Datuen babesa hezkuntza-eremuan
Gidaliburu azkarra
Hezkuntza-eremuan, ohikoa da ikasleen zenbait datu kudeatzea, hala nola ikaslearen izen-abizenak, aitaren, amaren edo tutorearen lanbidea, helbidea, telefono-zenbakia, banku-kontuaren zenbakia edo helbide elektronikoa.
Bestalde, ikasleen irudiak, bideoak edo ahots-grabazioak ere datu pertsonalak dira. Hezkuntza-arloko zereginetan, etengabe ari gara datu pertsonalak trukatzen. Ikasturtero, bereziki babestutako datu ugari sortzen eta tratatzen dira, ikasleei, haien familiei eta, oro har, hezkuntza-komunitate osoari buruzkoak. Osasunari buruzko datuak, ikasleen guraso edo tutoreen egoera zibilari buruzkoak, sinesmen erlijiosoei buruzkoak eta ebaluazio pertsonalei nahiz espediente akademikoei buruzkoak tratatzen ditugu. Datu horietako batzuk datu-kategoria berezietan sartzen dira, batez ere adingabeei buruzko datuak direlako. Datuen tratamendu horiek guztiak bi arau hauetan ezarritako jarraibideen eta irizpideen arabera kudeatu behar dira: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa.
Horregatik guztiagatik, hezkuntza-eremuan datu pertsonalen babesari erraz heltzeko, gida azkar hau jarri dugu hezkuntza-komunitate osoaren eskura:
- datu pertsonalak babesteko oinarrizko terminologia
- nahitaez bete beharreko gaiak
- ikastetxeek datuak tratatzea
- ikasleen Gurasoen Elkarteek datuak tratatzea
- Irudiak hartzea eta argitaratzea
- datuen tratamendua IKT inguruneetan
- bideozaintza
- datuen babesaren arloko hezkuntza-curriculuma
Gida hau Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Datuak Babesteko Ordezkariak eta Hezkuntza Sailak egin dute.