Nola babestu orria edo gelaxka
OpenOffice.org dokumentazio-proiektuaren
eskutik
Edukien aurkibidea
- Orria babestea
- Gelaxka babestea
- Kredituak
1. Orria babestea
Orriko gelaxka guztiak idazketaren kontra babesteko, ondokoa egin behar duzu:
- Menu-barran, hautatu Tresnak - Babestu dokumentua;
- Orria... hautatzen baduzu, uneko orria besterik ez da babestuko idazketaren kontra.
- Aldiz, Dokumentua... hautatzean, dokumentu osoa (laneko liburua) babestuko da.
Ez duzu pasahitza sartu beharrik, nahikoa da Ados botoia sakatzea, elkarrizketa-koadroaren leihoa ixteko, ezer idatzi gabe. Pasahitza sartzen baduzu, berriz, eskatu egingo zaizu gelaxkak edo orria aldatu nahi duzun bakoitzean.
Babesa kentzeko, aukeratu berriz ere Tresnak - Babestu dokumentua, eta desautatu Orria edo Dokumentua... aukera; gero, idatzi zure pasahitza (eskatzen zaizunean).
2. Dokumentuaren barneko gelaxka bat edo gelaxka-multzo bat babestea
- Hautatu orriko gelaxka-multzo bat edo gelaxka guztiak, KTRL+A sakatuta edo errenkaden eta zutabeen goiburukoen arteko laukizuzen grisean klik eginez,
- Hautatu Formatua menuko Gelaxka, eta agertuko den elkarrizketa-koadroan, egin klik Gelaxka-babesa fitxan,
- Desautatu Babestua izeneko kontrol-laukia (gelaxkak babestuta daude lehenespenez),
- Ondoren, hauta itzazu babestu nahi dituzun gelaxkak,
- Manu-barran, hautatu Tresnak-Babestu - Orria...,
- Formatua - Gelaxka aukeratu, eta berriz ere Babestua kontrol-laukia hautatzen baduzu, hautatutako gelaxkak babestuko dituzu.
3. Kredituak
Egilea: Sophie Gautier
Itzulpena: Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza (hizkpol@ej-gv.es)
Eskerrak: Richard Holt-i (zuzentzailea eta OOo-ko laguntzailea)
Integrazioa: Gianluca Turconi
Azken aldaketa: 2002ko otsailaren 24a
Kontaktuak: OpenOffice.org dokumentazio-proiektuahttp://whiteboard.openoffice.org/doc/