Ekintzailetzarako eta turismo-lehiakortasunerako laguntzen zuzkidura bikoiztu egin da 1,2 milioi eurora arte (Gobernu Bilera 2023-3-28)

Argitalpen-data: 

Gaur onartu dira Gobernu Kontseiluan ekintzailetzarako eta turismo-enpresen lehiakortasunaren hobekuntzarako laguntzak (EMET) 2023, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak sustatuak. Laguntzen zuzkidura bikoiztu egin da, aurreko deialdiko 652.000 euroetatik aurtengo 1.285.000 euroetaraino, ekintzailetza eta turismo-lehiakortasuna indartzeko eta bultzatzeko.

Laguntzen helburua da Euskadin tokiko garapena erraztuko duten turismo-negozio berriak sortzen laguntzea, baita euskal turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzea ere, berrikuntza teknologikoa, turismo-eskaintzaren hobekuntza eta optimizazioa eta/edo turismo seguru, jasangarri, arduratsu eta irisgarri baterantz egokitzea sustatuz.

Turismoaren arloan negozio berriak sortzeko ekintzailetzarako zuzkidura 500.000 €-koa da, eta turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzeko 785.000 € erabiliko dira.

Programaren onuradunak turismoaren arloan diharduten honako enpresa hauek dira: alojamendu-enpresak eta jatetxeak, bitartekaritzakoak, turismo-garraiokoak, turismo aktibokoak, kongresuen antolatzaile profesionalak, turismo-gidak eta autokarabanentzako harrera-eremu berezien titularrak.

Diruz lagun daitezkeen jarduerak 2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 15era bitartean egindakoak izango dira. Laguntzen agindua 2023ko apirilaren 5ean argitaratuko da EHAAn, eta eskaerak aurkezteko epea 2023ko apirilaren 6tik maiatzaren 5era bitartekoa izango da.

 

Informazio gehigarria