Lanbidek landa-eremuko langabetuentzako prestakuntza-programak diruz laguntzeko eskabideak aurkezteko beste epe bat onartu du, Next Generation funtsetatik 4,55 milioi eurorekin hornituta.

Honen helburua Ekintzailetza eta landa-garapena bultzatzeko gaitasun digitalak hobetzea izango da.

Uztailaren 26an, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak onartu zuen eskaerak aurkezteko epe berri bat jartzea, langabeen gaitasun digitalak hobetzeko prestakuntza-programak egiteko dirulaguntzen deialdirako, ekintzailetza eta landa-garapena sustatzeko, baita genero-arraila murrizteko ere.

Hartzaileak, batez ere, 30.000 biztanleko udalerrietan bizi diren emakume langabeak dira, eta prestakuntza-ekintzaren % 65 izan beharko dute gutxienez.

Helburu horiek Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren 19. osagaiaren barruan daudenez, Europar Batasunaren Next Generation funtsen 4,55 milioi eurorekin finantzatuko dira.
Programa gauzatzeko data 2023ko abenduaren 31rako aurreikusita dago.