrean sartu aurretik onetsi bazituen udal-oinarri arautzaileak.

    3. Sustatzaile pribatuen, kooperatiben, ondasun-erkidegoen edo erabilera propiorako sustapenen esleipen-prozedurei, baldin eta sustapenaren espedienteak dekretu hau indarrean sartu aurretik eskuratu bazuen behin-behineko kalifikazioa.

  3. Etorkizuneko aldaketak.

    Dekretu hau indarrean jartzen denetik, etxebizitzaren arloan eskumena duen saileko sailburuordearen agindu bidez gauzatuko dira Babes ofizialeko etxebizitza eskuratzeko eskatu beharreko urteko diru-sarrera haztatuen mugak aldatzeko den Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2011ko irailaren 14ko Aginduaren 2. artikuluan egin daitezkeen aldaketak.

    AZKEN XEDAPENETAKO ZAZPIGARRENA. Etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren aldaketa.

  1. Aldatu egiten da 2. artikuluaren d) letra, eta honela geratzen da idatzita:

    1. mugikortasun urri iraunkorra duten pertsonak: Desgaitasun-maila onartu, aitortu eta sailkatzeko prozedurari buruzko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren 2. eranskinean A edo B letrekin kalifikatuta dagoen desgaitasunen bat duten pertsonak, edo 7 puntu edo gehiago eskuratzen dituztenak Dtik Hrako letretan ezarritakoak batuz, eskumena duen foru-aldundi edo administrazioak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatzen badute.

  2. Aldatu egiten da 2. artikuluaren f) letra, eta honela geratzen da idatzita:

    1. etxebizitza-premia berezia duten eskatzaileak edo bizikidetza-unitateak: gutxienez titularretako bat kolektibo hauetakoren batean dagoenean: desgaitasun intelektual edo garapen-desgaitasunen bat duten pertsonak eta gaixotasun mentalen bat duten pertsonak, familia gurasobakarrak, genero-indarkeriaren biktimak, dibortziatuak edo legez banatutakoak, familia ugariak, egoera bereziki larrian dauden kolektiboak (Hipoteka-zordunen babesa, zorraren berregituratzea eta alokairu soziala indartzeko neurriei buruzko maiatzaren 14ko 1/2013 Legearen 1. artikuluan aipatzen direnak), bizi ziren etxebizitzatik botatzeko eskaera judiziala jaso dutenak eta 60 urtetik gorakoak.

  3. Aldatu egiten da 6. artikuluaren 2. zenbakia, eta honela geratzen da idatzita:

    1. Datu horien tratamendua egiteko, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 26ko (EB) 2016/679 Erregelamenduan eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoari jarraituko zaio.

  4. Aldatu egiten da II. tituluko III. kapitulua, eta honela geratzen da idatzita:

    1. ATALA

    LEHENENGO ESLEIPENAK

    1. Atal honetan araututako esleipen-prozedura babes ofizialeko honako etxebizitza hauetan erabiliko da: etxebizitzaren arloan eskumena duen sailak eta atxikitako sozietate publikoek sustatutakoetan; etxebizitzaren arloan eskumena duen sailarekin hitzarmena duten udalek sustatutakoetan; eta itunpeko sustapenekoetan.

    2. Autonomia-erregimeneko zuzkidura-bizitegietan ere aplikatuko da.

      47 bis artikulua. - Kupoak.

    1. Sustapen guztietan kolektibo jakin bati berariaz bideratutako autonomia-erregimeneko zuzkidura-bizitokien kasuan salbu, etxebizitza kupo batzuk gordeko dira honako kolektibo hauen premiei erantzuteko:

      1. Desgaitasun-maila onartu, aitortu eta sailkatzeko prozedurari buruzko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren 2. eranskinean A edo B letrekin kalifikatuta dagoen desgaitasunen bat duten pertsonak, edo 7 puntu edo gehiago eskuratzen dituztenak eranskin bereko Dtik Hrako letretan ezarritakoak batuz.

      2. 36 urtetik beherako pertsonak, adin horretatik beherako gutxienez kide bat duten bizikidetza-unitateak barne.

      3. Etxebizitza bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa duten pertsonak.

      4. Etxebizitza-premia berezia duten pertsonak.

      5. Gainerako eskatzaileak edo kupo orokorra.

        1. Hainbat kolektibotako kide diren pertsonak edo bizikidetza-unitateak gordetako etxebizitzen kupo handiena duen kolektiboan sartuko dira.

        2. Kupoak behin-behineko izaeraz zehaztuko dira esleipen-prozeduraren hasiera-aginduan, betiere kolektibo bakoitzak osatzen duen ehunekoa kontuan izanik, sustapena kokatuta dagoen udalerriko eta/edo eremu funtzionaleko etxebizitza-eskatzaileen erregistroan inskribatuta dauden pertsonen edo bizikidetza-unitateen kopuru osoarekin alderatuta.

        3. Prozedurara atxikitzeko epea amaitu ondoren, hasiera-aginduan ezarritako kupoak ez badatoz bat, nabarmen, kolektibo bakoitzaren ehunekoarekin (atxikitako pertsonen edo bizikidetza-unitateen ehuneko osoari dagokionez), etxebizitzaren arloan eskumena duen sailburuak egindako aginduaren bitartez aldatu ahal izango dira kupoak behin betiko izaeraz.

        4. Etxebizitzen kupoek honako ehuneko hauek errespetatu beharko dituzte, horiek behin-behinekoak edo behin betikoak izan:

          1. Artikulu honen 1. zenbakiko a) letran aipatutako kolektiboaren kasuan, etxebizitza egokituen % 100 gordeko dira.

          2. Artikulu honen 1. zenbakiko b) letran aipatutako kolektiboaren kasuan, egokitu gabeko etxebizitzen % 40 gordeko dira gehienez.

          3. Artikulu honen 1. zenbakiko c) letran aipatutako kolektiboaren kasuan, egokitu gabeko etxebizitzen % 40 gordeko dira gehienez.

            b) eta c) letretan aurreikusitakoa aplikatu ondoren gorde ez diren etxebizitzak gainerako kupoetan erabiliko dira.

    2. Dagozkion kolektiboko pertsonei edo bizikidetza-unitateei esleitu gabe geratu diren kupo bateko etxebizitzek handitu egingo dute gainerako eskatzaileentzako kupo orokorrera bideratutako etxebizitzen kupoa.

    1. Obrak amaitu baino sei hilabete lehenago hasi ahal izango da esleipen-prozedura.

    2. Etxebizitzaren arloan eskumena duen sailburuaren aginduaren bidez hasiko da prozedura; berau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Eusko Jaurlaritzaren Herritarrentzako Zerbitzuaren (Zuzenean) iragarki-oholetan eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko da.

    3. Honako hauek zehaztu beharko ditu hasiera-aginduak:

      1. Zein udalerritan egingo den sustapena.

      2. Etxebizitzaren arloan eskumena duen sailak, beste administrazio publiko batzuek, birgaitzeko hirigintza-sozietateek edo irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek zenbat etxebizitza erabiliko dituzten ordezko bizitoki izateko eta etxebizitza-premia espezifikoak betetzeko.

      3. Zenbat etxebizitza dauden sustapenean eta zenbat logela dituzten etxebizitzek.

      4. Zenbat etxebizitza dauden egokituta.

      5. Kupo ezberdinak osatzen dituzten egokitu gabeko etxebizitzen ehunekoak eta tipologiak.

      6. Etxebizitzak lagatzeko erregimena.

      7. Dagozkion barematzeko eta puntuatzeko irizpideak.

      8. Baldintzak betetzen dituztenen artean egokitutako etxebizitzak esleitzeko lehentasun-ordena.

      9. Kolektiboen lehentasun-ordena, 47 bis artikuluaren 2. zenbakian aurreikusten dena kontuan hartuta.

      10. Prozeduran parte hartzeko eskatzen diren urteko diru-sarrera haztatuen gehieneko eta gutxieneko mugak.

      11. Eskaerak barematzeko oinarri gisa hartuko den data.

      12. Etxebizitza-eskatzaileen erregistroan inskribatuta dauden eta sustapenean interesa duten pertsonak noiz eta nola sartu daitezkeen prozeduran.

      1. Non argitaratuko diren onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak, etxebizitza-esleipenak eta itxarote-zerrendak.

      2. Kasuaren egoera zehatzek horrela eskatzen badute, prozedurak bete behar dituen arau bereziak.

    Borondatezkoa izango da prozeduran sartzea; halaber, hasiera-aginduan zehaztutako epean eta bitartekoaren bidez egin beharko da.

    Etxebizitzak esleitzeko orduan, 47 bis artikuluan aipatzen diren kupoak, etxebizitzen egokitzapena eta prozeduran sartutako pertsonek edo bizikidetza-unitateek lortutako puntuazio-ordena hartuko dira kontuan, betiere hurrengo artikuluan xedatutako baremoa aplikatuz.

    1. Honako hauek dira barematzeko irizpideak, lehentasun-ordenaren arabera:

      1. Diru-sarrerak.

        10 puntu emango zaizkie 0 eta 9.000 euro bitarteko diru-sarrerak dituzten eskatzaileei; 9 puntu, 9.001 eta 15.000 euro bitartekoak dituztenei; 8 puntu, 15.001 eta 25.000 euro bitarteko diru-sarrerak dituzten eskatzaileei, eta 5 puntu 25.001 eta 39.000 euro bitarteko diru-sarrerak dituztenei.

      2. Bizikidetza-unitateko kide kopurua.

        Bizikidetza-unitateko kide kopurua puntuatzeko orduan, sustapeneko etxebizitzen logela kopurua hartuko da kontuan.

        Logela bakarreko etxebizitzak: puntu 1 emango zaie 2 kide dituzten bizikidetza-unitateei eta 0 puntu pertsona bakarreko bizikidetza-unitateei.

        Bi logelako etxebizitzak: 3 puntu emango zaizkie 3 kide dituzten bizikidetza-unitateei, puntu bat 2 kide dituzten bizikidetza-unitateei eta 0 puntu pertsona bakarreko bizikidetza-unitateei.

        Hiru edo lau logelako etxebizitzak: 7 puntu emango zaizkie 6 kide edo gehiago dituzten bizikidetza-unitateei, 5 puntu 5 kide dituzten bizikidetza-unitateei, 3 puntu 4 kide dituzten bizikidetza-unitateei eta puntu bat 3 kide dituzten bizikidetza-unitateei.

      3. Antzinatasuna etxebizitza-eskatzaileen erregistroko inskripzioan.

        Puntu 1 emango da antzinatasunik handiena duen bizikidetza-unitateko kidearen inskripzio-urte bakoitzeko; 7 puntu emango dira gehienez ere.

      4. Etxebizitza-premia berezia.

        4 puntu emango zaizkie etxebizitza-premia bereziko kolektiboren bateko titularren bat duten espedienteei. Desgaitasun intelektual edo garapen-desgaitasunen bat duten pertsonei eta gaixotasun mentalen bat duten pertsonei dagokienez, 4 puntu emango zaizkie hori egiazta dezaketen bizikidetza-unitateko kideren bat duten espedienteei. Kolektibo bateko baino gehiagoko kide direnei, 4 puntu emango zaizkie horietako bakoitzeko; 8 puntu emango dira gehienez ere.

        1. Berdinketa kasuan, antzinatasun handiena duen eskaeraren aldeko ebazpena emango da eta, antzinatasuna ere berdina bada, etxebizitza-eskatzaileen erregistroan lehenengo sartu zena aukeratuko da.

    1. Sustapeneko etxebizitzak bi kategoriatan banatuko dira: batetik, mugikortasun urri iraunkorra duten pertsonentzat egokitutako etxebizitzak eta, bestetik, egokitu gabeko etxebizitzak.

    2. Egokitu gabeko etxebizitzak logela kopuruaren arabera taldekatuko dira, beheranzko ordenan, dagokien kupoaren barruan.

    3. Lehenik eta behin, Desgaitasun-maila onartu, aitortu eta sailkatzeko prozedurari buruzko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren 2. eranskinean A letrarekin kalifikatuta dagoen desgaitasunen bat duten pertsonei esleituko zaizkie etxebizitzak; gero, 2. eranskin horretan B letrarekin kalifikatuta dagoen desgaitasunen bat duten pertsonei, eta, azkenik, 7 puntu edo gehiago eskuratzen dituztenei eranskin bereko Dtik Hrako letretan ezarritakoak batuz.

    4. Ondoren, 36 urtetik beherakoen kupoko etxebizitzak esleituko dira; lehenengo, logela eta altuera gehien dituztenak esleituko dira, eta gero, gutxien dituztenak, baina beti etxebizitza horiek egokiak gertatzen zaizkien bizikidetza-unitateen artean.

    5. Jarraian, etxebizitza bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa duten pertsonen kupoko etxebizitzak esleituko dira; lehenengo, logela eta altuera gehien dituztenak esleituko dira, eta gero, gutxien dituztenak, baina beti etxebizitza horiek egokiak gertatzen zaizkien bizikidetza-unitateen artean.

    6. Gero, etxebizitza-premia bereziko pertsonei bideratutako kupoko etxebizitzak esleituko dira; lehenengo, logela eta altuera gehien dituztenak esleituko dira, eta gero, gutxien dituztenak, baina beti etxebizitza horiek egokiak gertatzen zaizkien bizikidetza-unitateen artean.

    7. Azkenik, gainerako eskatzaileen kupo orokorreko eta esleitu gabe geratu diren beste kupo batzuetako etxebizitzak esleituko dira; lehenengo, logela eta altuera gehien dituztenak esleituko dira, eta gero, gutxien dituztenak, baina beti etxebizitza horiek egokiak gertatzen zaizkien bizikidetza-unitateen artean.

    Esleipena amaitutakoan, prozeduran dauden kupoak bezainbeste itxarote-zerrenda egingo dira, parte hartu bai baina etxebizitzarik eskuratu ez dutenak egongo direla barruan.

    1. Etxebide Etxebizitza Babestuaren Esleipenerako Zerbitzu Publikoak egiaztatu egin beharko du pertsona eta bizikidetza-unitate esleipendun guzti-guztiek oraindik betetzen dituztela etxebizitzak eskuratzeari dagokionez indarrean den araudian aurreikusitako baldintzak, eta batek ere ez duela usurpatu edo okupatu, azken bi urteetan, Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen babes ofizialeko etxebizitza, parekatutako etxebizitza edo zuzkidura-bizitegirik.

    2. Azaldutakoa egiaztatu ondoren emaitza aldekoa bada, etxebizitzako lurralde-ordezkariak esleitzeko ebazpena emango du. Jakinarazpenarekin batera, errentamendu-kontratua sinatzeko beharrezkoak diren agiriak aurkezteko epea ere jakinaraziko da, gehienez hilabetekoa izango dena.

    3. Etxebizitza eskuratzeko baldintzak bete ezean, edo arestian aipatutakoren bat usurpatu edo okupatu badute, esleipena ukatu zaiela eta, hala badagokio, etxebizitza-eskatzaileen erregistroan baja emateko prozedura hasiko dela ere jakinaraziko zaie.

    1. Pertsona edo bizikidetza-unitate esleipendunek jakinarazpenean adierazitako epearen barruan aurkeztu beharko dituzte agiriak.

    2. Agiri horiek aurkezten ez badituzte, esleipena errebokatu egingo da, eta esleitutako etxebizitzari uko egin diotela ulertuko da.

    1. Etxebizitzako lurralde-ordezkariak sustapenaren itxarote-zerrendako pertsonei edo bizikidetza-unitateei esleituko dizkie agindu honen 54.3 eta 55.2 artikuluetan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz esleitu gabe gelditu diren etxebizitzak.

    2. Dena delako sustapenaren itxarote-zerrenda amaitzean, 59. artikuluan alokairu-erregimeneko bigarren eta ondorengo esleipenentzat ezarritakoaren arabera egingo da esleitu gabe gelditutako etxebizitzen esleipena.

    3. Etxebizitzaren bat esleitu gabe geratuko balitz, sustatzaileak alokatu ahal izango ditu, banan-banan alokatuz indarreko araudiak xedatutako baldintzak betetzen dituen edozein pertsonari edo bizikidetza-unitateri.

    Errekurtsoei dagokienez, agindu honen 41. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da.

    2. ATALA

    BIGARREN ETA ONDORENGO ESLEIPENAK

    Atal honetan araututako esleipen-prozedura agindu honen 47. artikuluan aipatutako babes ofizialeko etxebizitzetan eta zuzkidura-bizitokietan erabiliko da, aurrez zegoen errentamendu-kontratua edozein kausagatik amaitu ostean esleitu gabe gelditu badira.

    1. Etxebide Etxebizitza Babestuaren Esleipenerako Euskal Zerbitzuak eremu funtzional bakoitzeko errentamendu-erregimeneko babes ofizialeko etxebizitzen eskaera-zerrenda bat egingo du, hilero, kolektibo bakoitzeko, betiere 47 bis artikuluan aipatzen diren kupoak kontuan hartuta eta 51. artikuluan ezarritako baremoari jarraikiz eskuratu den puntuazio-ordenaren arabera.

    2. Egokitu gabeko babes ofizialeko etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak bigarren esleipenean eta ondorengoetan esleitu behar direnean (baldin eta sustapenaren hasiera-agindua Etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko finantza-lankidetzarako hitzarmenari buruzko eta etxebizitzaren arloko neurri osagarriei buruzko dekretua indarrean sartu ondoren argitaratu bada), 47 bis artikuluan aipatzen diren kupoak errespetatuko dira. Etxebizitza edo zuzkidura-bizitoki bat kupo orokorraren barruan sartu bada haren xede-kolektiboari ezin izan zaiolako esleitu, hark jatorrizko izaera berreskuratuko du bigarren esleipenean edo ondorengoetan.

    3. Egokitu gabeko babes ofizialeko etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak bigarren esleipenean eta ondorengoetan esleitu behar direnean (baldin eta sustapenaren hasiera-agindua Etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko finantza-lankidetzarako hitzarmenari buruzko eta etxebizitzaren arloko neurri osagarriei buruzko dekretua indarrean sartu ondoren argitaratu bada), 47 bis artikuluan aipatzen diren kupoen arabera esleituko dira; horrez gain, etxebizitzen egokitzapena eta pertsonek edo bizikidetza-unitateek lortutako puntuazio-ordena hartuko dira kontuan, 51. artikuluan zehaztutako baremoa aplikatuz eta honako lehentasun hauei jarraikiz:

      1. Etxebizitza 4 logelakoa bada:

        1. Gutxienez 5 kide dituzten bizikidetza-unitateei, bizikidetza-unitateko gehieneko kide kopururik gabe, baina beti etxebizitza horiek egokiak gertatzen zaizkien bizikidetza-unitateen artean.

        2. Ez badago halakorik, gainerako eskabideen artean esleituko da etxebizitza, zenbaki honetako b, c eta d letretan ezarritako hurrenkerari jarraituz.

      2. Etxebizitza 3 logelakoa bada:

        1. Gutxienez 4 kide dituzten bizikidetza-unitateei, bizikidetza-unitateko gehieneko kide kopururik gabe, baina beti etxebizitza horiek egokiak gertatzen zaizkien bizikidetza-unitateen artean.

        2. Gutxienez 3 kide dituzten bizikidetza-unitateei, bizikidetza-unitateko gehieneko kide kopururik gabe, baina beti etxebizitza horiek egokiak gertatzen zaizkien bizikidetza-unitateen artean.

        3. Ez badago halakorik, gainerako eskabideen artean esleituko da etxebizitza, zenbaki honetako c eta d letretan ezarritako hurrenkerari jarraituz.

      3. Etxebizitza edo zuzkidura-bizitokia 2 logelakoa bada:

        1. Gutxienez 3 kide dituzten bizikidetza-unitateei, baina beti etxebizitza horiek egokiak gertatzen zaizkien bizikidetza-unitateen artean.

        2. Gutxienez 2 kide dituzten bizikidetza-unitateei.

        3. Gutxienez kide 1 duten bizikidetza-unitateei.

      4. Etxebizitza edo zuzkidura-bizitokia logela bakarrekoa edo logelarik gabekoa bada, kide 1 edo 2 dituzten bizikidetza-unitateei.

        1. Egokitu gabeko babes ofizialeko etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak bigarren esleipenean eta ondorengoetan esleitu behar direnean (baldin eta sustapenaren hasiera-agindua Etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko finantza-lankidetzarako hitzarmenari buruzko eta etxebizitzaren arloko neurri osagarriei buruzko dekretua indarrean sartu aurretik argitaratu bada), kupoen bidez berrantolatuko dira, honako ehuneko hauei jarraikiz:

          1. 47 bis artikuluaren 1. zenbakiko b) letran aipatutako kolektiboaren kasuan, etxebizitzen % 40 gordeko dira gehienez sustapen bakoitzean.

          2. 47 bis artikuluaren 1. zenbakiko c) letran aipatutako kolektiboaren kasuan, etxebizitzen % 40 gordeko dira gehienez sustapen bakoitzean.

          3. 47 bis artikuluaren 1. zenbakiko d) letran aipatutako kolektiboaren kasuan, etxebizitzen % 10 gordeko dira gutxienez sustapen bakoitzean.

          4. 47 bis artikuluaren 1. zenbakiko e) letran aipatutako kolektiboaren kasuan, etxebizitzen % 10 gordeko dira gutxienez sustapen bakoitzean.

            1. Egokitu gabeko babes ofizialeko etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak bigarren esleipenean eta ondorengoetan esleitu behar direnean (baldin eta sustapenaren hasiera-agindua Etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko finantza-lankidetzarako hitzarmenari buruzko eta etxebizitzaren arloko neurri osagarriei buruzko dekretua indarrean sartu aurretik argitaratu bada), 47 bis artikuluan aipatzen diren kupoen arabera esleituko dira; horrez gain, etxebizitzen egokitzapena eta pertsonek edo bizikidetza-unitateek lortutako puntuazio-ordena hartuko dira kontuan, 51. artikuluan zehaztutako baremoa aplikatuz eta honako lehentasun hauei jarraikiz:

              1. Etxebizitza 4 logelakoa bada:

                1. Gutxienez 5 kide dituzten bizikidetza-unitateei, bizikidetza-unitateko gehieneko kide kopururik gabe, baina beti etxebizitza horiek egokiak gertatzen zaizkien bizikidetza-unitateen artean.

                2. Ez badago halakorik, gainerako eskabideen artean esleituko da etxebizitza, zenbaki honetako b, c eta d letretan ezarritako hurrenkerari jarraituz.

              2. Etxebizitza 3 logelakoa bada:

                1. Gutxienez 4 kide dituzten bizikidetza-unitateei, bizikidetza-unitateko gehieneko kide kopururik gabe, baina beti etxebizitza horiek egokiak gertatzen zaizkien bizikidetza-unitateen artean.

                2. Gutxienez 3 kide dituzten bizikidetza-unitateei, bizikidetza-unitateko gehieneko kide kopururik gabe, baina beti etxebizitza horiek egokiak gertatzen zaizkien bizikidetza-unitateen artean.

                3. Ez badago halakorik, gainerako eskabideen artean esleituko da etxebizitza, zenbaki honetako c eta d letretan ezarritako hurrenkerari jarraituz.

              3. Etxebizitza edo zuzkidura-bizitokia 2 logelakoa bada:

                1. Gutxienez 3 kide dituzten bizikidetza-unitateei, baina beti etxebizitza horiek egokiak gertatzen zaizkien bizikidetza-unitateen artean.

                2. Gutxienez 2 kide dituzten bizikidetza-unitateei.

                3. Gutxienez kide 1 duten bizikidetza-unitateei.

              4. Etxebizitza edo zuzkidura-bizitokia logela bakarrekoa edo logelarik gabekoa bada, kide 1 edo 2 dituzten bizikidetza-unitateei.

                1. Dagozkien kolektiboko pertsonei edo bizikidetza-unitateei esleitu gabe geratzen diren kupo bateko etxebizitzak kupo orokorreko kolektiboko pertsonei edo bizikidetza-unitateei esleituko zaizkie.

                2. Babes ofizialeko etxebizitza eta zuzkidura-bizitoki egokituen bigarren eta ondorengo esleipenak honako hurrenkera honetan egingo dira, aurreko zenbakietan aurreikusitakoa kontuan izan gabe, zenbaki honetako g) eta h) kasuetan salbu:

                  1. Desgaitasun-maila onartu, aitortu eta sailkatzeko prozedurari buruzko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren 2. eranskinean A letrarekin kalifikatuta dagoen desgaitasunen bat duten pertsonak, etxebizitza izateko eskubide subjektiboaren onuradun direnean.

                  2. 1971/1999 Errege Dekretuaren 2. eranskinean A letrarekin kalifikatuta dagoen desgaitasunen bat duten pertsonak, etxebizitza izateko eskubide subjektiboaren onuradun ez direnean.

                  3. 1971/1999 Errege Dekretuaren 2. eranskinean B letrarekin kalifikatuta dagoen desgaitasunen bat duten pertsonak, etxebizitza izateko eskubide subjektiboaren onuradun direnean.

                  4. 1971/1999 Errege Dekretuaren 2. eranskineko Dtik Hrako letretan ezarritakoak batuz 7 puntu edo gehiago eskuratzen dituzten pertsonak, etxebizitza izateko eskubide subjektiboaren onuradun direnean.

                  5. 1971/1999 Errege Dekretuaren 2. eranskinean B letrarekin kalifikatuta dagoen desgaitasunen bat duten pertsonak, etxebizitza izateko eskubide subjektiboaren onuradun ez direnean.

                  6. 1971/1999 Errege Dekretuaren 2. eranskineko Dtik Hrako letretan ezarritakoak batuz 7 puntu edo gehiago eskuratzen dituzten pertsonak, etxebizitza izateko eskubide subjektiboaren onuradun ez direnean.

                  7. Mugikortasun urri iraunkorra ez duten pertsonak, etxebizitza izateko eskubide subjektiboaren onuradun direnean, baina beti 3. zenbakian ezarri diren lehentasunak errespetatuz.

                  8. Mugikortasun urri iraunkorra ez duten pertsonak, etxebizitza izateko eskubide subjektiboaren onuradun ez direnean, baina beti 3. zenbakian ezarri diren lehentasunak errespetatuz.

  5. Kendu egiten da Etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren xedapen gehigarria.

  6. Etorkizuneko aldaketak.

    Dekretu hau indarrean jartzen denetik, etxebizitzaren arloan eskumena duen saileko sailburuordearen agindu bidez gauzatuko dira Etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren honako puntu hauetan egin daitezkeen aldaketak: 2. artikuluaren d) eta f) letretan, 6. artikuluaren 2. zenbakian eta II. tituluko III. kapituluan.

    AZKEN XEDAPENETAKO ZORTZIGARRENA. Indarrean jartzea.

    Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean dekretu hau.

    Vitoria-Gasteizen, 2019ko abenduaren 26an.

    Lehendakaria,

    IÑIGO URKULLU RENTERIA.

    Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

    IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

    Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

    PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

    (Ikus .PDF)