Datuak babesteko ordezkariaren egitura eta funtzioak
Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Araubide Juridikoaren Sailburuordetza honi, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren datuak babesteko ordezkaria atxikitzen zaio, bere egitura hierarkikoan integratu gabe. Horrek, bere eginkizunak autonomia hierarkiko eta funtzional osoarekin burutuko ditu.
Hauxe da atxikituta den pertsonaleko egitura:
Datuak babesteko erregelamendu orokorraren 39. artikuluak dioenez, datuak babesteko ordezkariaren eginkizunak, gutxienez, hauek izango dira:
- Informazioa eta aholkularitza ematea tratamenduaren arduradunari edo eragileari eta tratamenduarekin diharduten langileei, erregelamendu honek eta Batasuneko edo estatu kideetako datu-babesari buruzko beste xedapen batzuek esleitzen dizkieten betekizunei buruz.
- Gainbegiratzea betetzen dela erregelamendu honetan xedatutakoa, bai eta Batasuneko edo estatu kideetako datu-babesari buruzko beste xedapenak ere, eta halaber datu pertsonalen babesari buruzko alorrean tratamenduaren arduradunaren edo eragilearen politikak, haien barruan direla erantzukizunen esleipena, kontzientziazioa eta tratamenduaren eragiketetan parte hartzen duten langileen prestakuntza, eta kasuan kasuko auditoriak.
- Datu-babesaren gaineko eraginaren ebaluazioaren inguruan eskatzen den aholkularitza eskaintzea, eta beraren aplikazioa gainbegiratzea 35. artikuluari jarraituz.
- Kontrol-agintaritzarekin lankidetzan aritzea.
- Kontrol-agintaritzarekiko harremanetarako gune moduan jardutea tratamenduari buruzko gaietan, haien barruan dela 36. artikuluan aipaturiko aurretiko kontsulta, eta kontsultak egitea, behar izanez gero, beste edozein gairi buruz.
Gainera, datuak babesteko ordezkariak, bere eginkizunak betetzen dituenean, behar bezalako arreta jarriko du tratamendu-eragiketei lotutako arriskuetan, kontuan hartuta tratamenduaren nolakotasuna, irismena, testuingurua eta helburuak.
- 8/2021 DEKRETUA, urtarrilaren 19koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzekoa (2.2.n art, XEDAPEN INDARGABETZAILEA)
- 83/2018 DEKRETUA, maiatzaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Datuak Babesteko Ordezkaria izendatzeko dena
- 81/2018 DEKRETUA, maiatzaren 22koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den Dekretua aldatzeko dena.
- Erabakia (2018/06/19), zeinaren bidez onartzen baitira EAEak tratatutako datu pertsonalen babesarako egituraketa eta rolen esleipena. (PDF, 178 KB)
Azken aldaketako data: