Datu-base baten gaineko sui generis eskubidea
- Datu-basearen grabazio bat, fitxategi bakar batean. Formatua: ZIP.
- Deskribapen-memoria bat, artxibo bakar batean. Azalean izenburua eta jatorrizko titular guztien izen-abizenak adierazita. Memoriak datu-basearen fabrikazioan egindako funtsezko inbertsioa kualitatiboki eta kuantitatiboki ebaluatzeko aukera emango du (fabrikazioan parte hartu duen elementu bakoitza ahalik eta zehatzen deskribatu beharko da, eta zehatz-mehatz azaldu beharko da elementu horiek nola esku hartu duten datu-basearen edukia lortzeko, egiaztatzeko edo aurkezteko). Formatua: PDF.
Oharrak
* Datu-base baten gaineko sui generis eskubideak babestu egiten du fabrikatzaileak edukia lortzeko, egiaztatzeko edo aurkezteko egiten duen funtsezko inbertsioa, kualitatiboki edo kuantitatiboki ebaluatua, finantza-baliabideei, denboraren erabilerari, ahaleginari, energiari edo antzeko beste batzuei dagokienez. Ondorio horietarako, datu-basearen fabrikatzailetzat hartuko da edukia lortzera, egiaztatzera edo aurkeztera bideratutako funtsezko inbertsioak egiteko ekimena hartzen duen eta arriskua bere gain hartzen duen pertsona fisiko edo juridikoa.
** Erregistro-inskripzio honek babesten duen jabetza intelektualeko eskubidea hurkoa edo lotutako eskubidea baino ez da, aurkeztutako identifikazio-alean agertzen den finkapenari buruzkoa soilik. Beraz, ez daude babestuta egile-eskubideak, aipatutakoaz bestelako antzeko eskubideak, ez eta aurkeztutako grabazioak izan ditzakeen eskubide hurkoak ere.