Gizarte Ekonomiari buruzko Europako Konferentzia, Donostian. Eusko Jaurlaritzak hub edo nodo berritzaile bat iragarri du, Bruselan aurkeztuko duena, Europaren eta haren balioen esparruan erreferente izatea bilatuko duena, eta EBren Next laguntzek finantzatutako PERTE proiektutik abiatuko dena.

Argitalpen-data: 

Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuorde Elena Pérez Barredok Lan eta Enplegu Sailaren bultzada eskaini du gaur, Gizarte Ekonomiari buruzko abangoardiako HUB bat eratzeko, Europarentzat erreferentzia izango dena ekonomia inklusibo, jasangarri, solidario, parte-hartzaile eta kolaboratiboko estrategien identifikazioan, eta ekintzailetza kolektiboko eredu berriak eskainiko dituena.

Pérez Barredok Gizarte Ekonomiari buruzko Europako Konferentziaren inaugurazioan parte hartu du. Konferentzia horren izenburua "Personas, planeta, acción" da, eta gaur eta bihar bitartean egiten ari dira Donostian, Europar Batasuneko Kontseiluaren Espainiako Presidentetzaren esparruan, Gipuzkoako hiriburuak aurten izango duen Gizarte Ekonomiaren hiriburutza dela eta.

Hala ere, sailburuordeak gaineratu duenez, gure begirada etorkizunean jarrita dago", eta, beraz, Sailaren bultzada eskaini du abangoardiako HUB bat eratzeko, Espainiako Gobernuak Gizarte Ekonomiaren eta Zainketen PERTEren bidez moldatuko duena. "Europarentzat erreferentzia izango den espazio bat, ekonomia inklusibo, jasangarri, solidario, parte-hartzaile eta kolaboratiboko estrategiak identifikatzeari dagokionez, eta eraldaketa digitalerako, ingurumenerako eta demografikorako ekintzailetza kolektiboko eredu berriak eskainiko dituena", ziurtatu du.

Proiektu hori, hain zuzen ere aste honetan Sailak Bruselan azalduko duena, "aurrerapausoak ematen ari garen moduaren" adibide da, "eta datorren urtean berrikuntza-ekosistema propioa izango du".

"Horiek dira gure erreferentziak, iraganarenak eta etorkizunerako, eta Euskadik lagundu nahi du Espainia, Gizarte Ekonomian ere, aurrerapenaren eta kohesioaren erreferente izan dadin. Europako gizartea eraldatzeko inbertsiorik onena, Batasuna inspiratzen duten balioetatik abiatuta", amaitu du.

Informazio gehiago

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea