Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza-sorkuntzako emakumeen eta gizonen egoera EAEn

Atala

Txosten honetan, aztertuko dugu zer egoeratan dauden emakumeak dantza-sorkuntzaren balio-katearen urrats desberdinetan (prestakuntza; sorkuntza; ekoizpena; banaketa, programazioa eta erakusketa), ezagutza horren bidez emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatuko duten ekintzak garatu ahal izateko.

Lehen urratsean, analisi kuantitatiboa egin dugu. Hau da, dantza-sorkuntzarekin loturiko jarduera-esparru desberdinetan emakumeek eta gizonek EAEn bizi duten egoerari buruz eskura dagoen informazio estatistikoa aztertu dugu.

Bigarren urratsean, berriz, analisi kualitatiboa egin dugu. Horretarako, iritzi-artikulu bat landu dugu, dantza-sorkuntzaren alorreko hamahiru profesionali egindako elkarrizketetatik eskuraturiko informazioarekin. Artikulu horretan, profesional horiek emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunari dagokionez dantza-sorkuntzaren alorrean izan dituzten bizipenak eta helarazi dizkiguten iritziak jaso ditugu.

Azkenik, ekintza zehatz batzuk proposatu ditugu, politika publikoak hobetzeko xedez bildutako ekimen batzuk, EAEn dantzasorkuntzaren alorrean emakumeen eta gizonen artean dauden desberdintasun agerikoak zuzentzea helburu dutenak.

Dantza-sorkuntzako emakumeen eta gizonen egoera EAEn [pdf, 2,9 MB]