Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Contrast II Azterketa

Portada

KSSI Kultura eta Sormen Sektore eta Industriei eta berrikuntzari buruzko Contrast II azterlanaren emaitzak biltzen eta aztertzen dira txosten honetan. Bost zati handitan egituratzen da: sarrera, azterlanaren emaitzen deskribapena, azterlanaren emaitzen azterketa sakona, konferentziari buruzko txostena eta azken sintesia.

«Emaitzak» zatiaren hasieran, aztertutako lurraldeen testuinguruaren berri ematen da (Eskualdeko testuinguruak), honako hauek kontuan izanik: lehenik, lurraldeei, biztanleriari eta ekonomiari buruzko datu sekundarioak eta, bigarrenik, berrikuntzari buruzkoak, panoramika orokor bat eskainiz, Global Innovation Index edo berrikuntza-indize globaletik ateratako datuekin.

Ondoren, txostenak azterketaren emaitza orokorretan sakontzen du. Bertan, KSSIetan berrikuntza aztertzeko alderdi garrantzitsu guztiak jasotzen dira, lurralde bakoitzean inplikaturiko eragileei eta politikei buruzko informazioa, haien praktikak eta kulturaren eta sormenaren sektoreko erakunde berritzaileak konbinatuz. Begirada deskribatzaile bat (grafikoak, estatistika deskribatzaileak...) eskaintzen da, bi tresna nagusitan oinarrituta: eskualdeko koordinatzaileei eskualdeko testuinguruei buruz egindako galde-sorta eta KSSIetako eragileei sortzen duten berrikuntzari buruz egindakoa.

Hala, «KSSIen monitorizazioa eta berrikuntza» apartatuan, KSSIak edo berrikuntza monitorizatzen duten tresnarik eta eragilerik badagoen aztertzen da. «Eskualdeko ikuspegi estrategikoak» apartatuan, administrazioen ikuspegi estrategiko motari buruz gogoeta egiten da. «Berrikuntza-ingurunea» atalean, sektoreari eta haren berrikuntzari laguntzeko eragileei eta erabilitako tresna-motei buruz hausnartzen da. «Berrikuntzaren ezaugarriak» apartatuan, zer berrikuntza-mota egiten diren eta zergatik aztertzen da. Azkenik, «Emaitzen neurketa, inpaktuak eta berrikuntzaren balioa» apartatuan, sektoreak berrikuntzaren bidez gizartean, ekonomian eta ingurumenean sortzen dituen kanpo-efektu positiboez hausnartzen da.

Hirugarren zatian («Analisi sakona»), ikuspegi interpretatzailea ematen da. Bi alderdi handik egituratzen dute zatia: batetik, «Joerak, motak eta berezitasunak» eta, bestetik, «KSSIetako berrikuntzaren neurketa: irismena eta mugak».

KSSIetako berrikuntzaren neurketari buruzko apartatuan, KSSIetako neurketarekin lotutako alderdi zehatzei heltzen zaie, erakundeei egindako inkestan lortutako emaitzen bitartez, eta erabilitako diseinua eta adierazleak egokiak izan diren baloratzen da.

Laugarren zatiak CCIs and Innovation Contrast II konferentziaren txostena aurkezten du, proiektuaren gogoeta -eta eztabaida-prozesuaren funtsezko pieza. Emaitzen kontraste bat eragin zuen pieza horrek, eta aztertutako eskualdeetako berrikuntza-ekosistemak zehatzago ezagutzeko eta KSSIetako berrikuntzaren gaineko begirada jakin batzuk zabaltzeko baliagarria izan zen.

Azkenik, hasierako helburuak berrikusiz eta ikerketa-prozesu osotik lortutako funtsezko emaitzak laburbilduz ixten du azterlana bosgarren zatiak (Amaierako sintesia).

Contrast II Azterketa [PDF, 33 MB]


Contrast II Global Study (english)