OpenOffice.org 1.0.2 Euskaraz

2003ko martxoak 28



Nola instalatu
GNU/Linux sistema eragilean (V)

  • Erabiltzailearen etxean OpenOffice.org-ek behar duen direktorik ez dagoela eta hori sortzeko baimena eskatuko dizu... Esan beharrik ez dago erantzuna Bai izan behar duela.


  • Zure sisteman Java ba al dagoen galdetzen du. Edukitzea ez da derrigorrezkoa, eta ez baduzu Java instalatzerik nahi, Hurrengoa botoia zaztatu.

    Java teknologia instalatua edukiz gero Arakatu... botoia zaztatu.



  • Java zein kokalekuan dagoen instalatua zehazten denean Ados botoia zaztatu. Ondoren Hurrengoa >> zaztatu.



  • Erabiltzaileak OpenOffice.org erabiltzeko behar dituen fitxategiak ezartzen hasten da.



  • Lanketa amaitutakoan Burutua izan dela ohartaraziko zaitu.

Hurrengo urratsetan OpenOffice.org menuetan nola ezar daitekeen azaltzen da... Jarraitu irakurtzen!




< - Aurreko urratsak

^ - Itzuli sarrerara.

Hurrengo urratsak. - >