Ibaiaren egoera desberdinak

Ibaietan egin beharreko mantentze-lanak, ibaiaren artifzialtze-graduaren eta ertzen okupazio-mailaren arabera,
Leheneratze- eta kontserbazio-lanek irismen mugatua dute oso antropizatuta dauden ibai-zatietan; izan ere,
uholde-arriskua murrizteko azpiegiturek edo kanalizazioek aldatutako tarteek ingurumen-hobekuntzak mugatzen dituzte.
Naturaltasun-osagaia handiagoa duen eta ibai-dinamika espaziorik ez dagoelako mugatuta ez dagoen zati batean, ekintza naturalak
ingurumen-egoera ona lortzea ahalbidetzen du, eta, beraz, esku hartzeko premia txikiagoa eskatzen da. Hala ere, EAEko arroen
ezaugarria da populazio dentsitate handiko eta orografia malkartsuko lurralde txiki baten zati direla, eta haran oso populatuetako
hondoak dituztela. Horregatik, beharrezkoa da ibaien hustuketan esku hartzea, lehengoratzeko eta kontserbatzeko proiektuekin,
obrekin eta lanekin, ur-masen egoera ekologikoa hobetzeko. asko uholde-arriskuguneak baitira.
Ibaiaren egoera desberdinez gehiago
jakiteko, egiozu bisita
Iturburua
Naturala
Partzialki aldatua
Erabat aldaturiko ibaia

Egoera naturala

Ibaiaren formak ez du aldaketa nabarmenik pairatu. Ertzak ez
dira artifizialdu eta luzetarako jarraitasunak (ez dago presarik,
ur-deribaziorik, ura libre ibiltzeko oztoporik), eta zabaletarako
jarraitasunak ere (uholde-lautadak okupatu barik daude), beren
horretan diraute.
Begiratu irudia

Partzialki aldatua

Ibai tarte honetan hormaren batek ala harri-lubetaren batek erribera
partzialki aldatu du, ibai-ohe naturalari eutsi bazaio ere. Ur-emariaren
joan askea oztopatzen duen azpiegituraren bat egon daiteke ibilguan,
eta uholde-lautadak han-hemen okupatuak izan litezke.
Begiratu irudia

Erabat aldaturiko ibaia

Ibai-tarte horiek erabat aldatuak izan dira, esate baterako, horma
bertikalezko kutxetan bideratuz, uholde-lautada naturalak nabarmen
okupatuz erabilera kalteberak ezarrita; eta horiek horrela, gaur egun
babestu beharrekoak, sasoian sasoiko ur-goraldiak gertatzean kaltetu
daitezkeelako.
Begiratu irudia