Argitalpen-data: 2017/04/03

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko LGPa nekazaritza sektorean eta landa ingurunean ekintzailetza bultzatzeko eredu europar berritzaile gisa aurkeztu du Bruselan

Martxoaren 30ean, "Negocios Rurales, ahora es el futuro" izeneko mintegia egin da Bruselan, Landa Garapeneko Euskal Sareak antolatuta, eta mintegi horretan parte hartu dute Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendari Irma Basterrak eta HAZI Fundazioko ordezkari Jone Fernandezek.

Mintegiaren gai nagusia izan da landa guneak enpresa berrikuntzaren bitartez biziberritzea.

Jardunaldian enpresak babesteko politika berritzaileak aztertu dira eta gai horretan ideiak ematen dituzten adibideak aurkeztu dira, garrantzi berezia emanez FEADERek kofinantzatutako Landa Garapeneko Programek (LGP) ekintzailetzan laguntzeko neurri eta tresnen kudeaketan duten zereginari.

Eusko Jaurlaritza, ENRDren gonbidapenari erantzunez, Euskadiko LGPa, OSOA, aurkeztu du, nekazaritza sektorean eta landa ingurunean ekintzailetza bultzatzeko eredu europar berritzaile gisa.

Euskadiko LGPa berritzailetzat jo dute bai ekintzailetza bultzatzeko hainbat neurri konbinatzen dituelako bai haien artean eta Europako eta eskualdeko beste fondo batzuekin ere sinergiak sortzen dituelako, eta berritzaile izaera horrengatik aukeratu dute aurkeztua izateko.

 

Informazio gehiago