Eragiketaren izandapena: |
Eraikuntzaren eta Etxebizitzen Estatistika (EEEE) |
---|---|
Eragiketa-kodea: |
122411 (Euskal Estatistika-Plana) |
Erakunde arduraduna: |
Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila |
Maiztasuna: |
Hilerokoa (obra handiko lizentziak) / Urtekoa (udaleko alokairua) |
Eragiketa-mota: |
Zentsua |
Metodologia datuen jatorriaren arabera: |
Oinarrizko datuak zuzenean bilduko dira, galde-sorta berariazkoen bidez |
Eraikuntzari eta Etxebizitzari buruzko estatistikaren helburu nagusia da ezagutzea zenbat, zer eta non eraikitzen, birgaitzen edo botatzen den EAEn. Etxebizitza politikaren segimendu-adierazleen sistemak eskaintzen duen oinarrizko informazio-iturria da.
Operazio horrek bereziki atal hauek garatzen ditu:
1. Udalek emandako obra handiko baimenak ikusita, asmoa da hauen berri izatea: obraren ezaugarri nagusiak (oin berria, birgaitzea edo eraispena), eraikinaren erabilera eta zenbat etxebizitzari eragingo dion.
2. Kuantifikatzea alokairuko etxebizitzen udal parkea, eta araubide mota eta parkearen okupazioa jakitea.
3. Kuantifikatzea udalek sustapen publikoko etxebizitzetarako eskuratzen duten lurzorua.
Populazio-eremua:
Eraikuntza eta Etxebizitzari buruzko Estatistikaren galde-sortak
Eraikuntzari eta etxebizitzari buruzko estatistika zentsu-eragiketa da, eta EAEko 251 udalerrien lankidetza hilabetero behar da estatistika hori egiteko. Hilabetero bidaltzen den informazioa udalerrian emandako obra handirako baimenei eta udalak babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko lurzorua erosteari buruzkoa da; alokairuko etxebizitzen udal parkeari dagokionez, urtean behin biltzen da.
Eraikuntzari eta etxebizitzari buruzko estatistika-eragiketak (id: 1600)
Hiru hilerokoa, obra handiko lizentziei eta lurzorua lortzeari buruzko informazioari dagokionez, eta urtekoa, alokairuko etxebizitzen udal-parkearen atalari dagokionez.
Eskaera bidez:
Azken aldaketako data: