Dantzako Goi-mailako Arte-irakaskuntzak
- 22/2016 Dekretua, otsailaren 16koa, zeinen bidez ezartzen baitira koreografia eta interpretazioa espezialitateko dantzako goi-mailako arte irakaskuntzak eta Euskal Autonomia Erkidegorako ikasketa-plana (EHAA, 2016-03-22)
- Dantzerti (Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi-mailako Eskola)
Ohikoa
- Sarbide proben ebazpena Ebazpena, dantzako goi-mailako arte-irakaskuntzak egiteko sarbide-probetarako deia egiten duena, 2026. urteko proba antolatzeko, egiteko eta ebaluatzeko beharrezko argibideak ematen dituena eta 2026-2027 ikasturtean ikasleak onartzeko prozedura ezartzen duena.
- Eskabidea
- Eskaera egiteko epea: 2026ko apirilaren 13tik maiatzaren 13ko 13:00ak arte.
Ez-ohikoa
-
Zer dira eta zertarako balio dute Dantzako Goi-mailako Arte Irakaskuntzak?
Dantzako goi-mailako irakaskuntzen helburua da ikasleei kalitatezko prestakuntza artistikoa ematea eta etorkizuneko profesionalen kualifikazioa bermatzea.
Profesionalak izateko interesa duten pertsonei zuzenduta daude; alegia, lanbide gisa bidea jorratzeko pentsatuta daude. Labur esanda, horrelako ikasketak egiteko gaitasuna eta borondatea duten ikasleei bideratuta daude, jarraitutasuna eta ardura eskatzen baitute.
Dantzako Goi-mailako irakaskuntzak dira ikasketak bukatutakoan ikasleari titulazio ofiziala ematen dioten irakaskuntza bakarrak arlo honetan.
-
Zer irtenbide profesional eskaintzen dituzte irakaskuntza hauek?
Dantzako goi-mailako irakaskuntzek, jendartean integratzeko baliabideak ez ezik, behar den gaitasuna ere eskaintzen dute Arte Irakaskuntzako zentroetan eskolak emateko; gradu baten titulu baliokidea da, ondorio guztietarako.
-
Nola egituratzen dira irakaskuntza hauek?
Dantzako goi-mailako irakaskuntzak lau ikasturte akademikotan banatzen dira; guztira 240 ECTS kreditu dituzte (60 urtean). Prestakuntza honela banatzen da:
- Oinarrizko prestakuntzak gutxienez 12 kreditu izango ditu.
- Prestakuntza espezializatuak gutxienez 104 kreditu izango ditu.
- Ikasketa amaierako lanak gutxienez 6 kreditu izango ditu.
-
Zer da ECTS kreditua, eta zer ordu-kopuru du?
Ikasleak dagokion ikasketa-programako helburuak betetzeko egin behar duen lanaren neurria da; gure kasuan, 30 ordu. Honako ordu hauek sartuta daude: eskola-orduak ?teorikoak edo praktikoak?, ikasketa-orduak, mintegietarako, lanetarako, praktiketarako eta proiektuetarako orduak, eta azterketak eta ebaluazio-probak prestatzeko eta egiteko eskatutakoak.
Okerra da, beraz, pentsatzea europar kreditua eskola-orduak bakarrik direla, edo kontaketan azterketak prestatzeko eta egiteko orduak kentzea.
-
Irakasgai guztiek presentzialtasun bera dute?
Ez. Aldatu egiten da irakasgai batetik bestera. Zentroko zuzendaritzak behar besteko denboraz ezarri beharko du, eta jakitera eman.
-
EAEn, non emango dira Dantzako Goi-mailako irakaskuntzak?
Euskadin, DANTZERTI Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi-mailako Eskolan emango dira.
Eskola hori Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga kontserbatorioan dago.
-
Zer espezialitate eskaintzen dira EAEn?
EAEn, Koreografia eta Interpretazioaren espezialitatea ematen da. -
Bateragarria al da beste ikasketa batzuekin edo lanarekin?
Ez. Irakaskuntza presentzialak dira eta, Goi-mailako beste irakaskuntza batzuk bezala, diseinatuta daude denbora osoko dedikazioaz ikasteko: 36 aste ikasturte bakoitzeko, gutxienez.
-
Zer baldintza akademiko bete behar ditut Dantzako Goi-mailako Arte-irakaskuntzak egin ahal izateko?
Dantzako Goi-mailako Arte-irakaskuntzak egiteko, baldintza hauek bete behar dira:
- Batxiler-titulua izatea edo Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarbide-proba gaindituta izatea.
- Gainera, sarbide espezifikorako proba bat egin behar da, ikastetxean bertan.
-
Egin ditzaket ikasketa hauek batxilerrik ez badut?
Bai.
-
Zer balio du proba horrek?
Proba gainditzeak urte bateko balioa du, eta aukera emango du ikasketa horiek ematen dituen estatuko edozein zentrotan sartzeko, betiere zentro horietan plaza libreak baldin badaude.
-
Zenbat plaza egongo dira?
Lehenengo ikasturtean 25 plaza eskaintzen dira.
-
Noiz irekiko da sarbide-proban izena emateko epea?
Urtero data zehatzak argitaratuko dira. Izena emateko, eskabide-orria bete behar da. -
Noiz dira probak?
Ekainean zehar izango dira probak.
