- OOo deskonprimitutakoan instalatu izeneko direktorio bat sortzen da. Direktorio horretan install izeneko programatxoa aurkiru ahal izango duzu. install-ek OpenOffice.org-en beharrezko instalaketa egiten du. Beraz, install landu behar da. Urrats honek pare bat minutu behar izaten ditu.
- install agindua burutakoan azpiko irudiak azaltzen duen bezalako mezua kaleratuko du. Gainera, /usr/local/ direktoriopean OpenOffice.org1.0 izeneko direktorioa sortzen du.
- Supererabiltzailearen zereginak amaitu dira! Orain, OpenOffice.org erabiltzeko erabiltzaile bakoitzak egin beharko du lantxoa. Ondorioz, supererabiltzaile egoeratik irteteko, exit agindua erabiliz, garaia da:
Ikus daitekeenez, erabiltzaile arrunta izatera itzultzen da.
- Gora bihotzak! Gutxi gelditzen da! Erabiltzaile arrunt bat bezala urrats bakarra eman behar da: sortu berri izan den /usr/local/OpenOffice.org1.0 direktoriopean setup izeneko programatxoa dago. Hori lantzea besterik ez da gelditzen!
setup-ek era grafikoan OpenOffice.org erabiltzailearentzako prestatzen du. Eman beharreko urratsak nahiko garbiak izanda ere, hurrengo ataletan ikus ahal izango dira.
Honela, erabiltzailearen etxean OpenOffice.org1.0.2 direktorioa sortzen du.
Hurrengo urratsetan ere OpenOffice.org erabiltzeko zein bide erabil daitekeen zehazten du: kontsolatik abiaraztea edo eta menuen bitartez... Jarraitu irakurtzen!
|