OpenOffice.org 1.0.2 Euskaraz

2003ko martxoak 28



Nola instalatu
J a v a

Lehendabizi zure sistema eragilearentzako Java egokia eskuratu behar da. Java Sun Microsystem etxearena da eta ez da software askea.

Java teknologia Internetetik jeisteko zoaz helbide honetara http://java.sun.com/j2se/1.3/download.html eta bertatik hau idazterako orduan egonkorrena den 1.3.1_07 bertsioa jeisteko aukera izan duzu. Web gune horretan bai Windows bai GNU/Linux-entzako eskuragarri aurkituko duzu.

Horretaz gain bi Java mota aurkitu ahal izango dituzu: JRE (Java Runtime Enviroment) eta SDK (Standard Development Kit). Bietatik nahi duzuna jeisteko aukera daukazun arren, SDK-ak bere baitan JRE-k dituen fitxategiak ere badauzkanez SDK jeisteko aholkatzen dizut.

GNU/Linux sistema eragilearentzat Linux self-extracting file erakoa jeistea aholkatzen dizut.

Java jeisten hasi aurretik Sun Microsystem etxeko baimena onartu beharko duzu. Ondoren Java programa jeisten hasiko da.

Gogoratu GNU/Linux sistema eragilean Internetetik gauzak jeisteko erabiltzaile arrunt bat bezala egitea, eta ez supererabiltzaile gisa!

  • GNU/Linux-en Java instalatzea.

    Behin j2sdk-1_3_1_07-linux-i586.bin jeitsita dagoela, supererabiltzaile egoeran sartu, eta terminal edo kontsola batetik hau idatzi ($ ikurra erabiltzaile arruntaren ikurra den bezala # supererabiltzailearena da, eta beraz bi ikur horiek ez dira idazten):
    
    	$ su
    	Password:
    	# cp j2sdk-1_3_1_07-linux-i586.bin /usr/local/share
    	# cd /usr/local/share
    	# ./j2sdk-1_3_1_07-linux-i586.bin
    		(hemen Sun Microsystem-en baimena onartzen 
    		al duzun galdetuko dizu, 
    		baietz esan ostean, Java-ren instalaketari ekingo dio.)
    	# exit
    		 

  • Windows-en Java instalatzea.

    Windows-entzako j2sdk-1_3_1_07-windows-i586.exe jeitsitakoan, berau abiarazi eta Windows sistema eragilean Java instalatuko du.



  • OOo Windows-en nola instalatu

    ^ - Itzuli sarrerara.

    OOo GNU/Linux-en nola instalatu