Buletina behar den moduan ikusten ez baduzu, egin klik hemen buletina nabigatzaile batean bistaratzeko.

Kulturkaria

2024ko maiatza

Hileko argitalpenak

EAEko kultura-programazioaren azterketa. 2024ko lehen hiruhilekoa

2024ko urtarrilaren1etik martxoaren 31ra bitartean EAEko kultura-programazioaren egoera zein izan den aurkezten du txosten honek.

Ikuspegiak. Arteen eta kultura-industrien estatistikaren irakurketa analitikoa 2021

Txosten honek Arteen eta kultura-industrien 2021eko datuak biltzen ditu, eta interes handiko bi elementu plazaratzen ditu: kultura-sektore osoaren gaineko ikuspegi holistikoa, eta kultura-politikaren gai nagusiei buruzko zeharkako irakurketak.

Ikuspegiak. Sormen-industrien estatiskaren irakurketa analitikoa 2021

Txosten honek 2021eko Sormen-industrien estatistikaren emaitzen ikuspegi globala eskaintzen du; zehazki, modaren, diseinuaren, arkitekturaren, hizkuntzaren industrien, publizitatearen eta bideojokoen sektoreetako 328 agentek 2021ean emandako datuak aztertzen dira.

Ikusiker (2023-2024): Musika, irratia eta podcastak

Txosten honetan aurkitu daitezke 2024ko martxoaren 11tik 17ra bitartean, musikaren, irratiaren eta podcasten inguruan egindako ikerketaren emaitzak. Guztira, 1.929 ikasleren erantzun baliagarri jaso dira.

Ikusiker (2023-2024): Plataforma digitalak eta X

Txosten honetan aurkitu daitezke 2024ko otsailaren 13tik 21era bitartean plataforma digitalen eta X sare sozialaren inguruan egindako ikerketaren emaitzak. Guztira 2.021 ikasleren erantzun baliagarri jaso dira.

Kulturklik Profesional

LAGUNTZAK ETA DEIALDIAK

 Ikusizko arteak
Arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko Gure Artea sariak (2024)

HEZIKETA ETA JARDUNALDIAK

 Ikus-entzunezkoa
Euskal Film Laburren Azoka 2024

ARGITALPENAK

 Musika
"Musikaren Urtekaria 2023"

Deialdi gehiago

 

Jarduera gehiago

 

Argitalpen gehiago

BEREZIAK

 Ikusizko arteak  Literatura
Izaskun Jauregi, Galtzagorri Elkarteko idazkari teknikoa: «IBBYk uste du irakurketak eta liburuek bizitzak salbatu eta aldatu ditzaketela»

BEREZIAK

 Arte eszenikoak
Miren Larrea eta Valentina Raposo (Anita Maravillas): «Txotxongiloak poesia hutsa dira»

Aurreko buletinak

Kulturkaria buletina jasotzeari utzi nahi diot.

Kultura Sailburuordetza
Eusko Jaurlaritza