2019ko Euskadiko Kontsumo Sariak
[2019 Kontsumo sariak]
- Erakundea:
- Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Ebazpen honen xedea da Euskadiko Kontsumo Sariak emateko deialdia egitea eta oinarriak arautzea. Sari horien bitartez, egindako lana aitortu nahi zaie kontsumo arduratsuarekin lotutako erakunde, hedabide eta kontsumo-agente guztiei, denak ahalegintzen baitira, bakoitza bere jarduera-arloan, Euskal Autonomia Erkidegoan kontsumitzaile arduratsuak eta horien eskubideen defentsa ona modu eraginkorrean lortzen.
Sariek ez dute diru-hornidurarik izango.
Sarien Kategoriak
- Kontsumitzaileen babes handiagoa eta kontsumitzaile arduratsuak izateko prestakuntza lortzearen aldeko jarduketak.
- Kontsumitzaileen eskubideak babesteko informazio- edo hedapen-ekintzak.
- Kontsumo arduratsuaren aldeko enpresa-jardunbide egokiak.
Pertsona eta erakunde onuradunak
- 1. kategorian: Kontsumitzaileei Informazioa emateko Udal-Bulegoak eta kontsumitzaileei laguntza eta babesa ematen ibilbide luzea egin duten beste erakunde batzuk.
- 2. kategorian: hedabideak eta kontsumitzaileak sentsibilizatzeko informazio-ekintzak burutzen edo saioak ematen dituzten beste erakunde batzuk.
- 3. kategorian: kontsumo arduratsua lortzera eta sustatzera bideratutako jardunbide egokiak garatzen dituzten enpresak.
Nori dago zuzenduta
Kontsumitzaileei Informazioa emateko Udal-Bulegoak eta kontsumitzaileei laguntza eta babesa ematen ibilbide luzea egin duten beste erakunde batzuk.
Hedabideak eta beste batzuk
Hedabideak eta kontsumitzaileak sentsibilizatzeko informazio-ekintzak burutzen edo saioak ematen dituzten beste erakunde batzuk.
Kontsumo arloan jardunbide egokiak garatzen dituzten enpresak
Kontsumo arduratsua lortzera eta sustatzera bideratutako jardunbide egokiak garatzen dituzten enpresak.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua > Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua > Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua
Egoitza Nagusia
- Zerbitzu Orokorren Unitatea
- Santiago Hiribidea 11. 01002 Vitoria-Gasteiz.
- Telefonoa: 945 06 21 44
- Faxa: 945 06 21 41
- Helbide elektronikoa: kontsumobide@kontsumobide.eus
Ordutegia
- Astelehenetik ostiralera, 8.30etik 14.00etara
Kodea(k)
- Kontsumoko Sariak Euskadin 2019 : 1076102
Kodea
1076102Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Nolanahi ere, hautagaitza bat aurkeztu ahal izateko, proposatutako erakundeak ados dagoela adierazi beharko du aldez aurretik.
- Eskaerak aurkezteko epea 2019ko urriaren 18an itxiko da.
- Eskaerak bide elektronikotik aurkeztu beharko dira, kontsumoaren arloan eskumena duen organoaren egoitza elektronikoan:
- http://www.euskadi.eus/saria_lehiaketa/2019/2019-kontsumo-sariak/9/web01-tramite/eu
- Eskaeran adieraziko da zein kategoriatara aurkezten den hautagaitza, baina aukera hori ez da loteslea izango epaimahaiarentzat eta beste kategoria batera atxiki ahal izango du hautagaitza, haren ezaugarriak ikusita egokitzat jotzen badu.
- Eskaera aurkeztu osteko izapideak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan egingo dira:
- https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
- Eskaerak aurkezteak esan nahi du espresuki eta formalki onartzen direla deialdi honetako oinarriak.
Eskaeren edukia eta aurkeztu beharreko beste agiri batzuk.
- Eskaeran, erakunde eskatzailearen identifikazio-datuez gainera, honako hauek jasoko dira: aurkeztutako hautagaitzaren datuak, aukeratu den kategoria, eta eskaera aztertzeko eta ebaluatzeko beharrezkoa den informazioa.
- Eskaerarekin batera azalpen-memoria aurkeztuko da; bertan jasoko dira, behar bezala arrazoituta, saritzekoak diren merezimenduak. Gainera, memorian dagoen informazioa egiaztatzeko beharrezkoak diren agiriak edota epaimahaiak balioetsi beharrekotzat jotzen direnak erantsiko dira.
- Eskaera ez bada osorik betetzen, edo harekin batera ez bada aurreko puntuan adierazitako dokumentazioa aurkezten, Kontsumobidek erakunde eskatzaileari 10 eguneko epea emango dio errorea konpontzeko edo behar diren dokumentuak aurkezteko, eta adieraziko dio hori egin ezean eskaeran atzera egin duela ulertuko dela.
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Hilabeteko epean ebatziko du, hautagaitzak aurkezteko epea amaitzen denetik aurrera, eta ebazpena EHAAn argitaratuko da.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak