Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Arautegia

Inprimatu

18/2024 DEKRETUA, ekainaren 23koa, lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 123
  • Hurrenkera-zk.: 3015
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/06/23
  • Argitaratze-data: 2024/06/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak

Testu legala

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeak lehendakariari ematen dio sailak sortu eta ezabatzeko ahalmena, bai eta sailen izenetan edozein aldaketa egitea erabakitzeko eta eskumenak sailen artean banatzeko ahalmena ere.

Legebiltzarrean gobernu-programaren ildo nagusiak aurkeztu ondoren, egokitu egin behar da Administrazio Orokorreko sailen egitura eta eskumenak sailen artean esleitzeko egitura, aurreko legegintzaldirako irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren bidez onartua. Horrela, egitura egokituta, lan politiko-administratiboen jarraipena bermatuko duen trantsizio ordenatua ezarriko da.

Ondorioz, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.c) artikuluak ematen dizkidan ahalmenen arabera, hauxe

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egitura osatzen duten sailak eta sail bakoitzaren egiteko eta jardun-arloak finkatzea da dekretu honen helburua.

2 artikulua. Administrazio Orokorraren egitura.

Sail hauek izango ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak:

  1. Kultura eta Hizkuntza Politika.

  2. Ekonomia, Lana eta Enplegua.

  3. Ogasuna eta Finantzak.

  4. Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua.

  5. Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna.

  6. Segurtasuna.

  7. Hezkuntza.

  8. Etxebizitza eta Hiri Agenda.

  9. Osasuna.

  10. Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa.

  11. Mugikortasun Jasangarria.

  12. Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntza.

  1. Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa.

  2. Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza.

  1. Justizia eta Giza Eskubideak.

Sailen lehentasun-hurrenkera aurreko artikuluan ezarritakoaren araberakoa izango da.

  1. Autonomia Estatutuak, Jaurlaritzari buruzko Legeak eta beste lege-xedapen batzuek lehendakariari esleitzen dizkioten egitekoak bete ahal izateko, Jaurlaritzaren Lehendakaritzako organoen laguntza izango du lehendakariak. Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren egitura eta egitekoak dekretu bidez zehazten dira. Jaurlaritzaren Lehendakaritzak jardun-arlo hauek izango ditu:

    1. Lehendakariari laguntza ematea Jaurlaritzaren ekintza planifikatzen eta koordinatzen; halaber, gobernu-programa eta plan estrategikoak bultzatzea eta horiei jarraipena egitea.

    2. Jaurlaritzaren bozeramailetza.

    3. Erakundeen arteko eta sailen arteko koordinazioa, eta proiektu estrategikoak, gizarte- eta sektore-eraldaketei aurre egiteko, lankidetza-gobernantzako eredu batean.

    4. Jaurlaritzaren informazio- eta komunikazio-politika.

    5. Parte-hartze soziala eta herritarrentzako informazio zuzena, multimedia- eta komunikazio- teknologia berrien bidezko edukiak sortuta, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko Sailarekin lankidetzan.

    6. Gizarte- eta erakunde-harremanak.

    7. Euskal Autonomia Erkidearen kanpoko ordezkaritza- eta proiekzio-politika.

    8. Jaurlaritzaren politika gai hauetan: Europako gaiak, mugaz gaindiko eta eskualdeen arteko lankidetza, euskal gizataldeak eta euskal etxeak.

    9. Garapenerako lankidetzako politika.

    10. 2030 Agendaren ezarpena bultzatzea, hargatik eragotzi gabe agenda hori Jaurlaritzaren sektore-politiken bidez gauzatzea.

    11. Generoaren aukera-berdintasunerako politika.

    12. Genero-indarkeriaren biktimei laguntzeko politikak zuzendu eta koordinatzea.

    1. Jaurlaritzak berdintasunaren arloan duen politika eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna benetakoa eta eraginkorra izateko eta diskriminazio mota oro desagerrarazteko politikak proposatzea eta gauzatzea.

    2. Prospekzio eta azterketa soziologikoa.

    1. Talentua sustatu, atxiki eta erakartzeko politika.

    2. Euskadi Berria, ongizatearen Euskadi berri bat egiteko prospektiba, azterketa eta eredugintza; eta hori sailen artean koordinatzea.

    3. Legeek eta erregelamenduek ematen dizkioten gainerako ahalmenak.

  2. Jaurlaritzaren Lehendakaritzari atxikita daude: «Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea» administrazio-organismo autonomoa eta «eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia» zuzenbide pribatuko ente publikoa.

  3. Jaurlaritzaren Lehendakaritza sailtzat joko da aurrekontu- eta kontratazio-ondorioetarako.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8. eta 16. artikuluetan lehendakariari eta Jaurlaritzari esleitzen zaizkien eskumenak eta sailburuordetzen titularrei esleitzen zaizkienak alde batera utzi gabe, 2. artikuluan aipatzen diren sailek artikulu hauetan zehazten diren egitekoak burutuko dituzte, euren titularren ardurapean eta dagozkien jardun-arloetan.

  1. Egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari:

    1. Hizkuntza-politika.

    2. Euskara sustatzea.

    3. Kultura-ondarea.

    4. Historia- eta arte-ondarea kudeatu eta zaintzea; museoak, liburutegiak eta agiritegiak.

    5. Artearen eta kulturaren arloko jarduerak eta horien zabalkundea.

    6. Jarduera fisikoa sustatzea.

    7. Kirolak.

    8. Gizarte-hedabideak; irratien kontzesioak eta frekuentzien esleipena.

    9. Sailari atxikita dauden edo haren mendeko diren sektore publikoko entitateak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.

    10. Legeek eta erregelamenduek ematen dizkioten gainerako ahalmenak.

  2. Sail honi atxikita daude: «Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea (HABE)» eta «Euskadiko Liburutegia» organismo autonomoak; «Euskal Irrati Telebista (EITB)» eta «Etxepare Euskal Institutua» zuzenbide pribatuko ente publikoak; «Euskadiko Orkestra SA» sozietate publikoa, eta «Basque Team Fundazioa» eta «Euskal Herriko Gazte Orkestra Fundazioa» sektore publikoko fundazioak.

  1. Egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailari:

    1. Jaurlaritzaren politika ekonomikoaren plangintza egitea.

    2. Europako suspertze- eta erresilientzia-funtsen plangintza eta kudeaketa egitea. (Suspertze eta Erresilientziarako mekanismoa).

    3. Estatistika.

    1. Enplegu-politika eta enplegurako lanbide-heziketa, dekretu honen 12.1.b) artikuluan ezarritakoaren arabera. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren lankidetza izango du, betiere zerbitzu horren erantzukizunen barruan.

    1. Lan-arloko legeek lan-harremanei buruz ezartzen dutena egikaritzea.

    2. Gizarte-ekonomia: kooperatibak, lan-sozietate anonimoak eta ekonomia solidarioa.

    3. Enpresen gizarte-erantzukizuna.

    4. Gizarte Segurantza, Autonomia Estatutuan xedatutakoaren arabera.

    5. Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Sistema.

    6. Sailari atxikita dauden edo haren mendeko diren sektore publikoko entitateak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.

    7. Legeek eta erregelamenduek ematen dizkioten gainerako ahalmenak.

  2. Sail honi atxikita daude: «Eustat-Euskal Estatistika Erakundea» eta «Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea» organismo autonomoak, eta «Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua» zuzenbide pribatuko ente publikoa.

  1. Egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Ekonomia eta Ogasun Sailari:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorrak bideratzea, prestatzea, horien kudeaketa orokorra, segimendua eta kontrola egitea, eta aurrekontuen programazioa egitea.

    2. Sektore publikoaren aurrekontu-egonkortasuna eta finantza-jasangarritasuna.

    3. Barneko ekonomia-kontrola, kontabilitatea eta kontabilitate-erantzukizunak.

    4. Laguntza eta dirulaguntza publikoen araubidea arautzea eta gainbegiratzea.

    5. Kredituaren antolamendua, finantza-politika eta finantza-erakundeekiko harremanak. EAEk euskal sektore ekonomikoak finantzatzeko eta haietan partaidetza publikoa izateko dituen tresna publikoak kudeatzea.

    6. Aurrezki-kutxak, banku-fundazioak eta kreditu-kooperatibak.

    7. Diru-bilketaren kudeaketa, diruzaintza, zorpetzea eta berme-emateak.

    8. Aseguru- eta berraseguru-jarduera, bai eta aseguru eta berraseguru pribatuen banaketa baimentzea eta kontrolatzea ere.

    9. Balore-merkatua.

    10. Gizarte-aurreikuspeneko entitateak.

    11. Ekonomia Ituna, Estatuarentzako kupoak eta lurralde historikoen ekarpenak. Transferitzekoak diren eskumen eta/edo zerbitzuak baloratzea, eta finantza-fluxuak finkatzea eta kudeatzea, Gizarte Segurantzaren finantzaketari dagokionez.

    12. Finantza-jarduera beste administrazio publiko batzuekin koordinatzea.

    1. Harmonizazio, koordinazio eta lankidetza fiskala.

    2. Zerga Administrazioa eta erreklamazio ekonomiko-administratiboak.

    1. Ondarea eta kontratazioa.

    2. Jaurlaritzaren politika ekonomikoa koordinatzea, bai eta programa eta politika publikoen ebaluazioa eta analisia egitea ere.

    3. Europako kohesio-funtsen arloko politika.

    4. Ikerketa ekonomikoa. Azterlan eta metodo ekonomikoak. Ekonomiaren koiuntura eta aurreikuspena.

    5. Lehiaren defentsa.

    6. Sailari atxikita dauden edo haren mendeko diren sektore publikoko entitateak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.

    7. Legeek eta erregelamenduek ematen dizkioten gainerako ahalmenak.

  2. Sail honi atxikita daude: «Lehiaren Euskal Agintaritza» administrazio-organismo autonomoa eta «Finantzen Euskal Institutua» zuzenbide pribatuko ente publikoa.

  1. Egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailari:

    1. Legebiltzarrarekiko, Arartekoarekiko eta beste instituzioekiko harremanak eta komunikazioak.

    2. Autonomia-erkidegoaren garapenerako politika eta, xede horretarako, sailen jarduerak koordinatzea.

    3. Jaurlaritzaren Idazkaritza.

    4. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria.

    5. Enplegu publikoa, administrazio antolamendua eta langileen araubidea, hots, juridikoa eta ordainketari buruzkoa.

    6. Administrazioa, administrazio digitala, gobernu elektronikoa eta gardentasun-politika modernizatzea eta eraberritzea. IrekiaGobernu Irekia plataforma kudeatzea.

    7. Pertsona fisikoak babestea datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez.

    8. Autonomia Estatutuaren defentsa juridikoa.

    9. Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa eta, oro har, legezkotasunaren barne-kontroleko eta aholkularitza juridiko orokorreko eginkizunak betetzea.

    10. Eusko Jaurlaritza eta bere organoak judizioetan ordezkatu eta defendatzea.

    11. Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Zuzenbide Zibil eta Berezia.

    12. Toki-araubidea.

    1. EAEko administrazio publikoen antolaketa eta prozeduraren araubidea eta EAEko gobernantza publikoa aplikatzeko eredua diseinatzea, politika publikoak definitu eta gauzatzerakoan.

    2. Elkarte, fundazio eta elkargo profesionalak, sailek, beren eremu barruan, horiekiko izan ditzaten harremanak kontuan izanik.

    1. Hainbat sailetarako diren zerbitzuak eta jarduera editoriala.

    2. Informazio sistemak eta telekomunikazio korporatiboak.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren eraldaketa digitala.

    4. Administraziorako Teknologia Digital Aurreratuen Plangintza Estrategikoa.

    5. Administrazio elektronikoa eta zerbitzu publiko digitalak hobetzea.

    6. Inklusio eta alfabetatze digitala sustatzea.

    7. Eusko Jaurlaritzaren eta Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren arteko harremanetarako organo gisa jardutea, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzari buruzko abenduaren 21eko 16/2023 Legeak aurreikusitako ondorioetarako.

    8. Sailari atxikita dauden edo haren mendeko diren sektore publikoko entitateak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.

    9. Legeek eta erregelamenduek ematen dizkioten gainerako ahalmenak.

  2. Sail honi atxikita daude: Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoa; «IVAP-Administrazio Publikoaren Euskal Institutua» administrazio-organismo autonomoa; eta «Itelazpi SA» eta «Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea SA (EJIE)» sozietate publikoak.

  1. Egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailari:

    1. Industria-politika eta enpresa-lehiakortasuna.

    2. Enpresa-berrikuntza.

    3. Politika teknologikoa.

    4. Zentro teknologikoak.

    5. Euskal gizartean, informazioaren eta ezagutzaren arloko gizartea sustatu eta garatzea, betiere alde batera utzi gabe administrazio eta gobernu elektronikoaren arloko jarduerak.

    6. Industria- eta enpresa-nazioartekotzea.

    7. Eraldaketa digitalerako eta adimen artifiziala garatzeko eta sustatzeko Jaurlaritzaren politika proposatu eta gauzatzea.

    8. Energia eta meategiak.

    9. Artisautza sustatzea eta indartzea.

    10. Trantsizio energetikoa.

    11. Ingurumena. Klima-aldaketaren aurkako borroka.

    12. Ekonomia zirkularra.

    1. Natura-ondarearen kontserbazioa.

    2. Urak. Ubideak eta ureztapenak.

    1. Baliabide naturalen antolamendua eta naturaren kontserbazioa.

    2. Sailari atxikita dauden edo haren mendeko diren sektore publikoko entitateak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.

    3. Legeek eta erregelamenduek ematen dizkioten gainerako ahalmenak.

  2. Sail honi atxikita daude: «SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia», «Energiaren Euskal Erakundea (EEE)» eta «Uraren Euskal Agentzia» zuzenbide pribatuko ente publikoak; «Ihobe SA Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa»; eta «Euskal Partzuergo Zientifiko-TeknologikoaBasque Research and Technology Alliance».

  1. Egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Segurtasun Sailari:

    1. Autonomia-erkidegoko polizia.

    2. Herritarren segurtasuna.

    3. Hauteskunde-administrazioa.

    4. Babes zibila eta larrialdiei aurre egitea.

    5. Trafikoa eta bide-segurtasuna.

    6. Jokoa, apustuak eta ikuskizunak.

    7. Segurtasun-arloko transmisioak eta komunikazioak.

    8. Poliziaren ibilgailuak.

    9. Meteorologia.

    10. Sailari atxikita dauden edo haren mendeko diren sektore publikoko entitateak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.

    11. Legeek eta erregelamenduek ematen dizkioten gainerako ahalmenak.

  2. Sail honi atxikita daude: «Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia» administrazio-organismo autonomoa; «Euskal Zibersegurtasun Agentzia» zuzenbide pribatuko ente publikoa; eta EuskalmetMeteorologiako Euskal Agentzia SA sozietate publikoa.

  1. Egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Hezkuntza Sailari:

    1. Autonomia Estatutuaren ondoriozko ahalmenak, araubide orokorreko nahiz bereziko irakaskuntzei dagokienez, etapa eta maila desberdinak barnean direla, unibertsitatez kanpoko hezkuntzan.

    2. Lanbide-heziketaren arloa zuzendu, antolatu eta planifikatzeko egitekoak, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 28ko 4/2018 Legearen 19.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, eta, betiere, enplegurako lanbide-heziketaren arloan eta nekazaritza-, nautika- eta arrantza-esparruko lanbide-heziketa ez arautuaren arloan eskumena duten sail edo organismoekin lankidetzan.

    3. Bizitza osoan kualifikazioak eskuratu edo areagotzeko ikaskuntza-jarduerak.

    4. Sailari atxikita dauden edo haren mendeko diren sektore publikoko entitateak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.

    5. Legeek eta erregelamenduek ematen dizkioten gainerako ahalmenak.

  2. Sail honi atxikita daude: Lanbide Heziketako Koordinazio Organo Gorena eta «Haurreskolak» partzuergoa.

  1. Egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailari:

    1. Lurralde-antolamendua.

    2. Hiri agenda.

    3. Lurzorua eta hirigintza.

    4. Etxebizitza; etxebizitzari lotutako lurzorua eta hirigintza.

    5. Arkitektura, eraikingintza, jasangarritasuna eta kalitatea eraikuntzan.

    6. Irisgarritasuna sustatzea.

    7. Kartografia eta informazio geografikoa antolatzea.

    8. Sailari atxikita dauden edo haren mendeko diren sektore publikoko entitateak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.

    9. Legeek eta erregelamenduek ematen dizkioten gainerako ahalmenak.

  2. Sail honi atxikita daude: «Euskadiko Etxebizitza eta Lurra EA (Visesa)» eta «Alokabide SA» sozietate publikoak.

  1. Eginkizun eta jardun-arlo hauek dagozkio Osasun Sailari:

    1. Osasun-plangintza eta -antolamendua.

    2. Elikadura eta ingurumen osasuna babestea.

    3. Zaintza epidemiologikoa.

    4. Farmazia-antolamendua.

    5. Adikzioak.

    6. Sailari atxikita dauden edo haren mendeko diren sektore publikoko entitateak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.

    7. Legeek eta erregelamenduek ematen dizkioten gainerako ahalmenak.

  2. Sail honi atxikita daude: «Osasun Publikoko Euskal Institutua» organismo autonomoa; «Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua» zuzenbide pribatuko ente publikoa; eta «Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitariorako Euskal Fundazioa-Bioef» sektore publikoko fundazioa.

Egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailari:

  1. Gazteak eta emantzipazioa.

  2. Erronka demografikoa.

  3. Familia babestea eta lan-bizitza eta familia bateragarri egitea.

  4. Komunitate-garapena. Gizarte-ongizatea eta gizarte-zerbitzuak.

  5. Familia-bitartekaritza.

  6. Haurrak eta nerabeak. Adingabeen babesa.

  7. Zahartze- eta zaintza-politika.

  8. Askatasun afektibo-sexuala errazteko baldintzak sustatzea. Sexu-aniztasuna.

  9. Migrazioa eta asiloa. Kultura-aniztasuna.

  10. Boluntariotza.

  11. Hirugarren Sektore Soziala.

  12. Sailari atxikita dauden edo haren mendeko diren sektore publikoko entitateak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.

  1. Legeek eta erregelamenduek ematen dizkioten gainerako ahalmenak.

  1. Eginkizun eta jardun-arlo hauek dagozkio Mugikortasun Jasangarriaren Sailari:

    1. Trenbideak.

    2. Bide-sarea.

    3. Lurreko, itsasoko, ibaiko eta kable bidezko garraioak.

    4. Mugikortasun jasangarria.

    5. Heliportu eta aireportuak.

    6. Sailari atxikita dauden edo haren mendeko diren sektore publikoko entitateak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.

    7. Legeek eta erregelamenduek ematen dizkioten gainerako ahalmenak.

  2. Sail honi atxikita daude «ETS-Euskal Trenbide Sarea» zuzenbide pribatuko ente publikoa eta «Eusko Trenbideak/Ferrocarriles Vascos SA (ET/FF.VV.)» sozietate publikoa.

  1. Egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailari:

    1. Goi-mailako hezkuntzari loturiko ahalmenak Autonomia Estatutuaren ondoriozkoak dira.

    2. Zientzia-politika.

    3. Ikerketa teorikoa eta aplikatua bultzatu eta koordinatzea.

    4. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana bultzatu eta koordinatzea.

    5. Berrikuntza-funtsa kudeatzea.

    6. Berrikuntza kooperatiboko zentroak.

    7. Bikaintasunezko ikerketako zentroak.

    8. Berrikuntza, enpresen sektoreko berrikuntza izan ezik, 10.1.b) artikuluan aipatua.

    9. Sailari atxikita dauden edo haren mendeko diren sektore publikoko entitateak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.

    10. Legeek eta erregelamenduek ematen dizkioten gainerako ahalmenak.

  2. Sail honi atxikita daude: «Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentzia» zuzenbide pribatuko ente publikoa, «Musikene-Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia», eta «Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua», apirilaren 8ko 49/2014 Dekretuan xedatutakoaren arabera.

  1. Egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailari:

    1. Turismoa.

    2. Merkataritza.

    3. Merkataritza-, industria- eta nabigazio-ganberak.

    4. Kontsumoa.

    5. Prezioen politika.

    6. Sailari atxikita dauden edo haren mendeko diren sektore publikoko entitateak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.

    7. Legeek eta erregelamenduek ematen dizkioten gainerako ahalmenak.

  2. Sail honi atxikita daude: «Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua» organismo autonomoa eta «Basquetour, Turismoaren Euskal Agentzia SA».

  1. Egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailari:

    1. Nekazaritza eta abeltzaintza sustatu eta antolatzea.

    2. Landa-garapena eta haren dibertsifikazio ekonomikoa.

    3. Abeltzaintza eta basoak.

    4. Animalien ongizatea eta osasuna.

    5. Ehiza eta arrantza kontinentala.

    6. Arrantza.

    7. Urpeko jarduerak eta urpekaritza profesionala.

    8. Akuikultura.

    9. Nekazaritza- eta arrantza-arloetako industriak eta komertzializazioa.

    10. Basozaintzako lehen transformazioko industriak.

    11. Nekazaritzako elikagai-politika: nekazaritza-elikagaiak sustatzea, tipifikatzea, jatorri-deitura ematea eta kalitatea kontrolatzea.

    12. Mahastizaintza eta enologia.

    1. Nekazaritzako eta itsasketa-arrantzako prestakuntza, dekretu honen 12.1.b) artikuluan xedatutakoaren arabera. Nekazaritzako eta itsas arrantzako lanbide-gaikuntza sustatzea. Nekazaritzako eta ozeanografiako ikerketa, hargatik eragotzi gabe dekretu honen 17.1.b) eta c) artikuluan xedatutakoa.

    2. Itsasertza antolatzea eta kudeatzea.

    1. Portuak eta itsas gaiak.

    2. Sailari atxikita dauden edo haren mendeko diren sektore publikoko entitateak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.

    3. Legeek eta erregelamenduek ematen dizkioten gainerako ahalmenak.

  2. Sail honi atxikita daude: «Euskadiko Kirol Portuak» zuzenbide pribatuko ente publikoa; «Neiker-Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea SA» eta «Zumaiako Kirol Portua SA» sozietate publikoak, eta «Hazi Fundazioa» eta «Elika Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa» sektore publikoko fundazioak.

  1. Egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Justizia eta Giza Eskubideen Sailari:

    1. Botere Judizialarekiko harremanez arduratzea.

    2. Justizia Administrazioaren jardunerako baliabideak jartzea.

    3. Espetxe-establezimenduak eta, bereziki, haien antolaera, funtzionamendua eta espetxe-legedia betetzea, legedi horrek Espetxe Administrazioko organo zentralei ematen dizkien ahalmenen egikaritzea bere gain hartuta.

    4. Adingabe arau-hausleen arloko eskumenak baliatzea, adingabea babesteko eskumena duten gainerako organo eta administrazioekiko lankidetzan.

    5. Notarioak eta jabetza-erregistratzaileak izendatzea.

    6. Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak herritarrei ematen dizkien eskubideak erabili ahal izatea bermatzea Justizia Administrazioan.

    7. Giza eskubideak eta bizikidetza gauzatzeko baldintzak sustatzea.

    8. Biktimen eta memoriaren politikak zuzendu eta koordinatzea.

    9. Jaurlaritzaren politika proposatu eta gauzatzea memoria historiko eta demokratikoaren arloan, bai eta erlijio-askatasunerako eskubidea erabiltzea ere.

    10. Sailari atxikita dauden edo haren mendeko diren sektore publikoko entitateak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.

    11. Legeek eta erregelamenduek ematen dizkioten gainerako ahalmenak.

  2. Sail honi atxikita daude: «Gogora-Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua» administrazio-organismo autonomoa, eta «Aukerak-Gizarteratzearen Euskal Agentzia» zuzenbide pribatuko ente publikoa.

    LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

    Lehendakaritza dekretu honen 4. artikuluan xedatutakoaren arabera Lehendakaritzaren lehengo barne-egiturako organo eta unitate guztiek osatuko dute, Gazteria Zuzendaritzak izan ezik.

    BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

    Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila dekretu honen 7. artikuluan aipatua iraungitako Lan eta Enplegu Saileko organo eta unitate guztiek osatuko dute.

    Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailean, iraungitako Ekonomia eta Ogasun Saileko Ekonomiako eta Europako Funtsetako Sailburuordetzako organoak eta unitateak txertatuko dira, Ogasun eta Finantza Sailari dagozkion eginkizunetan aritzen diren unitateak izan ezik, hain zuzen, dekretu honen 8.1.r) artikuluan adierazitakoak.

    HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

    Ogasun eta Finantza Saila dekretu honen 8. artikuluan aipatua iraungitako Ekonomia eta Ogasun Saileko organo eta unitate guztiek osatuko dute, Ekonomiako eta Europako Funtsetako Sailburuordetzan Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailari dagozkion eginkizunak gauzatzen dituzten organo eta unitateek izan ezik, hain zuzen, dekretu honen 7. artikuluan adierazitakoak.

    LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

    Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila dekretu honen 9. artikuluan aipatua iraungitako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko organo eta unitate guztiek osatuko dute.

    BOSGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

    Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila dekretu honen 10. artikuluan aipatua iraungitako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko organo eta unitateek osatuko dute, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzak eta Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak izan ezik.

    SEIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

    Hezkuntza Saila dekretu honen 12. artikuluan aipatua iraungitako Hezkuntza Saileko organo eta unitateek osatuko dute, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzako organo eta unitateek izan ezik.

    ZAZPIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

    Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila dekretu honen 13. artikuluan aipatua iraungitako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko organo eta unitateek osatuko dute, Zerbitzu Zuzendaritzako eta Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetzako organo eta unitateek izan ezik.

    Halaber, zerbitzu-zuzendaritza bat sortuko da Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailean.

    ZORTZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

    Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila dekretu honen 15. artikuluan aipatua iraungitako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarte Politiketako Sailburuordetzako organo eta unitateek eta Lehendakaritzako lehengo egiturako Gazteria Zuzendaritzak osatuko dute.

    Halaber, zerbitzu-zuzendaritza bat sortuko da Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailean.

    BEDERATZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

    Mugikortasun Jasangarriaren Saila dekretu honen 16. artikuluan aipatua iraungitako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Zerbitzu Zuzendaritzako eta Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetzako organo eta unitateek osatuko dute.

    HAMARGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

    Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saila dekretu honen 17. artikuluan aipatua iraungitako Hezkuntza Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzako organo eta unitateek osatuko dute.

    Halaber, zerbitzu-zuzendaritza bat sortuko da Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailean.

    HAMAIKAGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

    Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila dekretu honen 19. artikuluan aipatua iraungitako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzako eta Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzako organo eta unitateek osatuko dute.

    Halaber, zerbitzu-zuzendaritza bat sortuko da Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailean.

    HAMABIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

    Justizia eta Giza Eskubideen Saila dekretu honen 20. artikuluan aipatua, iraungitako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Gaietako Saileko organo eta unitate guztiek osatuko dute, Gizarte Politiketako Sailburuordetzak izan ezik.

    HAMAHIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

  1. Iraungitako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Zerbitzu Zuzendaritzaren unitateak, baliabide materialak eta giza baliabideak, zer funtzio betetzen duten edo zeini atxikita egon daitezkeen ikusita, sail hauetako zerbitzu-zuzendaritzei atxikiko zaizkie: Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila eta Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila dekretu honen 10. eta 19. artikuluetan aipatuak.

  2. Iraungitako Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzako unitateak, baliabide materialak eta giza baliabideak, zer funtzio betetzen duten edo zeini atxikita egon daitezkeen ikusita, hauei atxikiko zaizkie: Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzari eta Zientzia, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Zerbitzu Zuzendaritzari dekretu honen 12. eta 17. artikuluak.

  3. Iraungitako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Zerbitzu Zuzendaritzaren unitateak, baliabide materialak eta giza baliabideak, zer funtzio betetzen duten edo zeini atxikita egon daitezkeen ikusita, sail hauetako zerbitzu-zuzendaritzei atxikiko zaizkie: Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila eta Mugikortasun Jasangarriaren Saila dekretu honen 13. eta 16. artikuluetan aipatuak.

  4. Iraungitako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Zerbitzu Zuzendaritzaren unitateak, baliabide materialak eta giza baliabideak, zer funtzio betetzen duten edo zeini atxikita egon daitezkeen ikusita, sail hauetako zerbitzu-zuzendaritzei atxikiko zaizkie: Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila eta Justizia eta Giza Eskubideen Saila dekretu honen 15. eta 20. artikuluetan aipatuak.

Indargabetuta geratzen da Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretua.

LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA

Dekretu honen azken xedapenetako lehenengoan xedatutakoa bete arte, indarrean jarraituko dute Jaurlaritzaren Lehendakaritzako eta Jaurlaritzaren sailetako egitura eta egitekoak finkatzen dituzten arau organikoek.

BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA

Etxebizitza eta Hiri Agenda Saileko organoen egiturari eta eginkizunei dagokienez, egokia dena zehazten den bitartean, Mugikortasun Jasangarriaren Saileko Zerbitzu Zuzendaritzak dekretu honen 16. artikulua organo horien funtzionamendurako behar diren eginkizunak beteko ditu eta administrazio-euskarria emango du arlo hauetan: langileak, kontratazioa, baliabide material eta informatikoen hornidura, kudeaketa ekonomikoa eta aurrekontuetakoa.

HIRUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailari atxikitako organoen egiturari eta eginkizunei dagokienez, egoki dena zehaztu arte, Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzak dekretu honen 12. artikuluaorgano horien funtzionamendurako behar diren eginkizunak beteko ditu eta administrazio-euskarria emango du arlo hauetan: langileak, kontratazioa, baliabide material eta informatikoen hornidura, kudeaketa ekonomikoa eta aurrekontuetakoa.

LAUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailari atxikitako organoen egiturari eta eginkizunei dagokienez, egoki dena zehaztu arte, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saileko Zerbitzu Zuzendaritzak dekretu honen 10. artikulua organo horien funtzionamendurako behar diren eginkizunak beteko ditu eta administrazio-euskarria emango du arlo hauetan: langileak, kontratazioa, baliabide material eta informatikoen hornidura, kudeaketa ekonomikoa eta aurrekontuetakoa.

BOSGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA

Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saileko organoen egiturari eta eginkizunei dagokienez, egokia dena zehazten den bitartean, Justizia eta Giza Eskubideen Saileko Zerbitzu Zuzendaritzak dekretu honen 20. artikulua organo horien funtzionamendurako behar diren eginkizunak beteko ditu eta administrazio-euskarria emango du arlo hauetan: langileak, kontratazioa, baliabide material eta informatikoen hornidura, kudeaketa ekonomikoa eta aurrekontuetakoa.

SEIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA

Dekretu hau indarrean sartzean, amaitu gabe dauden administrazio-espedienteak, baldin eta dekretuaren edukiak organikoki eragiten badie, dekretuaren ondoriozko funtzio- eta antolamendu-banaketaren arabera ebatziko dira.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Sailburuek, Jaurlaritzari buruzko Legearen 26.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, 2024ko urriaren 31 baino lehen, euren sailei dagozkien erregelamendu organikoen proiektuak aurkeztuko dizkiote lehendakariari, onarpena eman diezaien. Proiektu horiek gobernu-programan sailei izendatutako jardun-arlo bakoitzerako aurreikusitako helburuetara eta printzipio gidarietara egokitu beharko dira.

Erregelamendu horiek antolamendu-irizpide hauek bete behar dituzte: austeritatea, egiturak lautzea, eduki zabaleko arlo funtzionalak elkartzea, egiturazkoak ez diren staff arlo funtzionalak identifikatzea eta informazioaren teknologiak ahalik eta gehien aprobetxatzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ogasun eta Finantza Sailak egingo ditu dekretu honetan xedatutakoa betetzeko behar diren aurrekontu-eragiketak.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2024ko ekainaren 23an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.