Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Covid-19 berrogeialdiak IKTen erabileran eta ikus-entzunezko edukien kontsumoan izandako eragina

Azala

Ikusiker Panelaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako gazteek daukaten ikusentzunezkoen kontsumoa eta Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabilera aztertzea.

2020ko udaberriko salbuespenezko egoera dela eta, unibertsitateko ikasleen ohiko ikaskuntza astindu eta etxean geratzeko beharra izan dute Covid-19 koronabirusak eragindako testuinguruan. Gaitzaren hedapena eteteko asmoz, inoiz baino ordu gehiago etxean igarotzen dituzten honetan, Informazio eta Komunikazio Teknologien-IKTen eta ikus-entzunezko edukien kontsumoak nolakoak dituzten azaltzen da txostenean.

Gazteek egiten duten ikus-entzunezko produktuen kontsumoa eta IKTen erabilera zenbatekoa eta nolakoa den jakin guran abiatu zen Ikusiker Panela 2018-2019 ikasturtean. Harrezkero, ugari izan dira landu diren gaiak eta oparoa bildu den informazioa.

Applika+ (US20/21) ikerketa-proietuaren barruan kokatzen da Ikusiker Panela izeneko lan-lerroa eta bertan elkartzen dira UPV/EHUko, Tabakalerako, EITBko eta Kulturaren Euskal Behatokiko lan-taldeak. Ikusiker Panelari buruzko informazio gehiago www.ikusiker.eus webgunean aurkitu daiteke.

Covid-19 berrogeialdiak IKTen erabileran eta ikus-entzunezko edukien kontsumoan izandako eragina