Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza XII. Zirkuitua (2016)

"SINESTESIA" IRON SKULLS CO.

SINESTESIA

Egilea: Iron Skulls Co.
Koreografoa: Iron Skulls Co.
Zuzendaritza Eszenikoa: Iron Skulls Co.
Ekoizpena: Iron Skulls Co.
Musika: Iron Skulls Co.
Jantzien Diseinua: Iron Skulls Co. & MoeShop.
Interpreteak: Adrian Vega Antolín, Facundo Martin Costanzo, Héctor Plaza Hernando, Diego Garrido Abril, Moises G. Gomez, Luis A. Muñoz Santiago, Béné Carrat
Iraupena: 50’
Kontaktua: ironskullsco@gmail.com

CURRICULUM
Dantza esperimentaleko konpainia hori Bboying (Breakdance) egiten zuen “Iron Skulls Crew” izeneko taldetik sortu zen. Arte eszenikoak ikertzeko asmoz, Iron Skulls Co sortu zuten Bartzelonan. Penintsulako hainbat lekutatik eta hainbat arte-ibilbidetatik datozen dantzariez osatutako konpainia da. Iron Skulls Coren estiloaren ezaugarria mugimendu-diziplinak nahastea da, hala nola arte martzialak, dantza garaikidea eta hiri-dantzak, baita musika-produkzioa, diseinu grafikoa eta moda ere.

SINOPSIS
Sinestesiak apokalipsiaren ondorengo mundu bat irudikatzen du. Dantza esperimentalaren bidez, bizirik irauten duten lagunek talde bat osatu eta bidaia bati ekingo diote, leku seguru batera. Hip-hopak, akrobaziak eta dantza garaikideak bat egiten dute hizkuntza bat sortzeko, zeinetan gizatasuna eta animaltasuna elkartzen diren, ikuslea zentzumen-interferentziaz osatutako jolas batera gonbidatzeko.

SINESTESIA

Agenda eta albisteak

Agenda

Agenda osoa Kulturklik webgunean

Albisteak