Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Arautegia

Inprimatu

20/2016 DEKRETUA, uztailaren 22koa, Lehendakariarena, Eusko Jaurlaritzak eta udalek Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluan dituzten ordezkariak izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 151
  • Hurrenkera-zk.: 3534
  • Xedapen-zk.: 20
  • Xedapen-data: 2016/07/22
  • Argitaratze-data: 2016/08/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 83. artikuluaren arabera, Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseilua sortu da, udalerrien eta autonomia- eta foru-erakundeen arteko lankidetza-harremanak gauzatzeko helburua izango duen erakunde-egitura gisa, tokiko gobernu-eremuari eragiten dioten politika publikoak diseinatu, prestatu, burutu eta ebaluatzeko prozesuetan udalerrien interesak aitortu eta aintzat hartuko direla bermatzeko. Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluaren eskumena izango da, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde komunei dagozkien eskumenen gaineko erabakiak hartzea, baldin eta udalerrien eskumen propioen esparru materialari eragiten badiete.

Aipatutako lege horren 85. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluak Eusko Jaurlaritzan toki-araubidearen inguruko eskumenak dituen sailburua edo hark eskuordetzen duena izango du lehendakari, eta Kontseiluaren idazkaritzari dagozkion lanak toki-araubidearen arloko eskumenak esleituak dituen sailburuordetzako goi-kargudun batek egingo ditu.

Kontseiluak guztira hemezortzi kide izango ditu: Eusko Jaurlaritzak sei ordezkari izango ditu; foru-aldundiek, bina, eta, udalerriek, berriz, sei. Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak lehendakariak izendatuko ditu; foru-aldundienak, kasuan kasuko foru-araudiaren arabera izendatuko dira; eta udalerriei dagozkienak, berriz, ezarpen handiena duen euskal udalerrien elkarteak proposatu eta lehendakariak izendatuko ditu. Udalerrien ordezkariak alkate edo zinegotzi izan beharko dira, nahitaez. Toki-ordezkariak aukeratzerakoan lehentasuna emango zaie lurralde-irizpideari, genero-irizpideari eta tamaina desberdinetako udalerrien presentzia zaintzeari, halatan non udal-ordezkarien herena, gutxienez, 5.000 biztanletik beherako populazioa duten udaletako hautetsiak izan daitezen.

2016ko maiatzaren 26ko Aginduaren bitartez, Euskal Udalen Elkartea izendatu da Euskadiko Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan ezarpen handiena duen elkartea, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen hirugarren xedapen gehigarriaren 5. puntuari jarraikiz.

Horrela bada, Euskal Udalen Elkartearen Batzorde Eragileak 2016ko uztailaren 14an egindako batzarrean erabaki du euskal udalen sei ordezkari proposatzea Lehendakariari, berak izendatu ondoren Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluko kideak izan daitezen ordezkariok.

Horregatik guztiarengatik, hauxe

Josu Iñaki Erkoreka Gervasio jauna, Herri Administrazio eta Justiziako sailburua.

Angel Tarsicio Toña Güenaga jauna, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua.

Ricardo Gatxagaetxebarria Bastida jauna, Ogasun eta Finantzetako sailburua.

Cristina Uriarte Toledo andrea, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua.

Jon Darpón Sierra jauna, Osasuneko sailburua.

Ana Isabel Oregi Bastarrika andrea, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua.

  1. ª Natividad López de Munain Alzola andrea, Elburgo/Burgeluko alkatea.

    Consuelo Auzmendi Jiménez andrea, Asparrenako alkatea.

    Imanol Landa Jauregi jauna, Getxoko alkatea.

    Ager Izagirre Loroño jauna, Mungiako alkatea.

    José Antonio Santano Clavero jauna, Irungo alkatea.

    Garazi Lopez de Etxezarreta Auzmendi andrea, Errenteriako alkateordea.

    AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

    Sinatzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak dekretu honek.

    AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

    Argitara bedi dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, guztiek izan dezaten horren berri.

    Vitoria-Gasteizen, 2016ko uztailaren 22an.

    Lehendakaria,

    IÑIGO URKULLU RENTERIA.